Pasai Donibaneko Alabortzako ondarea arriskuan

Pasai Donibaneko Alabortzako kalan izandako lur-jausien ondoren, mendi-hegala egonkortzeko lanak egin dira duela gutxi. Orain kala birgaitzeko lanak hasi dira eta, bide batez, bertan dagoen ontziraleku zaharrean ere lanak egiten hasi da Udala.

Alabortzan lanak 2

Ezkerrean magalaren egonkortze lanak, eskuinera ondare natural eta arkeologikoa porlaneztatzen.

Oarsoaldeko Eguzki erakunde ekologistak lan horiei buruzko iritzia plazaratu nahi du idatzi honen bidez.

Salatu nahi dugu eremu natural eta babestu hori porlanez betetzen ari direla, eta esku-hartze hori naturaren kontserbazioaren kontrako erasoa dela.

Eremu hori Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) eta Natura 2000 Sarearen barruan dago, eta ondorioz, honen araudiaren babespean dago. Kontserbazio Bereziko Eremuaren helburu nagusia kontserbazioa izanik, ez dugu inongo zalantzarik eremu horretan egiten ari diren lanak finkatutako helburuen aurka doazela. La Anunciata Ikastetxeko ikasle batzuek 2015. urtean egindako “Alabortza, recuperando un pequeño tesoro” izeneko ikerketa baten arabera, Euskadiko espezie mehatxatuen katalogoan dauden bi txori espezie (kaio iluna –larus fuscus– eta ubarroi mottodunaPhalacrocorax aristotelis–) atseden eta elikadura bila etortzen dira gune honetara jenderik ez dagoenean. Argi dago lan horiek espezie horiek bertaratzea oztopatuko dutela,  jendearen presentzia areagotuko baita.

Halaber, eremu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoan dago, eta Interes Naturalistikoko Paisaia da. Egiten ari diren lanak izendapen horren aurka doaz erabat, eremua zementuz betetzen eta artifizializatzen ari baitira.

Eta bukatzeko, proiektuak dio bertan kai zahar baten aztarnak daudela, nahiz eta gaur egun ondare bezala onartuak eta babestuak ez egon. Egun babestuak ez egoteak ez du esan nahi aztertu ondoren babestu behar ez direnik. Horrelakoetan, zuhurtasunez jokatu behar da ondare izan daitekeen elementu bat gal ez dadin. Lehen aipatutako ikerketak dio kalan dauden hondakin arkeologiko-historikoak kontserbazio egoera onean daudela, eta ahal izanez gero, ondo legokeela horiek hobetzea bertako biztanleak leku horren historia ezagut dezaten.

Horiek horrela, Eguzki kai zaharrean zementua erabiliz egiten ari diren betelanen aurka dago, eta hau eskatzen dio:

  1. Pasaiako Udalari, lanak bertan behera utz ditzala, eta lehengoratu dezala eremua sortutako kalteak konponduz.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiari, manposteriazko kai zaharra babestu beharreko ondare arkeologiko-historikoa izan daitekeen azter dezala.

Satorralaiak antolatuta, “Metroaren pasanteari ez!” lemapeko manifestazioa egingo da larunbatean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, larunbatean, apirilak 1, manifestazio bat egingo da Donostian, “Metroaren pasanteari ez!” lelopean. 12:00etan abiatuko da, Easo Plazatik. Martxoan informazio- eta salaketa-ekintza asko egin ondoren, Satorralaiak herritarrei manifestazioan parte hartzeko dei egin die. Mugimendu honek erakundeei eskatzen die pasantearen proiektua gelditzeko eta prozesu partehartzaile bat irekitzeko, Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren eta eraginkorrenaren inguruan herritarrek debatitzeko eta azken batean erabakitzeko aukera izan dezaten. Eguzkik bere egiten du deialdia.

