HONDAKINDEGI KONTROLATU GABEA

Zaborra Oiartzunen1

Eguzki talde ekologistak publikoki salatu nahi du kontrolik gabeko zabortegi bat dagoela Arbide errekaren ezkerraldean, Ugaldetxo poligonoan, Zuaznabar kalearen eta eskualdeko GI 2132 errepidearen arteko bidegurutzetik gertu, Oiartzungo udalerrian.

Aipatutako zabortegiak denbora darama inolako irtenbiderik eman gabe. Udalari dagoeneko jakinarazi diogu kontrolik gabeko zabortegi hori badagoela, baina ez dugu ikusi inolako mugimendurik egiten hasi denik leku hori garbitzeko eta lehengoratzeko. Ez dakigunez zein Administraziok duen erantzukizuna, eskumena duen agintaritzari eskatzen diogu kontrolik gabeko zabortegi hori ahalik eta lasterren kendu dezala hondakinen zati bat errekan amaitzea saihesteko.

EREÑOTZUKO PRESA

ereñozu1

Joan den hilean, komunikabideen bidez iragarri genuen Eguzki eta Rios con Vida taldeek Udalera jo genuela eskatzeko ingurumenaren aldeko jarrera aktiboa har zezala, eta ez zezala erabili KKHk Urumea ibaian zuen emakida iraungitzeko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkezteko zuen aukera.

Horren harira, jakinarazi nahi dugu Udalak Kantauriko Kofederazio Hidrografikoaren erabakiaren aurka ez joateko erabakiaren berri eman digula eta, ondorioz, ibaiaren konektibitate ekologiko hobea ahalbidetzeko eta Natura 2000 Sareko kokagune honetan izokina berreskuratzeko apustua egin duela.

Eguzkitik txalotu eta zoriondu egiten dugu Udala hartutako erabakiagatik.