“Legezko lapurreta” salatu dute Urdaibain

EBAKITAEAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin du Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Erreserba kudeatzeko onetsi zuen dekretuaren aurka jarritako helegitea. Urdaibaietz plataforma ekologistaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak ausarkeriaz jokatu du, hainbat puntutan legezkotasuna urratuta.

Joan den urtarrilaren 30ean, Urdaibaietz plataforma ekologistaren legezko ordezkariek helegitea jarri zuten Eusko Jaurlaritzak 2016ko iraileko hauteskundeak eta bi egun geroago onartu zuen dekretuaren kontra, jarduneko zegoenean onartu ere, hau da, Eusko Legebiltzar berria oraindik eratu gabe. Urdaibaietzek eskaera egin dio Auzitegiari zuhurtasunezko zigorra ezar diezaion dekretuari, kontuan hartuta Urdaibairi dakarzkion ondorio txarrak -batzuk konponezinak- eta herritarren interes orokorrak ere kaltetzen dituela. Gogora dezagun biosfera erreserba hau Autonomia Erkidegoko interes handieneko natur gunea dela. UNESCOk 1984an Gizateriaren Ondare izendatzeaz gain, nazioartean oso garrantzitsuak diren hezeguneak ditu, Ramsar Hitzarmenean jasoak, bai eta Kontserbazio Bereziko lau Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (BBE) bat ere Europako Batasuneko Natura 2000 sarean.

Urdaibaietz plataformaren ustetan, Eusko Jaurlaritzak modu subertsiboan eta ausarkeriaz jokatu du hainbat puntutan legezkotasuna urratuta. Hain zuzen, Auzitegiak helegitean jasotako argudioen sendotasun juridikoa hartu du aintzat:

  • EJk ez du egin aldez aurreko eta nahitaezko Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioa.
  • Ez du egin nahitaezko Ingurumen Baliabideen Antolamendurako Plana.
  • Urdaibai Babesteko Legeak ezarritako Babes Eremuak babesik gabe utzi ditu. Orain, eremu horietan baimentzen diren erabilerek haien kontserbazioa edo birsortzea eragozten dute.
  • KBE eta BBE eremuei buruzko araudia indargabetu eta babes-maila txikiagoko beste batekin ordezkatu du.

Araudi horrek, indarrean zegoena ordezkatu eta eguneratu behar zuenak, Urdaibai Babesteko Legea garatzeko (gogora dezagun lege hori aho batez onartu zutela alderdi guztiek 1989an), helburu hau izan behar du: “Ekosistema guztien osotasuna babestea eta haien leheneratzea sustatzea, izadiaren, zientziaren, hezkuntzaren, kulturaren, aisialdiaren eta gizarte-ekonomiaren aldetik duten garrantziagatik” (Urdaibai Babesteko Legearen 1. art.). Horrez gain, oinarria izan behar du eskualdeari begira garapen iraunkorreko eredua bultzatzeko, zeinak kontserbazioa eta baliabideen erabilera bateragarri egingo dituen.

Alabaina, Eusko Jaurlaritzak onarturiko dekretuak “nahierara egindako” esparru juridikoa eskaintzen du, Urdaibai Babesteko Legearen jatorrizko espiritua eduki barik lagata. Araudi horrek ez du modu integralean bermatzen natur, paisaia, gizarte eta kultur balioen kontserbazioa, eta ez du sustatzen garapen iraunkorreko eredua Urdaibairako. Alderantziz, agiri iluna da, sarri ulergaitza, hirigintza-plan bat balitz bezala sortua, eta gehiago dirudi egina norbanakoen interes jakinak asetzeko herritarren interes orokorrei erantzuteko baino.

Horrenbestez, gure aburuz, dekretua baliogabetu egin behar da, eta beste testu bat sortu, logikoa denez eguneratzea ekarriko duena (indarrekoa 1983koa zen), baina ingurumen eta jendarte aldetik eredu iraunkor eta justua bultzatuko duena, baliabideen ustiapena eta kontserbazioa bateragarri eginda, lehentasunez autoardaztua eskualdeko baliabideen aprobetxamenduan, bertako herritarren beharren asebetetzean eta ekosistemen eta beren berezko balioen kontserbazioan. Prozesu horretan, euskal administrazioen babesa eta jarrera proaktiboa funtsezkoak dira, herritarren parte-hartzea bezala. Hain zuzen, hortxe gaude prest elkarlanean aritzeko.