satorralaia-mani

Aralarren aldeko sinadura-bilketa

VJFEutBIHhSZfwi-800x450-noPadAralarren aldeko eta Mankomunitateak eta Foru Aldundiak egin nahi duten pista-sarearen kontrako sinadura-bilketa sustatzen ari da Aralar Bizirik!, change.org-ren bidez. Proiektu hori gauzatuko balitz, inpaktua sekulakoa izango litzateke. Horren aurrerapen xumea baino ez da orain dela gutxi Goroskintxuraino egin duten pista. Eguzki guztiz bat dator Aralar Bizirik! plataformaren ekimen honekin, eta espresuki eskatzen dizu sinatzeko. Hemen bertan duzu aukera:

https://www.change.org/p/aralar-natur-parkearen-alde-a-favor-del-parque-natural-de-aralar?recruiter=657295913&utm_source=share_petition&utm_medium=copylink

Ibilaldi ezin argigarriagoa Jaizubian barrena

Captura de pantalla 2017-03-27 a las 08.59.25Igandean, hogeta hamar lagun inguruk hartu genuen parte Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek Jaizubian barrena antolatutako ibilaldi gidatu errebindikatiboan. Eguraldi ezinhobea lagun, bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen Gipuzkoako lezkadirik handiena eta Plaiaundiko parkea, baita Natura 2000 sareko espazio hauen inguruan dauden hainbat arazo ere, hala nola, Zubimuxu errekako kutsadura, Irun-Hondarribia bidegorri-proiektua eta, oroz gain, kirol instalazioak. Izan ere, primerako aukera izan genuen ulertzeko zergatik kirol instalazioek ezin duten jarraitu Hegaztiak Babesteko Gune Berezi baten bihotzean.

Hemen paratzen ditugu ibilaldian zehar ateratako argazki batzuk. Bestalde, honako esteka honetan parte-hartzaileetako batek eginiko kronikatxo bat aurkituko duzu, eta kronikatxoarekin batera askoz irudi gehiago:

https://es.wikiloc.com/wikiloc/imgServer.do?id=10651272

GetAttachmentThumbnail-5 GetAttachmentThumbnail-4 GetAttachmentThumbnail-3 GetAttachmentThumbnail-2 Captura de pantalla 2017-03-27 a las 09.00.08

10647425

Iritzia // Gure Idus Martiae

Begoña Rodríguez- Eguzkidea

amalurra defenda dezagunAzken asteotan mega-proiektuen azkartzeari buruzko iragarpenak  helarazi dizkiguten: AHT-ean egiteke dauden atalak hamaika aldiz aipatutako Bergarako korapilorekin, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidea, edo Penagos-Gueñes-Itsasoko Goi-tentsioko Linea, benetan loturarik ez duten egitasmo bailiran  aurkezten dizkigute. Hain justu PP, gogoz kontra bada ere, Diputatuen Kongresuan duen egungo egoeraz jabetzen ari den unean, non oraingoan benetan aurrekontuak adostera behartua egongo den.

Rajoyren kargu hartze ekitalditik (2016ko urrian), EAJ une honetarako azazkalak zorrozten ari da AHT-ren  eta  Hegoaleko Trenbidearen Saihesbidearen proiektuak zorroan dituela honako asmoarekin: “eman zuk argi berdea, ni ordainketak aurreratzeaz arduratuko naiz eta”. Kontzertu Ekonomikoak eta Kupoak horretarako  balio dute, baina “nik ordaintzen badut, kontratuak nik esleituko ditut”. Hori da gakoa.

Esan dudanez, haien arteko loturarik gabeko proiektu gisa aurkezten dira, baina benetan horrela da? Alde batetik,  Pirineoetan amaitzen den Abiadura Handiko Trena daukagu eta 2019 urterako iragarritako Hendaia-Paris lotura batekin ez gaitzatela engaina, lotura Abiadura Handikoa ez delako. Horrexegatik, Europaz hitz egin arren eta diru publikotik milaka miloi euro gastatuta ere, bere erabilera Madrilekiko loturara mugatuko da sine die.

