All posts by Eguzki EH

Bilboko Aste Nagusia 2014: Euskalguneko programazioa

kartela_EUSKALGUNEA_aste nagusia 2014 tx4 ph Aupa lagunok!

Azken asteotan kontu teknikoentzako jarri izan gara harremanetan, baina oraingoan soilik zuen partehartzea eskertu eta aurtengo Euskalguneko programazioaren berri eman nahi dizuegu, zuek ere, hobe ezagutzeko joko duzuen gune hau.

Euskalgunea Txori Barrote, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsek osatzen dugu. Azken urteotan, Aste Nagusiaren ereduaren beherakadarekin batera (oro har, euskal festa herrikoietan igartzen den eredu agorpen hori, Bilboko udalaren laguntza inestimablearekin areagotzen dena), Euskalgunean pare bat urte daramatzagu buelta emateko burua estutzen. Aurreko urtean, guneari plaza forma eman nahi izan genion, eskenatokiaren ordez “kiosko” moduko bat muntatuz eta formatu txikiko emanaldiak indartuz. Emaitza, tira… lehen saiakerekin izan ohi dena.

Liburuxka_Euskalgunea azla

Egitarau osoa irakurtzeko hemen sakatu

Aurten, apur bat txukunago aritu nahian, ohiko eskenatoki bat muntatu dugu, baina hainbat emanaldi gunearen erdian emango dira, jendez inguratuta. Horrekin batera, noski, programa oso bat egiten saiatu gara, eskaintza ahalik eta integralena egiteko bilbotarrei eta Marijaiari bisita egiten datozen orori. Horren erakusle, azken bi urteotan goizak indartzea eta haurrentzako eskaintza biderkatzea. Hala ere, asko dugu aurrerantzean asmatzeko!

Beste barik, mezu honetan programaren kartela eta liburuxka atxikitzen dizkizuegu, programa osoaren berri izan dezazuen, eta bide batez, proiektu honetan parte hartzea eskertzen dizuegu, berriro, zuek ere Bilbon Jai Herrikoiak aurrera egitearen parte inportante bat baitzarete.

Marijaiaren partetik, mila esker !!!

Errausketarik gabeko hondakinen plan bat eskatu du PSNk Nafarroarako

errauske ezIturria: Berria / Zero Zabor

Errausketari bidea itxiko dion” eredu bat behar dela, eta Nafarroako sozialistak horren alde ariko direla esan du gaur PSNk. Nafarroako Gobernuari eskatu dio hondakinen kudeaketarako plana erreformatzeko proposamen bat aurkezteko.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2013ko urtarrilean indarrik gabe utzi zuen hondakinen kudeaketa plana. Planaren tramitazioan prozedura akatsak gertatu zirela eta planak proposatzen zituen errauste plantari eta beste azpiegiturei buruzko xehetasunak zehaztu behar zituela erabaki zuen auzitegiak. Bi aukera jarri zituen epaileak: planaren atal batzuk egokitzea, baldintza horiek betetzeko, edo plana berregitea.

Ordurako, izatez, errauste plantaren lanak geldirik zeuden. Ia urtebete lehenago, 2012ko martxoan, PSNk iragarri zuen errauste plantaren egitasmoa bertan behera gelditu zela. Roberto Jimenezek eman zuen berria, orduan gobernuko presidenteordea baitzen.

Errauste plantaren lanak hasi aurretik gelditu ziren, eta auzitegiak azken kolpea eman zion. Geroztik, UPNk ez du hitzik egin egitasmo hari buruz. Plana berregiteko asmorik ere ez du agertu. Aldiz, Sakanako Cementos Portland lantegian hondakinak errausteko baimenak bizkortzeari ekin dio denbora horretan.

errauske ez olaztHondakinen kudeaketarako plana geldialdian dagoela ikusirik, beraz, Samuel Caro PSNko kideak berriro martxan jartzeko eskatu dio UPNri: plana berriz egiteko, eta alderdiei denboraz aurkezteko, eztabaidatu eta ekarpenak egiteko modua izan dezaten.

