All posts by Barakaldo

Iberdrolako Akziodunen Batzordearen aurrean ELKARRETARATZEKO DEIALDIA

Eguzkik (Garoñaren kontrako Foroaren partaidea), deialdia egiten du Garoñaren itxiera behin betikoa eskatzera.

cartel Junta Iberdrola

Helburua, Santa María de Garoña zentrala berriz ere martxan jartzeko saiakera salatzea da, Iberdrola zentralaren %50aren jabea izanik. Berriz ere martxan jartzeak, milaka urte iraungo duten hondakin nuklearrak sortzea ekarriko luke eta gainera istripu bat gertatzeko arriskua onartu beharko genuke, izan ere, zentrala guztiz zaharkiturik baitago, bere bizi-iraupena bete du iada. Elkarretaratze honekin, Garoña betirako itxi eta desegin dezatela eskatu nahi dugu berriz ere.

Apirilak 8, ostirala, 11etan, Euskalduna Jauregiaren aurrean

Garoñaren Kontrako Foroa

“Gastu militarra eta armagintzaren kontrako 9 martxa”

 
ARMAGINTZAREN AURKA, MARTXA
ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC eta KOMITE INTERNAZIONALISTAK elkarteek antolatuta, bizikleta martxa egingo dute datorren apriliaren, arma industrian aritzen diren empresa aurka.
Bilbon hasiko dira, eta Barakaldo eta Getxo lotuko dituzte. Bi herri horietan daude arma industrian aritzen diren bi empresa.
Armagintzan aritzen diren lantegi horiek industria sozialeko empresa bihurtzeko eskatu dute bizikleta martxara deitu duten sei elkarteek.
Bizi Martxa Antimilitarista

PRENTSARAKO KOMUNIKATUA

Hurrengo apirilaren 2an, larunbata, ekologista, antimilitarista eta internazionalista erakundeen lagunok elkartuko gara “gastu militarra eta armagintzaren kontrako 9 martxa” ospatzeko.

Martxa hau goizeko 11etan hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurretik, Barakaldoko “Precicast” militar lantegira hurbilduko gara, eta bukatuko da Getxoko Sener enpresaren aurrean. 

Ekimen honekin salaketa bikoitza egin nahi dugu: Alde batetik gastu militarrarako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza eta Israel armadaren arteko dagoen harremana. Honetaz aparte aurten ere beste salaketa egin nahi dugu: Euskal armagintzak parte hartzen du hainbat gatazka belikotan, eta gerra horietatik milaka lagunek ihes egin behar dute, euren eskubide guztiak galtzen. NATOk Arazo honi ematen dion irtenbidea Egeo itsasora gerra-itsasontziak bidaltzea da, errefuxiatuen helduera ekiditzen saiatzeko.

Adibidez aurtengo gastu militarra estatu espainarran 24.490 milloi eurokoa izango da, kalkulo honetan ministeritza desberdinetako eta departamendu anitzetako gastu militarrak  sartuta daude. Honi gehitu behar diotu armen negozioarekin estatuak duen zorra, hain zuzen ere, beste 40.000 milloi euro gehiago.

 Euskal armagintzan 100 enpresa inguruk parte hartzen dute. 2014 urtean armagintzaren fakturazioari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko hirugarren postuan zegoen, Madril eta Andaluziaren atzetik.

 2014.urtean Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera (2015ekoak oraidik egiteke daude), material militarraren fakturazioan EAEko bi empresa Estatu Espainiarreko 10 enpresa handienen artean jarri ziren: ITP 224 milioirekin estatu mailan bostgarrena da, Aernnova hamargarrena 60 milioirekin.

Ildo berean, aipagarria da SAPA “armamentua” azpisektorean seigarren enpresa dela estatu mailan, eta Sener bigarrena “misilak” sektorean, seigarrena “aeroespazial militarrak” sektorean eta hamabigarrena “armamentua” sektorean. 

Euskal armagintzaren enpresek urtero, gutxi gora behera, 800 milloi eurotako material militarra saltzen dute. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu batuak, Inglaterra, Marroko, Israel, Egipto, Brasil, Mexiko eta Argentina. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurotakoak dira.

