Albistea

  • Oilagorren, usapalen eta birigarroen legez kanpoko salmentari aurre egiteko eskatu die Eguzkik aldundiei

    2018-10-30
    Partekatu - Compartelo

    Batez ere oilagorrak, usapalak eta birigarroak saltzen dira legez kanpo, baita istingorrak ere, kasu honetan bezala.

    Batez ere oilagorrak, usapalak eta birigarroak saltzen dira legez kanpo, baita istingorrak ere, kasu honetan bezala.

    Ehizatutako hegaztien legez kanpoko ustezko bi salmenta-kasuren berri eman die Eguzkik Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei. Talde ekologistak aurten salatutako lehenengo bi kasuak dira, baina seguruena ez dira azkenak izango. Izan ere, iaz dozena kasutik gora salatu zituen, batez ere oilagorrak, usapalak eta birigarroak saltzeagatik.

    Ehiza arautzen duten foru-aginduek oilagorrak, usapalak eta birigarroak botatzea baimentzen dute, betiere baldintza jakin batzuetan. Botatako aleak saltzea debekatzen dute, ordea.

    Debeku hori ez da atzo goizekoa, aspaldi dago indarrean, eta urtero berritzen da lurralde historiko bakoitzean ehiza-aldia arautzen duen foru-aginduaren bidez. Hala ere, askok hegazti horiek saltzen jarraitzen dute, eta ez pentsa erdi ezkutuan egiten dutenik, sarri interneten bidez eta guzti iragartzen baitute.

    Esaterako, Eguzkik Bizkaiko Foru Aldundiari ezagutarazi berri dion kasua honako webgune honi dagokio: http://www.orozkaza.org/. Bertan, “sordas, malvices y becacinas” eskaintzen dira; oilagorrak, birigarroak eta istingorrak, alegia. Bizkaian ehiza arautzen duen foru-aginduak espresuki zehazten du zein diren saleros daitezkeen ehiza-espezieak. Bada, oilagorrak, birigarroak eta istingorrak zerrendatik kanpo daude. Eta, itxura guztien arabera, webgunearen arduradunek ederki asko dakite, gainera. Irakurri, bestela:

    orozkaza2Iaz aldundiei jakinarazi genizkien legez kanpoko ustezko salmenta-kasu gehienak oso jatetxe ezagunei zegozkien. Adibidez, Donostiako Bodegon Alejandrok usapalak eskaini zituen kartan eta Gasteizko Matxetek, berriz, oilagorrak. Hona hemen:

    Alejandroko webgunetik ateratako pantailazoa.

    Alejandroko webgunetik ateratako pantailazoa.

    Matxeteko webgunean,

    Matxeteko webgunean, “becadas”, argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe.

    Kasu batzuetan, sukaldariek berek aitortzen zuten normal-normal erreportaia edota elkarrizketetan beraien jatetxeetan eskaintzen zituztela berez eta legez eskaini ezin diren hegaztiak. Adibidez, Oiartzungo Zuberoan eta Zornotzako Boroan.

    Testu hau honako orrialde honetatik ateratakoa da: (3)https://www.google.es/amp/s/amp.expansion.com/directivos/estilo-vida/rincones-gastronomicos/2017/10/14/59e13f1d268e3e83148b459a.html

    Zuberoari dagokion estu hau honako orrialde honetatik ateratakoa da: https://www.google.es/amp/s/amp.expansion.com/directivos/estilo-vida/rincones-gastronomicos/2017/10/14/59e13f1d268e3e83148b459a.html

    Boroako testu hau, berriz, honako beste elkarrizketa honetatik: (4)http://www.elcorreo.com/revistas/jantour/boroa-cocina-afecto-20170907155549-nt.html

    Boroako testu hau, berriz, honako beste elkarrizketa honetatik: (4) http://www.elcorreo.com/revistas/jantour/boroa-cocina-afecto-20170907155549-nt.html

    Gure informazioak direla eta, badakigu diputazioek jatetxe horietako batzuei, behintzat, “kargu” hartu dietela, isunik jartzera iritsi gabe. Seguruena kargu-hartze horri zor zaio aurten Alejandroko eta Matxeteko kartetan legez kanpoko hegaztirik ikusi ez izana. Nafarroan, aldiz, Foruzaingoak zigor-espedienteak ireki izan ditu oilagorrak saltzeagatik, honako esteka honetan ikus daitekeen bezala:

    http://eguzki.org/2017/02/02/foruzaingoak-harategi-bat-eta-bi-jatetxe-salatu-ditu-oilagorrak-saltzeagatik/

    Arestian aipatu bezala, iaz salatutako kasu gehienak oso jatetxe ezagunei zegozkien, baina horrek ez du esan nahi salerosketa mota hori horrelako lekuetan bakarrik egiten denik. Jatetxe eta sukaldari ezagunak mediatikoagoak dira eta, horren ondorioz, sarean-eta, haien pista jarraitzea errazagoa da, baina legez kanpoko jarduera hori ez da inola ere goi mailako jatetxeetara mugatzen. Izan ere, gure ustez, salatutako kasuak icebergaren tontorra baino ez dira.

    Bestalde, debekua aspalditik datorrela kontuan izanik, salerosketak hain modu “naturalean” jarraitzeak agerian uzten du zigorgabetasuna dela nagusi.

    Bukatu baino lehen, bi kontu:

    1. Legez kanpoko salerosketak eta legez kanpoko ehizak elkar elikatzen dute, batez ere oilagorren eta usapalen kasuetan. Horrek areagotzen du espezie horiek pairatzen duten egoeraren larria.
    2. Legez kanpoko salerosketa da; beraz, horrela merkaturatutako hegaztiek behar bezalako osasun-kontrolik pasatu izana zalantzazkoa, behintzat, bada.

    Eguzki, 2018ko urrian


    Partekatu - Compartelo