Geroa Bai koalizioan sartutako EAJren abiadurekiko sukarra Nafarroan zabalduko litzateke, gobernu bazkideek ez balute geldiaraziko. Pitzadura horren jakitun, UPNek, PPren onespenarekin, azpiegitura horietarako aurrekontu-sailak eskatzen ditu Estatuko aurrekontuak onartzeko. Geroa Bai-ri mezua argia da: bata ala bestea, biak ezinezkoak dira.

Beste alde batetik, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbideaz, zeinak Bilboko Portua AHTrekin Olabeagatik lotzen duen, komunikabide ofizialzaleek eman duten ikuspuntua, auzokideen aspaldiko aldarrikapena zen trenbidearen lurperatzea gertu ikusteagatik zoriontsu direla da. Baina ez dezagun erra, lurperatze horren aldarrikapena ez da inoiz proiektu honekin lotuta egon. EAJk horrela irudikatu nahi izan du, auzotarren aldarrikapenekiko iragazkoratsuna eta bere negozio nahia uztartuz.  Proiektu honen aurka irmo agertu diren auzokide plataformen (Ortuella, Trapaga, Barakaldo…) inguruan, hitzik ez. Ezin ahaztu dezakegularik plataforma hauek egun trenbidea inguru hiritartuetatik igarotzen den herrietan lurperatzea exijitu dutela.

Portu Agintaritzak Europarekin lotura eraginkorragoaz hitz egiten du; halabaina, abiadura handia Pirineoetan amaitzen dela ikusita, Espainako Gobernuari Kantabriako Gobernuaren AHTrekin konexioa izateko asmo zaharra betetzea ahalbidetuko dio, baita Portu Agintaritzari (EAJ) Pancorboko “portu lehorrarekiko” (500.000 m2 ) lotura zuzena ere, zeinak kudeaketa pribatua eta enpresa-erabiltzaileentzako fiskalitate berezia izango duen, trasatlantiar korridoreko trazaketa espainiarrean. Berriro Estatu barrura begira, europarzaletzat agertu arren.

Garapen neoliberalaren ikuspuntutik, Pancorbo estrategikoa da, zamaketarien gatazkatik aparte ez dagoena eta ondorioz, kudeaketaren eta zamaketaren liberalizazio nahiarekin erlazionatuta dago. Honetan bai doazela PP eta EAJ eskutik (Diputatuen Kongresuan iragan astean ikusia). Nazioartako inbertsio fondoen eta mundu mailako ontzi-enpresen sarrera ezkutuago geratzen da, batez ere Txinarrak. Hauek “portu lehorrak” merkatuetan lehengai jakin batzuen prezioak kontrolatzeko tresna gisa erabiltzen adituak dira.

Honek Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidean lanak hasteko Eusko Jaurlaritzaren obsesioa azalerazten du, krisiak eta enpresen ekoizpenaren jaisteak merkantzien mugimenduen murrizketa garrantzitsua ( zeina aurrekoa aroarekiko %25era iristen den eta oraindik berreskuratu ez dena) eragin duen aro batean.

Azkenean, Penagos-Gueñes-Itsaso autobide elektrikoarekin berriro iparraldera begira ipintzen gaituzte, Europa baita Espainako ekoizpen elektrikoen soberakinaren ( nork esango luke jasaten ditugun prezioekin!) helburu nagusia, batez ere zentral nuklearren erdia ixteko planaren ondorioz energia erosle bihurtu den Frantzia, hemen ezartzen ari diren baino prezio baxuagoekin. Baina hori ez da helburu bakarra.

