All posts by Barakaldo

BARAKALDON ZUHAITZAK LANDATZEA BIGARREN ALDIZ UKATU ZAIO EGUZKI TALDE EKOLOGISTARI.

Iaz 15 zuhaitz landatzea eskatu genuen San Bizenteko hilerriaren eta kirol-hiriaren artean dagoen lursailean, baina ukatu egin ziguten, zuhaiztiaren plangintza faltagatik eta euren ezaugarriengatik. Orain, urtebete geroago, Sasiburu elkartearekin eta Bagatzako kontsumo taldearekin elkarlanean, lursail berean landaketa bat egitea eskatu dugu berriro, baina Udal Zerbitzuetako buru teknikoak, Udal Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkariarekin batera, ezezkoa eman digute berriro, lur eta plangintza falta dela argudiatuta.

Gure ustez, hamabi hilabete nahikoak dira ustezko hobekuntzak egiteko landaketa hori egin ahal izateko; kasu honetan, mota guztietako begetaziorik ez duen eta soropilez soilik estalita dagoen alfer-lur batean. Bertatik ehunka pertsona igarotzen dira, uda partean 35ºC-ko tenperaturak jasan daitezke, eta neguan haizearen eta euriaren zaparradak ere. Ez litzateke zentzuzkoa izango zelai zabal horiek egokitzea arteak, gorostiak eta zuhaixka desberdinak landatzeko, ingurua biziarazteko?

Badirudi gure agintariek propaganda egiteko baino ez dutela hitz egiten hiri-zuhaiztiei buruz. Gogora dezagun hauei esker lortzen dela bero-boladek eragindako tenperatura altuen arintzea eta poluzioa  murriztea; gure erakundeek beren diskurtsoetan ematen duten aurpegi berdeko zuriketa tipikoa sustatzen dute. Baina errealitatera eramateko garaian, egia da ez dutela beraiek bakarrik ezer landatzen, baizik eta erakunde ekologistek edo auzotarrek landaketak egitea proposatzen dutenean familiei eta haurrei dei eginez, beste herri askotan egiten den bezala, pegak jartzen dizkigutela. Badirudi Barakaldoko agintarientzat berdeguneak belarra moztuta duten zelaiak baino ez direla izan behar, eta ez dutela ez lorerik ez sastrakarik hazten uzten, ehunka txakurren gorotzekin apainduta daude, eta, jakina, zuhaitzik gabe hobe.

Lorezaintzako zerbitzuetatik landatzen ez dutena landatzen uzteari uko egiten dioten horiek nahiko erreta gauzkate. Zergatik hainbeste larderia baimenak ukatzean? Jakin beharko lukete, Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioen arabera, “hiri batek itxura osasungarria izan dezan, gutxienez zuhaitz bat egon behar dela hiru biztanleko”, eta Barakaldok, jakina, ez duela betetzen.

Salaketa-ohar honekin, landaketari ezezkoa eman dioten pertsonei dei egiten diegu: David Arribas Guijarrubia EAJko zinegotziari, Javier Montesinos Udal Zerbitzuen Zerbitzu Teknikoko buruari eta Epifanio Rosón Lorezaintza gainbegiratzeko teknikari arduradunari, 2030 Agendaren helburuak bete ditzaten, OMEren gomendioei muzin egin ez diezaieten, eta lan egiten duten udalaren gomendioetako bati gutxienez men egin diezaioten. Herritarren parte-hartzea bultzatzea ezaguna egiten zaizue?

Espero dugu aurtengoa izatea Zuhaitz Egunik egingo ez dugun azken urtea, Barakaldok ez baitu merezi ehunka zelai izatea zuhaitz ziztrin, lore eta zuhaixkarik gabe.

Oso bestela, eskerrak eman nahi dizkiogu Alba Delgadori, Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren Arloko zinegotzi ordezkariari, landaketa aurrera atera zedin bitartekari lana egiten saiatzeagatik, eskerrik asko!

 

Barakaldoko Eguzki talde ekologista

2025eko martxoaren 7an

Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? Hitzaldia eta zuhaitz egunak

Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? hitzaldia eta zuhaitz egun bi antolatuko ditu Eguzki talde ekologistakSasiburu elkartearen eta Bagatzako kontsumo taldearen laguntzaz.

Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? hitzaldia otsailaren 18an arratseko 19:00etan hasteko iragarrita dago San Bizenteko kultur etxean.

