Uliako pistako hondakinak garbitu egin dituzte azkenean
2021-02-18
Partekatu - Compartelo
Duela lau hilabete, Uliako emisariora doan pistan hondakinak bota zituztela ikusi genuen. Eguzkitik Udalari eta AGASAri (Añarbeko Urak) eman genien gertaeraren berri.
Udalak ez du ezer erantzun. AGASAk, aldiz, berandu samar bada ere, ingurua garbitu duela jakinarazi digu. Zorionak.
Orain, kontrolik gabeko isurketa horiek ez errepikatzea besterik ez da falta. Adi egon beharko dugu.