Eguzkik Iparraldeko Parkean zuhaitzak halamoduz inausi dituztela jakin du. Arte batzuk antinatura itxura emateko erabili dira eta benetan farolak edo apaingarriak dirudite.
Eguzkik salatu du zuhaitz-ondarea ez dela kontuan hartu, eta ez dela balioan jarri, eta ez dela bete horri buruzko ordenantza; izan ere, ez dira errespetatu zuhaitzaren egitura eta garapen-etapa, eta, kasu honetan, parke baten barruan ez dago horrelako “inausketa” ahalbidetzen duen segurtasun-arrazoirik edo enbarazu larririk. Ondorioz, ordenantza bera betetzea, zuhaitzak kudeatzea, babestea eta Hiri Paisaiako Bulegoak neurriak hartzea eskatzen dugu, baita horiek zaintzea eta kontrolatzea ere, zuhaitzaren egitura errespetatzen ez duten inausketa horiek berriro gerta ez daitezen.