Orain dela hilabete batzuk “Red Eléctrica de España”-ren iparraldeko ordezkari den Antonio González Urquijok, beste helburua zehaztu zuen: zonaldean banaketaren jarraikortasunaren bermea handitzeko sarearen indartzea eta hazkunde ekonomikoa naiz energia berriztagarrien  instalakuntzak bultzatzea. Orain arte elektrizitatearen horniketa bermatuta egon dela ikusita, ulertzeko ariketa egin beharko dugu.  Ordezka dezagun “Garapen ekonomikoa” megaproiektuez; “energia berriztagarrien instalazioak” jasangarritasun plazebo gisa. Berriro trikimailu eta  amarruak.

Egitasmo hauek, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearena izan ezik, badituzte ingurumen-eraginaren aldeko txostenak. Saihesbidearena 2018. urtearen erdirako onartzea espero dute. Noski, txosten hauek CSNk Garoñako Zentral Nuklearra irekitzeko emandakoa bermea bezain fidagarriak dira.

Guzti hauek eragin handiak izango dute gure bizitzan, baita gure osasunean ere. Agindutakoak izanda ere, gure babestutako espezieak, habitat sentikorrenak, ibai garbiak,… mantentzeko baliabideak ez dira inoiz helduko, alderantziz murriztuz joango dira eta gure lurraren gune berde eta landa-eremu urriak berriro gutxitu egingo dira. Egitasmo hauek, ehunka miloi euro kostako dira eta gure poltsikotatik, gure osasun-arretaren mailatik, DBEaren handitze justuari ezezkoa ematetik, gure hezkuntzaren eremua ahultzetik, …  aterako dira. Eta nola ez! Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren %0,54 baino ematen ez zaion  Ingurumenaren arlotik ere irtengo da, kontuan izanik kopuru horren %60 baino gehiago URA enpresa publikoa finantzatzeko dela.

Puzzle hau osatzen doan neurrian, garbi erakusten du zenbaitek duten aberriaren ikuspegi eta zenbat maite duten  amalurra. Idus Martiae-tan Marco Brutok Julio Cesar maite zuen adina.

Erraustegiaren kontrako manifestazioaren irudiak

IMG_20170325_182159626Larunbatean “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean egin zen manifestazioak arrakasta osoa lortu zuen. Are gehiago eguraldiak ez zuela batere lagundu kontuan izanda. Esan ohi denaren kontra, ez da beti egia irudi bat hamaika hitz baino adierazgarriagoa denik, baina, kasu honetan, irudiak berez mintzo dira. Hona hemen bizpahiru argazki eta pare bat bideo.

https://youtu.be/uVCBpBOgZ4k

https://mobile.twitter.com/iaizpurua/status/845676893642903553/video/1

IMG-20170326-WA0025 IMG-20170326-WA0016 IMG-20170325-WA0019

Gueñes-Itsaso goi-tentsio linea egitasmoa bertan behera uzteko eskatu dute

Prentsaurrekoa eman dute Durangon EH Bilduko hainbat herritako alkate eta zinegotzik, Garaiko alkateak, EHNEk eta Eguzkik.

Gueñes-itsaso goi tentsio prentsaurrekoa

Prentsaurrekoan parte hartu zutenak: EHNE eta Eguzkikoak, Zaldibar, Igorre, Antzuola eta Elgetako alkateak, eta Berriz, Zornotza eta Iurretako zinegotziak Argazkia: ARGIA.

Gueñes Itsaso goi tentsioko lineak, 30 metro zabalerarekin 74 kilometro luzetan gure lurraldea zatikatuko du, iada nahiko zigortua dugun lurraldea. Honek fauna eta landareriaren gain, eta ingurumenean inpaktu larriak sortuko ditu; eta era berean, lurren nekazal balioa galtzea ekarriko du. Guzti hau gainera inolako justifikazio barik.