Urdaibaietz herritar plataforma. 2017ko martxoak 1

Bardea Libreak fronte bateratuak tiro-poligonoari buruzko herri-galdeketa eskatzen du 2018an

bardenaslibresBardea Libreak fronte bateratua aurkeztu zen larunbatean Castejongo Pablo Sarasate Kultura Zentroan. Ekimen honek Nafarroako eta Aragoiko hainbat herri-kandidatura, alderdi, sindikatu eta talde sozial biltzen ditu, eta 2018ko abenduaren 31a baino lehen tiro-poligonoari buruzko galdeketa egitea du helburu.

Hona hemen ekitaldiaren bideoa. Ordu erdi dirau, gutxi gorabehera. Lehen 10 minutuek bikain laburbiltzen dute irudietan poligonoaren historia, Gladysen hilketa barne, jakina. Ondoren, beste interbentzio batzuen artean, Fermin Valencia eta Roberto Urraren kantak entzun daitezke.

https://www.youtube.com/watch?v=S9PMfYIkUqU

Bardeako Juntak eta Defentsa Ministerio espainolak izenpetutako azken kontratuaren iraupena 10 urtekoa da, eta epe hori datorren urtean bukatuko da. Kontratuaren arabera, bada epea beste 10 urtez luzatzeko aukera. Kasu horretan, Estatuak, orain arte urtero ordaindu dituen 7 milioi euroren ordez, urtero 20 milioi ordaindu beharko lituzke.

Baina Bardea Libreak ekimenekoek ez dute ez luzamendurik ez dirurik nahi, «diru hori odolez zikinduta dagoelako eta poligonoak gerrak eta bortizkeria estrukturala sustatzen dituelako, industria militarrari mesede egiten diolako eta inguruko herrietan militarismoarekiko mendekotasuna sortzen duelako». Halaber, ekimenak ukatzen du Bardeako Juntak kontratua luzatzeko zilegitasuna duela. «Herritarrek soilik dute Bardea nola kudeatu behar den erabakitzeko zilegitasuna; beraz, Juntak ezin du bere kabuz kontratua luzatzeko erabakirik hartu». Horregatik, Bardea berreskuratzeko galdeketa eta herri-mobilizazioa aldarrikatzen dituzte.

Bardea Libreak ekimena sustatzen dutenen artean, honako hauek daude: Corella, Fustiñana, Cortes, Tutera, Castejón, Caparroso, Fitero eta Cintruénigoko herri-kandidaturak; EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu, Ernai, CHA eta Puyalón; LAB, ELA, CGT, EHNE, CNT eta STEE-EILAS; Bardenas Ya, Sustrai, Salhaketa, Lurra eta beste hainbat talde sozial. Guztira, 70 atxikimendu.

Bilboko Iberdrola dorrea okupatu eta kontzertua egin dute barruan

_BC_5772Herritarrak “Iberdrolatik deskonekta daitezen” animatzeko, osteguna, martxoak 2, 7ak aldera berrogei bat lagun Iberdrolaren Bilboko egoitzan sartu eta kontzertua egin dute. La Bamba abesti mexikar ezagunaren bertsioa jo bitartean dantzan aritu dira maskara koloretsu eta mozorroa jantzita. Hainbat herri mugimendutako kideek elkarlanean antolatutako lehen “kontzertu klandestinoa” izan dela azpimarratu dute.

Ikusi hemen bideoa helbide honetan klikatuz:

www.youtube.com/watch?v=Q83ks92tJOk&feature=youtu.be&app=desktop

Azken bi asteetan whatsapp eta zenbait sare sozialetan deialdi orokor bat mugitu zen, hilaren birako “deskonektatu” ekimenari dei eginez, zehaztapen handirik gabe eta sinatu gabe.

_BC_5916

_BC_5985

Atzo arratsaldeko 7etan argitu zen. Ekimenaren funtsa: Iberdrolako dorrean sartu eta han kontzertu bat egitea. Horretarako berrogai bat lagun mozorrotuta, giro alaian eta musika tresnaz lagunduta, Garoñako zentral nuklearraren jabeetakoaren Bilboko egoitzara sartu dira. Eta han hainbat minutuz izan dira ekimenerako prestatu duten La Bambaren abesti mexikarraren bertsio bat jo eta dantzatu duten bitartean. Segurtasun pribatuko kidearen abisuei muzin eginez, abestia bitan jo eta dantzatu ostean, ate nagusitik irten dira kalera bestelako arazorik gabe.

