Aginagako saneamendua datarik gabe atzeratu dela salatu du Eguzkik

DSC05052

Oria Txokoaldeko zubitik, Aginagarantz.

 Ur zikinak zuzen-zuzenean isurtzen dira Oriara,

Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu batean.

Eusko Jaurlaritzak Aginagako eta Txokoaldeko saneamendua berriz ere atzeratu duela salatu nahi du Eguzkik, eta oraingoan datarik gabe atzeratu, gainera. Izan ere, Plan Hidrologiko berriak 2027ra arte programatu dituen lanen artean ez da agertzen. Memorian, berriz, bai; memorian oraindik egin gabe dauden beste hainbat saneamendu-proiekturekin batera aipatzen da, baina “erakunde arduradunen aurrekontu mugatuek” lanok 2027 baino lehen programatzea “zailtzen dutela” ohartarazita (Programa de Medidas, 40. orrialdea). Alegia, Eusko Jaurlaritzak (Eusko Jaurlaritza baita zati gehiena ordaindu behar duena) ez duela lan hauetarako sosik ipintzeko asmorik, denbora puska ederrean, behintzat.

Kontuan izan behar da 2007an erakundeek 2011 bitartean Gipuzkoan egin beharreko hainbat lan hidrauliko hitzartu zituztela. Lan haietako bat Aginagako saneamendua zen, batez beste hiru milioi euroko aurrekontua zuena. Hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, Ura Agentziaren bidez, %75 ordaintzeko konpromisoa hartu zuen eta Añarbeko Urek, berriz, %25. Urteak joan dira, ordea, eta Aginagak saneamendurik gabe jarraitzen du. Eta ez hori bakarrik, baizik eta, esan bezala, Plan Hidrologiko berrian lan hauek edozein programaziotik kanpo utzi dituztela.

Egia da Aginaga ez dela nukleo handia, baina, alde batetik, 500 lagunen (gehi zenbait enpresaren) karga kutsatzailea gutxi ere ez da, eta, bestetik, kontuan izan behar da ur zikin horiek zuzen-zuzenean Oriara doazela Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu batean. Hain zuzen, KBE honen helburu nagusietako bat uraren kalitateari eustea da eta 5. helburu operatiboan espresuki aipatzen da Aginagako saneamenduaren beharra.

Ana Oregi Ingurumen sailburuak, orain dela gutxi Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldi batean, zera esan zuen: “Natura 2000 Sarea da Europaren apustu nagusia biodibertsitatea kontserbatzeko”. Baina gehiago ere esan zuen: “Administrazioak Natura 2000 Sarea babestera bideratzen duen euro bakoitzak 22 euro baino gehiago ematen ditu” (http://irekia.euskadi.net/eu/news/31411-ana-oregi-natura-2000-sarea-europaren-apustu-nagusia-biodibertsitatea-kontserbatzeko). Bada, adierazpen hauei erreparatuta, ondorioztatu genezake Aginagako saneamendua atzeratuz, ingurumenari kalte egiteaz gain, dirua eta guzti galtzen ari garela.

 

Glamour gutxiko proiektuak, baina ezinbestekoak

 

Orain dela gutxi esan genuen bezala, azken urteotan asko aurreratu da saneamendu-alorrean, baina, alde batetik, burutu diren lanak, oro har, oso atzerapen handiarekin burutu dira, eta, bestetik, oraindik egiteko asko geratzen da.

Plan Hidrologiko berrian errepikatzen den ideia bat hauxe da: egiteko dauden proiektuak egiten joango dira aurrekontu publikoek ahalbidetzen duten neurrian. Horren adibide da Aginagako kasua. Baina erakundeek, bereziki Eusko Jaurlaritzak, saneamendu-proiektuetara behar beste diru bideratzen ez badute, beste lehentasun batzuk dituztelako izango da, beharbada proiektu “estrategikoagoak”, AHT kasu. Saneamendu-proiektuak oinarri-oinarrizkoak bai, baina ez omen dira “estrategikoak”, eta ulertzen dugu politikoentzat ia edozer saneamendua baino glamorurosoagoa izatea. Alabaina, guk, Bertolt Brechten urak gure errotara ekarriz, badakigu proiektu txarrak, txarragoak eta zitalak dauden bezala, proiektu onak, hobeak eta bikainak ere badaudela. Eta gero daude ezinbestekoak: horietakoak dira saneamenduarekin zerikusirik dutenak.