Bi zuhaitz landaketa ere antolatu dituzte Eguzkikoek Sasiburu euskara elkartearen eta Bagatzako Kontsumo taldearen laguntzaz. Lehenengoa, Larrabetzun 600 zuhaitzez osatutako baso bat landatzeko. Jarduera hau otsailaren 22an, larunbatarekin, egingo da. Barakaldotik autobusez joateko aukera egongo da 3€ truke nagusiak, eta haurrek dohainik joateko aukera izango dute. Bigarren zuhaitz landaketa Barakaldoko San Bizente auzoan, hilerri inguruan, martxoaren 9an goizeko 10:00etatik aurrera egingo da.

Baratzeko produktuei buruzko hitzaldia.

Bagatzako kontsumo taldea Bagatza auzoan kontsumo arduratsua sustatzeko talde bat sortu da. Horren ornitzaileak ,Aitor, Larrabetzuko baserritarra, kontatuko digu nola ekoizten duen modu ekologiko eta iraunkorrean pestizidarik eta ongarri kimikorik gabeko produktuak lortzeko, sasoikoak, 0 kilometrokoak eta bitartekaririk gabekoak. Gainera, kontsumo talde batean parte hartzeak dakartzan konpromisoak eta ardurei buruz hitz egingo da eta interesaturik egon daitezkeen pertsonei zalantzak argitzen saiatuko dira Bagatzako kontsumo taldekoak.

ZER: ZER DA KONTSUMO TALDE BAT? HITZALDIA.

NOIZ. OTSAILAREN 18an, 19:00etan.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.

Baso autoktonoko bi landaketa

Planeta osoan zuhaitz eta landare espezie autoktonoren beherakada handia dela eta, eta beroketa globalaren aurkako neurri gisa, Eguzki talde ekologistak Sasiburu elkartearen eta Bagatzako kontsumo taldearen laguntzaz, kontsumo taldeei buruzko hitzaldia antolatzeaz gain, Larrabetzun eta Barakaldon egingo ditugun baso autoktonoko bi landaketetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Lehenengo landaketa Larrabetzuko Aitorren lurretan izango da eta, auzolanean oinarrituz, haritz, lizar eta urkiz basoberrituko dugu mendiko lurzati bat, eta baso bat berreskuratzen saiatuko gara. Helburua oso argia da: gainbehera doazen espezie askori babesa emango dien , berotze globala arinduko duen, eta biodibertsitatearentzat zein pertsonentzat onuragarri izango den baso bat landatzea.
Bigarren landaketa San Bizente auzoan egingo da, hilerriaren ondoko zelaietan. Arte eta gorosti landaketa horrekin, duela ez hainbeste urte Barakaldoko inguru horretan egon zen baso txiki bat berreskuratu nahi dugu. Euskarak, gure herria nolakoa izan zen azaltzen dizkigute aztarna batzuk. Toponimiari heltzen badiogu, bere garaian San Bizente inguruko hainbat eremuk izan zuten aberastasun naturala adierazten digu:
Arteagabeitia (arteen gunea), Arteagagoiko (arteen goialdea), Gorostiza (gorostien gunea).

Gure arbasoentzat zuhaitz horiek garrantzitsuak izan ziren, eta auzoen izenek esaten digute eremu bakoitzean espezie egokiak zirela: Arteagagoiko, Arteagabeitia, Gorostiza, etab.

Hurrengo urteetako landaketa horiei zuhaixka-uharte txiki bat erantsiko zieten, hala nola erratza, izpilikua, etab. Zoritxarrez, gure hirietatik desagertzen ari diren hamaika intsektu-espezieren babesleku izan direnak.
Jardueren ordutegiak eta informazio zehatza- Baserritik etxera, zer da kontsumo talde bat? hitzaldiaSan Bizenteko kultur etxean arratsaldeko 19:00etan- Larrabetzuko zuhaitz landatzeaIrteera→ goizeko 9:00etan, Beurko berria bus geltokitik. Autobusa 3€ nagusiak, haurrak dohainik.

 

10:00etan zuhaitz landaketa
13:30ean bazkaria Larrabetzuko txoko batean. Dohainik.
16:30ean Itzulera
Oharra: aldatzeko arropa eta botak eraman behar dira
Izenematea: sasiburu@gmail.com

 

– San Bizenteko landaketa
10:00 Sanbizenteko hilerrian.
11:30 Barakaldoko fauna eta florari buruzko ibilalditxoa.