“Gobernua isil-isilik egon da, eta gaur egun zalantza handi bat dugu, ea gobernuak nola egingo ote dion aurre hiri hondakinen gaiari, eta zein izango ote den azkenean ezarriko den eredua”, esan du Carok.

PSNk uste du badaudela “teknologia berriak” hondakinen errausketa alde batera uztea ekar dezaketenak. “Horrela, gainera, kontrakotasun soziala gaindituko litzateke“, Caroren hitzetan. Gehiago zehaztu du: “Gobernuak jakin behar du akordio bat egin nahi badu PSNk hondakinen plana babes dezan, plan horrek errausketaz ahaztu behar duela“.

“Teknologia berri” hori zein den ez du zehaztu, baina ura, presioa eta bero oinarri dituela esan du Carok, eta errausketan oinarritutako teknologia baino %50 merkeagoa dela.

Ingurumen kontseilariaren agerraldia eskatuko du PSNk, gobernuak azken urteetan arazo honen inguruan zein urrats egin dituen argitzeko.

Donostiako Aste Nagusia 2014: Otro año sin matanzas en Ilunbe

zezenket donosti egkLa Aste Nagusia arranca con un programa que, por segundo año consecutivo, no incluye matanzas de toros en Ilunbe.

Ante este hecho, los miembros de Eguzki queremos, por una parte, manifestar nuestra alegría y, por otra hacer la siguiente constatación: desde el punto de vista del éxito (o, en su caso, el fracaso) que pueda cosechar esta Aste Nagusia, que no haya corridas será absolutamente irrelevante, tal y como quedó demostrado el año pasado, cuando, a pesar de no haberlas y a pesar de la campaña mediática consiguiente, especialmente virulenta, por tratarse de la primera vez, todos los indicadores habituales fueron positivos.odolostia2016

Baten batek esango du: “Hara, konstatazio hori Pernandoren egia baino ez da!”. Arrazoi izango du, dudarik gabe; hala ere, Pernandoren egia hori esplizitatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Izan ere, iazko Aste Nagusian gainbehera galanta espero zitekeen, protaurinoen iragarpenei erreparatuta, behintzat. Gogoratu txosten haiek, zezenketek Donostiari zenbateko onura ekonomikoa zekarkioten fantasia handiarekin puzten zutenak. Onura hainbestekoa bazen, zezenketarik ez egitea islatu behar zen nola edo hala Aste Nagusiaren balantze orokorrean. Iragarritako gainbehera ez zen inolaz ere nabaritu, ordea.

Pues o no eran tantos los visitantes que atraían o no eran las corridas las que los atraían ni en exclusiva ni siquiera principalmente. Y, en todo caso, desde el punto de vista del cómputo global, ese turismo “de sangre y arena” era irrelevante.

Lo dicho: que nos alegramos de que este año tampoco haya corridas en Ilunbe y que estamos convencidos de que actitudes como esta del Ayuntamiento de no ceder instalaciones municipales para que se celebren matanzas de toros dan más credibilidad a la vocación de que Donostia sea en 2016 Capital Europea de la Cultura que cualquier campaña de marketing.

Estas estremecedoras imágenes no se volverán a repetir en Ilunbe tampoco este año.

Bilbok erdi-prezioan kutsatu ahal izango du Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako akordioari esker

13845618043495Iturria: Zero zabor

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez Bilboko udalak eta Bizkaiko Foru aldundiak akordio bat sinatu dute. Akordio horren ondorioz Bilbori erraustea erdi-prezioan aterako zaio hurrengo 10 urteetan. Hauek dira akordio horretan azpimarratu behar diren ideia nagusiak:

Aldundiak Artigasko zabortegira eramango du Zabalgarbi errauste plantatik aterako den zabor toxikoa

Bilbok, berea den Artigasko zabortegiaren erabilpena Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utziko du. Horrela, Zabalgarbi errauste plantak sortuko dituen eskoria eta errauts toxikoak (“balioa gehitzeko prozesuetatik sortutako bigarren mailako hondakinak” testuan aipatzen dituen hizkeran) bertara eraman ahal izango ditu.

