Garoñaren kontrako Foroak zentrala betirako itxi eta eraistea eskatu du Iberdrolako Akziodunen Batzarraren aurrean

IMG-20160408-WA0010Gaur goizean, Garoñaren Kontrako Foroaren parte diren hainbat eragile sozial, ekologista eta sindikalak Iberdrolako Akziodunen Batzarraren sarreran elkarretaratzea egin dute zentrala betirako itxi eta eraitsi dezatela eskatuz.

Txernobyleko istripu nuklearraren 30. urteurrena betetzen da aurten baita Fukushimaren 5. urteurrena ere. Orain arteko ondorioak tamalgarriak izan dira: 200.000 hildakobaino gehiago, 500.000 desplazatu, malformazioak, 680.000 eurotako galerak… Hala eta guztiz ere Iberdrolak eta Endesak Garoña berriz ere martxan jarri nahi dute, dagoeneko deseginik egon beharko baluke ere (bere jarduera eteteko data 2013ko uztailaren 6an ezarririk zegoen baina PP-k atzera bota zuen). Zentral honek etorkizunerako belaunaldientzako arrisku ikarragarria suposatzen duela gogorarazi nahi du du gizarteak berriz ere, bertako iturri berriztagarriak eskura izanik, onartuko ez dugun arriskua.

IMG-20160408-WA0013

Berriztagarrien aldeko irudi faltsua

Akziodunen Batzarraren 2015eko txosteneko datuen arabera (webgunean eskuragarri), Iberdrolak partizipazioak ditu Estatuko 6 zentral nuklearretan. Iinstalatutako potentziaren % 13 da hori, eta, hala ere, berriztagarrien aldeko irudia zabaldu nahi dute. Izan ere, Bilbo zurikeriaz bete dute azken astean: bizitaxiak, isurpoenik gabeko autobusak, iragarkiak garraio publikoetan eta doako bidaiak tranbian, pedalen bidez eragin beharreko haize-errota txiki bat…Haatik, ezkutatu egiten dute ekoizten duten kWh bakoitzeko, 0,21 kg CO2 eta aktibitate handiko zabor erradiaktiboen 0,31 mg sortzen dituztela. Horrek esan nahi du Euskadiko batez besteko etxe batean Iberdrolaren elektrizitatea kontsumituz gero, 708 kg CO2 eta aktibitate handiko eta iraupen luzeko zabor erradiaktiboen 1,08 g sortzen direla.

Jabetu behar dugu alternatiba iraunkorrak existitzen direna, elektrizitate guztia iturri berriztagarrietatik sortzen duten kooperatibak eta enpresak egon badaudena, kWh bakoiotzeko, 0 g CO2 sortzen dutenak eta hondakin erradiaktiboen beste horrenbeste. Hori dela-eta, gero eta jende gehiago ari da Iberdrolatik eta erregai fosilak kontsumitzen eta hondakin nuklearrak sortzen dituzten konpainietatik deskonektatzen. Iberdrolak, berdea delakoan, bere burua zuritu nahi izan arren eta denok engainatu nahi izan arren, gero eta gehiago gara bere energia kutsatzaileari eta berriztagaitzari bizkar ematen diogunak.

GAROÑAREN KONTRAKO BIZKAIKO FOROA

Argazkiak ikusi hemen https://drive.google.com/open?id=0ByOm9EsnRurNRTFDY3ZLTEREVDQ

Garoñarekin moztu !

ZZZZZ

Datorren 14an, osteguna ,hitzaldia emango dugu argindarraren faktura irakurtzen ikasteko eta energia berriztagarrien kooperatibak zer diren azaltzeko.

 

Jendeak bere etxeko faktura ekartzen badu, ze potentzia daukan kontratatuta ikusiko dugu, eta potentzia jaitsi ahal duen azalduko diogu, horrela dirua aurrezteko.

 

Hitzaldia Ondarroan izango da arratsaldeko 6,30etan, eraskusketa aretoan.

