Oiartzungo tiro eremua eta ingurunearen balioak

Arkale ehiza eskola oiartzun 2015 ekainaOiartzungo Tiroketa-eremurako Plan Bereziaren onarpena huts handia da. Jarduera honek sortutako kutsadurak lurzoruari, urei, landareei eta ganaduari kalte egiten die.

Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako ehiza federazioak tiro-jarduera garatzeko eremua aurrera eramateko, Trapadako Plan Berezia ontzat eman zuen apirilaren azkeneko Udal Batzarrean, legealdi honen bukaeran. Urte askotako legearen aurkako egoera hau bideratzeko parada ematen dio Gipuzkoako Ehiza Federazioari erabaki honek. Baina federazioak eramaten duen jarduerak sortzen dituen osasun publikoa eta ingurumenarekiko kalteak erabat salagarriak dira: kutsadura lurzoruan, landaretzan, ur eta erreketan eta ganaduan ere, zarataren ondorioz galdutako bizi-kalitatea ahaztu gabe.

Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearraren bolondresak bi urte daramazkite tiro-eremua babestuko duen Plan Berezia aldatzeko borroka instituzionalean. Bestalde, Gipuzkoako ekialdean, Ulia eta Listorretako tiro-zelaiak itxi zituen aspaldi Gobernuak, Donostian eta Oreretan hurrenez hurren. Eta orain aldiz, Udalaren erabakiak Oiartzungo legez kanpoko tiro-zelaia legeztatzeari irekitzen dizkio ateak. Urteetan lurretan eta uretan kutsadura sortzen eta baimenik gabe jarduera egiten beste kasu batean jarduera etetea ekarriko luke, zigor ekonomikoak eta  baita planaren onarpena baldintzatu ere. Gaizki egindakoa zuzendu aurretik jarduera baimentzen da korporatibismoa lehenetsiz.

Izan ere, Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Legeak (2011) eta Kutsadura Akustikoaren Legeak (2012) ez dira erabili jendartearen interes orokorraren alde, gutxi batzuen interes pribatuen alde baizik.

Ingurumeneko Fiskaltza ehiza federazioaren jarduera ikertzen ari da Oiartzunen.

Urteetan federazioak legearen aurka eraman duen jarduerak etengabe sortu du lurren kutsadura, errekara eta landetara iritsi dela, eta kutsadura bera abereetara ere iritsi daitekeela diote txosten teknikoek. Eta hau larria da. Ondorioz, Ingurumeneko Fiskaltzak ikerketa hasi du, ingurumenaren aurkako delitu ekologikoa ote den aztertzeko, bide penala ireki ahal izateko.

Harriagarria da mugimendu ekologistarentzat, Nazio Batuen Erakundeak “Bizitza osasuntsurako lur osasuntsuak” lelopean 2015a lurzoruen nazioarteko urtea izendatu duenean hain zuzen, metal astunen eta kutsagarrien mailak arautzen dituen legearen mugak gainditzen dituen jarduera bat legeztatzea. Are gehiago, beruna bezalako metal pisutsuen kutsadura sortzen duen jarduera (kanpoko tiro zelaia) delitu ote den jakin gabe, Plan Berezia onartzea.

Era berean, udal erabaki honek oiartzuarren osasuna eta bizi-kalitatea hipotekatzea baimentzen du, auzo desberdinetan eragiten duen kutsadura akustikoa legeztatuz (minutuko 12 detonazio, urte osoko aste egun nahiz asteburuetan).

Eguzkik kudeaketa publiko ausarta eskatzen du, horretarako bi adibide jartzen ditugulatik: Astigarragako Udalak, apirileko egun berean aho batez erabaki baitzuen Lau Haizeta Parkean dagoen Txoritokieta mendian “Zarata-Erreserba” bat sortzeko, inguruetan urteetan garatu diren harrobietako kutsadura akustikotik populazioa babesteko; Gipuzkoako Aldundiak, ez du onartu Olaberriako Udalak Plan Orokor berriaren pean ireki nahi zuen tiro eremua ingurumen-inpaktuko arrazoiengatik, jada aurreko legez kanpoko tiro eremuak nahiko kutsadura utzi du Olaberrian eta.