ARGIAko Dani Blancoren argazkiak:

PPren Gobernuak zezenketei buruzko galdeketa debekatu eta ezpata barru-barruraino sartu dio donostiarron erabakitze-eskubideari

CapturaZezenketen inguruko herri-galdeketa eragozteko, PPren Gobernuak, lehendabizi, errekurritu egin zuen Donostiako Udalak aho batez onartutako partehartze-araudia. Gero, Udalak baimena eskatu zuenean, Ministro Kontseilua luzamendutan ibili zen, galdeketa egiteko ezarritako data alferrikaldu zuen arte. Azkenik, faena biribildu eta zuzen-zuzenean debekatu egin du galdeketa. Beraz, ezpata barru-barruraino sartu dio donostiarron erabakitze-eskubideari.

Bagenekien PP eta bere Estatu-aparatuak ez direla herri-galdeketen zaleak. Are gutxiago, jakina, baldin eta jendearen iritzia haien interesen kontrakoa bada, kasu honetan aurreikus zitekeen bezala. “Hemen nik agintzen dut” hori oso sartuta dago PPren genoma politikoan. Baina oso sartuta dago ere zezenak plaza batean hil arte torturatzea. Hain sartuta, ezen haren kultura ereduaren paradigma gorena bihurtu duen. Gauzak horrela, ez da harritzekoa paradigma hori zalantzan jar dezakeen herri-galdeketarik nahi ez izatea, ez Donostian, ez Ciempozuelosen.

Alkateak, baita Foru Aldundiak ere, berehala salatu dute Ministro Kontseiluak udal autonomia (eta, oro har, autonomia) urratu duela. Erabakia autoritariotzat jo eta aurreratu dute aukerak aztertuko dituztela herritarrek gai honi buruz beren iritzia nola edo hala eman dezaten. PSE, berriz, desmarkatu egin da. Desmarkeak agerian uzten du alderdi horren izaera zentralista, baita Donostian duen eledunaren, Ernesto Gascoren, zezenketazaletasun sutsua ere.

Eguzkikoon iritziz, alkateak arrazoi du PPren erabakia salatu eta autoritariotzat jo duenean. Eta ondo iruditzen zaigu aukerak bilatzen jarraitzea. Baina aurkitzen dituen bitartean, Udalak zerbait egin behar duela uste dugu. Bestela, PPren inposizioa de facto onartuko du, hau da, Donostian oso ordezkapen txikia duen alderdi baten inposizioa. Izan ere, azken hauteskundeetan PPk hirian lortu zuen bozka kopurua Donostia Antitaurina Orain plataformak galdeketa sustatzeko bildu zituen 10.000 sinaduren azpitik egon zen.

Gauzak horrela, zera proposatzen dugu, donostiarrok gai honetaz bozkatzeko aukera izan arte, Udalak Illunbe zezenketak egiteko ez uztea.

Orain arte, honako hau protaurino eta antitaurinoen arteko kontua izan da. Hemendik aurrera, berriz, dagozkigun arazoei buruz herritarrok iritzia emateko dugun (edo ez dugun) eskubide-kontua ere bada.

Galdeketa eskatzeko, Donostia Antitaurina Orain plataformak 10.000 sinadura dildu zituen, PPkk azken hauteskundeetan hirian lortutako bozkak baino gehiago.

Galdeketa eskatzeko, Donostia Antitaurina Orain plataformak 10.000 sinadura dildu zituen, PPkk azken hauteskundeetan hirian lortutako bozkak baino gehiago.

 

Eguzkizaleak konpartsa aldarrikapena eta jai herrikoiak uztartuz.

Hemen konpartsakideen erdiak, non ote dira besteak?

Hemen konpartsakideen erdiak, non ote dira besteak?

Urtero lez,  ingurumenaren aldeko aldarrikapena kaleratu dute Bilbon.

Aurtengoan, euskal sorgina izan da aukeratutako gaia. Beraz, harat honat ibili dira Eguzkizaleakeko partaideak egunean zehar antolatutako kontzertuez, azoka txikiaz, txosnaz, umeentzako ekintzez… gozatzen. Jakingo duzuenez, larunbateko une garrantzitsuenetako bat arratsaldeko bostetatik aurrerako izaten da, non konpartsa bakoitzak jendaurrean eta epaimahaikideen aurrean, aukeratutako pertsonai edo gaiari, antzerki , dantza edo nahi duten bitarteko erabilita bizia eman behar dioten.

Bazkarian bai, konpartsakide guztiak indarrak batzeko prest.

