Proiektua eraikitzen bada, leku hori erabat desnaturalizatuko da

TALAIMENDI__SURF_ZENTROA__contentIturria: Zarauzko Hitza.Arkamurkak alegazioa sartu du Talaimendiren magalean eraiki nahi duten surf zentroaren aurka. Mahai ingurua antolatu dute maiatzaren 10erako, gaia jorratzeko.

Arkamurka natura elkarteak Talaimendiren magalean Powertxiki enpresak eraiki nahi duen surf zentroaren aurkako alegazioa sartu du udalean, Erriberetako Parketik kanpora eramateko eskatuz; Iñurritzako estuarioak osatzen duen eremutik —Biotopoa, Irita eta Astitik— kanpo, hain zuzen ere. Arkamurkaren ustez, «lautadan eraikita dagoen eremua bere osotasunean baliatu arte, ez genuke hiritartu gabe dagoen eremu berririk okupatu behar. Lurzorua mugatua da, eta lehendik ere Zarautzek baditu hainbat eremu hiritartu ondoren, erabilpenik ez dutenak. Natur balioa galdu dute, baina ez dute bestelako erabilerarik».

Proiektuaren kokapena Iñurritzako biotopoaren barruan sartzen ez den arren, «mugan» dagoela nabarmendu du, eta «inguruko eremuak dituen natur balioak» dituela. «Dudarik gabe, paisaian izango luke eraginik handiena, eta paisaia da Iñurritzako biotopoa babesteko erabili zen irizpideetako bat».

Udaleko ingurumen teknikariaren txostenarekin bat egiten du Arkamurkak, haren argumentazioan ingurumena babesteko «borondate argia» ikusten dutelako. Alegazioan diote ingurumen balioen defentsari baino garrantzi handiagoa eman zaiola proiektuari. «Ingurumen balioak lekuak berak ditu, eta proiektua eraikitzen bada, leku hori erabat desnaturalizatuko da. Bestalde, paisaian izango duen eragina betirako izango da. Ingurumenaren balioa beti bigarren mailan jartzen da gure artean».

Etxegintzari edo urbanizaziori eman zaiola lehentasuna dio natura elkarteak. «Gure ustez, ingurumen teknikariaren txostenak oso ondo argudiatzen du proiektu hori eraiki nahi den lekua ez dela egokia. Eremu horren bokazioa nekazal jardueretako edo natur kontserbaziorako baliatzea da, eta hori bateraezina da horrelako proiektu batekin». Baimena emateko «berariaz bermatu» behar da proiektua landa-lurrean eraiki beharrekoa dela, eta «kasu honetan hori ez dela betetzen uste dugu».

Horren harira, argi utzi nahi izan du zentroaren kokalekua ez dagoela Iñurritzako biotopoko babestutako eremuan. Hala ere, «Udalak 2008an Jaurlaritzari lur zati hori babesteko eskatu zion, eta Jaurlaritzak oraindik eskaerari erantzun ez badio ere, espedientea martxan dago».

Interes publikoa hizpide
Auzia interes publikoaren «interpretazioan» dagoela adierazi du Arkamukak, eta hori zertan oinarritzen den argudiatzeko eskatu dio udalari. Natura elkartearen arabera, «interes publikokoa izateaz gain, horrelako eraikuntza bat landa-lurrean egiteko beste baldintza batzuk bete behar ditu». Eta surf zentroak ez dituela baldintza horiek betetzen dio: «Bistakoa da, ekipamendu turistikoa da. Zarautzen badaude hiri gunean horretarako eremuak».

Interes publikoa hizpide, mahai inguru bat antolatu du maiatzaren 10erako; 19:30ean izango da, Arkamurkaren egoitzan. Maite Iribarren, Jose Luis Bartolome eta Asier Garate abokatuek hartuko dute parte bertan. «Landa eremuan interes publikoa defendatzea nori dagokion galdetuko diegu, hirigintzarako izendatuak ez dauden eremuetan interes publikoa nola ebazten den eta bere defentsa nola egiten den jakin nahi dugu».