 

Eguzki, 2016ko maiatzean

Apirilak 26, Txernobylgo istripu nuklear larriaren 30. urteurrena.

Garonarekinmoztu

Bihar da, apirilak 26, Txernobylgo istripu nuklear larriaren 30. urteurrena. Joan den hilabetean aldiz, Fukushimaren 5. urteurrena bete zen. 200.000 pertsonatik gora hil dira istripu hauen ondorioz, eta beste hainbestek gaixotasun larriak garatu dituzte, malformazioak, desplazamenduak…eta 680.000 milioi eurotako galera, momentura arte.

Energia nuklearraren inposaketak arrisku larria dakar bai osasunerako baita ingurumenerako ere, onartzeko prest ez gauden arriskua, eta horrexegatik, Garoñaren Kontrako Foroak mozio bat aurkeztuko du bihar Bilboko Udaletxean, bi helbururekin:

1) Hondamendi hauetako biktimen oraitzapenean 5 minututako isiltasuna egitea: 425 zentral nuklear daude oraindik ere martxan mundu osoan, beraz edozein momentutan errepikatu daiteke istripua berriro ere.

2) Udaletxeak manfiestu bat sinatu dezala, enegia mota hau baztertzeko bere eskuetan dagoen guztia egiteko konpromezua hartuz: Garoña, Chernóbil eta Fukushimara dagoen distantziaren kartel oroigarriak jarriz, energia nuklearraren erabilerak dituen arriskuen eta dauden alternatiben berri ematea herritarrei, adibidez.

Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroa

Pasaiako badiako saneamenduaren (eta birgaitzearen) etengabeko atzerapena salatu du Eguzkik

Argazkia ibaia 3Pasaiako badiako saneamendua gero eta gehiago atzeratzen ari dela salatu nahi du Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak, Pasaialdeko birgaitzearen osagai garrantzitsu bat oztopatuz.
Plan Hidrologiko berriak Pasai Donibaneko saneamenduan lau milioi euro inbertitzea aurreikusten du 2016. eta 2021. urte bitartean. Baina oraindik ez dago lanak hasteko datarik, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak ez duelako mahai gainean jartzen jarri behar duen inbertsioaren %75a.
Kontuan izan, 2007an, erakundeek 2011 bitartean Gipuzkoako hainbat lan hidrauliko aurrera eramateko hitzarmen bat sinatu zutela, eta Donibaneko saneamendua lan horietako bat zela. Orduan erabaki zuten %75 Eusko Jaurlaritzak ordainduko zuela URA Agentziaren bidez, eta gainerako %25a Añarbeko Mankomunitateak. Orduan ere esan zuten lanak 2008an egingo zirela, gero 2009an… eta gaur arte. Eta gaur, Plan Hidrologiko berriaren bidez, erakundeek beraien buruari 2021era arteko luzapena eman diote. Bitartean, Pasai Donibaneko ur zikinek zuzen-zuzenean badiara isurtzen jarraituko dute XXI. mendean.
Iztietan kolektorerik ez… 2027ra arte!
Donibanekoa, Pasaiako barruti oso bati dagokion neurrian, badian egin gabe dauden saneamendu-proiektuetatik adierazgarriena eta beharrezkoena izan daiteke, baina ez da bakarra, ezta hurrik eman ere. Horra beste adibide bat: Iztietakoa, Oreretan. Iztietako ur zikinak biltzeko kolektore berria ere aurreikusita zegoen 2007. eta 2011. urte bitarteko epean erakundeek egitea aurreikusi zituzten proiektuen artean. Ez da egin, ordea, eta, horren ondorioz, Plan Hidrologiko berriak horren beharra dagoela aitortu du. Bi milioi euroko inbertsioa aurreikusten du… 2022-2027 epean!
Glamour gutxiko proiektuak, baina ezinbestekoak
Pasaiako badian ez ezik Euskal Herri osoan ere saneamendu-proiektu asko egiteko dago. Plan Hidrologiko berrian errepikatzen den ideia bat hauxe da: egiteko dauden proiektuak egiten joango dira aurrekontu publikoek ahalbidetzen duten neurrian. Baina erakundeek, bereziki Eusko Jaurlaritzak, saneamendu-proiektuetara behar beste diru bideratzen ez badute, beste lehentasun batzuk dituztelako izango da, beharbada proiektu “estrategikoagoak”, AHT barne. Saneamendu-proiektuak oinarri-oinarrizkoak bai, baina ez omen dira “estrategikoak”, eta ulertzen dugu politikoentzat ia edozer saneamendua baino glamorurosoagoa izatea. Alabaina, guk, Bertolt Brechten urak gure errotara ekarriz, badakigu proiektu txarrak, txarragoak eta zitalak dauden bezala, proiektu onak, hobeak eta bikainak ere badaudela. Eta gero daude ezinbestekoak: horietakoak dira saneamenduarekin zerikusirik dutenak.
2016.04.15
Oarsoaldeko EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra

Tolosa erdiko geralekuan (apeaderoan) 8 platano bota dituztela salatu nahi du Eguzkik

P1020439

Tolosa Erdiko geralekuan zortzi platano bota dituztela salatzen du Eguzkik.

Gure desadostasuna azaldu nahi dugu, gure ustez, zuhaitz hauek botatzea ez zelako beharrezkoa.

Halaber, RENFEri azalpenak emateko eskatzen diogu. Izan ere, orain dela hilabete batzuk beste hogei bat zuhaitz bota zituen geraleku ondoko ezpondan.

RENFEk geralekua “duindu” nahi badu, zuhaitzak bota gabe ere, badu zereginik. Horra hor itoginez jositako estalpea, ezeztatze-makinen aurrean sortu ohi den putzu handia, sabaitik zintzilik dauden kableak edota duela 15 bat urte erre zen eta oraindik ordezkatu ez duten eserlekua.

Baina horiek konpondu ordez, udan erabiltzaieei gerizpea eskaintzen zieten zuhaitzak bota dituzte. Horregatik uste dugu RENFEk azalpen bat, behintzat, eman behar duela.

Tolosa Erdiko geralekua, irisgarritasun zein arrisku aldetik, seguru asko RENFEk Gipuzkoan duen txarrena da. Horretaz hitz egiteko momentua ere iritsiko da.

EGUZKI
2016ko apirilean

Usain txarren itzulera Donostian

Zikuñaga Sta.Barbara

Donostiako hainbat auzotan aspaldi aditzen dira usain txarrak, auzokoen kexak eragin dituztenak.

Usain txar hauen iturriari buruzko hainbat hipotesi barajatu ondoren, Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, usain-kutsadura hau zehatz-mehatz nondik datorren jakiteko azterketa enkargatu zion enpresa bati.

Azterketa 2013an egin zen eta, emaitzen arabera, usain txar horien iturria Hernaniko Zikuñagako paperola da (Papelera Guipuzkoana S.A.).

Azterketak zehazten zuen usain txarrak dimetil-sulfuro eta dimetil-disulfuroaren ondorio direla. Biak ala biak dira paper-ekoizpenarekin zerikusia duten produktuak.

Usain txarrak gehienbat gauez iristen dira, terral edo lehor-haizeek bultzatuta.

Auzorik afektatuenak Urumea bailarakoak dira, batez ere Martutene, Loiola, Ospitaleak, Amara… Egian, Intxaurrondon eta Grosen ere aditzen dira.

Azkenaldion, usain txarrak berriro aditzen ari dira.

2013ko azterketak zera zioen: “Enpresak usainak arintzeko neurri batzuk hartu ditu, baina ez dago garbi arintze hori iraunkorra izango den”.

Zoritxarrez, Estatu espainolean ez dago usain-kutsadura arautzen duen legerik. Baina horrek ez du esan nahi enpresa bati hutsune horretaz baliatzen utzi behar zaionik milaka herritarren kaltetan.

Uste dugu badela arazo hau behin betiko konpontzeko garaia. Horregatik Donostiako Udalari (eta Atigarragakoari eta Hernanikoari ere bai, jakina) eta Eusko Jaurlaritzari zera eskatzen diegu: enpresarekin behar diren hobekuntza tekniko eta produktiboak adostu ditzaten usain-kutsadura hori behin betiko desager dadin.