Tentsio lerro honen plangintza pasa den hamarkadan egin zen, ustez, erabat zaharkiturik gelditu diren aurreikuspen makroekonomikoei eta eskaera energetikoari erantzuteko. Benetako arrazoia, baina, espainiar sistemaren gainprodukzio energetikoa Frantziara eramatea da (instalatutako ahalmena 105.308 MWkoa da, eta 2016ko eskariaren puntu gorena 40.489 MWkoa izan zen). Gure osasuna eta ingurumena, beste behin ere, oligopolio elektriko baten mesedean jartzea da Gueñes -Itsaso goi tentsio linearen helburua. Goi tentsio linea hauek enpresa elektriko handiek beraien negozioak mantentzeko eta gure argindar fakturak igotzen jarraitzeko behar dituzten “autobide elektrikoak” dira.

Osasunean ere eragina izango du goi tentsio linea honek. Ugariak dira frekuentzia apaleko eremu elektromagnetikoak -goi tentsio lerroek sorturikoak- minbizi eragile direla dioten azterketak, eremu elektromagnetiko horien inguruan haurrek leuzemia izateko arriskua areagotzen dela azpimarratuz. Gainera, Estatu espainiarrean dauden eremu elektromagnetikoen esposizio neurriak zaharkituta daude Europar Legebiltzarraren eta Europar Kontseiluaren arabera. Espainiar araudiak 100 mikro-teslako muga ezartzen du, aldiz, FEMP-k (Federación Española de Municipios y Provincias) eta Osasun Ministerioak aholkatzen dute “0,4 mikro-teslatik gora jasaten duten herrietan azterketa epidemiologikoak bultzatu behar direla”; gaur egun, ez da halakorik egin.

Kontuan izanik trazatu honek negatiboki eragingo diola igarotzen dituen 26 udalerriri; kontutan izanik, instalazio hauek gune jendetsuetatik urruntzeko beharra dagoela Europar Batasunak jartzen dituen arreta irizpideek jarritakoaren arabera; eta kontutan izanik gure nekazal ingurua, ondarea eta ingurumen baloreak babesteko beharra, Gueñes-Itsaso goi tentsioko linearen proiektua bertan behar uzteko eskatzen dugu.

Eskaera honen harira, hasi dira mugimenduak linea pasako litzatekeen herrietan. Hala,  Berrizen goi-tentsio line berriaren aurkako erabakia aho batez   (EAJ, EH Bildu eta PSE) hartu zuten eta orain atxikimendua eskatuko diete herritarrei; Iurretan ere aho batez agertu dira aurka, kasu honetan udal batzordean.

 

Martxoak 30/ Bilbon energiaren oraingo egoerari buruzko hitzaldia

20170323hitzaldi RGBHurrengo ostegunean, martxoaren 30ean arratsaldeko 19:30etan, Eguzkik antolatutako energia buruzko hitzaldi bat egongo da  Errondako Herriko Tabernan (Bilbon) Eguzkizale konpartsaren, Ernai-ren eta Ikasle Abertzaleen laguntzarekin.

Koldo Navascuesek, Euskal Kontsumitzaileen Alkartearen lehendakaria, faktura elektrikoa ulertzeko gakoak emango ditugu eta argituko digu zergatik ia ezinezkoa den gure faktura gutxitzea, etxean beti argiak amatatzen egon arren; eta Alberto Ugartek, Goiener Elkartekidea, erakutsiko digu betiko enpresa handien aurrean gaur egun alternatibak dauzkagula eta, garrantzitsuena, gure ingurumenari errespetu osoz ematen.

Animatu eta etor zaitez!

Koldo Navascues

Koldo Navascues – EKA/OCUV

Alberto Ugarte

Alberto Ugarte – Goiener Elkartea

Asensiok berriz ere ziri potoloa sartu nahi digu, oraingoan saneamenduaren alorrean

Dama Berdeko zubia, Tolosan, Oria gainean. Ezkerreko zubi-begia ez da, berez, zubi-begi bat, Zelai ibaiak Oriarekin bat egiten duen lekua baizik.

