Gastu militarrak eta AHT-ak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu

AHT bilbo 1 2014-12-30Gaur, asteartea abenduaren 30an Bilbon AHTren aurka eta gizarte eskubideen alde eginez hainbat antimilitarista haur oihaletan kontzentratu dira Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan (Gran Vía 85) eta Espainiar Gobernuak Moyuan duen Azpiordezkaritzan.Laburbilduz AHTak eta gastu militarrek gizartearen beharrekin zerikusirik ez izateaz gain dakarten xahuketak oso eragin kaltegarriak dituzte ospitale eta eskola gehiago eraikitzea beharrezkoa denean edota aurrekontu haundiago behar denean gizarte bazterkeria edo langabezia pairatzen duten familiek dagokien prestazioak jaso ditzaten.

AGIRIA:

Gaur, asteartea, abenduaren 30an, Bilbon, AHTren aurka, eta  gizarte eskubideen alde eginez, hainbat antimilitarista haur-oihaletan kontzentratu dira Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzan eta Espainiar Gobernuak Moyuan duen Azpiordezkaritzan.

 Ekintza honek, gastu militarrak eta AHTak administrazioen baliabide ekonomikoetan  egiten duten odolustea salatu nahi du. Diru-xahuketa honen eragina are larriagoa bihurtzen dute egungo krisialdi ekonomikoak eta gizarte murrizketek.

AHT Bilbo 2 2014-12-30 Egun hauetan administrazio ezberdinek 2015eko aurrekontuak aurrera ateratzen dabiltza. Gehienek gizarte eskubideetan murrizketak egiten dituzten bitartean (osasunean, gizarte prestazioetan edo hezkuntzan) gastu militarrei eta azpiegitura  erraldoiei bideratutako partidak handitzen dituzte:

 -Ministerio, eta sail guztiak batuta, 2015ko gastu militarren aurrekontua 23.374 milioi eurokoa izango da. Espainiar Estatuak, bestetik, 32.000 milioi euroko zorra dauka armagintza konpainiekin.

 –Berriki onartutako Estatuko aurrekontu Orokorretan, gastu militarra hauek guztiak osatzen dute: Defentsa ministerioa (5.800 milioi); Klase Pasiboak y Erakunde Militarrak (5.200 milioi); “Armagintzarako eta Ejertzitoa Berriztatzeko Programen zorraren ordainketa (8.722 milioi); Barne ministerioa (2.600 milioi); eta baita Industria ministerioa  ere (624 milioi euro).

-Estatu Espainiarrak, jada, 40.000 milioi euroko zorra du armagintza negozioarekin.

 -Aurten, 640 milioi euro bideratuko dira Hego Euskal Herrian AHTren obretarako, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Sustapen Ministerioaren artean. Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak obretako 7 urte hauetan jadanik, 2.200 milioi euro gastatu dituzte Euskal Y-an. 

 Laburbilduz, AHTak eta gastu militarrek gizartearen beharrekin zerikusirik ez izateaz gain,  dakarten xahuketak oso eragin kaltegarriak dituzte, ospitale eta eskola gehiago eraikitzea beharrezkoa denean edota aurrekontu handiago behar denean gizarte bazterkeria eta langabezia pairatzen duten familiek dagokien prestazioak jaso ditzaten.

Protestaren antolatzaileak:

 AHT GELDITU ELKARLANA +

KAKITZAT (Koordinakunde antimilitarista)+

BIZKAIKO GIZARTE TALDEAK:

Argilan, Asamblea Abierta en Defensa las Prestaciones Sociales, Berri-Otxoak, Danok Lan, Elkartzen, Mujeres del Mundo, Posada de los Abrazos, R.B.U. Taldea (Renta Básica Universal) eta SOS Arrazakeria.

Ondarrutarron gabonetako oparia: zaborra!

ondarru 5 Hauxe izango da ondarrutarrok Larrabetzu, Lemoa, Alonsotegi edo Zallako herritarrei bidaliko diegun oparia: zaborra. Euren herrietako zabortegietan botatzeko milaka kilo zamar.

ondarru 1 txondarru 3 txondarru 4 tx Zabor horretan joango dira birziklagarriak diren material asko (plastikoak, kartoiak, organikoa…) eta Bizkaiko zabortegietan usteltzen eta kutsatzen amaituko dute.

