EGUZKIk Oiartzunbai taldeari atez ateko zabor blketa ez boikoteatzeko eskatu dio

Oarsoaldeko EGUZKIk 2010ean Oiartzunen abiatuko den Atez Ateko Zabor Bilketa txalotu egiten du, hondakinen %20tik %80a birziklatzera pasako delarik. Aldi berean, OiartzunBai taldeari beste hainbat herri-galdeketa antolatu ahal izateko elkarrekin lanegiteko eskeintzen zaio.

reciclajerecoger

Esan bezala, 2010ean Oiartzunen Atez Ateko Zabor Bilketa (AAB) abiatuko da Usurbilgo pausuak jarraituz. Aldaketa nagusia materia organikoa biltzetik etorriko da, hondakinen %80a birziklatuko delarik, konposta sortuz. 2008 arte Oiartzungo hondakinak, eta haiek sortutako ingurumen-eraginak, San Markos zabortegira eraman izan dira, baina gaur egun Gipuzkoako beste herrietara eramaten ari gara. Hau ez da onargarria gizarte aurreratu batetan.
Zorionez, AAB sistemak aldaketa estrukturalak ekarriko ditu gure herrietako garapeneko arazo nagusietariko baten kudeaketan: sortzen ditugun hondakinak guk kudeatuko ditugu, haien zikloa ixten. Horrela, eta gure osasuna eta ingurumenaren onerako, zabortegietako eta errausgailuetako metano gasa, partikulak, usaiak, dioxina eta furanoak, eta beste ehundaka konposatu toxikoen atmosferarako isurketak saihestuko ditugu.
EGUZKI OiartzunBai-rekin hiru oinarritan dago ados: edozein ereduk arrakasta izateko herritarren elkarlana behar duela, helburua ahal den gehiena berrerabiltzea eta birziklatzea dela eta zabor bilketaren ereduaz herri-galdeketa burutzearena, gizartearen hitza jasotzea alegia, are gehiago politikari profesionalen eta korrupzio itzelaren garai hauetan, osasun demokratikoaren oinarria izanik.
Aldi berean, Euskal Herrian eta Oarsoaldean enpresa lobby-ek, politikari profesional horietaz baliatuta, hainbat proiektu inposatzen ari dira. Izan ere, EGUZKItik ados gaude atez ateko bilketaz galdeketa egitean, baina beti ere hildo beretik gure erakunde publikoek zabaltzen badituzte beste herri-galdeketak lurraldearen antolaketan askoz ere eragin handiago duten gaietaz: errausketa-planta, abiadura handiko trena, Zamalbideko autopista, Jaizkibelgo superportua eta zerga politika. Deigarria da OBk proposatzea gizarteari galdetzea soilik aurrerapen sozialak ekartzen dituzten proiektuetaz eta ez lurraldearen artifizializazioa eta suntsipena ekartzen dutenetaz ala dugun zerga politika atzerakoiaz.
Era berean Oarsoaldeko mugimendu ekologistak ez du ulertzen zergatik OBk, eredu neoliberalari jarraiki, nahi duen birziklatzea borondatezkoa izatea, eta ez zergak biltzea, seguritate soziala ordaintzea, hezkuntzaren derrigorrezkotasuna, etabar.
Bestalde, eta AABrako beharrezkoak izango diren inbertsioetaz, OBkoek esaten dute 1’5 miloi euro onartezina direla, baina ez dute aipatzen lobby industrialen proiektu erraldoietarako hiritarrek zenbat ordaindu beharko dugun: erraustegia (400 milloi euro), AHT (10.000 M€), Zamalbideko autopista (300 M€) edo Jaizkibelgo superportua (1.500 M€).

Hondakinen gaian Oiartzunek norabide zuzena hartu du gure ustez, iraunkortasunaren bidean hain zuzen. Jarrai dezagun lanean beste eredu-aldaketak eta aurrerapenak gure gizartera zabaltzen: energia, mugikortasuna, jakien ekoizpena eta natur ondarearen kudeaketan. Zorionak Oiartzun!