Dama Berdeko zubia, Tolosan, Oria gainean. Ezkerreko zubi-begia ez da, berez, zubi-begi bat, Zelai ibaiak Oriarekin bat egiten duen lekua baizik.

Uraren Munduko Eguna dela eta, Ingurumen diputatu José Ignacio Asensiok zera esan du: “Europako saneamenduko sistema onenetako bat dauka Gipuzkoak”. Badakigu politikoek, oro har, errealitatea beraien interesen arabera moldatzeko berebiziko gaitasuna dutela, baina zer premia, zer “nezesidade” zuen Asensiok horrelako ziri potoloa sartzen ibiltzeko? Ikus dezagun…

Azken hamarkadetan saneamendu-kontutan aurrera egin dela begi-bistakoa da (egia esan, besterik ez genuen behar), baina hori bezain begi-bistakoa da oraindik asko direla ibaietara araztu gabe isurtzen diren ur zikinak, nahiz eta Europar Zuzentarauak arazo horiek aspaldi konponduta egon behar zutela agindu. Horra hor, adibidez, Mutrikuko Mijoa erreka, zuzen-zuzenean Saturrarango hondartzan isurtzen duena; Pasai Donibaneko saneamendua, badia biziberritzeko planetan beti “ahaztua”; edo Zelai ibaian dauden eta Asensio tolosarrak bertatik bertara ezagutuko dituen gabeziak, Zelaik Oriarekin bat Tolosan bertan egiten baitu .

Isuri hauek eta beste batzuk (*) Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoarekin saneamendu-alorrean duen zorraren ondorio dira. Zorra, bai, Jaurlaritzak ez duelako bete orain dela hamar urte hartutako konpromisoa. Gainera, ez du ematen kitatzen hasteko inolako asmorik duenik, eta horren lekuko da Urkulluren gobernu berriaren aurrekontu-zirriborroa.

 

Gauzak horrela, Asensiok zera esatea zuen: “Azken urteotan saneamendu-kontutan asko aurreratu dugu eta aurreratzen jarraitzeko asmo sendoa dugu”, edo horrelako zerbait. Izan ere, nekez espero dezakegu diputatuak Jaurlaritzari zorra erreklamatzea, are gutxiago Ingurumen kontseilari berria haren alderdikide Iñaki Arriola dela kontuan izanik. Baina, arestian esan bezala, zer “nezesidade” zuen Gipuzkoak Europako ur saneamenduko sistema onenetako bat daukala esaten ibiltzeko? Arrazoi bakarra bururatzen zaigu: ziri potoloak sartzen ibiltzea adiktiboa da, eta Asensiok jarduera horri gehiegizko gustua hartu dio. Erraustegia ofizialki “ingurumen gune” bataiatu zuenean, marka oso goian jarri zuen, eta, jakina, hortik aurrera, dena maldan behera.

 

EGUZKI, 2017ko martxoa

 

(*) Gipuzkoan Jaurlaritzak gauzatzeko dituen saneamendu-proiektuei buruzko informazio zehatzagoa:

http://eguzki.org/2017/01/11/gipuzkoako-ibaien-saneamendua-eta-jaurlaritzaren-zorrak/

Korrika egin: Garoñan ihes erradiaktiboa!

GaulasterketaOndo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.

Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere.  Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.

Horrelako bat gertatuz gero, utzi dena eta atera korrika, ahalik eta urrutien joateko. Bilbo, Garoñatik 60 kilometrotara dago eta beraz, bere kutsadurako eremu barruan bete-betean, Bizkaiko gune gehienak eta Araba osoa bezala.

Txernobilen eta Fukushiman 200.000 lagun baino gehiago hil dira, 700.000 milioi euroko galerak, 500.000 desplazatu…. Ez dezagun Garoña zabaltzen utzi!

