Ostiral honetan, hilak 19, mobilizatzera deitu du Eskubide Sozialen Kartak

IMG-20200603-WA0015Urtarrilaren 30eko grebatik ia bost hilabete pasatu direnean eta konfinatuta luze egon ondoren, ostiral honetan, hilak 19, berriro kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Leloa honako hau: “Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!”.

GOIZEKO MOBILIZAZIOAK

-BILBO: 11:30, Udaletxea.
-DONOSTIA: 11:30, Alderdi Eder.
-GASTEIZ: 11:30, Foru Plaza.
-IRUÑEA: 11:30, Bus Geltokia.

ARRATSALDEKO MOBILIZAZIOAK

GIPUZKOA

-ANTZUOLA: 19etan Kontzentra Herriko Plazan.
-ARRASATE: 19:00 Herriko plazan. Lurrean pankarta handi bat jarriko da eta biribilean eserita, aldarrikapen ezberdinak egingo dira.
-BERGARA: 18:30 BIZIKLETA MARTXA geldiune ezberdinekin.
-DEBA: Hondartzan, Kartaren mezu bat irudikatuko da hondarrarekin eraikia. Bideoz grabatuko da.
-DONOSTIA: 18:30 Askatasunaren etorbidean ESPAZIO PUBLIKOAREN OKUPAZIOA: eserialdia. Aldarrikapen ezberdinak egongo dira. Bukaeran burrunba.
-EIBAR: 18:30 Untzagan.
-HERNANI: 19:00 Gudari Plazatik manifestazioa.
-IRUN: 19:30 San Juan Plazatik hasita Irun-Hondarribi martxa, bidean erakunde, banketxe eta multinazionalak interpelatuz.
-MUTRIKU: 18etan Atxukalen kontzentra.
-OIARTZUN: 18:30 Herriko plazatik LAU ZUTABE ZARATATSU (feministak, langileak, pentsionistak eta ikasle-gazteak).
-ORDIZIA: 18:30 Udaletxe plazan kazerolada.
-ORERETA: 19:30 Herriko plazan mobilizazioa.
-TOLOSA: 18:30 Triangelu plazan elkarretaratzea/kazerolada.
-ZUMAIA: Giza katea/martxa 19etan Beheko Plazatik.
-ZUMARRAGA-URRETXU: 18:30 Areizaga Plazan kazerolada.

ARABA

-AGURAIN: 17:30ean bizikleta martxa frontoi zaharretik; 19:00etan kontzentrazioa San Juan Plazan.
-GASTEIZ: 18:30 Tren Geltokitik MANIFESTAZIOA.
-AMURRIO: 19:00 Herriko Plazan MANI-KALEJIRA.
-LAUDIO: 19:00 Lamuza Plazan MANI-KALEJIRA.

BIZKAIA

-ALGORTA: 19:00 San Nikolas plazan.
-ARRIGORRIAGA: 20:00 Argala plazan.
-BASAURI: 18:30 Arizgoiti plazan.
-BILBO: 19:30 Plaza Eliptikotik MANIFESTAZIOA.
-DURANGO: 18:30 Ezkurdin.
-ELORRIO: 19:30 Herriko plazan.
-ERMUA: 18:30 Herriko Plazan.
-GALDAKAO: 19:00 Iturrondo plazan.
-IGORRE: 19:30 Lasarte plazan.
-LARRABETZU: 19:30 Herriko plazan.
-MUNGIA: 19:30 Udaletxe aurrean.
-ONDARROA: 19:00 Zubi Berriko errotondan.
-SESTAO-SANTURTZI MARTXA (ekainaren 20an), 12:00etan Kasko plazatik (berez prekarietate eta pobreziaren kontrako martxa da baina birkarakterizatu dute).
-ZALLA: 19:30ean kontzentra Udaletxean.

NAFARROA

-ALTSASU: 19:30 Aita Barandiaran. KONTZENTRAZIOA.
-ANTSOAIN: 17:00 Lapurbide plazan. KONTZENTRAZIOA.
-DONEZTEBE: 12:00 Leitzako errepidean. KONTZENTRAZIOA
-ELIZONDO: 20:00 Santiago karrika 2. KONTZENTRAZIOA.
-ETXARRI: 18:00 Plazatik. KOTXE KARABANA.
-GARES: 19:30 Plaza Mena. KONTZENTRAZIOA.
-IRUNBERRI: 17:00 Calle Mayor. KALEJIRA.
-IRUÑEA: 17:00 Instituto de Mendilorri/17:30 Capuchinos BIZI MARTXA; 19:00 Plaza del Castillo KONTZENTRAZIOA.
-IRURTZUN: 19:30 Inasa. KONTZENTRAZIOA.
-LEITZA: 19:45 Herriko Plazatik. KALEJIRA.
-LEKUNBERRI: 19:30 Herriko Plaza. KONTZENTRAZIOA.
-LIZARRA: 20:00 Foru Plaza. MANIFESTAZIOA.
-MENDIGORRIA: 19:30 Foru Plaza. KONTZENTRAZIOA.
-TAFALLA: 18:00 Plazeta de las Pulgas. KONTZENTRAZIOA.
-TUTERA: 18:00 Hospital BIZI MARTXA / 19:00 Plaza de los Fueros KONTZENTRAZIOA.

Hona hemen, berriz, mobilizazio-deialdiaren manifestua, Eguzkik ere bere egiten duena:

manifestua 19j_eus

OBRAK ESNABIDEN, ORERETAN

ESNABIDE

Jada hasi dira lanak Esnabiden, Oreretakoak diren lurretan. Lan horiek dagoeneko zenbait txoriren habitata suntsitu dute, habia egiteko aldian egin baitira. Paraje horretan, besteak beste, txorruak, karnabak, birigarroak eta zozoak bizi dira, eta tamaina eta garrantzi handiko zuhaitzak daude, horien artean haritzak, gaztainondoak eta ehun urte inguru dituen makal bat. Fauna eta flora hori guztia desagertzeko arriskuan dago, eta baita auzotarrek paseatzeko asko erabiltzen duten berdegunea ere.

Zoritxarrez, gure herriko beste leku batzuetan gerta daitekeen zerbait da, hor ditugu Gamongoa, Altzate,…

EGUZKI talde ekologistako kideok, SEO Bird Lifek eta gai honekin sentsibilizatuta dauden herritarrek ez dugu ulertzen nola hain urriak ditugun berdeguneak oraindik ere suntsitzen jarraitzen diren. Zentzu honetan, Administrazioetatik bidaltzen diguten mezua ez dator bat benetan gertatzen ari denarekin. Esaten digute ezin dela lurzoru gehiago kontsumitu, baliabideak mugatuak direla, bioaniztasuna babestu behar dela, klima aldaketa borrokatu behar dela… esaldi hutsak baino ez dira! Uste dugu unea dela garai bateko eskemak alde batera uzteko eta betiko akatsak ez errepikatzeko.

Horregatik guztiagatik eskatzen diegu gai honetan eskumena duten erakundeei arazo honen aurrean benetako konpromisoa hartu eta naturarekiko begirunea izan dezatela, eta gaur egungo egoerara egokituta dagoen kudeaketa eredugarri eta arduratsu bat egin dezatela.