Eguzkik Urola ibaira botatako zaborrak salatu ditu Altzibar auzoan, Azkoitian

Imagen captada el 4 de diciembre.

Abenduaren 4an ateratako argazkia.

Azkoitiko Altzibar auzoko 7. zenbakian fatxada birgaitzen ari dira, eta, beste behin ere, ibaiaren ondoan, kasu honetan Urolan, gertatzen ari denez, ingurumenaren aurkako beste eraso bat salatu behar dugu. Ez da inolako babes-neurririk (sarea) jarri, eta fatxadaren birgaitzean bertan sortzen diren hondakinak, hala nola langileek berek sortzen dituztenak, ibaira iristen dira. Ikus ezazu bideoa:

https://youtu.be/HRBrBKN2miI

2019ko azaroan gauza bera gertatu zen atari bat gorago.

Azkoitia2Txalon Errekan eraikitzen ari diren etxebizitzetan gauza bera gertatzen zen Eguzkik sustatzailearekin hitz egin zuen arte.

Pixka bat erreparatzen badiogu (eta horrek zer pentsatua ematen du) obrak gure kaleen ondoan egiten direnean, garbi mantentzeko eta geure burua babesteko neurriak hartzen dira. Baina gure ibaiei ematen dietenean, zabortegi bihurtzen dira, ez beti, baina bai nahiko maiz. Askotan esan dugu hori, eta gaur Altzibarrek berriro gogorarazten digu: ibaiak sistematikoki erasotzen dira, gutxi edo ezer ez da egiten babesteko, eta zabor-hustubide handiak dira; izan ere, pilatutako hondakinak lehenbailehen jasotzen ez badira, urak eramango ditu.

Hori dela eta, eta araudia beti betetzen ez dela ikusita, aurrerantzean udalak kontrol-lanak egin ditzan eskatzen dugu, ibai edo erreka baten ondoan edozein obra lizitatu ondoren, eta, kasu honetan, enpresari eska diezaiotela bere zaborrak berehala jaso ditzala eta beharrezko babes-neurriak jar ditzala berriro gerta ez dadin, eta, hala ez bada, zigor-espedientea ireki diezaiotela.

Eguzki, 2020ko azaroa

Laut dortoka bat Sopelan, plastikoen biktima berri bat?

ITURRIA: J. P. CAPDEPONT

ITURRIA: J. P. CAPDEPONT

Laut dortoka hau hilik agertu da Sopelako hondartzan. Ez dakigu autopsia egingo dioten; merezi, behintzat, mereziko luke. Autopsiarik ezean, J. P. Capdeponti zor dizkiogun argazkioi erreparatuta, badirudi plastikoek zerikusia izan dutela animalia harrigarri honen heriotzarekin.

ITURRIA: J. P. CAPDEPONT

ITURRIA: J. P. CAPDEPONT

dortoka3Nolanahi ere, gogoan izan: plastikoen gehiegizko erabilerak kalte larriak sortzen ditu bioaniztasunean, eta, gauzak horrela, egun hauek oso aproposak dira gogoratzeko itsasoa barrualdeko edozein herritako kalean hasten dela. Izan ere, ibaiak oso handituta jaisten dira, plastikorako bene-benetako autopista bihurtuta.

Laut dortoka itsas dortokarik handiena da. Bi metro baino gehiago luze izatera eta 600 kilotik gora pisatzera irits daiteke. Oskolean du bere ezaugarririk berezieentako bat, ez baita hezurrezkoa, larruzkoa baizik. Horregatik, laut dortoka ez ezik larruzko dortoka ere deitu izan zaio. Ia Itsaso guztietan bizi da, baita Kantauri itsasoan ere, nahiz eta gure artean gutxitan izanten dugu haren berri.