Apuntatzeko, eguzkibarakaldo@gmail.com

 

 

Hitzaldia: Pérdida de nuestros últimos espacios naturales

HEGOALDEKO TRENBIDEAREN PROIEKTUAK ETA PARKE EOLIKOEK

 Gure mendietan, landaretan eta faunan izan ditzaketen kalteei buruzko hitzaldia.

Eguzki talde ekologistak, Barakaldo Naturalak, Barakaldon eolikorik ez plataformak eta Gorostitza Bizirik taldeak San Bizenteko Jaien egitarauaren barnean, Hitzaldi bat antolatu dugu interesa duten auzokideei proiektu hauek gure mendietan, faunan, landarerian eta, finez, gure bizitzetan sortuko lituzketen kalte atzeraezinei buruz informatzeko helburuarekin.

Guzti hau azaltzeko, Sergio de Juan, Adrián Gómez eta Begoña Rodríguez datorren urtarrilaren 23an, arratsalseko 7etan, San Bizenteko Kultura Etxean (“Clara Campoamor”) hitz egingo digute.

 ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI !!!

HEGAZTIEN TALKAK SAIHESTEKO IRTENBIDE ONA! METRO BILBAO

Eguzkik Metro Bilbao zoriondu du, Ansioko geltokiko beirateen kontra hegaztien talkak saihesteko neurriak hartzeagatik. Iaz, Metro Bilbaoko erabiltzaileen abisu ugarik Ansio metro geltokiaren eta BECen arteko ibilbidean hildako hainbat txori espezie ikusten zituztela zioten dei ugari jaso ostean, bai Metroarekin eta baita BECekin harremanetan jarri ginen, gertakarien berri emanez. Bi erakundeek jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuten baita, epe labur batean, zentzugabekeria hori konpontzeko neurriak hartzekoa ere.

Metroak, argazkietan ikus daitekeen bezala, dagoeneko gauzatu du txorien talkak saihesteko edo minimizatzeko irtenbide posibleetako bat; horregatik, Metro Bilbao zoriontzen dugu, eta dozenaka hegaztiren heriotza saihesteko ahalegin eta konpromiso hori eskertzen dugu..

Bide batez, konponbide bera eskatzen diegu San Inaziokoa bezalako beste geltokiei, argazkietan ikusten den bezala hegaztientzat tranpa hilgarri bera baitu.
Metro Bilbao neurri berdinak behar dituzten beste kokapen batzuk baloratzeko prest agertu da.


Bestalde, BECeko albisteen zain jarraitzen dugu; izan ere, urtebete baino gehiago darama hegaztien talken jarraipena eta kontrola egiten.

 

 

Eskerrik asko Metro Bilbao

 

 

 

 

 

 

 

 

24-9-2024

Eusko Jaurlaritzak eta ingurumen ministerioak, azkenean, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikiko dute Gorostitzako biaduktoa barne.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak baino hiru egun lehenago, Ingurumen Ministerioak behin betiko oniritzia eman dio Hegoaldeko Tren Saihesbidea (HTS) eraikitzeko proposatutako ibilbideari. Aipatutako ibilbideak biaduktu bat du (175 metro) eta Gorostiza auzoa modu basatian zeharkatuko du, kalte larria eraginez bai herritarrei naiz ingurumenari.

Gezurti eta hipokritatzat har dezakegu Amaya del Campo alkatea, 2015. urtean trazatu hori “astakeria” zela adierazi zuen bitartean, orain Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak aldiriko trenbide zerbitzuen kudeaketa Euskadira transferitzea erabaki baitute, eskualdaketa hori gauzatuko dela Hegoaldeko Tren Saihesbidea amaitu eta abian jarri ondoren zabaldu ostean, hauteskunde-kanpainan aipatu ere ez du egin. Barakaldoko PSEri dagokionez, ingurumen-astakeria dela jakinda, goitik datozen erabakiei men baino ez diete egiten.
Milioika euro kosta eta defizitarioaren den Supersurren bigarren fasea amaitu berri da, bizkaitarron patriketan milioika euroko zuloa utziz eta hala ere etenik gabe baieztatzen dute Supersur errepideari paraleloan eraiki nahi duten Hegoaldeko Tren Saihesbideren trenbide azpiegiturak Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran eta Barakaldoko milaka bizilagunen bizitza hobetuko duela. Aitzitik, horiek eraikiz gero, herritar guztiok berdegune bat galduko dugu aisialdirako, aire garbiagoa izateko leku bat, baita hainbat espezie babesturen (zenbait babestuak) habitata aldatuko ere, aurretik ere oso kutsatuta dagoen gure udalerrian biz irauten saiatzen direnak..
Hori dela eta, Eguzkitik Barakaldoko herritarrei proiektu honen aurka daudela erakusteko eskatzen diegu, proiektu hori berehala geldiaraztea eska dezatela, eta aipatu alderdi politikoak gogor zigortu ditzatela hautestontzietan, gure udalerria suntsitzen eta arpilatzen jarraitzeagatik eta planetako bizitza gero eta gehiago mehatxatzen duen klima-aldaketa eragiten jarraitzeagatik.
Eguzki Barakaldo
2024-4-20