Donostian, 2015eko ekainaren 22an,

Eguzki talde ekologista eta antinuklearra

Gai honekin lotutako albisteak:

http://eguzki.org/2014/01/18/oiartzungo-udalak-otsailean-arkaleko-legezkanpoko-tiro-zelaia-itxiko-du/

Zezenketak Donostian

zezenketak donostia 2015 ekainaZezenketak berriz ere egitea atzerapauso nabarmena da bere burua kultura-hiriburu moderno gisa agertu nahi duen Donostiarentzat, baina batez ere atzerapauso handia da animaliekiko tratu txarrak alboratzeko bidean

Illunben aurten berriz ere zezenak torturatu eta hil egingo dituztela iragarri du Donostiako Udalak. Kontraesan larria da, kultura eta modernitatea “saldu” nahi dituen hiri batek nekez saihestu dezakeena. Izan ere, Udal berriak hartutako lehen erabakietako bat hori izateak ez dio batere mesederik egiten kultura hiriburutasunaren izpirituari eta, aldiz, kalte nabarmena hiriburuaren kulturatasunari. Bide beretik jarraituz gero, EAJ-k eta PSOEk aldarrikatu duten aldaketa “betikora” itzultzea baino ez dela diotenek arrazoi dutela ezingo da ukatu, behintzat. Baina zezenketak berriz ere egingo dituzteneko albistea batez ere atzerapauso handia da animaliekiko tratu txarrak alboratzeko bidean.

Europar gehienentzat, ikuskizun krudel, odoltsu eta alferrikakoa sustatzen jarraitzea ulertezina da. Baina ez europarrentzat soilik.  Guk nahiko garbi ikusten dugu donostiar gehienek zezenketak arbuiatzen dituztela. Zezen-plaza eraikitzekotan zirenean, zezenketen kontrako 16.000 sinadura bildu eta Udaletxean aurkeztu zituzten. Orain, berriz, change.org-ren bitartez, “Donostian zezenketarik ez” ekimenak ia 10.000 sinadura bildu ditu astebeteko epe laburrean.  Halaber, zezenketazaleak gero eta gutxiago dira. Horren lekuko dira 2011 eta 2012ko zezenketak, Illunben egin ziren azkenak, zeinetan harmailak ia hutsik egon ziren.

Udalak ikuskizun odultsu honen kontrako herritarren ahotsa entzun edo entzungorrarena egin behar al du?

Udala, zezenketen sustatzailea

Donostiako Udal berriak zezenen hilketak desagertzen utzi zezakeen, Katalunian egin duten bezala, edo A Coruñan, Palma Mallorcakoan Huescan, Alacant-en eta beste hainbat lekutan egiten ari diren bezala –sarri PSOEren laguntzarekin, gainera–. Baina ez, nahiago izan du zezenketen nolabaiteko sustatzaile bihuru. Izan ere, udal instalazioak uzten ez ezik dirua ematen edo ez kobratzen ere laguntzen du. Izan ere, Illunbe alokatzeko kanona % 40 merketu du. Beste modu batean esanda: Donostiako Udalak behar baino 14.000 euro gutxiago kobratuko ditu. Ez da diru gehiegi, egia esan, baldin eta kontuan hartzen badugu donostiarroi “ogerleko bat bera ere” kostatu behar ez zitzaigun zezen-plaza honek (irakurle beteranoek gogoratuko dute, seguru, promes hura) dagoeneko 29 milioi euroko zuloa egin duela Udalaren diru-zorroan, hau da, gu guztion poltsikoetan.

Ezin aipatu gabe utzi Illunben berriz ere zezenketak egingo dituztela iragarri duen zinegotzia Jai-Ikuskizunetako… eta Ekologiako zinegotzia izan dela. Anekdota baino ez da, baina anekdota adierazgarria. Horiek horrela, legegintzaldi berrian departamentu horretatik espero dezakeguna ez da oso itxaropentsua, ez.

Garbi dago Illunben zezenketak berriro egingo dituzteneko albistea ez dela ongi etorria izan herritar sektore zabaletan, eta protestak eragingo dituela. Bada, Eguzkikook, protestekin bat egiteaz gain, dei egiten diegu donostiarrei parte hartzera, eta irmo arbuiatzera bai ikuskizun anker, odoltsu eta anakroniko hau, bai honen sustatzaileak, are gehiago bitarteko publikoez baliatzen direnean.

                             Donostiako EGUZKI

                                                      2015eko ekainean

Petronor, aski da !! Manifestazioa

Eguzki Erakunde Ekologistak, bizkaitar guztiei berri eman eta deialdia luzatu nahi die, Meatzaldea Bizirik, Coordinadora anticoke plataformak larunbatean 27-an burutuko duten manifestaziora.

PETRONOR MANIFESTAZIOA 2015

UN AÑO DESPUES, PETRONOR SIGUE CON VERTIDOS

Va a hacer 1 año que nos concentramos en Las Carreras para protestar por la emisión masiva de polvo de catalizador por Petronor ( 2 de julio del 2014),  días antes, el 21 de junio los vecinos y vecinas de San Julián de Musques se despertaron con su barrio cubierto por cenizas de coke, desde esas fechas hemos tenido por lo menos 44  incidentes, de los que 7 han sido  vertidos de polvos blancos, grises o negros sobre Muskiz, Abanto-Ciervana  o  Zierbena.

