Gladys eta gidari mozkorra

pegatinaDena prest dago Gladysen 40. urteurrenerako, eguraldia barne, antza denez.

www.gladysgogoan.eus webgunean aurkituko duzu, besteak beste, Donostiako programa laburbiltzen duen bideo polit hau:

https://www.gladysgogoan.eus/2019/05/bideoa-programarekin-video-con-el.html

Donostiako eta Iruñea-Tuterako programak, berriz, hemen, xehe-xehe:

http://eguzki.org/2019/05/24/gladysen-40-urteurrenaren-donostiako-egitarau-osoa/

http://eguzki.org/2019/05/26/gladysen-40-urteurrenaren-iruneako-eta-tuterako-egitaraua/

Donostiako kasuan, Informatika Fakultateak astelehenean egingo dituen ekitaldiak kontuan izan ditugu.

Nafarroakoan, berriz, Bardeetako Martxa ez dugu programan sartu, baina kontuan izan igandean, ekainak 2, 12etan, Los Aguilaresetik abiatuko dela. Omenaldiak Martxarekin bateragarriak izateko moduan prestatu dira, jakina.

bardeak

Bestalde, irakurtzeko gogo pixka bat baduzu, hona hemen Gladys Gogoan ekimeneko kide Carlos Trenorrek idatzi duen artikulu bat…

GLADYS ETA GIDARI MOZKORRA

Berrogei urte pasatu dira Gladys hil zutenetik eta oraindik ere gu guztion gogoan jarraitzen du. Zergatik? Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, Gladys sinbolo bihurtu delako.

Pertsonak gara sinboloak erabiltzen ditugulako. Batzuetan gauzak dira sinbolo; beste batzuetan, berriz, animaliak, eta pertsonak ere sinbolo izan daitezke. Horra hor Che Guevara, hainbat belaunaldiren sinbolo bihurtuta, edo  Mahatma Gandhi, indarkeria-ezaren alde egiten dutenen sinbolo. Bada, Gladys ere gure sinboloa da hainbat arrazoiengatik. Arrazoi horietako zenbait aipatzen saiatuko naiz…

Gladys arrazoiaren kontra erabilitako bortizkeria itsuaren eta erabateko injustiziaren sinbolo da. Borroka ekologistaren sinbolo ez ezik borroka antimilitaristaren sinbolo ere bada.

Biktima gisa ere badu balio sinbolikoa, jakina, baina ez dut horretan sakonduko, askok egin dutelako, baita zenbait instituziok eta agintarik ere (oraingoan bai, antza). Nik gaurkotasun handia duen Gladysen beste alde sinboliko bat nabarmendu nahi dut artikulu honetan.

9.0. gladys.jpggladys11915ean, Antonio Machadok gogoeta egiten zuen garai hartako politika espainolaz, alegia, kontserbadoreek eta liberalek, jauntxokeriaz eta hauteskunde-iruzurrez, txandaka gobernatzen zuten sistema hartaz. Machadok alderatzen zituen politikoak zalgurdi-gidari ero edota mozkorrekin. Zalgurdian gizarte osoa doa, gu guztiok, baina gidari horiek itsu-itsu garamatzate abiadura bizian amildegirantz. Egoera ikusita, Machado, gizon zinez moderatua zen arren, honela mintzo zen: “Zer egingo dugu amildegira lauhazka eta alai garamatzan gidari ero edo mozkorrarekin? Bridak eskuetatik kendu eta bide bazterrera bota beharko dugu. Gidari mozkorren bat-batean behartutako erretiro horri Iraultza deritzo”.

Machadoren metaforak gaurkotasun osoa du. Sistema ekonomiko eta politiko honetan, harrokeriaz beteriko ero batzuek zaldiak xaxatzen dituzte gero eta azkarrago amildegira eraman gaitzaten, gu guztiontzat dagoen arriskuari bizkar emanda. Esan beharrik ez dago nor diren gidari horiek… arma-trafikatzaileak, komunikabide nagusien jabeak, sare sozialak kontrolatzen dituztenak…

Askok uste dute Iraultza azeleratze bat dela, bat-batean eragindako aldaketa bortitz bat. Baina beharbada azeleratze baten ordez frenatze bat da iraultza, lasterketa burugabe honi galga jartzea. Horretarako, baina, ezinbestekoa da galbidera garamatzaten ero mozkorrak kentzea zalgurdiko gidari-eserlekutik.