EGUZKI
2016ko apirilean 

Keinu txikiak

gaikako bilketa 2016 apirila

Argazkiaren iturria: Aiurri

Bai! Horiek omen dira benetan garrantzia dutenak. Azken urteetan keinu txiki batzuek jarri gaituzte gipuzkoarroi Europa mailan erreferente. Eta zeintzuk dira keinu txiki horiek? Bada, etxeko hondakinak boltsa berean bota beharrean boltsa desberdinetan banatzea. Bai! Hori da egin behar den guztia. Horrela hondakin bakoitza dagokion tratamendua jasotzera bideratzen dugu eta dituen lehengaiak berreskuratzen ditugu material berriak sortzeko, amalurratik berriro hustiatu gabe. Keinu txikiak erreperkusio handiak dauzkatenak. Keinu txiki hauek, duela urteak burutu izan dituzte hainbat herritar arduratsuk, hortaz ez da formula berria. Hori bai, berebiziko garrantzia dauka herritar guztiek hori egitea, izan ere norabide egoki bat hartzen dugunean, nork desbideratu nahi du ba?

Zoritxarrez azken hilabeteetan erraustegia berriro eraikitzeko erabakia keinu txiki batez egin dute ere, kargua hartu eta onartu, horrelako gai batek beharko lukeen eztabaida eta gehiengo zabalaren adostasuna  lortu gabe. Keinuetan ere, txikiak izan arren, norabide kontuak baditugu, alegia, norabide zuzenak eta norabide okerrak.

Mugimendu ekologistatik apostu egiten dugu norabide zuzena hartzearekin, hau da, birziklatzearekin. Beste edozein jokabide zuzen eredugarri  bilakatzen dugun bezela, birziklatuz gure etorkizunerako ezinbestekoak diren ingurumen eta ondorengoen alde egiten dugu, horregatik jarrera eredugarri hori guztiok barneratu behar dugu.  Keinu txiki okerrek  erraustegia ahalbideratu eta arriskuan jarriko lituzkete aipatutako ingurumena eta gure ondorengoen osasuna.

Norabide zuzeneko keinu txikiak, horiek bai onak!

Julen Begiristain
Eguzki talde ekologista eta antinuklearra.

 

 

Einstein eta Santa Klara

Captura de pantalla 2016-04-15 a las 09.11.28Albert Einsteinek esan omen zuen: “Soilik bi gauza amaigabe daude, unibertsoa eta gizakien ergelkeria, eta unibertsoaren amaigabetasunaz ez nago guztiz seguru”. Einsteinek gauza asko ezagutzen zituen, baina ez zuen Santa Klara ezagutzen, ezta PP ere. PP ezagutu izan balu, jakingo zukeen askoz gauza amaigabe gehiago ere badirela; esaterako, alderdi horren tema porlana eta espekulazioa azken zokoraino ere eramateko.

Ez da Garoña ixteko ahaleginak gelditzeko unea, areagotzeko baizik

Galanek sindikatuekin egindako bileran Garoña arrazoi ekonomikoengatik ez dela zabalduko egindako adierazpenak direla eta, Garoñaren kontrako Foroak hauxe adierazi nahi du:

Garonarekinmoztu

1-      Galanek benetan hitz egin balu, adierazpen horiek Akziodunen Batzar Nagusian egingo zituen, edo  aurreko egunetan espazio zabala eskaini dioten egunkariren batean edo askoz hobeto, CSNn Garoña 2031 luzatzeko eskaera kentzearekin batera egin izan balitu. Baina adierazpenak bilera pribatu batean egin ditu, hurrengo egunetan filtratuko zirela jakinda. Bide hau erabili izanak bere adierazpenen balioa zalantzan jartzen du.

2-      Galanek tutua jo digula dirudi, hau da, funtzioetan dagoen Gobernuari bidalitako mezua: energia nuklearrari zergak gehiago jaitsi behar zaizkiola enpresa elektrikoek zentralekin jarrai dezaten. Horrela edozein negoziotan irabazi daiteke, Gobernuak gastu erdiak ordaintzen baditu edo zergak hutsaren hurrengoan uzten baditu, irabazi ziurra!