Bazkarian bai, konpartsakide guztiak indarrak batzeko prest.

Eguzkizaleakeko sorginek, akelarre bat antzeztu zuten, suaren inguruan dantza eginez eta bertara, surtara, kartoiez egindako hitzez irudikatutako “izugarrikeriak” bota zituzten: Garoña, AHT, matxismoa, harresiak, etab.

Giro eta umore ederrean ospatu dituzte beraz Bilbon aratusteak, oraingoan ere ondo pasatzeko aldarrikapen alde batera utzi beharrik ez dagoela erakutsiz.

Zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu! AHTrik ez!

C5v8LqgWMAIBwF7Martxoak 19, igandearekin, Bergarako Angiozarren AHTren aurkako zuhaitz landaketa egiteko hitzordu bat dago. Dakizuenez, bertan euskal Y-aren korapiloa egin asmo dute baina zailtasun tekniko eta ekonomikoak tarteko, lanak atzeratzen ari dira.

AHT Gelditu! Elkarlanak Lurraren zein beste eredu sozialaren alde borrokatzen ari diren talde nahiz gizabanako guztiei parte hartzera gonbidapena luzatu die.

Hitzorduak:

-10:00. Labegaraieta polikiroldegia (Bergara).

-10:30. Angiozarko pilotalekua.

Aitzurrak eta katiuskak edo botak ekarri!

Bitartean, umore pixka bat:

https://youtu.be/RA3k8_Q9M54

NATURA GURE ARDURA/ AHTrik EZ

Gipuzkoako Aldundian, benetako gardentasuna?

RESERVA--647x325Gai jakin baten inguruan hirugarren aldiz Gipuzkoako Foru Aldundira jo du Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak, gure lana garatzeko behar den informazioa lortzeko asmoarekin.

Natura 2000 Sarearen barruan dagoen Ulia-Jaizkibel KBEko egoeraz, esan dugun bezala, hirugarrenez galdetu diogu Aldundiari, orain arte inolako erantzunik jaso ez dugulako. Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremuak (2013. urtean izendatua,

Hondarribia, Lezo eta Pasaiako Udalena da) bere kontserbazio helburuak lortzeko sei urtetan garatu behar den Kudeaketa Plana dauka, eta hori gauzatzen ari ote den zalantza handiak ditugu; batetik, ezarritako neurriak aurrera eramaten ari direnik ikusten ez
dugulako, eta bestetik kontserbazio helburuak lortzeko kaltegarriak izan daitezkeen jarduera ezberdinak bertan ematen ari direlako, bere garaian salatu genuen bezala.

Kudeaketa Plana garatzeko epearen erdia bete da dagoeneko, eta ez dakigu zein den haren betetze-maila. Hala ere, erakunde publikoek bere jardueren gardentasunaz eten gabe hitz egiten digute totem bat bihurtuz. Baina hitzek eta ekintzek ez dute bat egiten, eta gaur hona ekartzen dugun gaia horren adierazle argia besterik ez da, eskaera gehiago erantzun gabe daudelako.

Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremuari dagokion Kudeaketa Planaren urteko balantzea eskatzen dugu, tresna erangikorra baita ezarritako helburuak lortu nahi badira. Plana garatzerakoan betetze-maila ezagutzeko eta sortu daitezkeen ustezko arazoak eta desbideraketa ekonomikoak zuzentzeko aukera ematen duelako balantzeak.

Ulia Jaizkibel itsas babesgunea 2015 uztaila

Era berean, arlo horretan lan egiten dugun gizarte-eragileei informazioa eskaintzen digu erakunde publikoek egiten duten kudeaketa fiskalizatzeko.

Informazioa ezinbestekoa da, eta horrela ulertzen hasi dira Erakunde publikoak, horri heltzeko araudiak onartuz eta bitartekoak jarriz, Ingurumenari buruzko informazio eskubidea beste arlo batzuetako eskubidea baino zabalagoa izanik. Baina zoritzarrez, hitz politak eta araudi zehatzak izatea ez da nahikoa agintzen duenarentzat, hori gauzatzeko borondatea ez baitator bat hitz eta araudi horiekin. Gipuzkoako Foru

Aldundia benetako parte-hartzearen eta gardentasunaren alde dagoela esatea gustatuko
litzaiguke, baina momentuz, bere ekintzek aurkako norabidean ari dela frogatzen dute.

2017-02-23

Oarsoaldeko EGUZKI Talde ekologista eta antinuklearra