Eta puntu honetan bat egiten dut gaurkoan jorratu nahi dudan Gladysen alde sinboliko horrekin. Nire ustez, munduan lau pertsona mota daude. Lehenengoan daude asebeteta daudenak. Horiek esango dizute, adibidez, ez dutela klima-aldaketa dagoenik “sinesten”. Statu quoarekin bat datoz, normalean, statu quoaren onuradunak direlako edota komunikabide nagusietatik elikatzen direlako.

Gladys zuzendutaBigarren motako pertsonak ez datoz mundu honekin bat, injustizia ikusten dute eta badakite zalgurdiko gidariek itsu-itsu amildegira garamatzatela; baina uste dute ez dagoela zer egiterik, botereak den-dena kontrolatzen baitu eta Orwellen 1984a hemen dagoelako. Gauzak horrela, nahiago dute sistemaren mahaitik erortzen diren ogi-apurrez gozatzen saiatu, guztientzako ogi-apurrik ez dagoela kontuan izan gabe. Mota honetako pertsonak ere sistemaren onuradunak dira.

Hirugarren motako pertsonek egoera injustua dela ikusten dute ere, baina hauek aldatu egin behar dela uste dute. Hala ere, ezer ez egitea erabaki dute. Egin dezaten beste batzuek! Zertarako arriskatu? Zertarako zikindu?

Eta badira, azkenik, laugarren motako pertsonak, gauzak aldatu egin behar direla eta aldatu daitezkeela uste dutenak, eta aldaketaren alde lan egitea erabakitzen dutenak; gidari ero eta mozkorrak bide bazterrean botatzen eta zaldiak lasaitzen saiatzen direnak.  Bada, Gladys pertsona horietako bat zen. Hori da, oroz gain, nabarmendu nahi dudan Gladysen balio sinbolikoa.

Orain dela berrogei urte energia nuklearraren arriskuaz ohartarazten genuenean, iraganari begira ari ginela zioskuten, Erdi Arora itzuli nahi genuela. Garai hartan, gidari ero mozkorrei ahoa betetzen zitzaien energia atomikoaren bertuteekin. Zenbat eta zentral nuklear gehiago eraiki, gero eta hobeto. Hori zen modernitatea, zalgurdia bizkor-bizkor amildegi ertzera eramatea. Txernobil eta Fukushima historiaren kale-kantoi batean zeuden zain, ordea (eta beharbada lehenago ere horrelako beste kasu batzuk gertatuak ziren, baina ezkutatu egin zizkiguten).

gladys-Mattin

Gaur egun beste eztabaida batzuk ditugu, baina eskema errepikatzen da. Zabor gutxiago sortu eta gehiago birziklatu behar dela uste dugunok “iraganean” bizi omen gara, soluzioa dena erraustea omen baita. Halaber, abiadura handiko trena beharrezkoa ez dela diogunok ”aurrerapena”ren kontra omen gaude. Eta horrelako beste hamaika kasu.

Izan ere, errealitatea deskribatzeko hitz bat asmatzen dugun bakoitzean, botereak berehala prostituitzen du. Anarkista zaharrentzat “aurrerapena” giza baloreak ziren, pertsona guztien arteko senidetasuna, zientzia… Zer da orain ”aurrerapena”? Demokrazia, berriz, herritarren gobernua zen… Zer da orain demokrazia?  Gipuzkoako erraustegia (ero edo mozkorrak gidatutako zalgurdiaren eredu perfektua)  dagoeneko ez da erraustegia, Ingurumen Gunea baizik.

