Bizikleta eta bidegorriak Oreretan: bideo emanaldia, solasaldia eta bizikleta martxa

Bidegorriak _orereta _kartela 2

BIZIKLETA BADUZU, HAU INTERESATZEN ZAIZU

Eguzki talde ekologistak hilabete honetan, urriaren 16an, Errenteria-Oreretako bidegorri sareari buruzko bideo-emanaldia eta ondoren horren inguruko solasaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Xenpelar etxean, Madalen kaleko 34. zenbakian, arratsaldeko zazpitan. Bertan, bizikleten udal sarearen azterketa eta proposamen bilketaegin da, baita herriko bidegorrian zehar urriaren 20an, Gamon Zumarditik goizeko 10etan egingo den irteeraren zehaztasunak azalduko ere.

Solasaldian Gurpil Artea elkarteak parte hartuko du.

Orereta bidegorria bideoa irudia 3

Orereta-Errenteria 2019-10-09

Ehiza-aldi berriaren lehen asteburua baino ez da pasatu, eta dagoeneko badugu tiroz zauritutako lehen hegazti babestuaren berri

Ez da, noski, atzo Jaizkibelen botatako belatz txikia, baina belatz txiki bat da. Argazkia Jesus Mari Lekuonak utzi digu.

Ez da, noski, atzo Jaizkibelen botatako belatz txikia, baina belatz txiki bat da. Argazkia Jesus Mari Lekuonak utzi digu.

Asteburu honetan hasi da ehiza-aldi orokor berria eta dagoeneko badugu tiroz botatako lehen hegazti babestuaren berri. Belatz txiki bat da (Falco columbarius), Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoak “bakan” gisa sailkatzen duena.

Jaizkibelen txango bat egiten ari zen pertsona batek atzo igandean aurkitu zuen. Igeldoko Arrano Etxera eraman eta han berretsi zuten hegaztiak zauri itsusi bat bazuela hegoan, tiroz egindakoa.

Belatz txiki hau ehiza-aldi honetan bota duten legez babestutako lehenengo hegaztia izan da, baina, zoritxarrez, ez da azkena izango, urtero bezala, hamaika botako baitituzte; hobeto esan, botatzen ari baitira. Hau da ezagutzen dugun lehenengoa, baina kontuan izan behar da botatako guztietatik kasu bakan batzuk baino ez garela ezagutzera iritsiko.

Oraingoan ere, Eguzkik salaketa jarriko du Ingurumen Fiskaltzan. Egia da horrelako kasuetan tiro egin dutenak oso gutxitan identifikatzen dituztela, ezta “ehiztari onez” inguratuta daudenean ere, eta, ondorioz, salaketak, gehienetan, artxibatzen direla. Baina, hala ere, salatzen jarraituko dugu. Batetik, hemen delituak egiten ari direla bistaratzeko. Izan ere, babestutako espezie bat botatzea delitua izan daiteke, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena. Bestetik, ehiza-politika publikoak, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiarena, salatzeko. Izan ere, gure ustez, Foru Aldundiaren ehiza-politikak legez babestutako hegaztiak botatzeko aukera handiak ematen ditu. Ehiztarien artean klientelismoa sustatzeak bioaniztasuna babesteak baino gehiago axola dionez, ez du neurririk hartzen. Horra hor zer egin duen aurten: Ulian ehiza berriz ere baimentzea edota pagausoaren ehiza-aldia luzatzea. Aldiz, babestutako espezie bat botatzen dutenean ehiza-lerroak kudeatzen dituzten elkarteei ardurak eskatzea burutik ere ez zaio pasatzen. Portzierto, 2016an horrelako beste kasu bat salatu genuen Jaizkibelen. Kasu hartan belatz handi bati tokatu zitzaion (Falco peregrinus). Inork ez zuen ezer ikusi, jakina.

EGUZKI, 2019ko urriaren 14an

Iruñerriko hondakinak Tuterara?

