All posts by Barakaldo

AHTri buruzko hitzaldia San Bizenteko Jaietan

AHTren egoera eta tartalarien prozesua.

HITZALDIA-CHARLA

AHTren egoera eta tartalarien prozesua.
Hizlariak: TARTALARI BAT
Asteazkena 22, 19:00ean San Bizenteko Kultur Etxean
—–
Situación del TAV y proceso contra los tartalaris
Ponentes: UN TARTALARI
Miércoles 22, a las 19:00 en la Casa de Cultura de San Vicente
Gora San Bizenteko Jaiak!!!

Irungo Udala: Bete ditzatela Txingudiko padurak babesteko legeak

Irungo Udala: Bete ditzatela Txingudiko padurak babesteko legeak

Txingudi faunaTxingudiko hezeguneak nazioarteko araudi ugariren bidez babestuta daude, horietako batzuk nazioartekoak, bai Gipuzkoan, bai Lapurdin ere, habitaten eta fauna eta flora basatietako espezie basatien zaintza-egoera bermatzeko:

1.    Hegaztientzako Babes Bereziko Gunea (HBBG)

2.    Zaintza Bereziko Gunea (ZBG)

3.    RAMSAR Hitzarmenean Nazioarteko Garrantzia duen Hezegunea.

4.    Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Berezia.

5.    Arrêté de Biotope.

6.    Zone Naturelle d´Intérêt Écologique, Faunistique et Floristique (ZNIEFF).

7.    Zone Importante pour la Conservation des Oiseaux (ZICO).

Bestalde, 2013ko uztailaren 18an, jakin dugu Irungo Udalak kirolgune batzuk konpontzeko lanak egin behar dituela eta, haien artean, “Plaiaundiko atletismoko pista” (Txingudi) aipatzen da.
Ez dugu ulertzen Irungo Udalaren jarrera; izan ere, atletismoko pista eta errugbiko zelaia baimentzen eta mantentzen jarraitzen du, nahiz eta aspaldi egon behar zuten beste leku egokiago batera lekualdatuak. Jarrera horrekin, Plaiaundiren birsorkuntza integrala oztopatzen ari da, eta atzeratu egiten ditu hegazti migratzaileentzat ingurunearen kalitatea nabarmen hobetuko luketen planak. Horrela, Plaiaundiko Parke Ekologikoa sortu eta kalifikatu zeneko funtzioa baliogabetzen ari da.
Bestalde, onartezina da gaur egun oraindik Bidasoko Irletan (Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Bereziaren barruan Erabateko Babespena duen cunea) kontrolik gabeko eta legez kanpoko nekazaritza-lanak inpunitatez burutzen  uztea.

Bestaldetik, ulertezina da aipatu Plan Bereziak Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibiaertzetarako onartutako Ingurumen Lehengoratze lanak gaur egun oraindik burutu gabe jarraitzea.

Txingudiko guneak berebiziko garrantzia du, Europako milaka hegazti migratzaileek leku hori baitute nahitaezko pasabide, atsedenleku eta babesleku.

Horregatik guztiagatik, honako hau ESKATZEN DIOGU Irungo Udalari:

  1. Bete dezala indarrean dagoen legeria eta beste legezko leku batera alda ditzala Plaiaundiko atletismoko kirol-ekipamendua errugbiko zelaia, atletismoa eta errugbia baldintza egokietan egitea bermatuko duten instalazio duinak eraikiz, Irungo eta Hendaiako natur balioen zaintzan eragin gabe eta premiagabeko gatazkak sortu gabe.
  2. Udal honek ganoraz har ditzala Txingudiko paduren kudeaketa eta haren babes-markoa eta Bidasoako irlen eremua giza-erabilera eta presio orotatik aska dezala, bertako habitatak behar bezala egokituz, zaintzeko araudiak behartzen duen moduan. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin batera, gauza dístala Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibaiertzen ingurumen lehengoratzea.

3  –  Bazter dezala hezeguneetara iristeko azpiegitura berrien eraikuntza, horrek suposatuko lukeen giza presioaren emendioak Txingudiko nidifikazio eremuetan eta fauna eta floraren babes funtzioan izan dezakeen kalteak direla eta.

 Bidasoaldeko Lagunak

       Eguzki, erakunde antinuklear eta ekologista

       Itsas Enara Ornitologia Elkartea

       Ekologistak Martxan

       Haritzalde Natur Taldea

       Ugatza Ornitologia Elkartea

       Arkamurka Natur Elkartea

       Zumaia Natur Taldea

       Zestoako Natur Taldea

       Erkaxo, Azpeitiako Natur Taldea

       Mutriku Natur Taldea

       Okil Beltza Natur Taldea

       Osina Natur Taldea

       Landarlan Natur elkartea

       Herrio Natur Taldea

       Berdeak

       Saiak,

       Orgambidexka Col Libre 

       Groupe Ornithologique des Pyrénées et de l’Adour (GOPA).

