Martxa Arkaitzerrekara, erraustegiko isuri batek zeharo erre zueneko urteurrenean

Erraustegitik egindako amoniako-isuri batek Arkaitzerreka zeharo erre zueneko urteurrenean, Anerreka Ingurumen Elkarteak iganderako martxa bikoitza antolatu du, Usurbildik eta Zubietatik abiatuta. Hona hemen deialdiaren xehetasunak:

arkaitzerreka-guatxap

 

Maiatzaren 9an urtea beteko da Zubietako erraustegitik egindako isurketa kutsakor batek Arkaitzerrekan ehunka arrain hil zituela, horien artean aingirak, babestutako espeziea.

Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen diputatu eta Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakariak hasiera batean ukatu egin zuen isuriaren jatorria erraustegitik zetorrela. Herritarren salaketen aurrean, ordea, amoniako-ihes bat izan zela onartu behar izan zuen, Are gehiago, protestaren buru bihurtu nahian edo, erraustegia kudeatzen duen enpresari hainbat isun ipini zizkion.

Gaur egun, kontuak epaitegian jarraitzen du.

Nahiz eta behin eta berriro goraipatzen duten erraustegiaren segurtasuna eta haren kudeaketaren gardentasuna, errealitateak kontrakoa erakutsi digu: osasun-arriskua, naturari kalteak eta informazioa ezkutatzea.

Egoera horren aurrean, herritarrak behartuta gaude erraustegia zuzenean kontrolatzera eta baliabide naturalak babestera. Horra hor, igandean antolatutako martxa bikoitzean arrazoia.