Ea urte berriarekin ohiturak aldatzen ditugun. Ea urte berriarekin gehiago birziklatzen eta zabor gutxiago sortzen dugun. Denon osasunak eskertuko du!

Birziklatzen lagunduko dizun telefono mugikorretarako aplikazioa

Gaika telefono aplikazioaTelefono mugikorretarako APP honek birziklatzen lagunduko dizu eta zure eguneroko lana erraztuko dizu, hondakin bakoitza non laga behar den esanda. Horretarako, hondakinen hiztegi bat dauka. Jaitsi eta probatu.

“Gure etxeetako hondakinak behar bezala bereizten lagunduko digun aplikazioa. Ondorengo herrietan gai bakoitza ateratzeko ordutegiak eta egutegia bistaratuz lagunduko digu.

Herri gehiagori buruzko informazioa lortu ahala eguneratuko dugu.”
Blog: http://gaikabilketa.blogspot.com.es/

Jaisteko: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.gaika.bilketa

Residuos: nos parece sucio….. lo que PNV y PSOE están promoviendo en Trintxerpe

trintxerpe zakarrontziDesde la organización ecologista Eguzki decimos que nos parece sucio… que algunos partidos políticos por la mañana estén a favor de la recogida selectiva de residuos, y por la tarde se sumen a marchas en contra de un sistema que ha demostrado permitir el aumento y mejora exponencial de la recogida selectiva de los residuos, y que ha conseguido hacer comprender a la mayoría de pasaitarras la importancia de separar correctamente en origen los residuos para facilitar su reciclaje y reducir la cantidad de residuos que se depositan en los vertederos de Gipuzkoa.

Nos parece sucio… que utilicen argumentos tan vacíos de sentido para poder justificar acciones incívicas e insalubres, que no hacen ningún favor a los pasaitarras ni al medio ambiente.

Nos parece sucio… depositar todos los residuos mezclados y condenarlos a tener que ser eliminados en vertedero, cuando son una materia prima para poder fabricar nuevos productos.

Nos parece sucio… que se busque artificialmente la confrontación política con cuestiones tan importantes como el medio ambiente y la salud pública.

Pasaia, a 22 de diciembre de 2014

Oarsoaldeko Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra

Bizkaia, organikoa ezin jasota

bizkaiko organikoa 2013Iturria: Zero Zabor.

Bizkaiko Foru Aldundia gutunak bidaltzen ari da lurraldeko udaletxe guztietara, 5. edukiontzira apuntatzera animatzeko.

Izan ere, Bizkaiko herrien erdiek ipini dute bakarrik 5. edukiontzia, eta herri horietan oso organiko gutxi ari dira jasotzen (0,35 kilo pertsonako hilean, 7-8 kg sortzen ditugunean). Bizkaiko herri askotan ez dago organikoa sailkatzeko aukerarik ere.

Motzean esanda: Bizkaian hondakin organikoa ezin jasota gabiltza.

Bizkaiko Foru Aldundiak helburu bat ipini zuen 2005ean: 2016rako 24.000 tona inguru organiko jasotzea urtean. Hala ere, iaz Bizkaian 5.000 tona hondakin organiko jaso ziren bakarrik. Lortu nahi zenaren bosten bat soilik. (Konparaziorako, Gipuzkoan urte berdinean 14.000 tona materia organiko jaso ziren, nahiz eta populazio ia erdia daukan). Bizkaiko Aldundiak berak onartu du helburuak ez direla bete, inondik inora. Europak eskatzen dituen birziklapen minimoetatik urruti dago oraindik Bizkaia.

Zergatik jasotzen da hain organiko gutxi Bizkaian? Herrialde horretan bultzatzen ari diren politikek ez birziklatzeko eta kutsatzeko aukera ematen dutelako. 5. edukiontzia ipini, baina zabor nahasiarentzako edukiontzia kontrolatzen ez bada, pertsona askok zaborra nahasita botatzen jarraitzen dute.

Gainera, Bizkaiko 5. edukiontzian arrain eta okelarik ezin da bota, nahiz eta Europako leku gehienetan hondakin horiekin ere kalitatezko konposta egiten den.

Herrietan hondakinak nahasita bota eta kutsatzeko aukera dagoenez, Bizkaian milaka eta milaka kilo material birziklagarrik erreta eta zabortegietan amaitzen dute. Bizkaiko zabortegiak milaka eta milaka kilo errauts eta zabor jasotzen ari dira egunero egunero. Eredu hori, jasanezina da. Ezin da bide horretatik jarraitu.