 Adibide moduan aipatuko dugu Getxoko Sener enpresa. Israeleko “Israel Aircraft Industries LTD” enpresarekin laguntzeko konpromisoa dauka, material aereonautiko berriak diseinatzeko, “Vulcan” programaren barruan, eta negozio hauen zenbatekoa 5 milloi eurotakoa da. Laguntza honek beste laguntzaile bat dauka: “Rafael” enpresa. Hauentzako Israeleko hegazkin militarretan dauden sensoreak diseinatu egin ditu Getxoko enpresak. Sensore hauen zeregina bonbardeatu behar duten helburua aurkitzea eta ardaztea da.

 “Sener” europa mailan enpresa liderra da, besteak beste, hurrengo arlotan: “Ekintza eta Kontrola” sistemetan, eta taurus KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misilentzako “Inteligentzia, Zaintza, Ezagutzea eta Sistema Integratuak” aplikazioetan.

 Beste aldetik beste enpresa bat salatuko dugu, hain zuzen ere, Barakaldoko “PRECICAST”, “ITP” taldearen barruan dagoena, eta Airbus A400M militar garraiorako hegazkinaren eta europear guda hegazkinaren hainbat pieza egiten duena.

Inetituzioek Armagintzara bideratzen duten dirua oso altua da, beste arlotan murrizketak pairatzen ditugun bitartean, adibidez beste arlo produktiboak eta gizartearen onerakoak direnak.

  • Ø    SENER, azken bi urtetan, Eusko Jaurlaritzak emandako 2 milloi euro jaso ditu.
  • Ø    PRECICAST aurten 1,5 milloi euro jaso ditu, Indartu programari ezker. 
  • ITPk, Industria Ministeritzatik, 5 milloitako laguntza ekonomikoa jaso du, “arlo estrategikoetan konpetibitatea bultzatzeko”, “ITP-Global 400” plan barruan.

Hau dana salatzeko, eta armagintzak “zibil industria” bihur dezan eskatzeko, bizi martxa hauxe antolatu dugu. Holako gauza bat gertatu zen Euskal Herrian duela urte batzuk: “Orbea” enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, rebolberrak eta arma motza desberdinak.

 
 
 

Bilbotar gehienek ezingo dute konpostik egin 2016an ere

Bilbo Euskal Herriko hiririk handiena da. Eta zaborrik gehien sortzen duena ere bai. 2014an, adibidez, 116.095.551 kilo etxeko hondakin sortu zituen, eta horietatik %19 bakarrik bidali zituen birziklatzera.

Zabortegira bidali zituen 94.418.740 kiloetatik gehienak hondakin organikoak ziren. Konpostatu ahal diren hondakin organikoak, hain zuzen ere.

2015eko datuen zain gaude, baina zoritxarrez egoera ez da asko hobetuko.

Gaur gaurkoz, bilbotarrek oso aukera gutxi daukate euren hondakin organikoak konpost bihurtzeko. 2011. urtean udalak hondakin organikoak banatzeko edukiontziak ipini zituen Deustuko barrutian.

Eguzki talde ekologistak salatu dutenez, jende gutxik parte hartzen du proiektuan, etaorganiko gutxi jasotzen da edukiontzi horietan.

Datu ofizialek salaketa hori berretsi egiten dute eta Udalak ez du egoera hori hobetzeko proposamenik aurkeztu.

Gainera, 5 urtean udalak ez du edukiontzi gehiagorik ipini Bilbon, eta bilbotarrek euren hondakin organikoak zaborretara bota behar izan dituzte.

2016ean panorama ez da asko aldatuko. Udalak organikoa banatzeko edukiontziak ipiniko ditu Otxarkoaga, Txurdinaga eta Uribarri inguruetan. Baina Bilboko auzo gehienek organikoa banatzeko sistemarik gabe jarraituko dute aurten ere. Santutxuko, Alde Zaharreko, Errekaldeko edo Indautxuko auzotarrek, besteak beste, euren organikoa zaborretara botatzen jarraitu beharko dute.