Gladysek, beste askok bezala, ez zuen Iberdueroren (eta beste hainbaten) iruzurra irentsi, ez zuen irentsi atomoei esker printze eta printzesa moduan bizi behar genuenik. Arerioa handia zen: aparatu ekonomiko eta politiko osoa. Askok ikusten zuten zentral nuklearrak astakeria zirela, baina uste zuten Lemoizen edo Arguedasen ez zegoela atzera bueltarik. Beste batzuek, berriz, lanari ekin zioten. Batzuek, Gladysek kasu, indarkeria-ezatik, presio sozialetik. Baina ez bakarka, antolatuta baizik. Beste batzuek, aldiz, borroka armatutik jo zuten. Nolanahi ere, agerian geratu zen gidari mozkorrek zoratutako zaldiak geratu zitezkeela. Gidari mozkorrak ez zuen erretiroa hartu, Machadok nahi zuen bezala, baina bolada luze batez isilik edo, behintzat, diskretuago ibili behar izan zuen.

Horregatik gure artean bizi-bizirik dagoen sinbolo da Gladys. Ekintzarako sinbolo, gaur egun zalgurdia gidatzen duten ero mozkorrei aurre egiteko sinbolo. Gladys belaunaldi oso baten sentitzeko eta borrokatzeko moduaren sinbolo da, eta uste dut modu hori gaur egun ere baliagarria dela.

Zeren eta, elkarren artean antolatuta borroka egiten badugu, gidari mozkorra behingoz erretirora behartu eta hark xaxatutako zaldiak lasaitu baititzakegu.

Carlos Trenor Dicenta, Gladys Gogoan herri-ekimeneko kidea

Beste isurketa bat Ondarroako portuan

2019-5-27.Potuko isurketa

Astelehen [maiatzak 27] goizean gasoil orban oso zabala ikus zitekeen portuko uretan. Hiruzpalau tokitan orban handiak ikusten ziren. Isurketa 08:00ak aurretik izan zen. Portuko arduradunek orbana garbitzeko agindu zuten, eta garbitzeko neurriak hartu baziren ere, beste isurketa batzuk saihesteko neurririk ez dela hartzen iruditzen zaigu.

Isurketaren berri eduki orduko Eguzkikoek Ondarroako Udaltzaingoari deitu zigun, dagokion protokoloa abian ipintzeko eskatuz. Salaketa, gainera, Itsas Kapitaintzara ere bideratu gendun.

Azpimarratu nahi dugu, portuko uretan gasoil isuriak sarri gertatzen dira, inor zigortu barik. Portuko arduradunei eta erantzukizuna duten erakundeei neurriak hartzeko eskatzen dugu, berriro horrelakorik gerta ez dadin.

Antzeko egoerak behin eta berriz salatzen nazkatuta gaude. Egoera onartezina da.  Dagokienek ez dituzte ardurak betetzen, eta errudunak zeintzuk diren argitu barik jarraitzen dute.

Hernaniko airean atzo oso sufre dioxido maila altua atzeman zela ohartarazi du Eguzkik

mapa so2Atzo goizean, aire kutsaduraren berri ematen duten hainbat webgune errebisatzen ari ginela, Eguzkikook izugarri sufre dioxido maila altua atzeman genuen Hernanin, goizeko 6etatik 13ak arte.

Neurgailuek 257 eta 265 ere markatu zuten. Zenbaki horiek 5eko bat dira 1 eta 6 bitarteko eskala batean. Hori OSO KALTEGARRIA da eta osasun alerta jotzeko eskatzen du.

Eusko Jarularitzaren webgune batean, berriz, 1.339 mikrogramo/m3 erregistratu dira. Zenbaki hori ere oso kezkagarria da (grafikoak bidaltzen ditugu atxikita).

SO2 hernani.jpegBeraz, atzo goizean Hernani partean SO2ko isuri garrantzitsu eta arriskutsua gertatu zela ondorioztatzen dugu.

SO2_HernaniZoritxarrez, Hernani ondoko poligonoan kokatutako bolborategi kimikoak horrelako egoerak sor ditzake.

Gauzak horrela, isuriaren inturriari, arrazoei eta ondorioei buruzko azalpen argia eta zehatza eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari.

