Eguzki: “Jaurlaritzak arauak saihestuta eman du erraustegirako baimena”

datauri-fileEguzkik gora jotzeko helegitea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako erraustegia eraikitzeko eman duen Ingurumen Baimen Bateratuaren kontra.

Jaurlaritzak prozeduran arauak behin baino gehiagotan saihestu dituela argudiatzen dugu:

 

  • · Baimenaren tramitazioa orain dela urtebete iraungi zen, eta legez kanpo luzatu da.
  • · Gainera, luzapena ezkutuan egin da, informazio-eskubidea, parte hartzeko eskubidea eta ingurumen alorreko justizia-eskubidea urratuz.
  • · Baimen Bateratua bera da Jaurlaritzak gai honekin erabili duen ezkutakeriaren adibide garbia; izan ere, ez da inongo buletin ofizialean argitaratu. Erraustegia ezarri nahi den parajetik gertuen dauden udalei ere ez zaie komunikatu. Garbi dago zein izan den helburua: interesatuek helegitea aurkezteko aukera zapuztea, eta ez da begi-bistatik galdu behar, ingurumenari dagokionez, denok garela interesatu.

 

Gure ustez, erraustegia eraiki nahi dutenek presa handia dute eta, horregatik, legea  urratzeko eskrupulu handirik ez dira izaten ari. Badakite gai hau epaitegietan bukatuko dela, baina, alde batetik, horrelako auzi batek daukan kostu handiak erraustegiaren kontrakoak amore ematera eramango dituela espero dute. Bestetik, egunen batean epaile batek erraustegiaren kontrako erabaki bat hartuko balu, lanak oso aurreratuta egotea espero dute, erraustegia atzeraezin bihurtzeko. Erraustegia de facto inposatu nahi dute, alegia. Garbi dago fede txarrez jokatzen ari direla, parte-hartzeaz eta gobernantza onaz hitz egiten dutenean itxura baino ez direla egiten ari agerian utziz.

 

  • · Erraustegia kaltegarria da pertsonen osasunerako zein ingurumenerako.
  • · Oztopatzen du aurrera egitea birziklatze eta ekonomia zirkularreko bidean.
  • · Gaur egungo zein biharko gipuzkoarren poltsikoei sekulako erasoa da (1.200 milioi euro hurrengo 35 urteetan!).

 

Laster izango dugu bidegabekeria honekin ados ez gaudela esateko aukera berri bat. Parte hartu maiatzaren 29an Onkologiko eta Diputazioa lotuko dituen giza-katean.

 

EGUZKI Donostian, 2016ko maiatzaren 17an.

 

Eguzkik giza katean parte hartzera dei egiten du

Giza-katea-mapa

Irudian sakatu hobeto ikusteko ondo ikusten ez bada.

Igandean zita garrantsitsua dugu gipuzkoarrok, osasunaren alde eta errausketaren aurkako Giza Katea .

Goizeko 11’30etan Onkologikoa eta Diputazioa lotuko ditugu giza katearen bitartez, ez galdu aukera errausketaren inposizioari ezetz esateko.

Garestia delako, beharrezkoa ez delako, osasuna arriskuan jartzen duelako,inork ez duelako nahi bere herrian,  birziklapena “frenatzen” duelako, zabortegiak behar dituelako, gure airea zabortegia bihurtzen duelako eta azkenik, prozesu guztia inposaketaren bitartez eramaten ari direlako.

Igande goizean denok Donostiara!

IMG-20160401-WA0004

Abeltzaintza eta Aldundia: mehatxupean Gipuzkoako mendi publikoetako naturaren kontserbazioa, segurtasuna eta abere osasuna

JAIZKIBELGO SUTEA 2 2013-03-10Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak eskandalotzat jotzen du eta aldi berean salatu du Gipuzkoako naturgune babestu desberdinetan egiten ari den abeltzaintza kudeaketa petrala. Bertan, zenbait abeltzainen eta foru teknikarien inpunitateak, makinaria astunaren erabilerak eta Aldundiko arduradun politikoen permisibitateak habitat naturalen suntsipena ekarri dute eta abere osasuneko programak mehatxupean jartzen ditu.

 

Adibidez, Jaizkibel mendiko larre publikoetan zenbait abeltzainek izaten duten inpunitatea deigarria da: izan ere legez kanpo dagoen eta identifikatu gabeko ganadua, baimendu gabea eta osasun kontrolik gabea, eta baso suteak behin eta berriro eragiten dituzte, 2010. urtean itxura guztien arabera, abeltzaintza-interesek ustez 500 hektareatako sutea sortu zutelarik.