Bizkaiko zabortegiak gainezka daude, urteetan hondakinak ardura gabe sortu eta bota ditugulako. Eredu hori aldatu beharra daukagu, zero zabor helburua lortzeko lan egin behar dugu. Eta horretarako ezinbestekoa da Euskal Herriko hiririk handieneko biztanleek euren hondakinak ondo bereiztea. Eta hiri horretako udalari dagokio bilbotarrek hori egin dezaten baliabide egoki eta efikazak ezartzea.

 

Testua: Zero Zabor, ingurumen babeserako elkartea

zerozabor@zerozabor.org

Garoña ez zabaltzeko agerpen publikorako gonbidapena

Garoñaren Kontrako Foroa

Jakingo duzunez, Iberdrola eta Endesak Garoña zabaldu etabiltegi nuklearra jarri nahi dute Ebro ibaiaren goialdean.

Garoña sua

Ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle gehiago bizi dira. Zentral hau 40 urtetarako proiektatu zen baina 17 urte gehiagoz luzatu nahi dute, nahiz eta Txernobilen eta Fukushiman gertatutako giza hondamendia eta galera ekonomikoak itzelezkoak izan diren: 200.000 hildako, 500.000 desplazatu eta 680.000.000.000 euroko galerak, orain arte. Eta oraindik ere etortzeko daudenak. Istripu nuklearra gertatuko balitz hobe ez pentsatzea zer gertatu ahal zaigun: Ebro, Zadorra, Orduntetik… edaten dugun ura kutsatuko litzateke, Ebro osoan ezin izango litzateke ureztatu, Errioxa ardoa *zarama bonu* bihurtuko litzateke… Iberdrolak eta Endesak, ez dute Fukushiman gertatutako istripua eta geroEuropear Batasunak (Garoñaren modelo berekoa da) agindutako konponketak egingo, berriro ere martxan jarrita irabaztera doazen 100 milioiak gastatuko lituzketelako. Beste zenbait herrialdeek, aldiz, ikasi dute: Alemaniak zentral guztiak itxiko ditu, Belgikak Garoña-Fukushima bezalakoak diren 2 itxiko ditu segurtasun faltagatik…

Une honetan estatuko zentral guztiak itxi daitezke, nuklearren %21 ekoizten dutelako baina energia produkzioaren ahalmena behar dena baino %40 baino gehiago dagoelako.

Agerpen publikorako deialdia

Otsailaren 26an, ostirala, Kalderapekon 19:00etan alor ezberdinetako (kirola, kultura, politika, zientzia, unibertsitatea, e.a.) jende ezagunarekin agerpen publiko bat egingo dugu Bilbon, Garoña zabaltzen badute Iberdrolatik ospa egingo dugula konpromisoa hartzeko, hau da,portabilitatea egiteko konpromisoa.

Etortzeko prest zaude?

garonarenkontrabizkaikoforoa garonarenkontrabizkaikoforoa@gmail.com

*Informazioa*

Portabilitaterako adierazpena

información http://www.garonarekinmoztu.net/es/inicio

PPk Txernobil eta Fukushima gertatu izan ez balira bezala jarraitzen du

Funtziotan den gobernu batek datozen 17 urteetako politika baldintzatu nahi du, oso arriskutsua, kutsakorra, erregai garesti eta urria erabiltzen duena eta batez ere, bat ere segurua ez den zentral bat berriro zabaldu nahian.

Garoña ITXI ORAIN !!
Hau erabat onartezina da, kontuan hartuta, gainera, Garoñan Fukushima moduko istripua gertatuz gero (modelo berekoak direnez) Japoniako Gobernuak istripuaren kalteei aurre egiteko gastatu dituen  500.000.000.000 euroak ez dituela inoiz izango, ez Gobernu Zentralak, ezta Eusko Jaurlaritzak ere,
eta etorkizunean Japoniak gastatu beharko dituenak…

Txernobilen eta Fukushiman gertatutako istripuengatik hildako 200.000 pertsonak ahaztu ditugula dirudi. Eta gainera, Alemaniako erradiologo elkarteak egindako azken ikerketen arabera, datozen urteetan minbizi kasu
askoz gehiago agertuko dira, dirudienez.