Bizkaitik oso gertu, hondakinak gaika batzeko beste eredu hobeago batzuk daude martxan. Gipuzkoan edo Nafarroa iparraldean badaude herriak hilean pertsonako 7 kilo organiko jasotzen dituztenak. Herri horietan zaborrarentzako edukiontziak kontrolatuta daude. Herri horietan kutsatzea ez da eskubide edo aukera bat. Birziklatzea, ostera, herritar guztien eskubide eta ardura da.

 Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea prest dago Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko udalei laguntzeko, hauek birziklatze tasak hobetu nahi badituzte. Baina argi eduki behar da gauza bat: gaikako bilketa eta birziklatze tasak hobetzeko, politika publiko ausartak martxan ipini behar direla. Kutsatzea ezin da aukera eta eskubide bat izan!

 Zaborrik gabeko Bizkaia eta Euskal Herria nahi ditugu, geure seme-alabei mundu hobeago bat lagatzeko!

“Ipar Euskal Herrian energia trantsizioa behar da, eta estatuak ez du eginen”

Iener iparralde

Hamar pertsonak sortu zuten I-Ener 2014 hasieran, eta denak borondatez ari dira lanean. Lehen panel fotovoltaikoak ezartzen hasteko diru bilketan murgilduta dabiltza orain. 60.000 euro lortzea dute xede momentuz.

Iturria: Argia. Unai Brea.

Paxi Bergara eta Mathieu Iriart. I-Enerreko sortzaileak

Legearen aurrean enpresa forma du I-Enerrek, baina egiazki, energia trantsizioa sustatzeko herri mugimendua izatea da haien asmoa. Urriaren 5ean aurkeztu zuten beren burua jende aurrean, Bizi! mugimenduak Ziburun antolatutako Alternatiba Zokoa ekimenaren barruan. Patxi Bergara eta Mathieu Iriart, sortzaileetako birekin mintzatu gara elkarteak Angelun daukan egoitzan.

Nondik etorri zen I-Ener sortzeko ideia?

Patxi Bergara: Bakoitza bere aldetik hasi ginen, gero kontaktuan sartu ginen. Nire aldetik, lehen nahia izan zen ekimen bat sortzea burujabetzaren inguruan. Burujabetza, oro har. Gero ezagutu nuen GoiEner [ikus Argia 2.420], eta pentsatu nuen: zergatik ez horrelako ekimen bat Iparraldean? Eztabaidak izan dira gure artean eta ez dugu GoiEnerren gauza bera egin, baina ideia hori zen. Frantzia mailan EDF izan da beti monopolioa izan duena elektrizitate alorrean, eta gaur egun, liberalizatua baldin bada ere, hemengo biztanleek ez dakite aldatzen ahal dela. Euskaldun gisa Frantziarekiko menpekotasuna bada hori ere.
Mathieu Iriart: Hamar urte baizik ez da liberalizatua dela, baina Frantzian oso zentralizatua da dena orokorki, baita energian ere, eta ez da Alemanian edo Danimarkan bezala tokiko enpresen konkurrentzia. Anitzek ez dakite posible dela beste aukera batzuk hautatzea. Eta badira; hogei bat hornitzaile dago gaur egun.

Zuek ere hornitzaileak izango zarete?

P. B.: Ez, gu sortzaileak izanen gara, ekoizleak. Horrelako asko badira, eta kasik denek EDFri saltzen diote. Guk ere bai, hasieran.
M. I.: Gure asmoa da oraingoz ekoiztea, eta egun batez banaketa-egitura bat sortzea. GoiEner etorriko balitz Ipar Euskal Herrira, zirkulu perfektua litzateke, guk ekoiztea haiek saltzeko, eta herritarrei erratea kontratua egiten ahal dutela GoiEnerrekin. Dena izango genuke Euskal Herrian bertan.

Zergatik ekoizle, eta ez hornitzaile?