Bilboko udalak zabortegia uztearen ordainetan hobari handiak izango ditu erraustera eramango duenaren gainean

Hori al da, testuan aipatzen den “hondakinak kudeatzeko dagoen hierarkia errespetatzea”? Zergatik egingo diote hobaria erraustera eramango den zaborrari, eta ez, gaika bildu eta birziklatzera edo konpostatzera eramango diren materialei? Hiererakia laguntzak hierarkia horretako azpiko mailetan aplikatuz errespetatzen al da?

Kezkagarria da zenbait erakundek gauza bat esan eta kontrakoa egiteko erakusten duten erreparo falta. Herritarrak dena irensten dugun zergadun botoemale inozotzat hartzen gautuztela nabaria da.

Ondorengoak izango dira prezioak Bilboko udalarentzat:

Zaborra erraustera eramatea: 40,37 euro/tona.
Gaika bildu eta birziklatzera eramango duena: 48,07 euro/tona.
Gaika bildu eta konpostatzera eramango duen organikoa:46,33 euro/tona.

“Behin betiko desagertu daitezen, egiten duen hiri hondakinen tratamendu zerbitzua”

Horrela aipatzen du Bizkaiko Aldizkari Ofizialak errausketan oinarrituz hiri hondakinei ematen dien tratamendua. Xelebrea gero desagertzea aipatu, eta, era berean, letra batzuk aurrerago, nora eramango diren zehaztea, Artigasko zabortegira alegia. Ez al zuten ba hondakin hoiek desagertu behar? Zertarako orduan zabortegia? Zaborra zabortegian pilatzea desagertzea al da? Ume txikiak bezala, ikusten ez duguna ez dagoela sinetsi behar al dugu?

Errausketaren mitoa: Zaborra desagertzen duela

Errausketaren gezur handienetako bat horixe bera da, zaborra desagertarazten dueneko ideia hori. Errausten den materialaren heren bat eskoria eta errauts toxiko modura geratzen da, erraustu aurrekoa baino arrisku handiagoko zabor bihurtuta.

Hondakinak kudeatzeko hierarkia benetan betez gero, posible da zabortegien beharra nabarmen gutxitzea eta hauetara bidaltzen den errefusaren izaera asko jasangarriagoa izatea. Horretarako baina, hobariak eta pizgarriak hierarkiaren goiko mailetan aplikatu behar dira eta beheko mailetan aldiz atzera egiteko neurriak.

Berria Bizkaiko Aldizkari Ofzialean irakurtzeko esteka (37 orritik aurrera)

Barakaldo: Azken hiru hamarkadetako gune berdeen suntsiketa ekologikoaren birpasa historiko eta bisual laburra

2011 txost gune natur eusk-cast 1Industria-birmoldaketak ingurumen berroneratzerako aukera ugari eskaintzen zituen arren , kontrako prozesua hasi zen; lurraldearen artifizializazioa, txalet eta etxebizitzen neurri gabeko eraikuntza, merkataritza zentro handiak, beharrezkoak ez ziren autobideak…Udal Gobernuak baimendu eta bermatutako neurrik gabeko espekulazioa, bestelako erakunde publikoen ekintzekin handituta, adibidez Foru Aldundiak Super-Surrarekin egindakoa.

Erakunde publiko hauek gidatzen dituzten alderdi politikoek gezur hau sinarazi nahi digute egiten dituzten propaganda-kanpainen bidez; zonalde berde gehiago dauzkagula diote eta ingurumena gehiago zaintzen dela. Lan honen helburua benetan gertatu dena islatzea da; guregana zailtasun ugarirekin heldu den natura-ondarea suntsitu eta suntsitzen ari dira eta datozen belaunaldiek ezin izango dute hau gozatu.

Irudian klikatu txostena ikusteko.