Natura 2000 Sarean dauden Aralarren, Jaizkibelen eta Aiako Harrian, edo Lau Haizeta Parkean, behi, zaldi eta ahuntz abereak baimenik gabe bazka dezakete, eskumena duen erakundea pasibitate osoz jokatzen ari delarik: Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua (eta bere Mendi eta Inguru Naturaleko Zuzendaritza nagusia). Foru pasibitate honek abere osasuneko kanpainak, abere gaixotasunak prebentzioa, eta bisitari eta mendizaleen seguritatea (Donejakue Bidea,talaia, GR 121, etabar) mehatxatzen ditu, azken kasu honetan basatiak bilakatu diren dozenaka behi taldeen eraginez.

Gainera, ganadua legez kanpo egote hau ere zabaltzen ari da Aiako Harriko Parke Naturalera, Oiartzun eta Oreretako hainbat eremutara, bertan ere inpunitate osoz behi taldeak bazkatzen dutelarik, Aldundiko arduradun politikoen eta teknikoen begien aurrean. Era berean, kontrolik gabeko ahuntzen presentzia nabaria da Lau Haizeta Parkean, Txoritokieta mendian.

N2000_Jaizkibel2

 Eguzkik Markel Olanori eta Ainhoa Aizpuru diputatuari eskatzen die ganadua eta naturgune babestuen kudeaketan indarrean dagoen araudia bete arazi dezaten, abeltzaintza arloko zenbait ganaderoren inpunitatea babesteari utzi diezaioten, eta inplikatuta dauden arduradun politiko eta teknikoak depuratu ditzatela. Azkenik, afektatuta dauden Udalek exigitu behar diote Aldundiari udal jabetzako mendietan legea bete dadila.

 

Eguzki talde ekologista eta antinuklearra

Donostian, 2016ko maiatza

165.000.000 – Gaur txirrinka Andoaindik pasa da eta kopuru hori izan da aldarrikapenaren ardatz

Txirrinka Andoain-Zizurkil 2165.000.000 bai, 165.000.000 euro. Horixe da AHTaren trenbide eraikitzea kostako dena Andoaingo udalerriaren zatiari dagokionean. Beno benetan kopuru hori baino handiagoa izango da, AHTaren zati askotan aurrekontua baino diru gehiago gastatzen ari dira; Andoainen ere horrela da, egun lanak geldirik baitaude aurrekontuaren handitze baten zain.

 

Eguzkikook , Txirrinkaren Andoaingo erreleboaz arduratu garen neurrian, herriko eragile ezberdinei galdera bat jarri diegu mahai gainean: zer egingo zenuke zuk (edo zure elkarte/erakundeak) Andoainen AHTa eraikitzeko gastatzen ari garen diruarekin (gogoratu 165.000.000 euro) edo aren zati batekin?

 

Galdera honi denek ez diote era berdinean erantzun. Batzuk zuzenki AHTan dirua gastatzeari alternatiba bat eman diote, beste batzuk berriz nahiago izan dute beste alferrikako egitasmo batean (errauskailua adibidez) zentratu beraien proposamena.

 

Oso erantzun interesgarriak jaso ditugu. Esaterako:

 

–          Andoaingo Kaleratzeak Stop-ek zera proposatzen du:

Andoaingo zatia eraikitzen gastatuko den diruarekin Euskadi osoan Larrialdietarako Laguntzak duen aurrekontua 8 aldiz bete ahalko litzateke. Energia pobreziaren arazoa konponduko litzateke eta bazterketa arriskuan dauden familiak ez lukete inongo energia mozketarik jasan beharko. Gainera Andoainez gain eskualde osoan etxebizitza sozialen beharrak asetzeko ere iritsiko litzateke. Inbertsioak bai baina gizarte eskubideetan murrizketarik gabe.

–          Andoaingo Ernaik berriz, gazteei lana eta soldata duinak bermatzeko erabiliko luke dirua, baita etxebizitza eskubidea herritar guztiei eta bereziki gazteei bermatzeko ere, horretarako tresna nagusia alokairu soziala izanik.

–          Gaztetxeak ere bat egin du ekimenarekin eta gazte naiz herritarren beharrak aseko dituen ikastarotan ( nork bere burua ezagutu eta kudeatzeko baliagarriak izan daitezkeenak), gertuko eta formatu txikiko kultur ekitaldietan inbertituko luke diru horren zati bat.

–          Ipar Haizea nahiago izan du bere mezua Zubietako errauskailuarekin lotu. 1200 milioitik gorako kostua izango lukeen egitasmoa zentzugabeko egitasmoen zerrenda sartzen dute. Zentzugabe bai herritarren eta bereziki andoaindarron osasuna arriskuan jartzen delako, ingurumenari kalte handia eragiten diolako,dirutza eta lehengaiak xahutzea suposatzen duelako eta bilketa bereiztua eta konpòstaian oinarritutako plangintza batek emaitza askoz hobeak emango lituzkeelako, errauskailua kostako denaren %15arekin.

