Albistea

  • Eguzkik Lemoizen eskatzen du “historiarekin bat datorren erabilera”

    2017-05-19

    Captura de pantalla 2017-05-18 a las 11.26.37Lemoizko zentral nuklearrak okupatzen dituen lursailei “historiarekin bat datorren erabilera” emateko eskatzen du Eguzkik. Eta, talde ekologistaren iritziz, horretarako Basordako kala naturaren aldetik ahal den neurrian lehengoratu beharko litzateke eta bertan parke publiko bat eratu, beharbada memoria-leku gisa. Eguzkik ez du beste erabilerarik baztertzen, baina betiere lehengoratzearekin eta erabilera publikoarekin bateragarri den heinean. Nolanahi ere, lursail horiei ematen zaien erabilera edozein dela, taldeak aholkatzen du erabakia aldebakarrekoa ez baizik eta ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio izatea, memoriak horretarako ere balio beharko luke eta.

    Kala lehengoratzea eta erabilera publikoa ematea ez dira inola ere helburu arbitrarioak. Alde batetik, zentrala itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan eraiki zen, egun ere balio natural handia duen paraje batean. Jabariaren lagapena proiektu jakin bat eraikitzeko egin zen. Proiektu hark ez zuen aurrera egin, beraz, lagapena bertan behera geratu zen, eta, ondorioz, kala lehengoratu egin behar da. Legeak ere hori babesten du. Beste aldetik, erabilera publikoa bidezkoena da, ez baita begi-bistatik galdu behar herritarrek berek beren poltsikotik ordaindu dituztela zentralaren instalazioak, urre-prezioan ordaindu ere. Gogora dezagun…

    Lemoizko zentrala bertan behera geratu zen 1984ko moratoria edo luzamendu nuklerraren ondorioz, Valdecaballeros eta Trillo II zentralekin batera. Orduan, Estatuak hiru konpainia elektrikori, tartean Iberduerori, zentral horietan 2.300 milioi euroko inbertsioa egin izana aitortu zien, eta, inbertsio horren kalte-ordain gisa, argindarraren ordain-agirietan hainbesteko bat gehiago kobratzeko baimena eman zien. Segun eta zein den iturria, kopuruak aldatzen dira, baina lasai asko esan dezakegu urte hauetan guztietan, 2.300 milioi euro haien truke, herritarrok 6.000 eta 9.000 milioi euro bitartean ordaindu ditugula argindarraren erreziboen bitartez. Beraz, Lemoizko instalazioak geure patrikatik ordaindu ditugu, ederki ordaindu, gainera. Jaurlaritzak orain instalazio horiek guztiak bere egiten baditu, gaizki egingo luke, gure ustez, aurrekariak zein diren kontuan izan gabe jokatuko balu, eta erabilera emango balie bide arruntago baten bidez eskuratutako beste edozein ondasun balira bezala.

    Captura de pantalla 2017-05-18 a las 11.23.05Eguzkiren iritzi hauek guztiak ez dira berriak. Eguzkik berak eta, oro har, Euskal Herriko Mugimendu Ekologista eta Antinuklearrak gai honi buruz historikoki izan duten jarreraren segida baino ez dira. Baina berriro plazaratzeko une egokia dela uste dugu. Izan ere, EAJk eta PPk Estatuaren 2017ko aurrekontuak aurrera ateratzeko izenpetu duten akordioa dela eta, badirudi Lemoizko zentrala “berehala euskal erakundeen esku” geratuko dela, eta horrek hainbat espektatiba piztu ditu.

    Hainbeste urte pasa eta gero EAJk gai hau horrelako akordio batean sartu izanak Eusko Jaurlarritzak buruan proiektu zehatzen bat baduela aditzera ematen du. Aste honetan bertan zenbait komunikabidek Basordan akuikultura-proiektu bat eta Bimep kokatzeko aukera aipatu dute (energia elektrikoa sortzeko olatuen indarraz baliatzen den plataforma da Bimep).

    Eguzki ez da orain hasiko proiektu zehatz horiek baloratzen, baina berretsi nahi du: gure ustez, Lemoizko zentralean edozer egiten dela ere, bateragarri beharko luke izan kala lehengoratzeko eta erabilera publikoa emateko helburu nagusiarekin; eta erabakia, edozein dela ere, ez dadila izan aldebakarra, ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio baizik.

    (Visited 200 times, 4 visits today)

Harpidetu

*Datu hau beharrezkoa da

Egutegia

May
25
Thu
2017
18:00 Erraustegiaren aurka barraskilo ...
Erraustegiaren aurka barraskilo ...
May 25 @ 18:00 – 20:00
<!--:eu-->Erraustegiaren aurka barraskilo operazio.<!--:--><!--:es-->Contra la incineradora, operación caracol.<!--:--><!--:fr-->Contre l'Incinérateur, escargot opération.<!--:-->
BARRASKILO OPERAZIOA ERRAUSTEGIAREN AURKA. Maiatzaren 25ean auto-karabana ” Ez onartu erraustegia- Ez onartu inposaketa” lelopean, Errekaldeko Decathlonetik abiatuta 18:00etan.
19:00 Konzentrazioa, Zaldunborda gelditu!
Konzentrazioa, Zaldunborda gelditu!
May 25 @ 19:00
Zaldunborda Gelditu lelopean, konzentrazioarako deia egiten du Bidasoaldeko Lagunakekoek. Konzentrazioa maiatzaren 25ean arratsaldeko 19:00tan izango da Hondarribiako Zumardian  ( Batzokiaren aurrean). Gune naturalak edo/eta landa eremu gehiago ez urbanizatzearen alde. BIDASOALDEKO LAGUNAK osatzen dugu: Eguzki, Read More
May
27
Sat
2017
all-day Erraustegiaren aurkako eguna Zub...
Erraustegiaren aurkako eguna Zub...
May 27 all-day
<!--:eu-->Erraustegiaren aurkako eguna Zubietan.<!--:--><!--:es-->Día contra la incineración en Zubieta.<!--:--><!--:fr-->Journée contre Incinération à Zubieta.<!--:-->
ERRAUSTEGIAREN AURKAKO EGUNA ZUBIETAN. Maiatzaren 27an egun osoan zehar, Zubietan. arratsalde musika emanaldiak egongo dira.
Jun
4
Sun
2017
12:00 Gladysi omenaldia 38. urteurrenean
Gladysi omenaldia 38. urteurrenean
Jun 4 @ 12:00
Gladys del Estal militante ekologistari omenaldia. Ekainaren 4an, 12:00etan. Donostiako Gladysenea parkean (Egian). Gladys hil zutela 38 urte igaro dira  baina borroka antinuklearrak jarraitzen du!

KANPAINA

SOS Talaimendi

TXOSTENAK

LOTURAK

URTEKARIAK