Eguzkik deituta, hogeita hamar bat lagun bildu ginen atzo Saturraranen bertako dunak eta, oro har, hondartza garbitzeko. Espero baino garbiagoa aurkitu genuen (aste honetan bertan garbitu omen dute). Hala ere, 15 bat poltsa bete genituen. Buia bat, kable batzuk eta beste zenbait hondakin handi aurkitu genituen arren, gehienak oso plastiko xeheak izan dira, birziklatzeko ere balio ez dutenak. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei.
Hitzak erreportaia polita egin du, argazki ugarirekin: