200 boluntario inguruk garbitu dute gaur Deba eta Zumaia bitarteko marearteko gunea

elorrixa9Eguzkik deituta, 200 lagun inguru bildu gara gaur goizean Zumaia eta Deba arteko marearteko gunea garbitzeko.

Pozik egoteko moduko eguna izan da. Izan ere, hamaika hondakin bildu ditugu, gehienak plastikoak. Baina aldi berean, paradoxa badirudi ere, zapuztuta ere atera gara, bildu ditugunak baino askoz hondakin gehiago bertan geratu direlako, bildu ezinean.

Nolanahi ere, eta oroz gain, ikasteko eguna izan da. Izan ere, bertara joan garen guztiok lehendik ere kontziente ginen hondakin plastikoek sortzen duten arazoaz; hain justu, horregatik joan gara. Eta, hala ere, harrituta geratu gara. Harrituta hondakin kopuruarekin eta aniztasunarekin. Egia esan, denetatik zegoen, baina seguruena plastikozko botilak ziren ugarienak.

elorrixa1elorrixa2elorrixa3Hastapenak: lehendabiziko argazkian, Elorrixan, lehenengo informazioa jasotzen; bigarrenean, marearteko gunera jasiten; hirugarrenean, gunean bertan, lanak banatzen.

Gaur Deba eta Zumaia bitartean mariarteko zabalgunea garbitzen aritu direnek ederki asko erakutsi dute naturarekiko eta herrigintzarekiko kontzientzia eta konpromisoa badituztela. Baina ez gara inozoak, eta badakigu ekimen honen bidez eta egin daitezkeen antzeko beste batzuen bidez soilik ezin zaiela aurre egin plastikoak sortzen ari diren arazoei. Izan ere, 10 milioi tonelada plastiko iristen dira urtero itsasora!

elorrixa4 elorrixa5 elorrixa7

Hondakinak jaso eta jaso.

Hondakinak jaso eta jaso.

Arazo globala da, eta arazo global honi konponbide globala eman behar zaio lehenbialehen plastikoen mundu ekoizpena mugatuz eta birziklatu ezin daitezkeen plastikoak debekatuz. Bitartean, birziklatu daitezkeen plastikoak behar beste bildu behar dira; gaur egun baino gehiago, alegia.

Baina administrazioek arazoari serio heltzen dioten bitartean, herritarrok ez dugu zertan eskuak poltsikoetan sartuta itxoin. Guk ere, gure xumean, neurriak har ditzakegu. Egia da neurri xume horiek, hein batean, behintzat, adabakiak baino ez direla izango. Baina neurri horien bitartez erakusten dugun kontzientzia akuilu izango da agintariek hartu behar dituzten erabakiak lehenbailehen har ditzaten.

elorrixa14 elorrixa20 elorrixa19 elorrixa18 elorrixa17 elorrixa16 elorrixa15 elorrixa12 elorrixa11 elorrixa10Esaterako, Deba eta Zumaia bitarteko flyscha tarteka garbitu behar da, hondartzak garbitzen diren bezala. Gune hau Biotopo babestua da legez. Kalifikazio horrek ezin du amu turistiko huts izan. Neurriak behar dira, tartean, garbiketa-neurriak.

Halaber, Gipuzkoako erreka eta ibaiek ezin dute plastikoak itsasoraino eramateko autopistak izan. Horiek ere garbiketa behar dute.

elorrixa21 elorrixa22Elorrixa24 elorrixa23Esteka honetan ikus dezakezu Deba eta Zumaia bitarteko marearteko gunea garbiketa-egunak nolako isla izan duen hainbat komunikabidetan.