Bukatu berri den astean, Igara errekako urek behin eta berriz hartu dute kolore zurixka eta opako bat Tolosa Hiribidean, Nanogune eta unibertsitateen parean.
Asteazkenean, hilak 22, honako itxura hau zuten:
Ostiralean, hilak 25, hau:
Larunbatean, hilak 26, hau:
Eta atzo igandean, hilak 27, hau:
Egia esan, bai Igarako errekan, bai Añorgakoan (biek bat egiten dute gutxi gorabehera Tolosa Hiribideko puntu honetan, itsasora Tximistarritik atera baino lehen), isuri kutsakorrak ez dira puntualak, kronikoak baizik. Istorio bukaezina da. Hori bai, batzuetan, kasu honetan bezala, askoz ikusgarriagoak dira beste batzuetan baino.
Bailarako saneamenduan utzikeria handia egon da urtetan. Egia da, ordea, azkenaldion, bai Urak bai Donostiako Udalak eskua sartu dutela (beharbada batez ere bailarako isurketak Ondarretako hondartzan tarteka gertatu diren ur fekalengatiko kutsadura-kasuen iturburu izan zitezkeela Udalak susmatu zuenetik). Gauzak horrela, kolektorera lotuta ez zeuden edo gaizki lotuta zeuden enpresa batzuen arazoak konpondu egin dira. Kolektore nagusiaren zati bat ere berritu dute. Baina bistan da egiteko asko geratzen dela, isurketek jarraitzen baitute.
Dena dela, irudipena dugu egunotan ikusi duguna ez dela “betiko” isurketa baten ondorio. Gure iritziz, Urak, Udalak edo biek gertatu denaz edo gertatzen ari denaz azalpen publikoren bat eman beharko lukete.