M. I.: Trantsizio energetikoa da gure helburu nagusia, baina zinez orokorra da helburu hori. Beraz,  erabaki dugun lehen ekintza ekoiztea da. Lehen urratsa izanen da: instalazio kolektiboak egitea panel fotovoltaikoen bitartez. Trantsizioa nahi badugu, autonomia energetikoa beharko dugu, eta horrek erran nahi du herritarrek behar dugula berreskuratu energiaren arloa, baina ezin dugu berreskuratu ekoizten ez dugun energia. Berreskuratu aitzin, behar da energia hemen izan; ez da berreskuratzeko ezer egun.
P. B.: Hasieran GoiEner bezala izan nahi genuen, banatzaileak, baina fite konturatu ginen hori ez zela bidea. Gure espiritua elektrizitate garbia banatzea da, eta gaur egun Ipar Euskal Herrian elektrizitate garbia izan bada, barnealdean, baina ez da kantitate handia.

Non ezarriko dituzue instalazio fotovoltaikoak?

P. B.: Leku zehatzak ez ditugu finkatu oraindik –hasiera batean denak barnealdean izanen dira, hori badakigu–, baina asmoa dugu kolektibitateen edo laborarien teilatu gainean hasteko. Tamaina handiko teilatuak nahi ditugu. Eta ari gara hautetsi batzuekin mintzatzen.
M. I.: Helburua litzateke martxoan lehen panela ezartzea. Hautetsiei ez diegu euro bat ere galdeginen, teilatua baizik, eta gure ustez ezin izanen dute errefusatu, baina denbora beharko da. Gu prest izanen gara; jadanik dirua sartzen ari da, jendeek erraiten dute inbertituko dutela… Ez gara horren beldurrik. Hala ere kanpaina zaila da, errazago izanen litzatekeelako komunikatzea teilatua identifikatuta dugularik. Baina teilatua izateko behar dugu diru pixka bat ukan. Orduan, lehen jendeak zinez militanteak dira, gure hurbilekoak, hori da lehen zirkulua, eta bigarren zirkulua izanen dira Ipar Euskal Herriko militante historikoak, beti Euskal Herriaren alde ematen dutenak.

Beraz, burujabetzaren ikuspuntutik ari zarete mezua zabaltzen ekologiarenetik baino?

M.I.: Bietatik. Euskal nortasuna eta ekologia. Euskal monetak, EHLGk… jadanik erakutsi dute badela Ipar Euskal Herrian gaitasuna bi mundu horiek biltzeko: euskaltzaleak eta aurrerakoiak edo ekologistak. Gero eta gehiago elkarrekin lan egiten dute lurralde honetan, eta hori baliatuko dugu.

Ekoizpen eredua aldatu nahi duzue, baina kontsumo eredua ere bai. Gutxiago kontsumitzea, alegia.

M. I.: Hori nahi dugu batetik, eta bestetik, gaurko nuklear-petrolio eredutik berriztagarrietara pasatu. Gure asmoa da hemen kontsumitzen den energia hemen ekoiztea, baina ez egun bezainbeste. Gaur 100 kontsumitzen badugu, bihar aski izan dadila 50.

Nuklear-petrolioa binomioa aipatu duzu, baina elektrizitate sorreraren alorrean bada petroliorik?  

M. I.: Ez, petrolioa gehiago erabilia da garraioarentzat, baina elektrizitateari dagokionez nuklearra da nagusi, argindarraren %75-80 nuklearretik dator. Erran dute hamar urteren buruan portzentajea erdira jaitsiko dela, baina ber energia sortuko dute, guztizko kontsumoa handituko baita.

Elektrizitatearen hiru laurden nuklearretik dator, beraz. Eta gainerakoa?

M. I.: %10-15 hidraulikotik, eta beste %10a berriztagarrietatik: eguzki panel batzuk, haizea oso gutxi…
P. B.: Frantziak erran du “gu izanen gara nuklearraren txapeldunak”. Nuklearra defendatzen dutenak aski azkarrak dira, eta beti badira argudioak erranez energia berriztagarriak ez direla menperatzen ahal, haiekin ez dela ziurtatua elektrizitatea etxeetara iristea, eta ez dutela bat egiten kontsumo ohiturekin, panelek gehienbat udan ekoizten dutelako baina elektrizitatea behar delako gehiago neguan. Bestalde, ez da ezker edo eskuin afera, komunistak adibidez nuklearraren alde dira anitz enplegu sortu omen duelako.

Fukushimako istripuak ez du aldaketarik eragin?