3-  Arrazoi ekonomikoez gain, Galanek ez du aipatu nahi Txernobil eta Fukushimako 200.000 hildakoen ondoren herritarrek jadanik ez dutela nukleazaleen gezurretan sinisten eta Garoñaren eta energia nuklearraren kontra gero eta ozenago den mugimendua indartzen ari dela: Iberdrolatik joaten ari diren herritar, udal eta enpresak, gaur estatuko Kongresuan onartutako legez kanpoko proposamena…

4. Galanek zentrala ez dela errentagarria ekologistok aspaldi esan dugun gauza bera da, alegia, zentral nuklearrei dagozkien gastu guztiak esleituz gero (milaka urtetako hondakin nuklearrak zaintzearen kostua, segurtasuna handitzeko egin beharreko hobekuntza guztien kostuak…) energia garestiena dela, alde handiz gainera. Benetan poztekoa da, arrazoia ematea, asko tardatu badu ere!

Beraz, Foroak herritarrei dei egiten die Garoña ixteko ekimenetan parte hartzen jarraitzeko: Portabilitaterako konpromisoa konpromisoasinatu, energia nuklearrik ez duten enpresetara pasatu, senide eta lagunei ere gauza bera egitera gonbidatu, etab.

Garoña itxi behar dugu, baita estatuko eta munduko nuklear guztiak ere 3. istripu larria gertatu baino lehen!

Garoñaren kontrako Foroa

Beste meategi proiekto bat Nafarroan

cantera desde el aire4Geoalcali, la filial española de la multinacional australiana Highfield, proyecta implantar una mina de potasa en los términos Sangüesa, Javier (ambos en Navarra), Undués de Lerda y Urriés (Aragón). Este proyecto de mina es competencia de tres administraciones, al afectar a tres permisos de investigación (PI), cada uno competencia de una de ellas: “Goyo” (Navarra) “Muga” (Aragón) “Fronterizo” (Ministerio de Industria). Por cada PI se da una Concesión de Explotación (CE) por la administración competente. Al pedir los tres permisos de explotación en un único proyecto de mina, la tramitación se ha complicado y las tres Administraciones han decidido que Madrid tramite la Declaración de Impacto Ambiental (DIA) conjunta y luego cada administración otorga la CE de su parte.

El proyecto de mina en nuestra Comunidad tiene unos impactos ambientales, económicos y sociales impresionantes, ya que no se trata solamente de la zona de Sangüesa. La mina “Muga” es solo uno de los cinco proyectos mineros que Geocaldi tienen en marcha, todos ellos en la parte alta de la cuenca del Ebro y en territorio fronterizo navarro aragonés.  En abril de 2015 Geoalcali solicitó permiso para el proyecto Izaga, una mina que afectaría un área de 100 kilómetros cuadrados entre Lumbier y Monreal. A su vez, la empresa consiguió otros permisos de investigación para el proyecto Vipasca, que aglutina tres espacios que sumarían 120 kilómetros cuadrados y que se solaparían con los proyectos Muga e Izaga. El área potencial de exploración para éste  proyecto comprende el área de Rocaforte, el cual cubre aproximadamente 60km2; y la zona de Oskia, la cual cubre un área de aproximadamente 31km2. Todos estos proyectos estarían conectados entre sí. Algo más alejado estaría el proyecto de la Sierra del Perdón, entre Noaín y Puente la Reina de Navarra. En Zaragoza en toda la zona sur del Pantano de Yesa, Undués, Lobera, Pintanos, hasta Bailo. Unos 70 km de largo y 550 km2 de superficie afectada. Más de 40.000 habitantes potencialmente afectados en casi un centenar de pueblos.

Naturalmente ante la envergadura de semejante proyecto minero, todo tipo de medidas y precauciones previas serían pocas, dada su potencial capacidad destructiva. Además ya que se están generando muchas expectativas de puestos de trabajo y otros negocios especulativos en la zona. Lo que en principio se puede contemplar como algo económicamente deseable, pudiera terminar ocasionando grandes e imprevisibles problemas de todo tipo al conjunto de la sociedad navarra.

