PASAIAKO Ulia mendia ehiza jarduera debekatzearen aldeko mozioa

Pasaiako Udalak Ulia mendian dituen lursailetan ehiza-jarduerak debekatzearen alde mozioa onartu du.

Donostiako Udala 2008an urtean hasi zen Ulia mendian dituen lurretan jarduera zinegetiko guztiak bertan behera uzteko prozesua, Udal Planeamenduan natur kontserbazioa eta erabilera publikoa pisu gehiago izatean oinarrituta. Horretarako, Ulia Parkearen proposamena bideratu du, non ehizaren aurrean hiritarren erabateko seguritatea bermatu nahi duen. Bestalde, 1989.ean Donostiako Ulia mendian Seguritate-Eremu bat izendatu zuen Gipuzkoako Aldundiak, pertsonen seguritatearen bermearen izenean. Bestalde, Ulia mendia NATURA 2000 SAREAren barne dago 2004. urtetik, bertan agertzen diren balio biologikoengatik hain zuzen: itsas bazterreko habitat naturalak, itsas hegaztien koloniak, etabar. Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) honek 43 hektareatan zehar zabaltzen da. Itsas hegaztien koloniak eta beren habitata diren itsas labarrak dira agian Uliaren ezaugarri nagusienak, Europa atlantikoko hegaztien migrazioaren ardatz eta igarobide nagusian kokaturik. Azkenik, ez dugu ahaztu behar Jaizkibel GKLaren ondoan ari garela, Jaizkibelen proposatutako superportuaren mehatxuaren ondoan. Oarsoaldeko hirigitza-eredu gogorraren aurrean Ulia bezalako eremuak, San Pedro, Trintxerpe, Oarsoaldea osoa eta Donostiako aisialdi-eremu nagusitakoa direla gogoratu behar da. ESKAERA 1. Pasaiako Udalak Ulia mendian dituen lursailetan ehiza-jarduerak debekatzea, eta aldi berean, hiritarren seguritatea, erabilera publikoa eta naturaren kontserbazioa berma ditzala. 2. Erabaki hau Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari jakianaraztea. 3. Pasaiako Udalak Eusko Jaurlaritzari Ulia-Jaizkibel babes Bereziko Eremuaren Kudeaketa-Plana 2011an onartzeko eskatzea, horretarako partehartze publikoaren bidez bideratuko testua jasoaz.

Milaka pegatina kaleetan AHTren aurka

AHTren aurkako milaka pegatina jarri dira gaur Euskal Herriko hainbat herri eta auzotako kaleetan.

AHTren aurkako milaka pegatina jarri dira gaur Euskal Herriko hainbat herri eta auzotako kaleetan. Mugitu! desobedientzia mugimenduak bultzatuta AHTren aurkako oposizioa modu bisual eta deszentralizatu batean kaleratzeko helburuarekin egin den ekintza honetan jende andanak parte hartu du, Irundik Ezkerraldearaino eta Tafallatik Tolosaldearaino. Pegatinak AHTa munstro mekaniko baten itxuran eta herrixka bat jaten irudikatzen du, ?AHT EZ. No al Tren de Alta Velocidad? leloarekin batera honako testu hau ere dakarrelarik: ?Despilfarro ? Triskantza Ekologikoa ? Empleo basura ? Murrizketa sozialak ? Mentiras ? Ustelkeria ? Imposición ? Metropolizazioa ? Prisas?. Hain zuzen ere, AHTak dena irentsen duela sinbolizatu nahi du pegatinak, ez natura soilik, baita gure ondasunak, baliabide eta aurrekontu publikoak, hala nola herriak, nekazal lurrak, eta bizitza sozialerako nahiz eztabaida eta erreflexiorako hartu behar diren denborak ere; izan ere, lurrari erasotzen dion azpiegitura erraldoi honek dakarkiguna, krisiaren larriagotzea, murrizketa sozial gehiago, ustelkeria gehiago, inposaketa, uniformizazio kulturala eta ezbedinkeria sozialen areagotzea dira. Ez alperrik, ?Euskal Y?-aren lanek aurrera eta kalteak handitzen doazen bitartean, krisialdi ekonomikoa ?baita energetikoa eta soziala ere? larriagotzen ari dira, azpiegitura honen izaera anti-soziala agerraraziz. Hau da, AHTa kapitalismoaren menpeko eredu ekonomiko orojale baten isla da, tren bat baino askoz ere areago, mundua nahiz jendarteko harremanak ulertzeko modu jakin baten ikur baita. Ildo berean, Europako Batzordeak 15.000 kilometro AHT eraikitzearen alde berriki hartu duen erabakia dela eta ?tartean daude Euskal Herri osoari eragiten dioten azpiegiturak–, Europako Batasunak babesten dituen interes kapitalistak eta eredu desarrollista agerian daudela salatu nahi dugu. Esan gabe doa azken aldian AHTren bultzatzaileak euren atsekabea birritan adierazten ikusi ditugula egitasmo honen aurka aritzen den oposizioak aurrera jarraitzeagatik. Bada, horrexegatik beragatik, pegatinada honen bidez gelditzea beharrezkoa dugun AHTren arbuioa zabala dela berriz ere kaleratu eta azpiegitura xahutzaile eta suntsitzaile honen aurkako borroka mantendu eta berrindartzeko deialdia egin nahi diogu jende guztiari.

Alsasua, en contra del proyecto de línea de Alta Tensión

El Ayuntamiento de Alsasua se ha unido a los numerosos consistorios navarros y guipuzcoanos contrarios al proyecto de línea eléctrica de 400 Kv que se pretende construir entre Itxaso, y Castejón-Muruarte.

El Ayuntamiento de Alsasua se ha unido a los numerosos consistorios navarros y guipuzcoanos que se han mostrado contrarios al proyecto de línea eléctrica de 400 Kv que Red Eléctrica Española pretende construir para enlazar la subestación de Itxaso, en Gipuzkoa, con la línea Castejón-Muruarte en Navarra. Ayer el Pleno aprobó una moción presentada por el grupo de la Alcaldía, Bildu, en la que se manifestaba su oposición a este proyecto y a cualquiera de los pasillos contemplados en el documento inicial de REE al tiempo que se decía que dicha línea de alta tensión “carece de justificación suficiente para el interés colectivo”. Por ello, se solicitaba al Gobierno y Parlamento de Navarra, así como al Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino que se pronuncien desfavorablemente “por ser inasumible paisajística y medioambientalmente por su afección a zonas claves para la colectividad”. Este proyecto, que supondría dos líneas de 400 Kv con una longitud total de 120 kilómetros a través de los que se plantean 69 pasillos alternativos, sustituye a la línea Vitoria-Gasteiz/Castejón-Muruarte, que fue desechada por su afección al medio ambiente y la fuerte oposición social. Precisamente, en los argumentos esgrimidos ahora se dice que “los mismos motivos que provocaron la oposición social y el abandono del primer proyecto, se mantienen”. En este sentido, se señala que las características de la nueva línea serían similares, con torres de entre 42 y 46 metros de altura colocadas a una distancia entre sí de 400-500 metros. Asimismo, se destacan las implicaciones ambientales de la línea a espacios protegidos incluidos en la Red Natura 2000 así como las afecciones a la salud de los campos electromagnéticos. Por otro lado, se argumentan “graves insuficiencias de información respecto de los efectos sobre el medio socioecómico, el impacto sobre el turismo y las zonas recreativas, las consecuencias sobre el patrimonio o la compatibilidad o no con el modelo territorial que se plantea en las diferentes legislaciones de las zonas que atraviesa”.