–          Eguzkik  berriz zera proposatu du: trenbideak bultzatu behar dira bai baina benetan erabiltzen diren trenbideak. Hor dugu Irun- Brinkola ibilbidea, zeina egunero 15.000 bidaiari baina gehiagok erabiltzen duten,  duela 125 urte baina gehiagotik oinarrizko aldaketa-hobekuntzarik izan ez duena. Trenbide sarea eguneratu, geltoki eta geralekuak eta tren bagoiak egokitu, erabateko irisgarritasuna bermatzeko Eusko Trenen sarean kasu gehienetan gertatzen den bezala. Baita azken honetan irisgarritasuna 100%ean bermatu eta desdoblamendua egin (Donostia-Irun ibilbidean esaterako.

Ikus daitekeenez, gizarte eragileetan ez da ideiarik, proposamenik eta lan egiteko gogorik falta, ideia eta egitasmo horiek gauzatzeko dirua behar da. Eta dirua egon badago baina AHTa, errauskailua eta beste zenbait zentzugabeko egitasmotan xahutu nahi dute, gizarteko beharrak eta gizartea bera bateratzeko edo koexionatzeko balioko duten egitasmoetan inbertitu beharrean.

Horregatik Ama Lurraren defentsan, “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu” lelopean eta Eguzkiren erreleboari dagokionean,  Andoaingo  zatian gutxienez xahutuko diren 165.000.000 horien inguruko aldarrikapenak aintzat hartuta pasa  da Txirrinka.

 

Eguzki, 2016ko maiatzaren, 21ean.

Debagoieneko ituna

IMG-20160524-WA0005Atzo Arrasaten hondakinen kudeaketa eraginkor baten alde eta gai honekiko dagoen gatazka egoera gainditzeko asmoz Debagoienako Ituna sinatu genuen hainbat taldek:ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, CCOO, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Irabazi, Gorripidea, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea.

Hona hemen ituna:

Jakina den moduan, hondakinen kudeaketak bi fase ditu: bata, bilketa eta bestea, bildutako hondakinei tratamendua ematea. Lehenak hurrengoa baldintzatu egiten du. Hondakinak gaika bilduz gero, birziklagarriak diren materialak berreskuratu egiten dira. Hondakinak nahasirik bilduz gero ordea, ezin direnez berreskuratu,  hondakinak zabor bihurtzen dira.

Debagoieneko eskualdeak erakutsi du % 80 gaika bildu daitekeela oso epe laburrean. Arduradun politikoek gatazka egoera gaindituta, herritarrei mezu egoki eta bateratua bidali diete: etxeetan hondakinak sailkatzea nahitaezkoa da eta gainera erraz egiten da. Herritarrak berehala jabetu dira zentzuzkoa dela gaika biltzea eta gaur egun Gipuzkoa osoan eta baita Europa mailan ere jarraitu beharreko eredu gara.

Hau guztia kontuan izanda, itun hau sinatzen dugun eragile sozial eta politikoek honako hau adierazi gura dugu:

  1. Osasuna eta ingurumena dira lehenesten ditugun irizpideak.
  2. Elkartasun eta erantzukizun frogarik handiena bakoitzak etxean sailkatzea da eta ekintza xume horrek besteekiko, planetarekiko, ardura eta begirunea adierazten du bete-betean.
  3. Debagoienan frogatu dugu % 80 gaika bildu daitekeela eta oso epe laburrean lortu daitezkeela emaitza horiek.
  4. Debagoienan egin badugu, beste edozein lekutan egin daiteke. Beraz, Gipuzkoara eta Euskal Herri osora zabaldu nahi dugu gure eredua, Europari begira, erreferente bilakatuz.
  5. Emaitzak etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen dugu.

Arrasate, 2016ko apirilaren 5a

Mercadonaren betelanerako emandako udal baimena, ilegala da!

Belartza harrobia 2 harria txikitzenAurreko maiatzaren 12an ekologista talde sinatzaileek medioen aurrean “Añ-13.2 Cantera” (Mercadona) delako proiektuaren obra-eremutik kanpo baimenik gabe eta legearen kontra, egiten ari diren lanak eta jarduerak salatu genituen, bertako  hango garrantzi handiko balioak kaltetuz.

Baimenik gabeko obrak,  150.000m3 tako harri betelana,  zeru irekian etenik gabe egindako harrien  transformazio eta txikitzea (harrobi bat bezala), mendi pisten irekiera interesdun zuhaitz zonaldeak suntsituz, nola  ibaibide eta biodibertsitateari eragindako  kalteak,  udaletxean apirilaren 6tik  behin eta berriro salaturik izan dira instituzio honek inolako zigor edo etenaldirik ebatzi gabe ingurumenaren eguneroko degradazioa baimenduz, egun  gunea guztiz suntsitu dutelarik.