Hasiera batean nuklearren alde zeuden gobernu askok beraien jarrera aldatu dute bi istripu larri hauek gertatu eta gero, euren politika aldatu eta zentral nuklearrak ixteko erabakia hartuz, Alemania kasu. Ikusten denez,
herri horietan zentzumena eta ingurumenaren eta herritarren segurtasunak garaitu du eta ez gutxi batzuek patrikak batetzeko duten epe laburreko
interesak.

PPri astakeri hori ez egiteko esijitzen diogun moduan, herritarrei ere deialdia egiten diegu Iberdrola,  Endesa eta zentral nuklearretan parte hartzen duten gainerako enpresekin duten harremana mozteko eskatuz. Haiei hilero dirua txintxo-txintxo ordaintzen jarraitzen diegun bitartean, energia nuklear arriskutsua eta kutsakorra erabiltzen jarraituko dute. Dagoeneko Euskal Herrian 5.000 familia, enpresa eta erakundek egin dugu ospa Iberdrolatik, baina askoz gehiago izan gaitezke, Garoña bultzatzen jarraitzen badute kalte ekonomikoa eragin ahal izateko.

Ez itxaron gehiago eta egin portabilitatea energia  alternatiboak eskaintzen dituzten enpresetara ahalik eta lasterren, Iberdrolak eta Endesak merezi duten zaplaztekoa jaso dezaten.

Geldirik ez egoteko unea da. Begira ditugunei edo konpromisoa hartu nahi ez dutenei, ozen esan behar diegu, gure seme-alaben etorkizuna jokoan dugula eta zerbait gertatuko balitz, hirugarren istripu nuklearra noizbat gertatuko delako, horren erantzukizuna gurea izango dela une garrantzitsu honetan ezer egin ez izanagatik.

Garoñaren kontrako Foroa

Urtarrilak 16: Bigarren Eskuko eta Truke azoka

truke2016sanbiDatorren larunbatean, hilak 16, Sanbizenteko jaien baitan, Eguzki talde ekologistak Barakaldoko Gazte Asanbladarekin elkarlanean, Bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatu dute, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izango ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…

Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.

Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.

Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.

Apuntatzeko:

607907879 // 688693868

eguzkibarakaldo@gmail.com

Iberdrola: marketing verde .. en Paris (COP21) y, apuesta por Garoña y más emisiones de CO2

Iberdrola pone en marcha una campaña para destacar su compromiso contra el cambio climático, realizando marketing político financiero, jugando con el discurso mediático del verde cuando los datos y sus políticas pronucelares no tiene lugar a duda. Iberdrola apuesta por la energía nuclear, el CO2 y la energía que contamina, nuclear y térmica fundamentalmente.

El pasado 1 de diciembre, el embajador español en Francia recibió a un equipo de Iberdrola compuesto por diez personas que han recorrido en 12 etapas la distancia entre Bilbao y París en bicicletas eléctricas. Los ciclistas presentaron un manifiesto contra el cambio climático, en una campaña de márketing verde que una de las cuatro empresas más contaminadoras de CO2 del estado realiza.

Desde el movimiento ecologista y en especial Eguzki como colectivo antinuclear vasco, denunciamos que esto no tiene que ver con una conciencia ecologista porque Iberdrola no ha dudado en oponerse a cualquier ayuda a las energías renovables en global y la termosolar en particular, y a renunciar a sus centrales térmicas, y a la reapertura de Garoña.

En el estado Español, Iberdrola es la cuarta responsable de las emisiones de CO2 por parte de los sectores fijos –donde se engloban las grandes infraestructuras eléctricas, las de refinado de petróleo o las cementeras–, y que suponen un 45% de las emisiones totales.

Iberdrola es propietaria de las térmicas de de ciclo combinado de Castejón, Santurtzi, Bahía de Bizkaia (además de otras en Toledo, Cádiz, Murcia, y Tarragoña, y térmicas de carbono en Palencia y Asturias).