Gaia argitzea «ezinbestekoa» dela iruditzen zaio natura elkarteari, «surfcamp-a bezala beste hainbat proiektu baimendu litezkeelako, eta horrek arriskuan jarriko luke biotopo osoa». Bidea irekiko lukeela iritzi dio. «Goian auzitan dagoen beste proiektu bat dago, eta alboan berriki eraikitako hainbat txalet ikus daitezke. Pixkanaka Talaimendi gero era urbanizatuagoa ikusteko arriskuan gaude».

Powertxiki enpresako arduradun Aritz Aranburuk legearen barruan jokatzen ari dela eta erakunde publiko guztien oniritzia duela adierazi zion Urola Kostako Hitzari. Arkamurka, ordea, ez dago ados «dauden legeez egin nahi den interpretazioarekin», eta horregatik sartu dute alegazioa. «Gai hau argitu behar dela uste dugulako antolatu dugu hitzaldia. Aritz Aranburu eskaera egin duena da, pilota udalaren teilatuan dago orain», diote.

Eremuko paisaiaren parte
Arkamurkak gogora ekarri du Iñurritzako biotopoa babesteko dekretuan zehazten dela Iñurritza errekastoaren itsasadarra, eta itsas aldeko eremua «euskal kostaldeko ekosistemen erakusgarri bikaina» dela. Baita dekretuak honakoa esaten duela ere: «Duna, padura eta labarrek paisaia bereziki erakargarria osatzen dute, eta beren baitan beharrizan ezberdinak dituzten landare zein animalia espezie ugari hartzen dituzte, espezializaturiko eta elkarren artean erlazionaturiko komunitate-mosaikoa sortuz».

Proiektua kokatu nahi den eremua dunetan, estuarioetan edo labarretan egon ez arren, «eremu osoak sortzen duen paisaiaren parte» dela dio natura elkarteak. Hori horrela, «Talaimendi osoa babestu beharko litzateke eraikuntzetatik».

Esan agur erregai fosilei, BIZIzaletu!

BizizBizi kartelaBilboko Hiri Txirrindularien Biziz Bizi taldeak Bizikleta Eguna antolatu du maiatzaren 8an. 12 km-tako bizikleta martxa antolatu dugu, Bilboko Arriaga plazatik aterako da 12etan. Umeentzako lau kilometrako bizikleta martxa egongo da ere bidegorrietatik.

Maiatzaren 4-tik 15-era gauzatuko den 350.org elkartearen nazioarteko kanpainan parte hartzera goaz gure “Bizikleta Egunarekin”. Kanpainaren leloa hauxe da:  “Esan agur erregai fosilei”.

Kanpaina honetan, mundu mailako ekintzaileek ekintza zuzenak garatuko dituzte erregai  fosiletako proiekturik arriskutsuenen aurka: ikatza, petrolioa eta gasa lur azpian utzi eta % 100 berriztagarriak diren energietan oinarrituriko mundu bidezkoago bat lortzeko trantsizioasustatuz.

Guk Bizikleta Eguna antolatu dugu, gure helburua kotxea protagonista ez duen  bestelako hiri-eredua aldarrikatzea da, mugikortasun jasangarri eta aktiboari lehentasuna emanez eta CO2 isuriak murriztuz.

 

 

Errekatxulo babestu!

Errekatxulo-2Donostiako Udalak Belartzako ingustriagunea handitzeko asmoa du, oraingoan ere naturaren kaltetan, zehatz-mehatz, Errekatxulo izeneko paraje baten kaltetan. Errekatxulok babesa merezi izateko nahikoa balio ditu berez, baina, gainera, pieza garrantzitsua da inguruan diren naturgune aberatsen arteko lotura bermatzeko. Añorgako bizilagun-talde bat change.org-ren bidez Errekatxuloren aldeko sinadura-bilketa egiten ari da. EGUZKI bat dator ekimen horrekin, eta espresuki deitzen du sinatzera.

https://www.change.org/p/ayuntamiento-de-donostia-san-sebasti-n-proteger-errekatxulo-babestu

Eskoriatzatik dator notizia

IMG-20160430-WA0003Ez da egia irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duenik, baina bai hitz bat bera ere, askotan, alferrik dela irudi bat azaltzeko. Hori gertatzen zaio berez mintzo den argazki honi. Eskoriatzan ateratakoa da, non atez atekoa kendu eta, trukean, edukiontziak jartzen ari diren.

