Zurriola hiribideko bidegorri berria arriskutsuagoa izango da txirrindularientzat

bstAtzerapenarekin bada ere, aurki inauguratuko da Zurriola hiribideko bidegorriaren ibilbide berria. Orain arteko bidegorria Kursaaleko espaloitik barrena doa. Hemendik aurrera, berriz, errepidetik barrena joango da. Eguzkiren iritziz, ibilbide berria arriskutsuagoa izango da txirrindularientzat.

Zehatz-mehatz, arriskutsua iruditzen zaigu zubitik errepideko kontrako norabidera pasatu behar izatea, eta alderantziz. “Chicane” arraro samarra egin beharko da eta semaforo-seinalizazioa ez da nahikoa. Izan ere, puntu honetan oinezkoekin izaten diren arazoak ez dira desagertuko.

Baina bidegorri berriarekin bada beste arrisku bat: Ramon Maria Lilitik hiribidera sartzen diren autoek bidegorria inbadituko dute. Erradioa ez da nahikoa eta autoek, eskuinera jotzeko, bidegorria inbadituko dute. Eta puntu honetan ikusgarritasuna ez da oso ona, ez auto-gidarientzat, ez txirrindularientzat.

zurriola2Alabaina, aipatutako puntu beltz hori ez da diseinu berriak duen arazo bakarra. 300 metroko zati batean txirrindulariek 6 semaforo eta beste horrenbeste zebrabide aurkituko dituzte. Halaber, autoak Miguel Imazetik hiribidera sartzean ere, txirrindulariekin topo egiteko arriskua dago.

davLaburbilduz: bidegorria espaloitik errepidera aldatzea ondo iruditzen zaigu, noski, baina zati honetan uste dugu txirrindularien segurtasunaren kaltetan izango dela. Bestelako kontua izango da aurreikusitako proiektu osoa bukatzen denean (hau lau zatietatik lehena baino ez da), baina, momentuz, txirrindularientzako arriskua handiagoa izango da.

Donostiako EGUZKI

Kalejira antitaurinoa igandean, sanferminetan

_irueaantitaurina_a5d0a28dIruñea Antitaurinak kalejira bat antolatu du sanferminetan. Igandean, hilak 7, arratsaldeko 7etan abiatuko da Udaletxeko plazatik.

Helburua festetan animalien kontrako bortizkeria errotik erauztea da. Izan ere, antolatzailek dioten bezala, “Iruñea ez da taurinoa, sanferminzalea baizik”.

D-pHJ0GXYAAdHXV“Hiri eta jendarte gisa”, sanferminen etorkizunari buruzko eztabaida publikoa behar dela uste dute, beste gauza askoren artean, zezenketazaletasuna etengabe gainbehera doalako. Horren lekuko da zezenketa kopurua leku guztietan jaitsi izana. Gazteak, berriz, zezenketazaletasunetik gero eta urrutiago daude; are gehiago, inkesten arabera, 16 eta 24 urte bitarteko neska-mutilek aitortzen dute zezenketen kontra daudela.

Iruñea Antitaurinakoek animalien kontrako bortizkeria errotik erauztea dute helburu, arestian esan bezala, baina ezer baino lehen zezenketak bertan behera utzi egin behar direla uste du. Izan ere, zezenketetan jotzen du goia ankerkeriak. Entzierroaren inguruan, berriz, bestelako eztabaida egin daitekeela uste dute, ez hain premiazkoa.

Nolanahi ere, uste dute peñek izan behar dutela aldaketaren eragile nagusietakoak.

Honako helbide hauetan ekimenaren inguruko informazio zehatzagoak aurkituko dituzue, baita kalejirara deitzeko bideo polit bat ere:

https://www.facebook.com/IrunaAntitaurina/

https://twitter.com/zezenakbizirik