“Erraustegia = Klima aldaketa”: ostiralean, abuztuak 16, kalejira Donostiako Aste Nagusian

erraustegia_klima aldaketaErraustegiaren kontrako Mugimenduak kalejira egindo gu bihar Donostiako Aste Nagusian “Erraustegia = Klima aldaketa” lemapean. Eguzkikooi lema bikaina iruditzen zaigu. Izan ere, diskurtso globalak guztiz beharrezkoak dira, jakina, baina alferrikakoak baldin eta tokian toki aplikatzen ez badira.

Asensio, “greenwashing-aren Maradona”

Kalejirak hainbat politikoren hipokresia salatzeko ere balio izango du. Horra hor Gipuzkoako Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensio. Batetik, klima aldaketarekin kezkatuta balego bezala agertzen da, herri-mugimenduaren eslogan ezagun bat daraman elastiko batekin jantzita eta guzti. Bestetik, ordea, erraustegia sustatzen du, eta erraustegia, martxan jartzen bada, datozen urteetan berotegi efektuko gasen sortzaile nagusietako bat izango da Gipuzkoan.

Ez da harritzeko Asensio gero eta leku gehiagotan “Greenwashing-aren Maradona” bezala kontsideratzea. Izan ere, berdez mozorrotutako hipokresiaren txapelduna da.

Maradona-Asensio

Manifestazio antitaurinoa bart, Donostian

antitaurina1Donostia Antitaurina Orainek, Eguzkik eta Askekintzak deituta, bart, Aste Nagusia dela eta Illunben programatutako lehen zezenketarekin batera, manifestazio antitaurino garrantzitsua egin da Donostian. Hona hemen bideo bat:

https://www.youtube.com/watch?v=J_oXcNIN-7Q&feature=youtu.be

Manifestazikoak Eneko Goia alkateari gogorazi zion legezko aitzakiak bukatu egin zaizkiola, ezin duela jarraitu argudiatzen Ministro Kontseiluak herri-galdeketa debekatu egin duela. Izan ere, berak, alkateak, alor honetan herritarren nahia beteko zuen hitza eman zuen. Eta orain ederki asko daki gehienek ez dutela nahi Udalak zezenketak egiteko instalazioak utz ditzala. Eta ederki asko daki horrela islatzen delako berak enkargatutako inkestan (% 71, Udalak instalazioak uztearen kontra). Laburbilduz: aitzakiak bukatu egin dira eta bada garaia alkateak emandako hitza betetzeko.

Getaria kalean.

Manifestazioaren burua, Getaria kalean..

Bukaera, Sarriegi plazan.

Bukaera, San Joan kalean, Sarriegiren monumentuaren parean.