Gongorako zabortegia betetzear dagoela, Iruñerriko Mankomunitateko hondakinegin zer egin behar den mahai gainean dago. Tuterara eraman litezke, El Culebretera. Edo Zubietako erraustegira. Imarkoainen ere bada planta berri bat irekitzeko proiektu bat. Honako artikulu honetan 3 Erreen Konpainiak egoera aztertzen du.

TESTU HAU OSORIK GAZTELANIAZ BAKARRIK IRAKUR DAITEKE

AIAKO HARRIA PARKE NATURALARI BURUZKO ERAKUSKETA ORERETAN

AHPN kartela

Eguzki talde ekologistak, urriaren 14tik 26ra, Aiako Harria Parke Naturala/Kontserbazio Bereziko Eremuari buruzko erakusketa bat antolatu du “Aiako Harria Parke Naturala benetan babestuta al dago?” izenburupean Errenteria-Oreretako Xenpelar etxean, Madalen kaleko 34. zenbakian. Bertan gaiari buruzko argazkiak, bideoak eta bestelako materiala ikusgai izango da, eta Añarbe baso-erreserbaren gaiak leku propioa izango du.

Aiako Harria Parke Natural izendatu zen 1995. urtean, eta, ia 20 urte beranduago (2013an), Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena lortu zuen 2000 Natura Sarearen parte bihurtuz. Aurtengo azaroan eremu hori kontserbatzeko edo/eta horren egoera hobetzeko ezarritako helburuak eta neurriak lortzeko sei urteko epea betetzen da, eta betetze-maila ez ote den txikia izango kezkatua dago Eguzki taldea. Gure kezka erakusketaren izenburuan adierazi nahi izan dugu.

Bideo honek agerian uzten du birziklatze-kontuetan itxurakeria handia dagoela

kale-garbitzaileaHonako bideo hau gaur goizean grabatua da, Lasarte-Orian, ahateen parkean, Brigidetako komentu ondoan. Bertan argi ikusten denez, kale-garbitzaileak paperontzi guztiak, edozein koloretakoak direla, poltsa berean husten ditu:

https://www.youtube.com/watch?v=iZkOGYQ_Si8&feature=youtu.be

Guk dakigula, praktika arrunta da, Lasarte-Orian ez ezik beste hainbat herritan ere. Hori bai, gutxitan izaten dugu praktika hori hain garbi dokumentatzen duen bideorik.

Erantzulea ez da kale-garbitzailea, jakina. Izan ere, berak enkargatu dioten lana baino ez du egiten. Erantzulea da itxurakerian oinarritzen den sistema bat. Alde horretatik, Lasarte-Oriako kasua paradigmatikoa da. Birziklatzeari dagokionez, Lasarte-Oriako Gipuzkoako herrien artean atzeko tropelean dago. Hori bai, gero koloretako paperontziak ditu, itxura egitea beste helbururik ez dutenak.

Eta, gainera, alkateak “prozesu partehartzaile” bat abiatu du. Behar bezala birziklatzeko sistema eraginkor bat ezartzeko? Ezta hurrik eman ere: lurpeko edukiontziak mantendu edo denak lur gainekoekin ordezkatu nahi ote ditugun galdetzeko. Kontua da inguru-minguruetan ibiltzea eta ez birziklatzea. Azken batean, erraustegia elikatzeko alpistea ere nonbaitetik atera beharko da, ezta?

“Prozesu partehartzaileari” buruzko honako testu hauek gomendatzen dizkizugu:

http://eguzki.org/2019/09/23/zaborrontziak-lurrazpikoak-edo-lur-gainekoak-eztabaida-faltsu-horrek-benetako-arazoa-ezkutatzen-du-lasarte-oriak-jarraitzen-du-azken-putz-izaten-birziklatze-kontuetan/

http://eguzki.org/2019/09/28/birziklatzeari-behingoz-behar-bezala-heldu-ordez-berriro-ere-inguru-minguruetan-dabil-lasarte-oriako-alkatea/

Ehizaren kudeaketa (eza) Gipuzkoan

cazadorLur

Martxotik hasi eta iraila bitartean Gipuzkoako Ehiztarien Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko tira-bira lotsagarria irakurri eta entzun dugu prentsan. Ohituta gaude baserritar eta abeltzainen interesak aitzakia hartuta lehen sektoreko enpresa eta bestelako lobbyak Aldundia nola estutzen duten ikustera; eta beste behin, joko zikina nola baliatzen duten agerian gelditu da.