Leitzaran ibaiaren jeitsiera: ibai bizi baten alde

Olazarretik jaitsierako partaideak errekara sartzen

Olazarretik jaitsierako partaideak errekara sartzen

Gaur Leitzaran ibaiaren jaitsiera ospatu dugu, jai giroa eta aldarrikapena batuz,  urtero egin ohi dugun bezala.

“Leitzaran bizi baten alde” lelopean, gizarteari nahiz instituzioei honako mezua luzatu nahi diogu: Leitzaranen legezko babesa egungo forman ez da nahikoa bere kontserbaziorako, benetako babes batera jo behar dugu.

Leitzaran ibaia 1995ean izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Biotopo Babestu, benetan izan behar zuenaren suzedaneo bat besterik ez dena (Leitzarango autobiaren inguruko akordioen arabera Parke Natural izendatu behar baitzen), EBeko Natura 2000 Sarearen barruan dago, zeinaren ondorioz 2012an KBG (kontserbazio Bereziko Gunea), biak ala biak egungo babes mailaren adierazle nagusi gisa.

Praktikan, egunerokotasunean, babes hori ez dago hain argi edo ez da hain erreala. Izan ere, lehen unetik hasi ziren babeserako oinarrizko gaiak ez betetzen edo huts egiten. Adibidez, Biotopo izendapenetik eratortzen da:

–          Egungo habitat edo/eta bioaniztasuna  mantentzen edo hobetzeko helburuak zehazteko eta aurrera eramaten lagunduko duen urtez-urteko plangintza. EZ DAGO.

–          Kudeaketa egin ahal izateko antolakunde bat, patronatua deitu ohi zaiona, EZ DAGO.

–          Leitzarango bide nagusia ibilgailuei ixteko bezalako neurri zehatzak, zeina Biotopo izendepanean bertan datorren (gogora dezagun, 1995eko da), ez da indarrean jarri 2011 arte. INDARREAN 16 URTE BERANDUAGO!

KBG izendapenari dagokionean berriz, honek lau urterako plangintza eta aurrekontu batez osatuta egon beharko luke baina ez da horrela. EZ DAGO EZ PLANGINTZA EZTA AURRENKONTU ZEHATZIK LEITZARAN KBGrako , ZEINA NAHITAEZKOA DEN.

IMG_20160430_180043

Pausotxoak ematen ari dira, Erreka arrain haztegiaren (Andoain)eraispena, Usabelartza zohikaztegiaren hobekuntza, Inturiako presaren desagertzea, errunlekuak sortzea…  Denak egitasmo bakan eta leku zehatzetara zuzenduak dira eta EB-k emandako laguntzengatik ez balitz (LIFE egitasmoak), ez zirela aurrera eramango ziur gaude (Inturiako presarena izan ezik, duela hiru urte hasi zen eta). Leitzaran KBG-an EZ DAGO EZ PLANGINTZARIK EZTA IKUSPEGI OROKORRIK ERE.

Bukatzeko, Leitzarango beheko aldean egoera are okerragoa dela adierazi nahi dugu. KBGa bukatzen den lekutik Orian hiltzen deneraino, kudeaketa are desastreagoa da. Egoeraren adierazle garbiena UR BELTZAK zuzenean Leitzaranera isurtzen jarraitzen dela izan daiteke eta hauen UBIDERATZE ETA ARAZKETAK DATARIK ERE EZ DUELARIK. Zati honetan baia babestuta ez badago ere, konektibitatea mantendu nahi badugu, uraren kalitateak ere arrazoizkoa izan behar du.

EGUZKI, TALDE EKOLOGISTA ETA ANTINUKLEARRA Andoainen 2016ko apirilaren 30ean.

Santa Krutzeko zubi aurrean, jaitsieraren amaiera puntuan

Santa Krutzeko zubi aurrean, jaitsieraren amaiera puntuan

Erreka jetsierako argazki bilduma hemen