Albistea

  • Defentsa Ministerioak Jaizkibelen dituen lurretan Natura 2000 Sareak aurreikusten dituen neurri guztiak aplikatzeko eskatu du Eguzkik

    2021-12-21
    Partekatu - Compartelo

    OLYMPUS DIGITAL CAMERA
    Jaizkibel mendiko biodibertsitatearen kontserbazioak lege-babesa jaso zuen ekainaren 4ko 357/2013 Dekretua argitaratu ondoren. Dekretu horren bidez, Ulia (es2120014) eta Jaizkibel (es2120017) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ziren, eta haien kontserbazio-neurriak onartu ziren.
    Defentsa Ministerioak 317 hektarea inguru ditu Jaizkibel KBEan. Natura 2000 Sareko eremu babestu honek duen legezko babes-araubidea gorabehera, KBE honek mehatxu ugari jasan ditu (baso-politika intentsiboa, kontrolik gabeko trafiko motorduna, baso-suteak, abeltzaintza-presioa, ehiza-praktika, etab.), eta horri gehitu behar zaio kudeaketaren ardura duen administrazioak (Gipuzkoako Foru Aldundia) kontserbazio-arloan inbertsio gutxi egin dituela, eta jabe nagusiek ez dutela arreta handirik jarri.
    ARMADARI ESKAERA:
    Testuinguru horretan, eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuari dagokionez, Armadari hainbat kudeaketa-ildotan jarduteko eskatzen zaio, bere lurretan kontserbazio ekologiko egokia lortzeko hobekuntzak barneratzeko. Zehazki, honako proposamen hauek egin dira:

    • Espainiako Defentsa Ministerioaren jabetzako pista eta bideen sarean ibilgailu motordunen erabilera erregulatzea eta mugatzea, seinaleen bidez, baimenik ez duten ibilgailu guztiei zirkulazioa debekatuz.
    • Agindu hori ministerioak ariketarik eta maniobrarik egiten ez duen egun guztietara zabalduko litzateke, baita asteburuetan ere. Egun horiek, normalean, aisialdirako aprobetxatzen ditu jendeak eta ibilgailuak nonahi egoten dira, eta, horrela, kostaldera doan pista itxita geratuko litzateke.
    • Lur militarretarako sarrerako parkina aparkaleku eta Lete eta Zumillondo eremuetarako ibilgailuen sarbide-muga gisa ezartzea.
    • Baso naturalak leheneratzea, zur-sail exotikoak kenduz eta, horien ordez, eremu horretako baso-habitatak diren hariztiak eta ameztiak landatuz.
    • Txilardi babestuen eremuak lehengoratzea eta mantentzea: txilardi hezea, Erica ciliaris eta E. tetralix dituena; txilardi atlantikoa, Ulex sp. nagusi duena; eta Erica vagans kostaldeko txilardia. Txilardi horietako bi lehentasunezko habitatak dira.
    • Eremu militarreko ehiza-jarduera baztertzea segurtasunagatik, Talaia bidetik gertu dagoelako, eta ehizari buruzko foru-aginduaren 27. artikuluan adierazitako arauzko distantziak ez izateagatik, hala nola 1., 2. eta 3. dorreen arteko ehiza-lerroa; gainera, ez dira bateragarriak maniobra militarrekin.
    • KBEaren kudeaketa-planean jasotako beste ekintza batzuk.


    Partekatu - Compartelo