La empresa dice que son incidentes muy poco frecuentes, nos explican las causas y dicen que no volverá a ocurrir pero la realidad nos demuestra lo contrario, Petronor no parece capaz de controlar su funcionamiento sin problemas, y lo que es peor, es incapaz de reconocerlos, de informar a la población y a las autoridades competentes. Tras muchas quejas por nuestra parte, el Departamento de Medioambiente del Gobierno Vasco,  abre un expediente a Petronor por incumplimiento de las condiciones de la AAI (Autorización Ambiental Integrada),  a raíz del suceso del 21 de junio del 2014 en San Julián,  por no avisar de manera inmediata de una disfunción en la planta y se enfrenta a una sanción por “falta grave”. Es un paso, ya que tenemos muchísimos incidentes registrados en los que la empresa o no sabe nada o los niega o los reconoce con muchísimo retraso.

Por desgracia,  somos los vecinos y vecinas de los municipios afectados los que con nuestras llamadas al 112 desatamos la reacción de la empresa y de la administración que se supone está para protegernos. Si nos callamos,  nadie sabe nada y se tapa todo con una total indiferencia mientras los medidores de calidad del aire o no registran o carecen de los detectores, o sencillamente nadie toma en cuenta valores altos de benceno-tolueno-xileno, que salpican durante horas dichos registros.

Olores insoportables, molestias respiratorias, oculares, de piel, humos negros, polvo negro-blanco-gris que se esparce por nuestras casas, campos y patios escolares, ruidos intensos a cualquier hora del día o de la noche… es nuestro vivir de cada día.

Meatzaldea Bizirik, Coordinadora anticoke, convocamos una manifestación por el derecho a respirar un aire limpio y disfrutar de un medioambiente saludable , el sábado día 27 de junio del 2015, a las 12 horas partiendo de la plaza Haritzalde de Las Carreras hasta la puerta de Petronor.

Hondakinen politika legegintzaldi berrian

Hondakinen karakterizazioa 2015 ekaina1Eguzkik bere ikuspegia azaldu nahi du hondakinen politikaren inguruan udaletan eta aldundian legegintzaldi berria hastera doala kontutan hartuz. Horretarako, gaur egungo egoera abiapuntu bezala hartuta, hondakinen politikako oinarriak zeintzuk izan behar duten proposatu nahi dugu.

Maiatzaren 24ean eginiko hauteskundeetako emaitzen arabera osatu dira dagoeneko udaletako eta aldundietako gobernu berriak, eta Eguzki Taldeak hondakinen kudeaketaz jarrera positibo eta aktiboa edukitzea eskatzen die. Kudeaketaren helburua bakarra izan behar da: birziklapen maila ahalik eta altuena izatea, zero zabor bidean. Helburu hau finkatzea da garrantzitsuena, eta ondoren hori lortzeko bitartetakoak aukeratu, herri edo auzo bakoitzak dituen baldintzetara egokituz,.
Alderdi politikoek interes orokorra baino beraien interesen arabera jokatu dute azken urte hauetan eta ezinezkoa izan da eztabaida lasaia eta mamitsua izatea. Baina Europako Batasunak hondakinen kudeaketarako ezarritako zuzentarauan ederki asko sailkatu ditu eginbeharrak, eta gai honetan aurrera begira emango diren aldaketak hondakinen kudeaketarekin zorrotzagoak eta exigenteagoak izateko hartuko dira. Bide horretan pasa ezin den marra gorri bat dago: erraustegiarena, alegia. Hortaz, 2020an ezingo dira erre birziklagarriak diren hondakinak, eta norabide horri begira ekin behar dugu. Erraustea beste garai bateko neurria da, zaharkitua gelditu dena, zaborra nahastua jasotzen duten zabortegiena bezala.
Egun hauetan entzuten ari garen mezu batzuk kezka handiz hartzen ari gara. Helburua lehenestea baino bitartekoa azpimarratzen dute, erraustegia. Baliabideak xahutzeaz gain, bitarteko txarrena da, kaltegarriena osasun, ingurumen eta ekonomia mailan.
EAJren aldetik jarrera horrek ez gaitu harritzen, baina larria da PSE gai horretan eskuetatik joatea. Geroago aldatu bada ere, aspaldian teknika horren aurka azaldu zen aipatu argudioak bereak eginez. Alderdi honek Madrilgo erkidegoan 2011-2015 legealdirako aurkeztutako programan errausketa sistema baztertzeko plana aipatzen zuen, bertan duten Valdemingomez Erraustegia itxiz. Esan dugun bezala, alderdiaren jarrera da, eta hau bezala beste ereduak aurki ditzakegu.
Honetan erabakiak hartzeko ahalmena dutenei marra gorria ez pasatzea eta indarrean jarriko dituzten neurriak birziklapen maila igotzeko eta atzera ez egiteko eskatzen diegu.
Amaitzeko, aipatu nahi dugu birziklatze portzentajea oso baxua dela oraindik. Duela hilabete bat Errausgailuaren Aurkako Gipuzkoako Koordinakundeak, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkirekin batera, erdialdeko kontenedore batean(errefusakoan) zeuden hondakinen motak aztertu genituen eredu moduan. Izandako emaitzek gauzak ondo egiteko oraindik bide luzea geratzen dela argi adierazten dute:
% 62 organikoa, 24,5kg. / % 25,3 papera 10 kg. /
% 8,9 plastikoa 3,5 kg./ % 3,8 errefusa 1,5 kg.
Errefusako kontenedorean zeuden hondakinen %96,2 birziklagarriak dira, baina horra botatzen ditu jendeak. Eta baita komertzioek ere. Lotsagarria. Eta esanguratsua.