       Rios con vida

Ur-garden

 

5. EDUKIONTZIA: TESTIGANTZA HUTSEZKO ESPERIENTZIA

Pasadan astean, 5.edukiontzia gure herrian ezartzeko esperientzia pilotuaren zenbait alderdi negatibo azaleratu genituen arren, esperientzia honen inguruko informazioa jasotzeko eta honetan izena emateko epea bukatu arte ez genuen balorazio zuzena egin izan nahi. Behin, epea bukatuta eta datuak eskuan ditugularik balorazioa egiteko moduan gaudela uste dugu:

1.    Parte hartze eskasa:

Guztira (bi auzoak batera) 331 familia inguruk izena eman dute, gehienak Urban-Galindoak izan direlarik. Euskal Autonomi Erkideagoan, familiek batez beste 2,48 kide dituztela kontuan harturik, gutxi gorabehera 820 barakaldarrek izena eman dute. Urban-Galindon eta San Bizenteko Dorreetan guztira 6.534 biztanle bizi badira, bi auzo horietan bizi diren herritarren %12,54ak izena eman du. Hau da, Barakaldoko biztanleriaren %0,82ak bakarrik parte hartuko du.…..

…….

La semana pasada, mostramos ciertos aspectos negativos de la experiencia piloto para instalar el 5º contenedor en nuestro pueblo, pero no quisimos hacer una valoración completa hasta la finalización del plazo de inscripción. Pues bien, una vez finalizado el plazo y con algunos datos en la mano queremos destacar varios aspectos:

1.     Participación escasa:

En total (ambos barrios incluidos) se han apuntado alrededor de 331 familias, la gran mayoría en Urban-Galindo. Teniendo en cuenta que en la Comunidad Autónoma Vasca cada familia tiene de media 2,48 miembros, aproximadamente 820 barakaldeses/as han dado su nombre. Si entre Urban-Galindo y las Torres de San Vicente viven 6.534 personas, la participación ha sido de un 12,54% de los residentes en esos dos barrios. Es decir, solo el 0,82 % de los/as habitantes de Barakaldo participarán en la experiencia.

(Más abajo en castellano)

5. EDUKIONTZIA: TESTIGANTZA HUTSEZKO ESPERIENTZIA

Pasadan astean, 5.edukiontzia gure herrian ezartzeko esperientzia pilotuaren zenbait alderdi negatibo azaleratu genituen arren, esperientzia honen inguruko informazioa jasotzeko eta honetan izena emateko epea bukatu arte ez genuen balorazio zuzena egin izan nahi. Behin, epea bukatuta eta datuak eskuan ditugularik balorazioa egiteko moduan gaudela uste dugu:

1.    Parte hartze eskasa:

Guztira (bi auzoak batera) 331 familia inguruk izena eman dute, gehienak Urban-Galindoak izan direlarik. Euskal Autonomi Erkideagoan, familiek batez beste 2,48 kide dituztela kontuan harturik, gutxi gorabehera 820 barakaldarrek izena eman dute. Urban-Galindon eta San Bizenteko Dorreetan guztira 6.534 biztanle bizi badira, bi auzo horietan bizi diren herritarren %12,54ak izena eman du. Hau da, Barakaldoko biztanleriaren %0,82ak bakarrik parte hartuko du.

Esperientzia hau ere burutu duen Gallarta Barrutiarekin (5.107 biztanle, Abanto-Zierbana Udalerria) alderatuz gero, honetan parte hartzea handiagoa izan da, %39,68 herritarrek (800 familia inguru) izena eman dute eta.

Herri honetan egin duten kanpainaren nondik norakoak ez ditugu ezagutzen, baina Barakaldoko Udal Gobernuak eman den desberdintasun hau aztertu beharko lukeela uste dugu,  etorkizunean parte hartzeak gora egitea helburua bada behintzat.
(*)Aurrera jarraitu aurretik, datuak zeharka lortu ditugula aipatu beharra daukagu, momentuz ez baitago estatistika ofizialik eta etorkizun hurbil batean datu hauek behar bezala aztertu eta garrantzitsuena dena argitaratuko dituztenaren inguruko zalantza handiak dauzkagu.

2.    Informazio kanpaina eskasa:

•    Informazioa jasotzeko eta izena emateko epea aldi berean eman dira. Gure ustez, herritarrek izena emateko, honen inguruko informazioa aldez aurretik jasotzea ezinbestekoa da.