Nuclenor, la compañía participada a partes iguales por Iberdrola y Endesa, que dirige la central nuclear de Garoña ha comenzado a realizar las inversiones para la reapertura de este complejo, extendiendo la vida de Garoña hasta el año 2031 de un modo de producción que genera mucho CO” y en una central nuclear que tiene más de 40 años y con muy serios problemas de seguridad en las instalaciones.

Iberdrola están detrás del modelo energético basado en el carbono y en el gas, coincidiendo con la cumbre de cambio climático realiza campañas muy agresivas de publicidad, de que no quieren subir dos grados la temperatura del planeta, mientras en toda su historia están contribuyendo precisamente a es aumento de las temperaturas y a muchos otros abusos en los recursos del planeta y en el modelo energético insostenible y contaminante.

Pese a que Iberdrola compra medios, difusión y realiza acciones como esta “campaña publicitaria de la compañía” que destacan los “compromisos ” de la empresa el mejor compromiso en la actualidad, para ser creíble una postura, sería renunciar a las centrales nucleares como Garoña, pese al empeño en su reapertura y a las térmicas. Iberdrola es una empresa muy contaminante, que apuesta por un modelo energético insostenible y contaminante con una página web y varias en medios de publirreportaje con claros fines comerciales.

.

Por ello, desde Eguzki consideramos que estas campañas no son nada creíbles sino un insulto a las personas, manipulación de la conciencia verde, en tanto en cuanto no actúa en consecuencia con la reducción de emisiones si evita la producción y puesta en marcha de Garoña o si no, una vez más, evidenciaremos que junta el discurso verde con su egoísmo, ansías de contaminación desmedida y desapego con la valoración.

La lucha contra el cambio climático va a requerir una gran transformación sociopolítica y una adaptación técnica para la que se necesitará tiempo y esfuerzo. Desde lo público no se puede poner la alfombra roja al fracking, a la torre de Iberdola o a la energía nuclear, o que con nuestros recursos y dinero se lucren para o bien vivir junto a una bomba de relojería sin seguro ni garantía como es Garoña, o bien dejarnos una infinidad de problemas y pozos descontrolados y perjuicios  del fracking que tenemos que asumir y correr con los gastos socialmente.

Frente al mirlo blanco de negocio energético que representa la energía nuclear, que oculta todos los daños evidentes, consecuencias y riesgos para la población, hacemos un llamamiento a concentrar todos los esfuerzos posibles para reflexionar sobre el modelo de sociedad, consumo y energía que tenemos, así como a orientar todas las conductas y políticas hacia un modelo energético- sostenible basado en la reducción del consumo, la eficiencia energética y las energías renovables.

Ante los actuales ataques del Gobierno del PP y de Iberdrola a las iniciativas de nuevos productores o consumidores de energía, es preciso destacar el equivocado modelo de consumo y de producción en manos de grandes corporaciones en vez del autoproductor y autoconsumo, así como en el apoyo de la energía nuclear y especialmente de la reapertura de Garoña, así como del fracking.

La clave esta en el beneficio económico del lobby del Gobierno con sus puertas giratorias y de las corporaciones donde luego acogen a muchos de sus amigos y /o ex compañeros de gobierno, en vez de la búsqueda de ganancias sociales y del interés general. Aunque parezca increíble, las energías más contaminantes son las que menos impuestos pagan, según la Comisión Europea, que presentó recientemente una propuesta de revisión de las normas obsoletas sobre la fiscalidad de los productos energéticos en la Unión Europea.

Por último, Eguzki considera fundamental ejercer una apuesta por otro modelo de economía sostenible y de energía segura y saludable, basada en el ahorro, consumo responsable, apuesta por el aprovechamiento local y comunitario de los recursos.

NUKLEARRIK EZ!!GAROÑA ITXI ORAIN !!!