Orain korrika egin ezin duten herritarrekin, istripua egonez gero, istripu simulazioa nola egingo duten jakitea falta zaigu, alegia, nagusiekin, umeekin eta  mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin.

Ondoren Garoñaren kontrako Forokoek Iberdrolan utzi duten gutuna, istripuaren simulazioan laguntza eskaintzeko.

_Q8P0378_Q8P0384

GUTUNA

Iberdrola SA

Ignacio Galan Jauna

Iberdrolak antolatutako gaueko lasterketan laguntzeko prestutasuna

Garoñarekin kontrako Forokoak gaituzu eta gutun honen bidez Iberdrolak antolatutako gaueko lasterketan lagundu nahi duela adierazi nahi dizugu.

Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu duzuelako Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.

Korrika egiteak ezin hobeto adierazten du Txernobilen edo Fukushiman bezalako istripu bat Garoñan edo estatuko edozein zentraletan gertatuz gero egin behar dena: ez hartu etxeko ezer eta arropa gutxirekin ahalik eta lasterren hanka egin, ahalik eta urrutien joateko.

Ihes erradiaktiboen kutsaduragatik korrikalari batzuk hiltzeko arriskua dagoenez (ez dezagun ahaztu Txernobil eta Fukushimak 200.000tik gora heriotza kopurua kalkulatu dutela zenbait ikerketek) Forokoek neurketa erradiaktiboa egitea eskainiko die, kutsadura erradiaktiborik duten jakiteko.

Horrez gain, lasterketa San Mames futbol zelaitik pasatuko denez, bertan, ihesean doazen herritarren behin behineko kanpamentu bat jarri litekeela proposatu nahi dizugu. Gogoan izan behar dugu Txernobil eta Fukushiman 500.000 pertsonek haien etxetatik hanka egin behar izan zutela, gehienek betiko.

Orain korrika egin ezin duten herritarrekin, istripua egonez gero, istripu simulazioa nola egingo duten jakitea falta zaigu, alegia, nagusiekin, umeekin eta  mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin.

Lasterketa honek istripu nuklearrek sortzen dituzten hondamendi humano, ekologiko eta ekonomikoak hobeto ikustarazteko balioko duela uste dugu.

Adeitasunez,

2017.03.23

Garoñaren kontrako Foroa

garonarenkontrakoforoa@gmail.com

Ibilaldi gidatu eta errebindikatiboa Jaizubiatik barrena

Captura de pantalla 2017-03-20 a las 12.37.50Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antoltatuta, datorren igandean, martxoak 26, ibilaldi gidatu eta errebindikatiboa egingo da Jaizubiako harizti eta paduratik barrena, Plaiaundiko parkeraino.

Abiapuntua RENFEko Irungo Bentak tren-geltokia izango da, 09:15ean. (Bada Donostiatik 08:45ean atera eta geltokiz geltoki doan tren-zerbitzu bat.)

Ibilaldia, bataz beste 8 kilometrokoa eta aldaparik gabekoa, golf-zelaiko hariztian hasiko da. Hortik iritsiko da Jaizubiako padurara. Padura hori Txingudiko eremu babesturen barruan dago, hau da, Natura 2000 Sarearen barruan. Plaiaundiko parkean bukatuko da, 12.30ak aldera.

Ibilaldian, parajea ondo ezagutzen duten pertsonek bertako balioak agerian utziko dituzte. Halaber, eremu babestua arriskuan jartzen duten hainbat arazoren berri emango dute. Arazo horietako asko erakunde publikoen utzikeriaren ondorio dira. Horra hor Zubimuxu errekako egoera tamalgarria, Irun-Hondarribia bidegorri-proiektua edota Plaiaundiko kirol instalazioak. Instalazio horiek hor jarraitzen dute, nahiz eta okupatzen duten espazioa lehengoratu behar den, hau da, naturgune bihurtu behar den, 2019rako. Europako Batzordeak isun garrantzitsuak jarriko ditu, bestela.