Muskizen belatz bat tiroz botatzeagatik irekitako diligentziak itxi ditu Fiskaltzak, egilea identifikatu ezinean

Olaia hilik, Bizkaiko Basoizainek beraien facebookean argitaratutako argazki batean. argitaratutako

Olaia hilik, Bizkaiko Basoizainek beraien facebookean argitaratutako argazki batean.

Joan den urtarrilean, tiroz hilik agertu zen Muskizen belatz handi bat (Falco peregrinus). Eme bat zen, Bizkaiko ornitologiazaleek Olaia izenarekin ezagutzen zutena (1). Orduan, Eguzkik eskatuta, ikerketa-diligentziak ireki zituen Fiskaltzak. Orain, berriz, itxi egin ditu.

Ez ditu itxi deliturik ez dagoelako, Guardia Zibilak tiro nork egin zuen argitu ezin izan duelako baizik. Izan ere, espezie babestu bat tiroz botatzea ingurumenaren aurkako delitua izan daiteke, zehatz-mehatz, faunaren aurkako delitua, eta kartzela-zigorra ere ekar dezake.

Olaiarena ez da kasu bakarra, ezta hurrik eman ere. Espezie babestuak edo ez ehizatzekoak tiroz botatzea ohikoa da, kronikoa. Zer puntutaraino? Ikus dezagun… Gorlizko Basafauna Berreskuratzeko Zentroak iaz 20 urte bete zituen. Urtebetetzea zela eta, honako datuak argitaratu zituen: bi hamarkadotan, guztira, 17.021 ale artatu ditu, era guztietako espezietakoak, baina gehienak, 11.744, hegaztiak. Ale hauetako guztietako 502 tiro-zauriekin iritsi dira zentrora. Gure ustez, nahiko kopuru argigarria da. Batez ere kontuan izanda kopuru hau icebergaren tontorra baino ez dela. Izan ere, argi dago tiroz botatako animalia guztiak ez direla Gorlizera edo beste zentroetara iristen. Gure ustez, administrazioek ez diote arazoari behar bezala heltzen, eta, are okerragoa dena, beraien politiken bidez nolabait sustatzen dute (esaterako, noizko ehiza-linea bat ixtea bertatik espezie babestuei tiro egin zaielako?).

Eguzkik ezagutzen dituen kasuak salatzen eta ezagutarazten jarraitzeko asmoa du. Badakigu oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea, baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu alor honetan ere ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla eta zigorgabetasuna nagusi dela. Eta herritarrak ere animatu nahi ditugu kasu hauen berri eman eta sala dezaten.

Eguzki, 2020ko abuztua

(1) Joan den urtarrilean, Bizkaiko Basozainek Facebooken bidez jakinarazi zuten Gorlizera, Basafauna Berreskuratzeko Zentrora, Udaltzaingoak Muskizen hilik aurkitutako belatz handi bat eraman zutela. Handik gutxira, Iñigo Zuberogoitia espezialistak jakinarazi zuen ez zela “edonolako belatza”, Olaia baizik:

zuberogoitia-olaia

Urolan isurketa kutsakorra salatu du Eguzkik, Zestoako Errota industrialdean

Zestoa-isurketa112ra deituta, isurketa kutsakor baten berri eman zuen atzo Eguzkik. Arratsaldeko lehen orduan izan zen, gure kideetako batek orban zurixka nabarmen bat ikusi zuenean Urolan, Zestoako Errota industialde ondotik pasatzean.

Argazki bat bidaltzen dugu atxikita, baina argazkia bera baino askoz adierazgarriagoa iruditzen zaigu honako bideo hau:

https://www.youtube.com/watch?v=x3zj-hWbpa8

Ura agentziako ikuskatzaile bat bertaratu zen, laginak hartu zituen eta isurketaren iturburua bilatzen ibili zen.

Guk dakigula, ez da puntu honetan antzeko isurketa bat gertatzen den lehen aldia.

Abuztuan isurketak salatu behar izatea ez da ezohikoa. Batetik, enpresa batzuek oporraldia aprobetxatzen dutelako “garbiketa” egiteko. Bestetik, ibaiek eta errekek normalean ur gutxiago eramaten dute eta, gauzak horrela, isurketak, baita ohikoak ere, ikusgarriagoak izaten dira. Dena dela, aitortu beharra dago abuztu hau salaketetan, behintzat, oparoa izaten ari dela. Oso egun gutxiren buruan,  isurketak Mutrikun, Ondarroan, Iruña Okan eta n salatu behar izan ditugu. Gernikako baten berri ere iritsi zaigu. Eta hilabetearen lehen herena baino ez da pasatu.

EGUZKI, agosto de 2020