De entrada el Gobierno de UPN hizo dejación de sus competencias al delegar en el Ministerio de Industria por medio de  la “Encomienda de Gestión” sus atribuciones para que desde Navarra se tramitara la Declaración de Impacto Ambiental (DIA). Creemos que todavía se puede recuperar esa competencia, que sería sin duda mucho más objetiva que la que venga de Madrid. De haberse gestionado la DIA desde Navarra, habría contado con un proceso de participación e información ciudadana, con los informes preceptivos del Consejo Navarro de Medio Ambiente, al ser un proyecto de amplias afecciones medioambientales y territoriales. Este proceso se nos ha hurtado.

Sobre los problemas que la instalación de la mina puede provocar están: el aumento de la sismicidad. Riesgos de hundimientos del terreno que afectan a las localidades, vías de comunicación y amplias zonas rústicas. Contaminación salina de cauces y acuíferos. Desmedida carga de transporte, cifrada anualmente en 102.500 (205.000 ida y vuelta) camiones pesados en las carreteras hasta el puerto de Bilbao, puesto que no se ha conseguido transporte por ferrocarril. Excesivo consumo de agua, casi 1 Hm3 anual (819.784 m3 equivalente al suministro de una ciudad de 16.500 habitantes). La actividad planteada puede suponer la generación de terremotos inducidos o anticipados. Las vibraciones por la actividad, el uso de explosivos y el cambio de los niveles freáticos de la zona puede generar terremotos en las proximidades de una falla de actividad sísmica conocida como es la Falla de Loiti o la actividad sísmica registrada en el entorno de Undués de Lerda y Javier. No podemos olvidar que el embalse de Yesa también podría ser afectado por su proximidad con la mina.

Resulta enternecedora la propuesta de la Consejera Isabel Elizalde de pedir a la empresa Geoalcali un proceso de participación ciudadana. Esta empresa minera tiene muy claros cuáles son sus objetivos, que no son otros que el beneficio económico y si le dejásemos hacer, pasaría por encima de los intereses colectivos referidos al medio ambiente, sostenibilidad, impactos de todo tipo, etc.

Estamos en un momento en que la ciudadanía mayoritariamente no se ha enterado de lo que nos viene encima y generalmente cuando se entera está “todo el pescado vendido”. Por tanto, exigimos al Departamento de Medio Ambiente un proceso de información y participación ciudadana ¡YA! que nos clarifique el verdadero impacto que la mina de Geoalcali tendría en nuestras vidas y las de nuestros descendientes.

Los supuestos puestos de trabajo nunca deberían justificar los graves deterioros ambientales y sociales.

Juan del Barrio
Miembro del Consejo Navarro de Medio Ambiente

 

Osasunaren aldeko giza katea

Agerraldi honen bidez, Errausketaren kontrako Mugimenduak maiatzaren 29an egingo duen mobilizazioren berri eman nahi dugu.

IMG_0914

Mobilizazio berezia izango da: osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza-kate bat, Onkologikoa eta Foru Aldundia lotuko dituena.

Zergatik hasi Onkologikoan? Ez dugulako han bukatu nahi.

Zergatik bukatu Foru Aldundian? Bertan has daitekeelako behar baino pertsona gehiago Onkologikoan bukatzera eraman ditzakeen bidea.

Zenbat kilometro dago Onkologikotik Foru Aldundira? 5, gutxi gorabehera. Eta zenbat pertsona beharko dira maiatzeren 29ko katea osatzeko? Pertsona bat metroko kalkulatzen badugu, 5.000, batez beste. Dezente. Asko. Erronka handia da, dudarik gabe. Horregatik herritarrei ekimen honetan parte hartzeko deia egiten diegu.

Gaia serioa da eta ekimena ere serioa izango da, besterik ez genuen behar. Baina ez dugu horregatik kolore ilunekin margotuko, osasunaren aldeko ekimena izango delako, eta osasuna, azken batean, alaitasuna ere badelako. Horregatik lanean ari gara maiatzaren 29an musika, emozioak eta sorpresak ere falta ez daitezen.

Beraz, maiatzaren 29ko mobilizazio honen bidez irudikatu nahi dugu gai honekin minimoki interesatu den edozeinek dakiena, baita jendaurrean dakiten hori ukatzen dutenek ere. Alegia, badaudela datu zientifiko sendoak esateko hondakinak erretzea asoziatzen dela minbizi-kasuen eta hilkortasunaren handitzearekin, baita beste hainbat gaixotasun ugaltzearekin ere, erraustegi batetik 10 kilometroko inguruan bizi den populazioan.

