All posts by Barakaldo

MENDI MARTXA: SUPER SUR HANDITZEARI EZ

Zergatik gaude Supersur handitzearen kontra?

imagen

Enlace YouTube (euskera)

Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur izenez ezagutzen den Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea (1-b fasea) handitzea proposatu du Peñascaleko bidesariaren eta Betelu arteko zatia erantsita. 4,2km-ko luzera izango duen proiektuak Arnotegi mendiaren azpitik igaroko den tunela eta Bolintxu ibaiaren gainetik joango den zubibidea eraki nahi ditu. Lan horiek egiteko 200 milioi ezarri dira hasierako aurrekontu gisa, horrek 47,6 milioiko gastua dakar kilometroko.

Honako manifestua sinatzen dugunok, gure errefusa agertu nahi diogu adierazitako handitzeari hurrengo arrazioengatik:

1.- Gure Aldundiak zehaztutako garraio politikak tokian tokiko administrazioek egindako ahaleginekin kontraesanean daude, hala nola, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako planekin (HMIP), Agenda 21ekin, hiri-barruko bideetan gehienezko abiadura-muga ezartzearekin (30 km orduko) etab. Aldundiak bere politikak garraio eskaeran ardaztu beharrean, etengabe bide azpiegituretara bideratzen ditu inbertsioak (Ermuako saihesbidea, Atxondoko korridorea, Autzaganeko tunela…) eta nork bere ibilgailua erabiltzea sustatzen dituzten neurriak hartzen ditu; adibidez, “bidesari bonoa” aldundiaren menpe dauden ordainpeko errepideetan.

2.- Supersur A8an gertatzen ziren auto-ilarak konpontzeko alternatiba gisa aurkeztu zen, bertatik 24.000 ibiligailu igarotzea espero zuten, horietatik 9.000 kamioi astunak izango zirela. Egungo eskaera aurreikusitako batez besteko %50era ere ez da iristen: 2016an argitaratutako datuen arabera, eguneko batez bestekoa 11.650 ibiligailu dira, horietatik 3.360 ibilgailu astunak direla.

3.- Hasierako proiektuaren eta behin-betiko obraren aurrekontuaren arteko aldea nabarmena izan zen. 2001ean aurkeztu zen hasierako proiektuan, lanek 465 milioi euroko gastuak ekarriko zutela kalkulatu zen. 1-a fasea 2011an inauguratu zen eta bere amaierako aurrekontua 821 milio eurokoa izan zen, Espainiako autobiderik garestiena; izan ere, kilometroko 49,49 milioi inbertitu ziren.

4.- Pagarrasiko mendi magalean dagoen Bolintxuko ibarrean sor daitezkeen inpaktuak oso kaltegarriak dira. Pagasarriko Plan Bereziak (Bilboko Udalak 2008an aho-batez onartu zuenak) Bolintxuko gunea babestu beharreko inguru gisa definitzen zuen, bertan dagoen flora eta faunaren ezaugarriengatik. Zubibidea eraikiz gero, bertan izango diren inpaktuak nabarmenak izango dira.

Zelan justifika daitezke lan hauek zenbakiek beraien beharra islatzen ez dutenean?

1.- Oso planteamendu ahula da lan berri hauen beharra krisitik ateratzearen ondorioz sortuko den azpiegituren eskaeraren igoerarekin lotzea. 2016an bost urte lehenago baino 5.326 ibilgailu gutxiago sartu ziren Bilboko metropoli-barrutian.

2.- 4,2 km horiek eraikita eskaerak gora egingo duela justifikatzea zaila da, 5 minutuko tartea baino ez delako irabaziko eta  Bilboko metropoli-barrutiko trafikoaren %6 baino ez dabil igarobidean. Aurreikusitako eskaera betetzen ez denean ere, existitzen ez den eskaera bati erantzuteko Kortederraraino doan 2. fasea eraiki beharko dugu (11km eta hiru zubibide berri) jakinda 300 milioi euroko hasierako aurrekontua duela?

Gizarte, ekonomia eta ingurugiro ikuspuntuetatik aztertuta, lanak justifikatzea ezinezkoa dela deritzogu. Ez dago bide azpiegituren gabeziarik; baizik eta mugikortasunaren nahiz lurralde eta hirigintza planifikazioaren kudeaketa arazo larria. Baliabideak eskasak direnean oinarrizko beharrak asetzen dituzten inbertsioak lehenetsi behar direla uste dugu (Errekaldeko autopistaren eraispena…).