Eguzkik irtenbide bat eskatu du, BECen talka eginda hegaztiak hiltzen jarrai ez dezaten.

Hegaztiak talka egiten jarraitzen dute, intsektujaleak nagusiki, BECeko kristaleren eta Ansioko metroko sarreraren kontra.

Hainbat bizilagunek ohartarazi digute gertaera hori etenik gabekoa dela, bai eraikin publiko zein pribatuetan, kristalerak, metakrilatoa edo gainazal biniliko gardenak edo “ispilu-efektua” dutenak erabiliz estaltzen edo errematatzen direnean, halako gertaera lazgarriak eragiten dituzte.

Tortola Europea en peligro

Usapala

Papamoscas Cerrojillo

Euli-txori beltza

Izan ere, gardenak diren gainazalak ez dira faunak ikusteko modukoak, bereziki hegaztientzat.

Azken hamarkadan, dozenaka hegazti izan dira talkaz hildako hegaztiak, aste honetan bertan usapala (galzorian daudenen artean katalogatua), euli-txori beltza, mika, usapal turkiarra, hegabera, ikazkin arrunta, zozoak, enarak, txolarreak, e.a.

BECeko kristalezko horma.

Cristalera donde se estampan

Hegazti intsektujaleek eltxoen izurriteak kontrolatzeko duten onura handia kontuan hartuta, baita neurri zuzentzaileak badirela benetan, neurri horiek kristaletan jar daitezkeela eta, zalantzarik gabe, egoera hori saihesten lagunduko luketela, honako hau galdetzen diogu geure buruari: zenbat hegazti gehiago hil behar dute BECeko, Bilboko

metroko eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek neurriak har metroko eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek neurriak har ditzaten?Foru Aldundiko arduradunek neurriak har ditzaten?

Gorrión común

Txolarrea     

Urraca muerta 2023

           

Mika

Artxanda Parke Bai Plataformak alegazioak aurkeztu dizkio Artxandako zabortegi berrirako Berriz Recycling S.L.ren proiektuari

  • Auzo-elkarteek eta ekologistek osatutako plataformak 16 alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean.
  • Aurkeztutako proiektuaren koherentzia eza eta gardentasun falta nabarmendu ditu plataformak, eta gardentasunik eza ere salatu du.

Prentsaurrekoa Artxanda 26-01-23 Joan den azaroan, Eusko Jaurlaritzak hondakinak kudeatzeko ibilbide-orria aurkeztu zuen. Horren arabera, zabortegi bat irekiko zen Artxandan, zaharraren aldameneko lursail batean. Zabortegi hori kudeatzeko Berriz Recycling S.L. enpresaren proiektua ezagutu ondoren, Artxanda Parke Bai Plataformak guztira 16 alegazio aurkeztu dizkio proiektu horri.

Plataformak salatu duenez, “industria-hondakinen kudeaketaren inguruan adierazitako politika publikoekiko inkoherentziak daude, baita gardentasunik eza, gezurrak eta informazioa ezkutatzea ere”. Horri dagokionez, plataformak salatu du “ez dela jendaurrean jarri espediente osoa, ezta proiektuaren dokumentazio tekniko guztia ere, eta ez direla bete jendaurreko erakusketa irisgarri bat egiteko moduak”. Gainera, aurkeztutako informazioan ez da zehazten zenbat hondakin (kutsatuak eta toxikoak) eramango diren, ezta zabortegi zaharretik ateratako hondakin kutsagarriekin zer egingo den ere.