hondakinen karakterizazioa 2015 ekaina2
Egoera honi buelta eman behar diogu denon artean. Legegintzaldi berri honetan orain arte izandako desadostunak alde batera utzi eta egokiagoak diren birziklatzeko portzentajeak lortzeko beharrezkoak diren bitarte eta baliabideak ahalik eta azkarren adostu behar ditugu.

2015eko ekaina

Oarsoaldeko EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra

Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroaren aurkezpena

Ekainaren 19an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroaren aurkezpena egin genuen Euskadi Plazan Iberdrola dorrearen aurrean.

Bzkaiko Garoñaren Kontrako foroa 10-06-2015

Hogei minutu iraun zituen ekitaldi xume eta jendetsua izan zen. Foroaren nondik norakoak azaldu eta Garoñaren kontrako adierazpena irakurri genuen.

Foroa Bizkaia 19-06-2015

Bizkaitarrak ez daude Garoñak dakarren arriskuaz kontzientziatuta, urrun ikusten dute. Bilbo 58 kilometrotara baino ez dago. Oso hurbil. Adibidez, Fukushiman bezalako istripua egonez gero Ordunte urtegia elikatzen duten ibaien eremuak kutsatuko lirateke, baita Zadorra sistemako eremuak ere.

Bizkaiko Foroaren argazkia, 19-06-2015

Garoñarekin moztu-Desenchufate de Garoña MANIFESTUA

Ekainak 20: 2.Eskuko eta Truke Azoka

Eguzkik,  Zuazo-Arteagabeitiako Jaietan antolatzen duBarakaldo. 2.eskuko eta trueke azoka

Aldatu, saldu edo oparitu soberan dauzkazun 2. eskuko gauza horiek.

Erosi, aldatu edo jaso behar dituzun gauza horiek.

ARAUAK

-18 urtetik aurrera
-Gauzak erabilera egokiaren baldintzetan egon behar dira
-Oparitu daiteke ere

Kontaktatzeko: 607907879/ 688693868
eguzkibarakaldo@gmail.com

Lasarte-Errekalde bidegorri berriaren herri-inaugurazioa

Lasarte errekalde bide gorria 2015 ekainaHerritar talde batek Lasarte-Errekalde bidegorri berriaren herri-inaugurazioa egin genuen larunbatean, ekainaren 13an. Goizeko 11etan Lasarteko Eusko Treneko geltokitik oinez zein bizikletaz atera eta gutxi gorabehera ordu erdi bat geroago iritsi ginen Errekaldekora. Han, giro onean, sagardo trago bat hartu eta, zinta bat moztuta, “inauguratu” genuen bidegorri berria.
            Gure helburua izan zen poza agertzea bidegorri berriagatik eta, aldi berean, hemendik aurrera bide beretik pauso gehiago eman behar direla aldarrikatzea. Larunbateko ekintzarekin gaia legegintzaldi berriaren 0 minututik beretik mahai gainean ipini nahi izan dugu.

Eguzkik errausketaren aurkako pitada masiboaren deialdiarekin bat egiten du

errauskailua 2015 ekainaAzken asteotan, bolo-bolo ibili da txistu eginaz protesta egiteko zilegitasunaren inguruko eztabaida. Arrazoiak daudenean protesta egitea zilegi dela garbi dago. Hurrengo lau urteotarako Gipuzkoako erakunde nagusien gidaritza hartuko dutenek, karramarroak bezala atzera egiteko asmoa azaldu dute.

Zero zabor bidea utzi eta, zabor poltsa ipar hartuta, errausketaren bideari ekiteko mehatxu egin dute. Gure osasuna, ingurumena eta dirua jokoan dago. Badugu protestarako motiborik, badugu txistualdi edo pitada bat egiteko arrazoirik. Hori dela eta, ekainaren 13an, Donostiako Gipuzkoa plazan errausketari ezetz esango diogu ozenki pitada masibo baten bidez. Zero Zabor bideak ezin du etenik izan.

Ekimenarekin bat egin dute Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadora eta Eguzki talde ekologistak.