Babestutako marrazoak Ondarroan bahitu izanak agerian utzi du legez kanpoko arrantza mota hori ohikoa dela eta Jaurlaritzak ez duela horren aurrean neurririk hartu

Bahitutako marrazoetako hiru. Argazkia: Gobernu espainolaren Ordezkaritza Gipuzkoan.

Bahitutako marrazoetako hiru. Argazkia: Gobernu espainolaren Ordezkaritza Gipuzkoan.

Arrantza Ikuskaritza Zerbitzuak, Estatuarenak, ez Eusko Jaurlaritzarenak, 20 marrazo muturmotz (Lamna nasus, espezie babestua) bahitu ditu Ondarroako tretzaontzi batean. Horrez gain, tretzaontzi honi zigor-espedientea ireki dio 4.872 kilo kaela (Prionace glauca) deklaratu zituelako, 6.320 kilo eraman arren.

Honek bi gauza, behintzat, uzten ditu agerian. Lehenengoa da Ondarroan legez kanpoko marrazo-arrantza ohikoa dela, herrian aspaldi bolo-bolo dabilen bezala. Hori aditzera ematen dute, behintzat, bai bahitu dituzten babestutako marrazo-aleek (ez dira bat edo beste izan, 20 baizik), bai kaelen gehiegizko pisuak (iruzurra % 29,7koa izan da). Honek agerian uzten duen bigarren gauza da Jaurlaritzaren Arrantza Ikuskaritza Zerbituza ez dela “enteratzen”, edo ez duela neurririk hartu nahi.

Alde horretatik, gogoratu beharra dago joan den irailean Ondarroako portuan ateratako hainbat argazki zirkulatu zirela, non marrazo asko hilik eta pilatuta ikus zitezkeen. Argazki haiek hautsak harrotu zituzten eta haien inguruan oso informazio kontrajarriak zabaldu ziren. Batetik, segurtatu ziguten marrazo haiek legez arrantzatu daitezkeen kaelak zirela. Bestetik, baina, egun hartan arrantzatutakoen artean marrazo muturmotzak ere bazirela zioskuten (1). Hainbat alek hegalak moztuak zituztela ere salatu zuten (aparte saltzaeko, jakina), baita abandonatuta zeudela ere. Izan ere, portuko langileek ez omen zuten jaberik aurkitu, bila aritu ziren arren.

Irailean zabaldu ziren argazkietako bat.

Irailean zabaldu ziren argazkietako bat.

Gauzak horrela, Eguzkik Eusko Jaurlaritzari ahal den informaziorik zehatzena emateko eskatu zion (2). Jaurlaritzak ez zuen erantzun, ordea. Are okerrago, geroztik ez du ezer ere egin. Haren jokabide eskasa agerian geratu da orain, Estatuaren Arrantza Ikuskaritzak eginiko bahiketa ikusita.

Egia esan, itsasoan ez ezik lehorrean ere antzetsu jokatzen du Jaurlaritzak babestutako espezieekin. Ertzaintzaren Ingurumen Taldeak oso jende eta bitarteko gutxi du, iaz Legebiltzarrean egin genuen agerrialdian salatu genuen bezala (3). Baina batez ere ez da ikusten horrelako gauzetan benetan inplikatzeko inolako borondate politikorik duenik.

Jaurlaritzak oso gustuko du polizia integralaz hitz egitea, baina, ingurumenari dagokionez, behintzat, hori propaganda baino ez da.

Eguzki, 2018ko apirilean

  1. http://www.diariovasco.com/bajo-deba/desembarcan-marrajo-puerto-20170928002935-ntvo.html
  2. http://eguzki.org/2017/09/29/eguzkik-ondarroako-marrazo-hilketaz-informatzeko-eskatu-dio-eusko-jaurlaritzari/
  3. http://eguzki.org/2017/11/15/eguzkik-baliabide-gehiago-eskatu-ditu-legebiltzarrean-ingurumen-delituen-zigorgabetasunari-aurre-egiteko/

Eguzkik salatuta, MacAutok eta Carrefourrek garbiketa-neurri zorrotzagoak hartu beharko dituzte Sestaon

Barkatu, baina informazio hau gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke.

 

 

Joan den abuztuan, Eguzkik salatu zuen MacAuton eta Carrefurren sortutako hainbat hondakin Galindo ertzeraino bertaraino barreiatzen zirela. Sestaoko Udalak orduan espedientea ireki eta orain itxi egin du. Ondorioa, honako hau: aipatutako enpresek garbiketa-neurri zorrotzagoak hartu beharko dituzte.