•    Informazioa eta izena emateko epea laburra. Herritarrek, 9 eguneko (azaroaren 15etik 23ra) epea eta bi informazio puntu (San Bizenteko Kultur Etxea eta Lasesarreko Udal Polikiroldegia) baino ez dituzte izan.

•    Informazioa zabaltzeko baliabide gutxi. Jendea informazio puntuetara bideratzeko (erakartzeko) udaletxearen web orrialdea, kartelak (etxe atarietan), eta panelak autobus geltoki bakar batzuetan, baino ez dituzte erabili. Zergatik Udal Gobernuak ez ditu eskuragarri dituen bestelako baliabide batzuk erabili? udal bandoak eta asanbladak, triptikoak postontzietan, esate baterako.

3.    Non daude edukiontziak?

Esperientzia jadanik martxan da baina edukiontziak oraindik ez daude jarrita. Hauek aldez aurretik ez jartzearekin, jendea erakartzeko beste aukera bat galdu dute.

Informazio hau kontuan harturik, ozen esan dezakegu esperientzia honen helburua ez dela birziklapen tasa handitzea, zaborren kudeaketaren inguruan, egun, beste herri batzuetan ematen ari den eztabaida sakona alde batera uztea baizik. Eta bide batez, zaborren inguruan neurriak hartzen ari direnaren ideia faltsua herritarroi helaraztea.

Baina, gu, ez gara, gure eskaeretatik desbideratuko, zaborren kudeaketan, beste gai askotan bezala, herritarrok badaukagu zeresana eta iritziak eta ideiak jasotzeko eta eztabaidatzeko biderik onena, behin baino gehiagotan eskatu ditugun udal-kontseiluak dira.
Beraz, orain arte, gai honen inguruan egindako eskaera guztiak bakar batetan laburbildu daitezke: Udal Gobernuari, eta eskuduntza daukaten beste instituzioei, Hondakinen inguruko Udal-Kontseilua eratzeko eskatzen diegu.

Barakaldon, 2013ko azaroaren 28an

PRESTIGE, INPUNITATEARI STOP

Kalte ekonomiko zein sozial larriak pairatu genituen duela 11 urte. “Prestige” petroleontzia zela eta, Penintsula nahiz mundu mailan eman zen ezbehar ekologiko astunenetarikoa gertatu zenetik.

Pretige, animaliakGaur egun, oraindik, Rajoyren arabera “hilillos de plastilina” ziren haiengaitik ez da eman erantzunkizun politikorik, ezta dimisiorik ere.

Orduan ere haserrarazi gintuzten, eta orain, gure usteak baieztatzean, haserrealdia are handiagoa bilakatu da. Hondamendi haren erantzuleak zigorgabe deklaratu baitituzte.

Guzti honen hasiera, oso toxikoak diren petrolio-hondakinen milaka tona, desegitear zegoen ontzi batean itsasoratzea erabaki zutenean eman zen. Hala, itsaso zabalean ehunka kilometro egin behar zituelarik.

63 milioi litro txapapoteren isurketarekin, kostaldeko ehunka kilometro kutsatu ziren, ekosistema osoari kalte larriak eraginez. Garbiketa lanean aritu ziren bolondres nahiz arrantzaleek ere kutsadurak eragindako kalteak pairatu behar izan zituzten. Euretariko askok, gaur egun ere, buruko minak, arnasketa gaitzak, begietako narritadurak, heste eta urdaietako arazoak, etab. jasaten dituztelarik.

Coruñan burutu den epaiketan, ezbehar honen erantzuleak ez dira akusatuaren aulkian jarri. Politikariak, ontziaren jabea, ontzia ustiatzen zuena edota ontzi hauei hain baldintza txar eta karga arriskutsuekin itsasoratzea baimentzen zienak… ez dira ezeren erantzule. Ez da zehaztu ere, eragindako kalte guztiengatik ekonomikoki nork ordainduko duen. Eta larriena, hurrengoa dugu: ez da inolako neurririk hartu etorkizunean “Prestige”-n antzeko kasu bat gerta ez dadin.

Barre egin digute guztioi. Batez ere, kostaldean garbiketa lanetan aritu ziren milaka bolondres eta arrantzaleei. Eurak, hiru botereak, dira tartakadak ematen dabiltzanak. Eta ez, hain zuzen ere, merenge tartakadak, txapapote toxikozko tartakadak baizik.

Pertsonaia hauek, kapitalismo basatiaren defendatzaile sutsuak, patrikak txanponez betetzeko asmo hutsarekin, ez dute eskrupulorik. Baimentzen baldin badiegu, berriro berdina egingo lukete. Eta hala, gure etorkizuna eta datozen belaunaldiena babesteko helburuarekin, berriro txapapotez zipriztindurik aurkituko ginateke.

Eguzki