Hain justu, horrelako isuriak sarri gertatzen direla kezkatuta, Hernaniko hainbat herritarrek Aire Garbia plataforma eratu zuten orain dela hilabete bat.

Atzoko isuria dela eta, Jaurlaritzak Hernaniko herritarrei azalpen argia eta azkarra eman behar die.

EGUZKI

Gazteak nagusi Donostian, klima-aldaketaren kontrako manifestazioan

Hernani kalean, martxa hasieran.

Hernani kalean, martxa hasieran.

300 bat pertsona manifestatu gara bart Donostian barrena Fridaysforfuture / Juventud por el clima taldeak eta beste hainbat erakundek klima-aldaketaren kontra eginiko deialdiari jarraituz. Gazteak nagusi, kontsigna zahar eta berriak tartekatuz (“Ez dago B planetarik”, “Gure etxean sutan dago”, “Erraustegia ez da bidea” edota “Ni un grado más, ni una especie menos”). Urrats polit bat elkarrekin egin daitekeen bidearen hasieran. Hona hemen bideo bat:

https://www.youtube.com/watch?v=GKWnlhrCmRQ&feature=youtu.be

Foru Aldundian pasatzerakoan.

Foru Aldundian pasatzerakoan.

Gladysen 40. urteurrenaren Donostiako egitarau osoa

Atzo ateratako

Atzo ateratako “familia” argazki bat.

Gladys hil zuteneko 40. urtemuga dela, Gladys Gogoan ekimenak, Eguzkik eta Informatika Fakultateak Donostian antolatu duten egitarau oparoa atzo aurkeztu zen prentsaurrekoan, Tabakalerako kafetegian.

Egitaraua ekainaren 1ean hasiko da, 11:00etan Bulabarretik abiatuko den bizikleta martxa batekin. Guztira, 7,4 kilometro inguru. Ibilbidea, berriz: Boulevard-Hernani-Andia-Askatasuna-Easo-Zubieta-Mirakontxa-Satrustegi-Mirakontxa-San Martin-Urbieta-Mendeurrena-Easo-San Martin-Hondarribia-Askatasuna-Santa Katalina-Mirakruz-Sekundino Esnaola-Galtzada Nagusia-Kolon-Iztueta-Mandasko Dukea.

bizikletaBizikleta-martxa bukatu bezain pronto, omenaldia egingo da Gladys Enean.

Ondoren, bazkaria Egian. Txartelak, 15 euroren truke, dagoeneko salgai daude Egiako Koxko eta Kata tabernetan, Groseko Pandoran eta Parte Zaharreko Herrian, baita Hontza liburu-dendan ere.

Igandean, ekainak 2, Bardeako Martxara joango gara, Tuterara. Autobusa ateratzekotan gara. Interesatuta bazaude, gladysgogoan2019@gmail.com helbidearekin kontaktatu. Han, Tuteran, arratsaldean, Gladysi omenaldia egingo zaio hil zuten lekuan bertan.

Astelehenean, hilak 3, Gladys hil zuten egunean bertan, alegia, “Gladys gogoan” ekitaldia egingo dugu Koldo Mitxelenan. Hona hemen egitaraua:

ekitaldia

Astelehenean bertan, Informatika Fakultatean ere omen egingo zaio bertako ikasle izan zen Gladysi. Hona hemen egitarau aberatsa:

Informatika_programa_eusAtzoko prentsaurrekoan Gladys Gogoan ekimenaren manifestua ere zabaldu zen.

www.gladysgogoan.eus webgunean aurkituko duzu, beste hainbat informaziorekin batera.

Atzoko prentsaurrekoa.

Atzoko prentsaurrekoan manifestuaren berri eman genuen.

Aurki, Gladys Gogoanek Iruñean eta Tuteran antolatutakoaren berri ere emango dizugu.