 

IBERDROLAri boikot. GAROÑA itxi orain.

 

 

 

Errekabeltzeko saneamenduan atzerapen berria salatu du Eguzkik

Errekabeltz Bazkardon Oriaratzen 4 (1)

Ziako erreka, Andoain (Gipuzkoa)

 Ziako errekako edo Errekabeltzeko saneamendua berriro atzeratu dela salatu du Eguzkik. Atzerapena hamarkada batekoa ere izan daiteke, gainera. Izan ere, Plan Hidrologiko berriak Errekabeltzerako lan gehienak 2022-2027ra arte ez egitea aurreikusten du.

Kontuan izan, 2007an, erakundeek 2011 bitartean Gipuzkoako hainbat lan hidrauliko aurrera eramateko hitzarmen bat sinatu zutela eta lan horietatik bat Ziako errekakoa zela. Beraz, oraingo hau ez da inola ere lehen atzerapena. Orduan, 2007an, aurrekontua 3,8 milioi eurokoa zen, Eusko Jaurlaritzak Ura Agentziaren bidez ordaindu beharrekoa. Gaur egun, berriz, aurrekontua 5 milioi eurokoa da. Plan Hidrologiko berriak diru horretatik milioi bat 2016-2021eko epean inbertitzea aurreikusten du, eta gainerako lauak, hau da, lan gehien-gehienak, 2022-2027koan.

Beraz, Eusko Jaurlaritzari 2007an hartutako konpromisoa lehenago betetzera ezerk bultza egiten ez badio, Ziako errekako ur zikinak Oriara zuzen-zuzenean isurtzen jarraituko du beste hamar urtez, behintzat. Eta ez dira, ez, mendian sakabanatutako lauzpabost baserrietako ur zikinak, Ziako errekak Geltoki, Buruntza, Bazkardo, Kale Txiki, Gudarien Etorbidea eta Ama Kandida inguruko auzo zein industrialdeetako isuriak biltzen baititu. Izan ere, Adunako araztegia 2013an martxan hasi zenez geroztik, Errekabeltzekoa ez da Andoainen konpondu gabe geratu den saneamendu-arazo bakarra, baina bai larriena.

 Errekabeltz Bazkardon Oriaratzen 3 (1)

Glamour gutxiko proiektuak, baina ezinbestekoak

Egia da Oriako saneamendua aurrera doala, baina hori bezain egia da atzerapena izugarri handia dela. Adibide garbi bat: Lasarte-Oriako eta Usurbilgo Intertzeptorea, aipatutako bi herri horien saneamendua ahalbidetzen duena, martxan hasi berri da; bada, Europako Saneamendu Zuzentarauaren arabera, Lasarte-Oriak eta Usurbilek beranduenez 2000. urtean utzi behar zioten ur zikinak Oriara botatzeari.

Asko eta asko dira oraindik Oriara zuzen-zuzenean doazen ur zikinak. Plan Hidrologiko berriak agerian uzten du asko direla oraindik egiteko dauden saneamendu-proiektuak. Proiektuok, oro har, atzerapen handia pilatu dute, eta okerrena da, zenbait kasutan, behintzat, ez dela aurreikusten epe laburrean edo ertainean ere helduko zaienik. Are gehiago, Planak berak 2027 baino lehen egingo ez diren hainbat proiektu ere zerrendatzen ditu.

Plan Hidrologiko berrian errepikatzen den ideia bat hauxe da: egiteko dauden proiektuak egiten joango dira aurrekontu publikoek ahalbidetzen duten neurrian. Baina erakundeek, bereziki Eusko Jaurlaritzak, saneamendu-proiektuetara behar beste diru bideratzen ez badute, beste lehentasunak dituztelako izango da, beharbada proiektu “estrategikoagoak”. Saneamendu-proiektuak oinarri-oinarrizkoak bai, baina “estrategikoak” ez omen dira, eta ulertzen dugu politikoentzat ia edozer saneamendua baino glamorurosoagoa izatea. Alabaina, guk, Bertolt Brechten urak gure errotara ekarriz, badakigu proiektu txarrak, txarragoak eta zitalak dauden bezala, proiektu onak, hobeak eta bikainak ere badaudela. Eta gero daude ezinbestekoak: horietakoak dira saneamenduarekin zerikusirik dutenak.

EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra, 2016ko apirilean.

Aroztegiako proiektu urbanistikoa gelditzeko eta herri galdeketaren alde apirilaren 23an

MANIFA2AROZTEGIA… ETA GERO ZER herri ekimenak deituta, Lekarozen (Baztan) aurrera eraman nahi duten AROZTEGIAKO egitasmo urbanistikoaren UGPS/PSISa gelditzearen eta egitasmo honen inguruan HERRI GALDEKETA babesteko, MANIFESTAZIOA egingo da APIRILAREN 23an, arratsaldeko 5:00etan Elizondon.
Parte hartzeko gonbiteaz gain, atxikimendu ere eskatzen dute, berau  www.aroztegiaetagerozer.eus sartuaz eman dezakezu.
Egitasmo hau gelditzeko arrazoi nagusiak:
– Urbanistikoak: lur ez-hirigarria erosi dutenak, orain 252 etxebizitza egin nahi dituzte rekalifikazioa tarteko, lur horren balioa 23 aldiz biderkatuz.
– Bizikidetza: Lerkarozek 300 biztanle ditu egun . Egitasmo honek 750 biztanle ekarriko lituzkeela uste da, Lekarozen bizi den kopurua ia hirukoiztuz.
  Baztango 15 herriek batuta 7800 dituzte eta etxe hutsen azken zentsoaren arabera (2001ekoa) 780 hutsik (%22a). Egun,babes ofizialeko etxebizitzak libre bihurtzeko bidean daude, saltzen ez direlako.
– Ingurumena: lurraren okupazioa ( etxebizitzak + golf zelaia), uraren premia berriak, paisajistikoak…
– Demokrazia eta partaidetza: informazio gardentasun eza arau izan den egitasmo honen inguruan. Bestalde, Lekarozen herri galdeketa bat egin zuten eta %67 egitasmoaren aurka agerrtu zen.

 

Iberdrolako Akziodunen Batzordearen aurrean ELKARRETARATZEKO DEIALDIA

Eguzkik (Garoñaren kontrako Foroaren partaidea), deialdia egiten du Garoñaren itxiera behin betikoa eskatzera.

cartel Junta Iberdrola

Helburua, Santa María de Garoña zentrala berriz ere martxan jartzeko saiakera salatzea da, Iberdrola zentralaren %50aren jabea izanik. Berriz ere martxan jartzeak, milaka urte iraungo duten hondakin nuklearrak sortzea ekarriko luke eta gainera istripu bat gertatzeko arriskua onartu beharko genuke, izan ere, zentrala guztiz zaharkiturik baitago, bere bizi-iraupena bete du iada. Elkarretaratze honekin, Garoña betirako itxi eta desegin dezatela eskatu nahi dugu berriz ere.

Apirilak 8, ostirala, 11etan, Euskalduna Jauregiaren aurrean

Garoñaren Kontrako Foroa

Julian Zapiain: “Zubietako operazio publiko-pribatuaren finantziazioa engainagarri bat da”

erraustegia 2016 apirilaIturria: Argia.

[Pello Zubiria Kamino] Julian Zapiain Alonso EHUko irakasleak kritikatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzadaz GHKk Zubietan orain errauste planta formula publiko-pribatu baten bidez eraikitzeko azaldu duen asmoa. Zapiainek konparatu du artean trompe l’oeil (gaztelaniaztrampantojo) teknikarekin margolariek lortzen dutenarekin; alegia, horma arrunt, itsusi eta lau bat bilakatzea bolumena daukan irudi bat, ondoko horma gezurti xarmagarriak erakusten duena bezala.