P. B: Pixka bat. Batzuek erraten zuten Frantzian behar zirela zentral zaharrak itxi, baina hala ere berriak irekiko dituzte. Eta zaharrak ez dira ixten.
M. I: Horretarako ere gure bidea egiten dugu hemen. Ipar Euskal Herrian energiari dagokionez trantsizioa behar dela ziur gara, eta ziur gara ere estatuak ez duela eginen, edo ez duela ongi eginen. Guk eginen dugu; euskal herritar gisa hori parada da gure tresna propioak sortzeko.

Hitz egidazue I-Enerren antolakuntzaz. Nola egituratu duzue enpresa?

P. B: Instalazioak egiten hastean teknikari espezializatu bat kontratatuko dugu, baina momentuz ez da langilerik, hamar sortzaile gara eta denak boluntario ari gara. Hasieran kooperatiba izatea nahi genuen, azkenean ez da izanen, baina espiritua berdina izanen da: pertsona bat, bozka bat. Ipinitako kapitala edozein dela. Eta mozkina inbertituko da. Juridikoki SAS delako bat izanen da, akziodunen sozietate sinplifikatua.
M. I: Erran behar da ez garela adituak, eta egin ahala ikasten ari garela. Erreferentziatzat Frantziako ekimen batzuk hartu ditugu; horiek gu bezala hasi dira, deus jakin gabe.
P. B: Etengabeko diru bilketan ari gara. Helburua da 60.000 euro biltzea lehen panelak ezartzen hasteko. Badugu erdia baino gehiago.

Hegazti sarraskijaleak: Sai arrearen babesa eta sai arreak ganaduarekin duen elkarbizitza posible delako

sai arreaLa organización ecologista y antinuclear Eguzki solicita a Diputación de Gipuzkoa que regule con urgencia el régimen de indemnizaciones (kalte-ordainen araubidea) a las personas ganaderas, cuando haya confirmación fehaciente (frogagarri) de daños por parte de la fauna salvaje (animalia basatiak), en el caso de las aves necrófagas como el buitre común (sai arrea). No es de recibo que buitres y pastoreo hayan sido compatibles durante más de 40 siglos y no lo sean en el siglo XXI. Algo falla?

El buitre es una especie protegida, dado el estado desfavorable de conservación de sus poblaciones en Euskal Herria, en lenta recuperación. Es una especie muy longeva con bajísimas tasas de renovación, debido a una elevada mortalidad juvenil. El buitre leonado es un ave exclusivamente necrófaga. Los casos de muerte de animales vivos son en todos los casos ejemplares con su capacidad vital reducida: tullidos, ciegos o casi ciegos, recién nacidos abandonados por la madre, madres e hijos inmovilizados y moribundos por problemas en el parto, animales atados, encerrados o abandonados en corralizas, etc. En todos estos casos el valor económico de los animales consumidos es reducido, dado que o bien no pueden sobrevivir, o bien no se podrían salvar sin una intervención inmediata por parte de personas ganaderas.

El Decreto 167/1996, por la que se modifica el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora Silvestre y Marina, incluye a las aves carroñeras (quebrantahuesos, alimoche y buitre leonado) dentro de las categorías de especies catalogadas como “En Peligro de Extinción”, “Vulnerable” y “De Interés Especial”, respectivamente. La catalogación de dichas especies conlleva la aplicación de determinadas medidas protectoras, entre ellas la elaboración de un Plan de Gestión que contendrá las directrices y medidas necesarias para eliminar las amenazas existentes sobre dichas especies, promoviendo la recuperación, conservación o manejo adecuado de sus poblaciones, así como la protección y mantenimiento de sus hábitats.

Así, de manera excepcional durante estos últimos años se ha probado algún ataque a ganado vivo que se encontraba aprovechando pastos de montaña públicos (Ayuntamientos, Mancomunidades) ligados a áreas protegidas de la Red Natura 2000 (PN de Aralar, PN de Aizkorri-Aratz, etc.).

Igualmente, las Administraciones Públicas responsables de la protección de la biodiversidad han comprobado entre otros el uso de veneno para exterminar poblaciones de estas aves protegidas, práctica ilegal contra la biodiversidad extremadamente grave, perseguida y castigada por el código penal, y denunciada reiteradamente por las organizaciones ecologistas.