Hitzordu berri bat Donostia, klimaren alde

IMG-20190521-WA0006Fridaysforfuture / Juventud por el clima taldeak Donostian mobilizatzera deitu du ostiralean, hilak 24, 19:00etan Alderdi Ederren. Talde askok egin dute deialdi honekin bat… Erraustegiaren aurkako Mugimenduak, GuraSOSek, Greenpeacek, gazte erakundeek, sindikatuek… Eguzkitik ere parte hartzera animatu nahi zaitugu. Bikaina iruditzen zaigu aldirrakapen globala eta tokian tokikoa uztartzen dituen ekimen hori.

IMG-20190522-WA0007

Tolosako apeaderoak ahaztuta jarraitzen duela salatu du Eguzkik

tolosa1Hauteskunde-kanpaina dela eta, alderdiek, irabaziz gero, hau, hori eta hura ere egingo dituztela agindu ohi dute. Zoritxarrez, oraingoan, Tolosako Renfeko apeaderoaren erabiltzaileok pairatzen ditugun arrisku eta irisgarritasun-gabezien inguruko promesik entzuteko aukerarik ere ez dugu izan.

Arrisku eta zailtasun nagusiak nasatik trenera igotzeko eta trenetik nasara jaisteko daude, batez ere Brinkolako norabidean. Nasa eta trena bitarteko aldea 50 zentrimetrokoa da; treneko eskaileraren azken maila eta nasa bitarteko altura, berriz, 40koa. Gauzak horrela, trenera igotzea edo trenetik jaistea oso arriskutsua da, guztiz ezinezkoa ez bada, adineko pertsonentzat, elbarrientzat edota, adibidez, haurren karroekin joaten direnentzat. Alde horretatik, Arartekoak 2011n irisgarritasunari buruz egin zuen txostenean Tolosako apeaderoa IRITSIEZINA zela ondorioztatu zuen.

Apeadero honen arrisku nagusia nasa eta trenaren arteko aldea bada, ez da arazo bakarra, kontuan izan behar baita nasetara iristeko ere 24 eskailera-maila igo (edo jaitsi) egin behar direla.

tolosa2Eguzkik hamaika urte daramatza egoera salatzen eta neurriak eskatzen, esaterako, igogailuak jar ditzaten. Adifek 2014an arazoak konpontzeko proiektu bat onartu zuen. Ez da gauzatu, ordea.

Ez da begi-bistatik galdu behar apeadero hori egunero mila pertsona inguruk erabiltzen dutela. Izan ere, Gipuzkoan gehien erabiltzen diren geltokien rankingean seigarrena da.

Pena ematen digu alderdiek arazo hau kontuan hartu ez dutela ikusteak, ezta hauteskunde-kanpainan promesak egiteko ere.

Nolanahi ere, Tolosako Udalari, oraingoari eta etorkizunekoari, eta Adifi, jakina, arazoari behingoz hel diezaiotela eskatzen diegu.

EGUZKI

EAJ, Mari Jose, Andoaindarroi gezurrik ez!

Aiurri aldizkariak antolatutako Andoaingo udal hauteskundetako zerrendaburuen eztabaidan, akusazio gogor bat egin zion Mari Jose Izagirre EAJko zerrendaburuak, era berean EH Bilduko zerrendaburu den Andoni Alvarezi honako baieztapen gogorrarekin (ikusi bideoa):

EAJ Mari Jose  Izagirre gezurrik ez 3

Gaia jorratzen, atzerapenak eta kutsadura salatzen, aldarrikapen ekintzak egiten… urteak daramatzagunez, zera erantzun nahi diogu:

Andoaingo ur beltzak, Europako Batasuneko araudiaren arabera, 2005etik aurrera ez ziren ibaira isuri behar baina orduan oraindik Adunako araztegia eta bertara doan kolektore edo hoditeria, naiz Txistokiko ponpa eraiki gabe zeuden. Ordu ezkeroztik egindakoa egida ere, epez kanpo ari gara.

Egun ur beltzen % 60 inguru bidaltzen dira araztegira. Hala ere, Andoaingo Udalak baditu berak bideratu beharreko zenbait puntu beltz saneamenduari dagozkionean:

–          Sorabilla. Etxeko urak eta industrialak Oriara isurtzen dira. Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartu zuen lan hau eta udal baimenak ematear daude egun. Aurten burutuko da.