Gaztelaniaz zabaldu duen “Financiación ‘en diferido’. Trampantojo sistémico” artikulua laburbildurik, GFAk aipatu duen ‘Public-Private Partnerships’ formulak hasteko ezkutatzen du erraustegiak espero ez dituen irabaziak lortuko ez balitu nork bermatuko duen falta dena: erakunde publikoek jarri beharko dutela. Horrelako operazioetan parte hartzen duten konpainiek -Espainiako estatuan bederen- segurutik jokatzen dute, Bizkaian Artxandako tunelek egindako zuloan erakutsi den bezala.

Berme hori dela eta, eraikitzaileak, azpiegituren kudeatzaileak, lege aholkulariak, ingeniaritzak eta inbertsiogileak, denak daude interesaturik obrak ahalik eta aurrekontu handiena izan dezan eta kontzesioak ahalik eta epe luzeena.

Beste aldetik, inbertsio handi horiek baldintzatzen dituzte hondakinentzako bestelako alternatibak: beroa sor dezaketen hondakin guztiak eta gehiago behar dituzte erraustegien energiazko efizientzia lortzeko, errefusa bakarrik erreta lortuko ez luketena, horregatik kiskali behar dituzte kartoia, oihalak, plastikoak, olioa, pneumatikoak…

Markel Olano diputatu nagusia eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua Gipuzkoako hondakinentzako eredu berria aurkezten. (Argazkia: GFA)

Markel Olano diputatu nagusia eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua Gipuzkoako hondakinentzako eredu berria aurkezten. (Argazkia: GFA)

Horrelako operazioetarako erakunde publikoek emandako bermeak pasibo handiak dira baina pasibo ezkutuak, gaur inon kontabilizatzen ez direnak baina
etorkizun luzean (35 urte aipatzen dira) baliabide publikoak hipotekatzen dituztenak.

Konpainia pribatuek finantziazioa lortzeko jartzen dituzten baldintzetan datza beste perbertsio bat. Administrazio Publikoa da inbertsiogile pribatuak lortu beharreko kredituen bermatzaile eta honek ez du operazioa garestitu baizik egiten, finantza publikoen iraunkortasunak dauzkan ezegorkortasun arazoengatik.

Horregatik, operazioaren sustraian dagoen pribatizazio gogoak sortzen ditu “adiskidetasun” arriskutsuak ordezkari publikoen eta konpainia pribatuen artean, sustatzen du arriskurik hartu ez eta lanposturik sortzen ez duen kapitalismo rentista bat, erremediorik gabe ustelkeria dakarrena.

Zapiainek iradoki du Zubietakoa bezalako publiko-pribatu ereduek euskarri legal bakarra daukatela Espainiako estatuan, RDL 3/2011 errege dekretuaren 11. artikulua, bere definizio faltagatik aditzera ematen duena kontrol tresnarik gabe aritzeko borondatea.

Hala ere, aipatu legeari heltzeak behartzen duenez GFA agiri batean erakustera zergatik ezin duen erakundeak berak bere gain hartu pribatizatu nahi den zerbitzua, Zapiainek eskatu die Markel Olano diputatu nagusiari eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuari erakutsi dezatela agiri hori.

Amaitzeko, irakasleak eskatzen du operazioa analiza dadila aukera-kostuaren ikuspegitik, zergatik alboratu behar dituen dituen Gipuzkoako gizarteak bestelako aukerak, bere gain oso-osorik hartzeko erauste plantaren arriskuak, ekonomikoak eta bestelakoak.

Gaur ATTAC mugimenduko militantea eta ELAko kidea den Zapiain irakasleak 2011an Oñati Zero Zabor taldeak egindako “Errausketari ateak ixten” bideorako  azaldu zuen legealdi bukaera hartan agintariek Zubietako erraustegiaren finantziazioaren aitzakiaz kontratatu zituzten Swap toxikoak, oraindik ere Gipuzkoako gizarteak hilero ordaintzen dituenak.