Prentsaurrekoa

Erraustegiak pertsonen osasunari kalte egin diezaiokeela errotik ukatzen du Foru Aldundiak. Hala ere, badaezpada, instalazio “modernoa” izango dela esan eta esan ari dira, “punta-puntakoa”, “kontrol-sistemarik zorrotzenak” izango dituena. Baina noiztik dira modernoak erraustegiak? Lehenego erraustegia eraiki zen une beretik. Eta, garaian garaiko modernoenak izanda ere, oso kutsakorrak ziren orduan eta oso kutsakorrak izaten jarraitzen dute orain. Esaterako, Carlos III Unibertsitateko ikerketa-txostena, minbizia eta errausketa lotzen dituena, ez da orain dela 20 urtekoa, ezta orain dela hamar urtekoa ere, 2014koa baizik, eta erraustegi modernoak ere kontuan hartzen ditu. Anbereseko erraustegiak ere eztanda egin zuen, ez aspaldi-aspaldi, joan den otsailean baizik.

Bizkaiko erraustegia, adibidez, modernoa da, inon modernorik bada, orain dela hamar bat urte baino ez baitzen eraiki. Eta, hala ere, iaz 235.000 tonelada CO2 isuri zituen atmosferara, berotegi-efektuko beste hainbat gas eta elementu kutsagarri botatzeaz gain. Enpresak berak Estatuko Erregistroari emandako datuak dira, hau da, datu ofizialak (errealak are handiagoak direla susmatzeko arrazoiak badira, noski). Eta hainbesteko kutsadura sortzen duen instalazio batek ez du pertsonen osasunean ez ingurumenean eraginik izango?

Erraustegi hitza erabilita, zertaz ari garen nahiko argi ikusten da, beharbada argiegi. Gehiegizko argitasun horrek nonbait kezkatuta, Foru Aldndiak energia balioztatzeko planta esamoldea hobetsi izan du. Baina esamolde honi gertatu omen zaio hainbat botikari sarriegi erabiltzearen poderioz gertatzen zaiena, alegia, eragingarritasuna galdu eta, trukean, dosia handitu egin behar dela. Hala, energia balioztatzeko planta eufemismoa motz geratu omen zaie, eta, trukean, Gipuzkoako Ingurumen Konplexua esaten hasi dira, konplexurik gabe. Norbaitek gauzak bere izenez ez deitzeko hainbeste esfortzu egiten duenean, logikoa da herritarrok pentsatzea ziria sartu nahi digutela.

Arestian esan bezala, osasasuna izango da maiatzaren 29an egingo dugun giza katearen zentroa. Alabaina, Foru Aldundiak orain dela gutxi iragarri du erraustegiarekin zerikusia duen guztia enpresa pribatuen eskuetan uzteko asmoa duela. Beraz, derrigorrezkoa dirudi agerraldi hau horri buruzko zerbait esateko ere aprobetxatzea.

Lankidetza publiko-pribatua? Bai, kutxa publikotik zein herritarron poltsikoetatik sekulako dirutza atera eta esku pribatuetan uzteko lankidetza. Nola ez den enpresa interesaturik egongo? Zenbat eta kontratu leoninoagoa izan, gero eta enpresa interesatu gehiago, gainera. Hau da kasu horietako bat zilegi egiten duena ohiko galdera: agintari publikoek enpresa pribatuak kontratatzen dituzte zerbitzu bat eman dezaten edo alderantziz ote da?

Bukatze aldera, labur-labur: erraustegia pertsonen osasunerako zein ingurumenerako arriskutsua da. Gainera, garestia da; alde horretatik, belaunaldi hau ez ezik gure seme-alabena ere hipotekatuko du. Eta hori gutxi balitz, birziklatze-bidean zein ekonomia zirkularreko bidean aurrera egitea ere oztopatzen du.

Beraz, proiektu toxikoa da, eta gipuzkoarrok txintik ere esan gabe irenstea gure herritar-kontzientziaren osasuna bere onenean ez dagoen sintoma litzateke. Maiatzaren 29an, berriz, gure ahotsa ozen entzunarazteko aukera izango dugu.

Gogoan izan:

“Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian,

eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi”.