–          Juanita Alkain. Futbol zelaira doan zubipeko isurketa hau konpontzeke dago oraindik. Eperik gabe.

–          Leitzaran. Bereziki mingarri guretzat kasu hau, babestutako ibaia eta instituzio ezberdinek irudi gisa erabiltzen dutena izateagatik. Egun arazoaren %90 konpontzeko egitasmoa onartua eta 350.000 euro ere lotuta. Isurkinen%10 inguru pendiente geratuko lirateke.

Leitzarango isurketa Orian ere sumatu zen

Irudikoak bezalako isurketak behin baina gehiagotan gertatu dira Leitzaranen, zeinak konpondu gabe geratuko den zonadean iozan duten jatorria.

Baina Andoaingo arazorik potoloena gai honetan Ziako errekan dugu. Bertan egun 8100 biztanleren (etxekoak+industrietakoak) ur beltzak elkartzen dira eta 2007a ezkeroztik Eusko Jaurlaritzak mahai gainean duen arren, arazoari ez dio konponbiderik ematen. 2016ko Plan Hidrologikoaren arabera, 2021erako 1miloi euro inbertitu behar da arazoa konpontzen hasteko baina Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak hauteskunde aurretik aurkeztu duten akordio-zirriborro berrian, milioi hori ere ez da agertzen. Egun 5 miloi eurotan baloratuak daude lanak.

Ikusten denez, arazoak aspalditik datoz eta konponbidean aktore ezberdinak parte hartzen dute, ez udalak bakarrik.

Beraz, Mari Jose, EAJ, andoaindarroi gezurrik ez. Hauteskudeetan ere denak ez du balio!!

Eguzki Andoainen, 2019ko maiatzaren 21ean.

BARAKALDOKO UDAL GOBERNUAK HEGOALDEKO TREN SAIHESBIDEA GOROSTIZA ZEHARKATZEA BAIMENDUKO DU

Udal Gobernuak ontzat eman du Eusko Jaurlaritzak egindako proposamen bikoitza Hegoaldeko Tren Saihesbidearen ibilbiderako. Nahiz eta biek gure herriko gune natural bakarrenatakoari, Gorostiza, erasan larriak sortu. Lehenengo proposamena, ez daude honen kontra, Castaños ibai azpian tunel faltsu baten eraikitzea suposatuko luke, Gorostiza zehartuko lukeena. Obra hau gauzatzeko, beharrezkoa litzateke ibaia desbideratzea edota urte eta erdi batean lehortu. Castaños ibaia Gorostizatik igarotzean, Arrain Hiruarantzaren (Gasterosteus aculeatus) habitat naturala dela gogoratzea komenigarria litzateke. Eusko Jaurlaritzak espezie hau “espezie kaltebere” bezala katalogatua du. Ingurugiro erasanez gain, paisaiaren eraldaketa, inguruko biztanleei sortutako eragozpenak, koste ekonomikoa, etabar egongo lirateke.

EGUZKI_kartela

Bigarren proposamena, zoritxarrez egingarriena, zubibide baten eraikuntza suposatuko luke, bere ibilbidea Gorostizako etxeen artean kokatuko litzateke, hauetako baten bat urratuz eta urtegiko presa. Sasiburuko mendikatea berriro zulatzea eta beste ikuspegi langa bat (zubibidera irtengo litzateke) ezartzea suposatuko luke, erabiliko gabeko Super Surrari batuko litzaioke.  Ez dugu ahaztu behar, mendiak zulatuz lurrazalean ezengorkotasunak sortzeko arriskua dugula, lurrazpiko sistema hidrikoen aldaketak, etabar. Horrez gain, azpiegitura linealak habitaten zatikatzea, espezie desberdinen igarotzeari hesiak, kutsadura akustikoa, etabar dakartza.