Nori egiten dio mesede obra honek?

Aurretiaz adierazitakoaren ondorioz, sinatzaileok proiektua atzera botatzen dugu eta Bizkaiko Foru Aldundiari proiektua bertan behera uzteko eskatzen diogu.

 Plataformako kideak

AAVV DE BUIA – AAVV DE REKALDE – AAVV DE IRALA – AHT GELDITU ELKARLANA – AUTOPISTA KANPORA REKALDE – EGUZKI Barakaldo –EKOLOGISTAK MARTXAN – SAGARRAK

Urtarrilal 19. 2.Eskuko eta Truke Azoka Sanbizenteko jaietan.

Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!

Truke azoka Sanbiko JAIAK 2019-1-19.jpg 1

Datorren larunbatean, hilak 19, Sanbiko jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.

Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.

Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.
Azokan parte hartzeko, bidali mezua eguzkibarakaldo@gmail.com

Harea erausteak gelditu, Punta Luzeron dragarik ez!

irudiaBilboko Portu Agintaritzak 2016ko irailean eman zien hasiera 39 hilabeteko iraupena izango duten Erdiko Kaiaren eraikuntza lanei. Jadanik bi urtez burutu diren gunearen inguratze lanak eta gero, beteketa lanak hasi dira eta hauek egiteko Luzero muturraren kanpoaldeko itsas-hondoetatik 8,5 milioi m3 harea ateratzen ari dira.

Kosta legeak, hondartzak sortzeko eta berreskuratzeko ez bada, itsas-hondotik eraikuntzarako materialak ateratzea debekatu egiten du.

Itsaso zabaleko itsas-hondoetatik hareak eraustearen kontrako jarrera irmoa azaldu dugu behin eta berriro:

  • Itsas-hondoan kalte atzeraezinak eragiten ditu.
  • Faunan eta floran kalte larriak eragiten ditu.
  • Hondartzen egonkortasuna arriskuan jartzen du, Muskiz eta Zierbenako Arena hondartzaren eta Getxo eta Uribe Kostako hondartzen egonkortasuna.
  • Dragatze gunearen kutsadura maila altuaren ondorioz, material kutsakorrak hedatzeko eta ingurugiro zein osasun arazoak sortzeko arriskuak ekartzen ditu.
  • Punta Luzeroko draga lanak burutzeko Bilboko portuak baimenduta daukan hareak jasotzeko teknika, “lavado de finos” izenekoa, antzeko kutsadura mailak zituen Xixongo portuaren lanetarako debekatu egin zen.

ABRA BIZIRIK Getxoko Plataforma, MEATZALDEA BIZIRIK, Eguzki, Ekologistak Martxan, Tosu Betirako eta Izate Ingurugiro Taldeak Punta Luzeroko harea erausteak gelditzeko eta 49 milioi m3 erausteko proiektua behin betiko bertan behera uzteko aldarrikatzen dugu.

Babes ditzagun itsas-hondoak, kostaldea eta hondartzak! Itsasoan harrobirik ez!

 

Bat egin, elkarretaratzea abenduaren 15ean eguerdiko 13etan Algortako Portu Zaharrean.

 

Uztailaren 8an, igandea, Supersur autopistaren handitzearen kontrako mendi martxa / erromeria egingo dugu. Topalekua Bilboko Zabalburu Plazan izango da 10:00etan.

Supersurra Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta dago eta ondorioen artean aipagarriak dira hauek:

  • 47 milioi euro kilometro bakoitzeko, 2 minutu baino ez aurrezteko.
  • Pagasarriko Bolintxu babes bereziko zonaldea kaltetuko du.
  • Aurreikusitako trafikoaren % 50era ere heldu ez den autopista da.

Antolatzailea: Ampliación Super Sur Ez! Plataforma.

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu! SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!

Marcha-Supersur8julio

Ekainak 23. 2.Eskuko eta Truke Azoka Zuazo-Arteagabeitiako Jaietan.

Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!
Truke ARTEAGA-ZUAZO (3 logos) 20180623
Datorren larunbatean, hilak 23, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.

Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.

Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.