GAROÑA ITXI ORAIN eta BETIKO!!!
EGUZKI Talde Ekologista

Gasteiz, 7 de diciembre de 2015 eko abenduaren 7an

Durango: Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna. Parodia ibiltaria eta elkarretaratzea

Abenduaren 8a Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna da Europan eta hori dela eta, Euskal Herriko proiektu handien aurkako talde desberdinen ekimenez abenduaren 8an 11:30etan Azokatik abiatuta parodia ibiltaria eta 12:30ean Durangoko Azoka kanpoaldean elkarretaratzea burutuko dira. Bertan, Euskal Herriko megaproiektuen aurkako taldeak, hala nola, AHTren aurkakoa, Fracking Ezekoak… zein parte hartu nahi duen oro bilduko gara. Honezaz gain, Klima Aldaketaren Gailurra dugu Parisen eta makillaje hutsa dela esatearekin batera, gobernuen axolagabekeria ere salatu nahi dugu. Esaterako, Ana Oregi Ingurumen Kontseilaria bertan izango da Euskal Herriko hainbat proiektu zein garapen eredu erasokor bultzatzen dituen bitartean.
Europa mailako proiektu handien aurkaritzakoek bat egiten dugu:
-Proiektu hauek hondamendi ekologiko, sozio ekonomiko eta pertsonala dakarkie: natura-gune eta nekazal lurrak deuseztatzen dituzte, efektu kaltegarriak dakartzan hesi berri bat eta ingurugiroaren degradazioa sortzearekin batera, bizilagunei inpaktu negatibo garrantzitsuak eraginez.

Durangoko mobilizazioa 8-12-2015

-Proiektu hauen erabakitzeko prozesua herritarren parte hartzerik gabe bideratzen dira praktikan. Proiektu handi hauen eztabaida sozial garrantzitsuaren aurrean gobernuek eta administrazioek duten opakutasun jarrera salatzen dugu. Era berean, herritarrok etengabe ditugun argudio eta proposamenen aurrean gobernuen eta administrazioen etengabeko mespretxu jarrera salatzen dugu. Beraz, makro-proiektu hauek geratzearekin batera, herritarren parte hartzeko eskubidea errespetatzea eskatzen dugu, hauek izanik inposaturiko garapen ereduaren aurrean benetako demokrazia eta autonomia lokalaren oinarria. Honekin batera, momentu honetan eztabaidagai dagoen TTIP merkatu libreko hitzarmenaren gure ezezko borobila argi eta garbi utzi nahi dugu. Hitzarmen hau onartuz gero, herritarren erabakitzeko eskubidea larriki erasotzea dakarrela salatzen dugu. Hau guztiarekin, hitzarmen honen geratzea ere eskatzen dugu.

Nondik dator egun hau? 

2010eko urtarrilaren 23an, Hendaian bildurik, Abiadura Handiko linea eta merkatal garraio azkarretara bideratutako gaitasun handiko linea berrien eraikuntzaren aurka borrokan diharduten Europar Batasuneko estatu desberdinetako (Frantzia, Espainia, Italia) elkarte eta mugimendu desberdinek adierazpena burutu zuten (http://declaracion-hendaia.blogspot.com.es/). Adierazpen hau, Euskal Herritik Iparraldeko CADEk, Hegoaldeko Jaizkibel Birikek eta AHT Gelditu! Elkarlanak sinatu zuten. Jarraian, abenduaren 8a Proiektu Handi Inposatu eta Ezdeusen eguna izendatu zen. Europan zehar ekintza desberdinak antolatzen dira. Gainera, abenduaren 8az gain, makro proiektu hauen aurkaritzen artean, esaterako, Foro Internazionala bezalako jardunaldiak antolatzen dira elkar elikatuz eta txoko guztietan lehenbailehen “elefante zuria” deitzen zaienen kanporaketa bultzatuz.
—————————————————————–

1. “Elefante zuriaren” esanahia: mantentze kostua, ematen dituen onurak baino handiagoa duten jabetzei esleitu zaie izena. Kasu honetan, proiektu handiak elefante zuriaren irudiz sinbolizatzen dira Proiektu Handi Inposatu eta Inutilik EZ!