Eguzki solicita a Diputación de Gipuzkoa que proceda urgentemente a la aprobación de:

(1) un régimen de indemnizaciones, para compensar los daños fehacientemente demostrados que se generen por especies de la fauna salvaje, tales como el buitre leonado o el lobo;

(2) el Plan Conjunto de Gestión de las aves necrófagas de interés comunitario de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Y ese régimen de investigación, cobro de indemnización o denegación de la misma debe ser clarificador y rápido, evitando prolongaciones innecesarias. Igualmente, pensamos que se deben establecer mecanismos legales para detener y sancionar la picaresca y corrupción generadas en algunas de estas situaciones, y el uso de venenos. Asimismo, se debe garantizar y exigir el correcto cuidado de los rebaños, incluido su estado sanitario, para evitar su semiabandono o el maltrato animal. Diputación no debe olvidar el dotar de las herramientas de gestión necesarias a la guardería forestal, estableciendo un protocolo de actuación para el personal de ésta, además de proteger su actuación.

Por otro lado, los cambios en la regulación del tratamiento del ganado muerto en el monte (prohibición de abandono en el monte o en muladares, obligación de retirar cadáveres y posterior creación de comederos artificiales o pseudomuladares) han provocado cambios en las costumbres alimenticias de los buitres que propician la aparición de comportamientos nuevos, de difícil calibración.

Existen indicios de que la actual población de buitre no guarda proporción con la cabaña ganadera extensiva de Gipuzkoa. Si es así, la explicación radicaría en que el suministro de alimento en comederos, que no hay en Gipuzkoa pero si en provincias limítrofes, está de sobra. Naturalmente, esto debería ir acompañado del compromiso de no prohibir dejar los cadáveres en el monte, quizás incluso de obligar a ello. Debemos recordar que aquella medida (la prohibición de abandonar cadáveres) se derivó en su día de la enfermedad de las vacas locas, que afectó no al ganado extensivo, sino al estabulado, y que hoy en día no hay razón para mantenerla.

Todo lo anteriormente expuesto también sugiere que no se debe abordar esta cuestión desde una perspectiva territorial local, que debe considerarse la gestión de las poblaciones de aves necrófagas a una escala nacional, que debe revisarse la política de comederos artificiales fijos, y que en todo momento la especie debe continuar estando bajo un régimen de protección efectiva.

Donostia, a 22 de diciembre de 2014
Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra

Hiru, bi, bat…Zero (Zabortegi)! Zabortegi kutsakorrik gabeko Gipuzkoa abian. Zarauzkoa asteartean itxiko da

Zabortegia itxi ZarautzIturria: Zero Zabor.

Eusko Jaurlaritzak jarritako oztopoek ez dute zabortegien itxiera has dadin eragotziko. Jaurlaritzaren jarrerak beste bi zabortegien itxieran atzerapenak eragitea, eta, beraz, inguruan bizi direnen sufrikarioa luzatzea ekidin ezingo bada ere, Zarauzko urtetako zabortegia asteartean, hilak 23, itxiko da.

Zabortegi kutsakorrik gabeko Gipuzkoarako atzera kontua abian izango dugu beraz. Berri pozgarria da, Zarauztarrentzat ez ezik, Gipuzkoar guztientzat, eta, baita ere Euskal Herrian zein mundu osoan etorkizun jasangarri bat eraiki nahi duen ororentzat. Hori dela eta ospatzera dei egiten dugu:

Abenduak 23, 19:00etan Zarautzen, Musika plazaz. Urteta zabortegiaren itxiera ospakizuna

Ekitaldearen inguruan informazio xeheagoa emango dugu gure ohiko bideetatik, bloga, twitter, facebook, mailinga…

Beste bi zabortegien itxiera datak:

Azpeitia. Lapatx: 2015eko udazkenean.

Beasain. Sasieta: 2016ko urte bukaeran. 2015eko urtarrilean behin behinean itxiko da hobekuntza lan batzuk egin ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa bulegoak zabaldutako mezua

Asteartean itxiko da Zarauzko zabortegia

2014-12-19 (azken aldaketa 2014-12-19 12:30)

Ingurumena eta Lurralde Antolaketa

Eusko Jaurlaritzak Zubietako baimena luzatu ez duela-eta, egokitzapenak egin behar izan dira hondakin plangintzan: Lapatx 2015eko udazkenean itxiko da eta Sasieta, 2016an

Eusko Jaurlaritzak Zubietan TMB planta egiteko baimena luzatu ez izanak hondakin plangintzan egokitzapenak egin beharra ekarri du. Egokitzapen horien ondorioz, Zarauzko zabortegia asteartean itxiko da, hilak 23; Lapatx, 2015eko udazkenean, eta Sasieta, 2016. urte bukaeran, Zubietako TMB planta eta bizigabetutako materia biltegia behin martxan jarrita. Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakariak, Leire Etxaniz Urola Erdiko mankomunitateko lehendakariak eta Amaia Guruzeta Urola Kostakoak eman dute gaur egokitzapen hauen berri. Azeari Andonegi Sasieta mankomunitateko lehendakariak ez du, azkenean, bertaratzerik izan.