Aurkeztutako alegazioetan, gainera, zalantzan jartzen da proiektu honen hirigintza-bateragarritasuna; izan ere, Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialak (Bizkaiko Foru Aldundiaren mendekoa) eta Bilboko Udalaren beraren Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) Artxandako eremua Metropoli Parke gisa definitzen dute. Plataformarako, “parkerako eta zabortegirako erabilera ez bateragarriak dirudite”.

Artxanda parkea bai logoaHorregatik guztiagatik, Artxanda Parke Bai Plataformak proiektua jendaurrean jartzeko epea luzatzeko eskatu dio Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari, eta, horren osagarri, azalpenak emateko bilerak egiteko, ardura daukaten administrazioetako sustatzaile eta teknikariekin. Era berean, proiektu horretarako ingurumeneko baimen bateratua ukatzeko eskatzen da.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen alegazioen dokumentu osoa:

Alegazioak. Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Berriz Recycling Company, S.L. enpresak aurkeztua, Bilboko udalerrian (Bizkaia) arriskutsuak ez diren hondakinentzako zabortegi-jarduerarako.


LABURPENA

ALEGAZIOEN AURKEZPENA

  ARTXANDA PARKE BAI PLATAFORMAk, Bilbo Handiko erakunde ekologistek eta bizilagunek osatua, Berriz Recycling S.L. enpresak aurkeztutako proiektuaren aurrean (hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegi berri bat (RNP) eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak tratatzeko instalazio bat (RCD) eraikitzeko Artxandan, zabortegi zaharrarekin muga egiten duen eta Bizkaiko handiena izan litekeen partzela batean), alegazioak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Organoan, oharrak eginez eta proiektuaren aurka agertuz.

Aurkeztutako alegazioak oinarrizko 6 ardatzetan laburbil daitezke:

  1. Industria-hondakinen kudeaketari buruz adierazitako politika publikoekiko koherentzia eza.

Hondakinei buruzko erretorikaren eta murrizketari, berrerabilpenari, birziklatzeari eta ekonomia zirkularrari buruzko politiken aurrean, zabortegi berriak irekitzea edo beste batzuk zabaltzea planteatzen da. Hondakin arriskutsuen helburu horretara iristeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko, birziklatzea planteatzen duten beharrezko proiektuak (adibidez, birziklatze-plantak hondakina ekoizten duten enpresetan bertan) arindu, azkartu eta horietan inbertitu beharrean, praktika kutsatzaile zaharretan eta porrot egindakoetan sakontzen da.

  1. Erabateko gardentasunik eza, baita gezurrak eta ezkutukeria ere.

2019tik, gutxienez, lanean ari dira Artxandako zabortegi zaharraren inguruan. Denbora horretan, Administrazio Publiko guztiek ukatu egin dute Artxandako zabortegi zaharrarekin mugakide den zabortegi berri baten proiektuaren berri izatea. Obrak eta egindako azterlanak aipatzen dira, enpresa batek ustez eegindako jarduera altruista bati erreferentzia eginez, kutsatutzat katalogatutako espazio bat garbitzeko, eta haren garbiketa, erremedioa eta deskontaminazioa administrazioari berari zegokiona (Bilboko Udalari, kasu honetan).

Artxandako zabortegi berrirako Berriz Recycling SLren proiektuaren jendaurreko erakusketa honek, zeinari alegazioak aurkeztu baitzaizkio, informazioa ezkutatzeko ariketa izaten jarraitzen du, ez baita jendaurrean jarri ez espediente osoa ez proiektuaren dokumentazio tekniko guztia, eta ez baitira bete jendaurreko erakusketa irisgarri baterako moduak.

Modu irmoan alegatzen da jendaurrean aurkeztutako dokumentazioan ez dela argitzen zenbat hondakin (kutsatuak eta toxikoak) eramango diren zabortegi berrira, eta ez dela argitzen zabortegi zaharretik ateratzen diren hondakin kutsatzaile horiekin zer egingo den, nahiz eta hori izan zabortegi berria irekitzeko justifikazioa. Era berean, ez da argitzen zabortegi zaharra nola itxiko den, eta ez da kontuan hartzen Arantxa Tapia sailburuak 2022ko azaroaren 17an aurkeztutako prentsaurrekoan eta prentsa-oharrean iragarri zen zuntz-zementuaren berariazko gelaxka.