 “Gure udalerriko ingurugiroarentzat astakeria bat da” esaten zuen Amaia del Campok Barakaldako alkatesak, urrun daukagun, baina berarentzat ez hainbeste 2015.urtean. Baina urte eta erdi beranduago, 2017.urtean, Amaiak Hegoaldeko Tren saihesbideari buruz esaten zuen; “eskualdeko garapen jasangarrirako itxaron dugun proiektua da”. Iritzi aldaketa hau bere alderdiko, EAJ-PNVko goi-karguek emandako jarraibideak jaso eta gero iritsi zela suposatzen dugu.  

Alkatesa, gezurra esateaz gain eta bere herriko interesak ez defendatzeagatik, gure birika berdea eta ingurugiroa hipotekatzen du, bere alderdiaren mendekotasuna erakutsiz.  Honi gehitu behar diogu, proiektu honetan inplikatutako eragile eta interesatuekin elkarrekin lanean arituko zela agindu zuen alkatetza lortzean. Proiektu hau tratatzeko sortutako lan mahaia argi eta garbi gutxietsia izan da.

 

Eguzki, Barakaldu Naturala plataformarekin batera, instituzioek aurkeztutako proiektuari  bi aukera entregatu genizkion (biak Super Portutik lurperatuta). Bi aukera hauek Barakalduko Udalak emandako diru laguntza bati esker gauzatu ahal izan ziren. Bertan parte hartu zuten: Equinoccio Natura ingurugiro proiektuak kudeatzen dituen empresa, trenbide eremuan adituak diren EHUko irakasleak eta Urak bide taldaldea injenieritza empresa.  Proposamen hauek instituzioen esku jarri ziren, ingurugiro, ekonomia eta gizarte ikuspegitik jasangarriagoak dira.  Estas propuestas, puestas a disposición de las instituciones, son más sostenibles desde el punto de vista, medio ambiental, económico y social. Aipatu behar da herritarrentzat onurak ekarriko zituela ibilbidean Desertu Barakaldo, Portugalete, Sestao eta Meatzaldeko geltoki guztiak lurperatzea aurreikusten zela.

 

Gure alternatibarekin, “Cercanias”-eko zerbitzuaren maiztasuna ziuraki hobetuko litzatekeela segurtako genuke, lurperatuz edo geltokiak udalerri barruan kokatuz, aldi berean, hain arriskutsuak diren trenbide-pasaguneak kenduz.

 

Eguzkik dei egiten die Barakaldoko herriari eta kaltetutako udalerriei, ekonomikoki xahutzaile eta gure birika berdearentzat  suntsigarria den diseinu hau geldiaraztera.  

Aldi berean, Amaia del Campo eta bere alderdiari azaroren 29ko plenoan udalbatzaren gehiengoak onartutakoa ez oztopatzea eskatzen diogu eta Galdameseko Biotopoaren gure herrirainoko hedapenean lan egin dezala, aitzakiarik jarri gabe, soberan dakizkielako  horrelako ingurugiroak babestea dakartzan gizate eta ongiazate onurak.  

Barakaldotarrei maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Amaia del Camporen EAJri eta proiektuaren kontra ez dauden alderdiei bozkatzeak, ez dela inolako aurkakotasunik izango, soilik gure birika berdea suntsituko dutela, maiatzaren 28ko BOEan “Bilnoko Hegoaldeko Tren Saihesbidearen Azterketa Informatiboa” argitaratua izan da.

EAJ-PSOE- PP GURE AZKEN GUNE NATURALAK SUNTSITZEAZ ETA LAPURTZEAZ ASKI DA!!!

Eguzki Barakaldo

2019-5-20

 

Goia eta plastikozko poltsak: kanpainan egon arren, den-denak ez du balio

DonostiaBizirikHauteskunde-kanpaina dela eta, Eneko Goiak agindu du 2021ean Donostian ez dela plastikozko poltsarik egongo. Kopeta behar da. Donostia da Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen udalerria, eta Goia alkate denez geroztik birziklatze-maila ez da ezertan ere hobetu. Hain justu, hori salatzeko, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak elkarretaratze bat egingo du bihar, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko egunean, 19:00etan, Udaletxe aurrean. Eguzkik elkarretaratze horrekin bat egin du.

Barkatu, baina testu hau gaztelaniaz soilik irakur daiteke oso-osorik.