Gogoan izan azaroan Eusko Jaurlaritzak Zubietan TMB planta egiteko ingurumen baimena ez luzatzea erabaki zuela, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk iragarri zutela horrek atzerapena eragingo zuela zabortegiak ixteko plangintzan. Bi erakundeok gaur gogorarazi dutenez, TMB planta birziklapenean oinarritzen zelako erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak baimena ez luzatzea; “erabaki ulertezina izan da”, adierazi du Iñaki Errazkinek. Erabakia jakin eta berehala, Gipuzkoako Foru Aldundia, GHK eta zabortegiak dituzten hiru mankomunitateak plangintzaren egokitzapen arrazoizko eta eraginkor baten bila hasi ziren, eta gaur jakinarazitako epeak dira lan horren emaitza.

Iñaki Errazkin foru diputatuak adierazi duenez, “Gipuzkoak zabortegi kutsakorrak ixteko plangintza eta datak ditu. Gipuzkoa zabortegi kutsakorrik gabeko lurraldea izango da, Hego Euskal Herriko lehena; datorren astean beste pauso bat emango du norabide horretan. Eta garrantzitsuena, Gipuzkoa zabortegi kutsakorrak ixteko tresnarik eraginkorrena eta merkeena aplikatzen ari da: birziklapena”.

Bi datu eman ditu Errazkinek. Batetik, 2014. urtean % 45eko batez besteko birziklatze tasa izango duela Gipuzkoak: iaz baino zazpi puntu gehiago. Eta bestetik, aurten 170.000 tona eramango dituela Gipuzkoak zabortegietara: duela zazpi urte baino ia %40 gutxiago. “Hori da gure errealitatea. Horri esker, eta birziklapenaren aldeko joera horri erantzuten dioten azpiegiturei esker, zabortegiak itxi ahal izango ditugu; nahi baino beranduago, baina itxi egingo ditugu”, gaineratu du.

Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakariak nabarmendu du, bestalde, Gipuzkoak orain arteko bidetik sendo jarraituko duela, “eta gero eta gertuago ikusten dugu 2016an % 60ko birziklatze maila lortzeko helburua betetzea, Europako ingurumen zuzentarauek eskatuko diguten bezala”

Nafarroan eta Euskadin: ‘Fracking’-a, trabarik gabe

Fracking Nafarroa mani

Argazkia: Jon Hernaez /Argazki Press

Iturria: Berria.

Auzitegi Konstituzionalak indarrik gabe utzi du haustura hidraulikoari bide ematen dion teknika debekatzen zuen Nafarroako legea.

Ustekaberik ez da izan. Espainiako Gobernuari arrazoia eman dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, beste behin: bertan behera laga du fracking-a debekatzeko Nafarroako Parlamentuak onarturiko legea. Auzitegiak ebatzi du ez dagokiela erkidegoei haustura hidraulikoari bide ematen dion teknika horren erabilera arautzea, Madrili baizik. «Inolako eskumenik ez dute horretarako». Espero zen Konstituzionalaren erabakia, aurretik eman dituelako antzeko epaiak halako legeekin. Orain ere, ezarritako doktrinari jarraikiz hartu du erabakia.

Lehen, Kantabriako eta Errioxako fracking-aren kontrako legeak baliogabetu zituen Konstituzionalak, Madrilgo gobernuak jarritako helegiteak onetsita. Bide bera hartu du oraingoan ere Nafarroako legeak; auzitegiak konstituzioaren kontrakotzat jo du eta.

Antzeko argudioak erabili ditu auzitegiak legearen aurka egiteko. Errioxako eta Kantabriako legeei buruzko ebazpenetan bezala, Konstituzionalak argudiatu du hidrokarburoen gaineko politikei buruzko erabakiak Madrilgo gobernuari dagozkiola eta autonomia erkidegoek ezin dutela jo horiek arautzera. Auzitegiaren esanetan, gainera, ingurumena babesteko argudioak ez du inolako baliorik, Madrilek orain arte aplikatu dituen baldintzekin «ingurumena babesteko printzipioari» eusten zaiola uste baitu. Ez direla neurri zorrotzagoak behar, beraz.