Kasu honetan ehiztarien federazioak dira demagogia hutsean oinarrituta aritu direnak euren jarduera mugatzen duten baldintzak saihesteko. Martxoan hasi zuten Aldundiarekiko gatazka, estrategia modura ehiza larria egiteari utzita. Jakin badakite orkatzek, eta bereziki basurdeek, kalteak eragiten dituztela soro-zelaietan, eta hori xantaia modura baliatuz, Aldundiak urtero argitaratzen duen ehiza-agindua baldintzatu dute euren kalterako ziren neurriak ez hartzera behartuz. Deigarria izan da, bestalde, akordioa itxi eta berehala Gipuzkoako ehiza federazioek ateratako oharra Imanol Lasa Zeberio Aldundiko Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Diputatua zorionduz euren eskaerei entzuten jakin duelako. Argi utzi dute Aldundiak arlo honetan duen jokabidea.

jabali-300x198Benetan basurdea izurriten bihrtu da? Nork neurtu du hori? Zenbat daude ? Zenbat "sobratzen" dira?

Baina, akordio horrek ehiztariak baino ez ditu poztu, hain izan da lotsagarria akordioa eta ehiztarien aldebakarreko greba osoa.  EHNE eta ENBA sindikatuek argi erakutsi dute euren ezinegona ez Aldundiak ez dituelako auzi honetan kontuan hartu. Modu lotsagarriak erabiliak izan dira, eta salatu dutenez, akordioan euren interesekoak ez diren edota euren interesen kontrakoak diren baldintzak adostu dituzte ehiztariek eta Aldundiak.

Naturkonek hau guztia urrutitik jarraitu du, Aldundiak ez gaituelako kontuan hartu ere egin auzi honetan. Hainbatetan salatu dugun bezala, gure iritziz, lotsagarria da ehizaren kudeaketa Gipuzkoan. Ikerketa zientifikoan eta bioaniztasunaren azterketan oinarritutako ezagutzak albo batera utzita, Aldundiak ehiza-araudia ehiztarien interesen salerosketa gauzatzen den merkatua bailitzan kudeatzen du. Haien nahiak lehenesten ditu gizartearen eta ehiza larriak kaltetutako lurjabeen gainetik.

Lotsagarria eta salagarria da egoera. Gure gizarteak ehizaren jarduera inoiz baino ozenago salatzen duen garaian, bioaniztasunaren galera, eta oro har, krisi ekologiko globala kalean manifestazioetan salatzen den garaian, Aldundiak ehiza-araudia federazioekin negoziatzen du haien interesak gizarte osoarenak direlakoan.

Ehizaren kudeaketa ezin da ehiztarien interesen menpekoa izan; besteak beste, Gipuzkoako ehiztarien federazioek zientzialari eta ikerlarien lana ez ezik, gizartearen eskakizunak erabat arbuiatzen dituztelako (Uliako kasuak erakusten duen bezala). Ondorioz, eta nekazal sindikatuek egin bezala, Aldundiari eskatzen diogu ehiza larriaren zein xehearen kudeaketan kontuan har ditzala ehizaren kontseiluan parte hartzen duten eragile guztiak.

Izan ere, txosten teknikoak eta ikerketa zientifikoak ardatz hartuta, ehiza-kontseiluko adituen artean eztabaidatu beharko litzateke ehiza-agindua, ez parte interesatuen eta politikarien arteko ezkutuko bileretan.

Naturkon, 2019 urriaren 1ean.

Naturkon-parataideen-anagramak-txikian