  1. Lurralde-antolamenduari eta hirigintza-bateragarritasunari buruz

Bilboko Udalaren aldeko txosten teknikoa jaso dugun arren, bai Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialak (LPP) (Bizkaiko Foru Aldundia), bai Bilboko Udalaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) Artxandako eremua Parke Metropolitar gisa definitzen dute. Eremu horren barruan erabat sartzen da zabortegi berriaren negozioa sustatzen den partzela. Artxandako Aktibazio Plana bera ere, Bilboko Udalak sustatua, kaltetu egin da zabortegi proiektu baten presentziaren ondorioz, eta antzeko ezaugarriak dituen beste zabortegi batetik (Isurtegitik) metro gutxira; izan ere, pasealeku berria Enekuriko Gaineraino eramateko hasierako asmotik, malda batetik zehar desbideratze ulertezin batera igaro da. Parkeak eta zabortegiak ez dirudite bateragarriak

  1. Uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuak eskatzen duen isurketaren kostuen azterketa ekonomikoa ez da aurkezten, eta aurkeztutako aurrekontuak ez du jasotzen zabortegia ixtearen eta zigilatzearen zenbatekoa.

Zaldibarko zabortegiaren luiziaren hirugarren urteurrena ospatzear dagoela, komeni da gogoratzea zabortegi berriaren enpresa sustatzaileak ez duela aurrekonturik deskontaminaziorako eta zigilatzeko, ezta erantzukizun zibileko asegururik ere. Bi alderdi horiek oso garrantzitsuak dira istripuen eta jardunbide txarren ondoriozko gastuak eta indeminizazioak Eusko Jaurlaritzak bere gain har ez ditzan, hau da, EAEko herritarrek beren gain har ez ditzaten, etekin ekonomikoak enpresa pribatu batek eramaten dituen bitartean.

Era berean, lurraren egonkortasunaren analisiak urriak eta akastunak iruditzen zaizkigu.

  1. Zabortegia legez kanpokoa izan daitekeen: Hondakinen sektoreko plangintzarekiko lotura (PPGR 2030)

Era berean, nabarmendu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak 2021eko azaroaren 8an onartutako EAEko Hondakinen Prebenitzeko eta Kudeaketzeko 2030 Planaren arabera ez dela aurreikusten zabortegi berriak irekitzea, instalazio publikoak ez badira. Artxandako zabortegi berriaren proiektua enpresa pribatu baten ekimen pribatu bat da, eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko asmoa duela adierazi du (ustez, % 5ekoa). Ehuneko hori, gutxienez, jardueraren jabetzaren % 51ra igotzen ez bada, hori ez da zabortegi publikoa izango, eta, beraz, ezin da baimendu, indarrean dagoen araudiaren arabera.

  1. Ingurumen-arazoei, hegazti-faunarekin dituen arazoei, arazo hidriko kaltegarriei buruzko alegazioak

Egoera horren aurrean, honako hau eskatzen diogu Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari:

  • Berriz Recycling Company, S. L. enpresak Bilboko udalerrian (Bizkaia) hondakin ez-arriskutsuen zabortegi-jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren jendaurreko informazio-aldia luzatzea, eta hori osatzeko, proiektua egin duten sustatzaileekin, teknikariekin eta inplikatutako administrazioetako teknikariekin azalpen-bilerak egitea, hemen aipatzen ditugun alderdi batzuk azaltzeko eta aurkeztutako dokumentaziotik ondorioztatzen diren zalantza eta ziurgabetasun ugariak argitzeko.
  • Aldizka, proiektu horretarako ingurumeneko baimen bateratua ukatzea, hemen azaldutako arrazoiengatik.

2º Eskuko eta trueke azoka San Bizenteko jaietan

Datorren larunbatean, hilak 21, Sanbizenteko jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Truke azoka sanbizenteko 2023
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.
Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.
Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.

Argindarraren arrakala

Argindarra HItzaldi Tourra_Barakaldo Froga Sanbi

Faktura elektrikoa ulertu nahi duzu?

Argindarraren prezioaren igoeraren arrazoiak ezagutu nahi dituzu?

Eguzki eta Sukar Horiak, merkatu elektrikoaren funtzionamendua, kolapso energetikoaren arduradunak, etab. argitzen saiatuko gara Barakaldon antolatu dugun hitzaldian.

Animatu zaitez!

 

Eguna / Día: Urtarrilaren 23, astelehena
Lekua / Lugar: Sanbiko Kultur Etxean.
Ordua / Hora: 19:30