SEO/BirdLife, Itsas Enara y Aranzadi muestran su preocupación ante la situación del Parque Ecológico de Plaiaundi.

Honekin batera bidaltzen dizuegu SEO/BirdLife, Itsas Enara O.E. eta Aranzadi Z.E. erakunde zientifiko eta kontserbazionistok Plaiaundiko Parke Ekologikoaren egoerari buruz egina dugun Prentsa Ohar bateratua.

LOGO SEO BIRDLIFE

SEO/BirdLifek, Itsas Enara Ornitologia Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak beren kezka erakutsi dute Irungo Udalak Txingudiko Natur Baliabideak Babestu eta Antolatzeko Plan Berezian jasotako konpromisoak betetzen ez dituela eta, eta uste dute Udalak ez lituzkeela bere ahaleginak Plaiaundin diren kirolinstalakuntzak sendotzera bideratu behar, baizik eta bertatik beste norabait eraman behar lituzkeela, han egiten diren jarduerak Plaiaundiko Parke Ekologiko natura-gune babestu moduan babestearekin eta kontserbatzearekin bateraezinak baitira.

Azken hilabeteotan hainbat lan ari dira egiten Plaiaundiko Parke Ekologikoaren barne diren kirol-instalakuntzak egokitzeko eta sendotzeko, alegia, Natura 2000 sarera eta Ramsar-ko Hitzarmenera bildutako hezegunea leheneratzeko eta kontserbatzeko helburua duen Txingudiko Natur Baliabideak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziak babestutako eremuaren barruan.

Plan Berezia lau erakunderen interesak bultzatuta idatzi zen (hots, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak bultzatuta), Txingudiko badia kontserbatzeko tresna moduan oro har, baina bereziki bertako paisaia eta balio naturalak, betiere ekosistemen dinamika eta egitura sustatuta. Halaber onartu zen herritarrek lekuaz aise gozatzeko konpromisoa, betiere inguru naturalarekiko begirunea oinarri zuen aisia-erabileraren alde eginik. Era berean, natur ondarearen ezagutza sakona erraztuko zuten ikerketa- eta ingurumen-hezkuntzako jarduerak sustatu eta programatuko zirela aipatzen zen han, Naturari ezinbestean zor zaion begirunea helburu harturik.

Bereziki azpimarratu zituen Plan Berezi hark padura berreskuratzeko lanak, eta Babes Bereziko Lur moduan sailkatu zuen Plaiaundiko lurrak, haientzako lehentasuneko erabileratzat ezarriz kontserbazioa, ikerkuntza, inguruaren irakaskuntza eta kontrolpeko aisia. Gainera, jatorrizko morfologia, lurzorua, hondoak, drainatzea nahiz landaretza nabarmen eralda lezaketen ekintza oro berariaz debekatu ziren, bai eta fauna-komunitateei eragozpenak eragin liezazkieketenak ere. Kirol-instalakuntzak bertatik beste norabait eramatea gomendatu zuen Plan Bereziak, orobat.

Irungo Udalak, kirol-instalakuntzak handik eraman beharrean, sendotzeari ekin dio inguruko balioei gaizki eragiten dieten hainbat lan bultzatu baititu. Kirol-instalakuntzen sendotze-lan horiek Plaiaundiko balioei eragiten dieten efektuak aldez aurretik ondo balioetsi behar ziren, Habitatei buruzko Europako Arteztarauaren 6.artikuluak dioen bezalaxe. Komeni da gogoraraztea Babestutako Inguru Naturalari kalterik eraginez gero ez dagoela proiektua onesterik, ez bada salbuespenerrejimen korapilatsu eta garestira jota. Horregatik eskatu nahi diogu Irungo Udalari saia dadila Plaiaundiko kirol-instalakuntzak lekuz aldatzen eta ez ditzala sendotu.

[irakurri]