Azterketak, banan-banan

Salbuespenik ez du egin Nafarroarekin auzitegiak. Irizpide berberei eutsi die: «Erkidegoen artean sor daitezkeen ezberdintasun eta desorekak saihestea da asmoa».

Nafarroako Parlamentuak iaz eman zion onespena haustura hidraulikoa debekatzeko lege horri, urrian; ez ziren aski izan UPNren eta PPNren aurkako botoak. Besteak beste, gas ez-konbentzionala lur azpitik erauzteko teknika hori erabiltzea galarazten zuen legeak; akuiferoei kalte larriak eragin ziezazkiokeelakoan, probak egitea ere ez zuen baimentzen. 27 parlamentarik bozkatu zuten legearen alde, eta 23k kontra. Fracking-a galarazi nahi zuten taldeen iritziz, teknika horren ondorioak «atzeraezinak» dira ingurumenean.

Bestetik, Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du fracking proiektuen ingurumen eragina baturik neurtzeko EH Bilduk eta PSE-EEk eginiko proposamena. Egitasmoek ekonomian, gizartean eta ingurumenean duten eragina ikertzeko eskatu arren, EAJk, PPk eta UPDk atzera bota dute lur azpitik gasa fracking teknikaren bitartez erauzteko proiektuei buruz neurketa bakarra egitea. Hartara, banan-banan egitea lehenetsi dute.

Geminis proiektuaren eskutik ailegatu da eztabaida Eusko Legebiltzarrera. Baimena lortuta, lurpea bakarrik ez, itsasoa ere arakatuko du egitasmo horrek. Berezitasunak ditu: Bizkaiko kostaldea hartuko du aldez alde; ia 48.000 hektarea, orotara. Alderdien arteko eztabaidak agerian utzi du beste behin ere fracking-aren inguruan dauzkaten desadostasunak.

Proiektuen artean bereizketak jartzea «iruzurtzat» jo du EH Bilduko legebiltzarkide Dani Maeztuk, eta teknikak daukan «eragin globala» aintzat hartzeko exijitu du. PSE-EEko Natalia Rojo kritiko agertu da. Fracking-a «ahalik eta berme gutxienekin» abian ipini nahi izatea aurpegiratu dio EAJri.

Eguzkiren proposamena Bizkairako Hiri Hondakin Solidoen bilketa eta tratamenduari buruz

zabalgarbi zabor muntai

Proposamen osoa irakurtzeko hemen sakatu

SARRERA

Azken urteotan hondakinen eztabaidak indar handia eta ustekabekoa hartu du. Asko hitz egin da hiri hondakinak nola jaso eta nola tratatu behar diren.

Gipuzkoako Foru Aldundia arazo honi irtenbide ahalik eta ekologikoena bilatzen ahalegindu da, eta aurrez aurre topatu ditu errauskailuaren aldeko alderdi politiko eta lobby ekonomikoak. Zalaparta horren ondorioz, Gipuzkoatik kanpora ere hondakinei buruz berbetan hasi gara. Eta zaborrarekin arazo bat dugula konturatu gara.

Gipuzkoako Aldundiaren proposamenaren kontra egiten duten alderdi politikoek Bizkaian errauskailuan oinarritzen dute hondakinen tratamentua. Eredu guztiz antiekologikoa da, xahutzailea, osasunerako kaltegarria eta gainera ekonomikoki defizitarioa, diru laguntza publikoetatik bizi dena.

Errausketaren eredu hau zirkulu kaltegarri bat da: erretzeko materialak behar dituenez, birziklatzeko politika ausartak oztopatzen ditu.

 Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia Alonsotegin kokatzen da. Handik ateratzen diren errauts toxikoak Zorrotza auzo bilbotarrean tratatzen dira, eta gero handik Bizkaiko zabortegietara eroaten dira. Azpimarratu beharra dago errauskailutik urtero ateratzen diren 45.000 tona eskoria eta errautsek Bizkaiko zabortegietan amaitzen dutela….

Proposamen osoa irakurtzeko HEMEN sakatu.