Otsailaren erdialdian, Getxoko herritar bat, Bolueko hezegunearen inguruan, Gobelas errekako erriberatik pasioan zihoala, dimentsio handiko gasoil edo antzeko substantzia baten isuria antzeman zuen. Jokabide egokia erabilez, lehennik Udaltzaingoa deitu zuen eta hurrengo egunean Eguzkiri jakinarazi zion.
Eguzkitik Udaltzaingoarekin kontaktuan jarri ginen, salaketaren inguruan gure interesa adierazteko eta zegokien departamendura igorri zutela esan ziguten, baina dirudienez, ez zituzten momentuan uraren laginik hartu jakin ahal izateko substantzia zein zen.
Hurrengo egunetan, udal teknikari arduradunarekin elkarrizketak mantendu ditugu, eta hasieratik esan digu jatorria Fadurako instalazioetan egon daitekeela, askotan gertatu izan dela ur-emari maila asko handitzen denean. Harritzen gaitu eta gure kritika plazaratu nahi dugu, jakinda zein izan daitekeen arazoa, aurretik Udalak ez ditu neurriak hartu, eta isuri horiek saihestu ahal ziren eta baita ere ingurugiroari dagozkion kalteak ere.
Zehazki, instalakuntzak gas naturalera aldatu zireneko erabiltzen ez den dimentsio handietako antzinako depositua aipatu zuen. Itxura denez, inertizatu zuten, baina gertatutakoa ikusita, ez zen zuzen egin. Teknikari honek esan zuen, isurbidetik kamara bat sartu eta gero, isuriaren jatorria zela baieztatu zen eta depositutik ur eta gasoil nahasketa bat atera dutela, ia hiru kamioi-zisterna beterik, eta berriro ere inertizatu dela zementuarekin betetzen.
Hala ere, oraindik kantitate txiki bat Gobelasera isurtzen dela eta isurbide baten irteera zati bat apurtuta dagoela uste dutela eta hidrokarburo apur bat pilatu ahal izan dela eta desagertuko dela.
Eguzkitik, berirro ere herritarrak animatzen ditugu horrelako gertakariak antzematean, lehenbailehen salatzera. 112ra deitzea bezain erraza da, kokapen zehatza eman eta ikusten denaren azalpen txiki bate matea. Zerbitzu honetatik inplikatuta dauden departamentuak koordinatzen dira eta beharrezkoak diren protokoloak martxan jartzen dira. Eta nola ez, eguzki.eguzki@gmail.com, gure helbide elektronikoan jakinaraziz.
Garrantzitsuena isuri hauen kutsatze efektuak lehenbailehen indargabetzea da.