Gure aurreko salaketa publikoaren ostean, non udaletxeak hilabete bat baino gehiagoren luzaroan  babesturiko ilegaltasunak agerian jarri genituen, hirigintzako zinegotzia (aurretik eginiko salaketak zuzendutako pertsona bera) “Eusko Jaurlaritzaren  baimen bat zegoela” eta “ongikusia ematen zuen  informe tekniko bat zegoela “ deklaratzera bizkortu zen.

Honen aurrean salatu nahi dugu: adierazpen horiek faltsuak direla eta hiritarren aurrean  egia ezkutatzen zutela: alde batetik obra horiek baimentzeko administrazio aginpedun bakarra udaletxea da eta bestetik, delako  udal txosten teknikoa ez zen existitzen  adierazpen horiek egin zirenean, bere data geroagokoa baita.

Donostiako udaletxea  sustatzaile pribatu batzuen interes ekonomikoen alde ezarri da  interes orokorraren defentsan egiteari utzi dionean hiritar salaketak ez entzunarena eginez, eta    zigorrik ezarri  gabe  salatutako jarduketa ilegalen konplize izateak ekarritako istilua dela eta,

astelehen honetan bertan  betelanarako baimena emateko ebazpena atera du  korrika eta presaka.

Berriro ere  baimen hau guztiz ilegala eta arbitrarioa dela salatzen dugu, eta horren aurka  berrikusteko  errekurtsoak  jarri ditugu, legearen kontrakoa izanagatik.

Udaletxetik ez da  salaturiko beste jardueren inguruan geldiarazteko ebazpenik eman ezta espedienerik ireki, aste honetan bertan baimenik gabeko harri txikiketa jarduera ilegala jarraitu duelarik.

Legalitatearen urraketa  nabarmen  eta itzel honek suposatzen duen  babesaren  bila, gertatutakoak  Ararteko, Fiskaltza, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren ezagueran jarri egin ditugu.

Talde ekologistek  erantzukizunak egon daitezen, emandako jarduketetan deliturik dagoen aztertu dadin. Era berean suntsitutako elementu natural guztien lehengoratzea  eskatzen dugu eta bere sortarazleak ereduzko isun bat jaso dezaten  ingurumenerako ondorio larriak izan dituzten salatutako gertakari guztiengatik.

Udaletxeak  interes orokorraren eta ingurumenaren   kaltean sustatzaile hauen interés pribatuei mesede egin diela uste dugu, eta Ramosen zinegotzigoa  esfortzu handia da egiten obra hau gera ez dadin: zergatik?

Sinistuta gaude Belartza-2  izeneko  industrial  poligono  berri baten  aprobazioari begira ari direla,  sustatzaile berdinen bitartez eta legetik  kanpo ingurumen txikizioa egiten utzi dieten leku berean.

Gipuzkoako ekologistak   proiektu honen aurkan blokean ezartzen gara eta honen guztiaren inguruan  hurrengo prentsaurreko batean emango ditugu azalpenak orain arte legez kontrako  egindakoan salatu ditugun bezala.

Donostian, 2016ko maiatzak 19

Belartza harrobia 4 betelanaren ondorioak

Eguzki, en el Día Europeo de la Red Natura 2000, exige la protección efectiva de los Montes de Vitoria.

Balsas-SalburuaEguzki, en el Día Europeo de la Red Natura 2000, exige la protección efectiva de los Montes de Vitoria.

La organización ecologista Eguzki, con motivo de la celebración este sábado del Día Europeo de la Red Natura 2000, se une para elevar el perfil de los valores y beneficios de todas nuestras áreas protegidas, y en especial los Montes de Vitoria frente al TAV, el fracking y los Parques eólicos sin medida.

La Directiva 92/43/CEE del Consejo de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la flora y fauna silvestres se adoptó con la finalidad de contribuir a garantizar la biodiversidad mediante la conservación de los hábitats naturales y de la flora y fauna silvestres en el territorio europeo. Las medidas que se adopten en virtud de la Directiva tendrán como finalidad el mantenimiento o el restablecimiento de un estado de conservación favorable de los hábitats naturales y de la flora y fauna de interés comunitario.

El instrumento principal del que se dota esta Directiva para el cumplimiento del objetivo señalado anteriormente es la creación de una Red Ecológica a nivel europeo de zonas de especial conservación, denominada “Natura 2000”, lo que supone 27.000 espacios protegidos, la mayor apuesta de la Unión Europea para conservar las especies y hábitats más emblemáticos del continente.

La Red Natura 200 es una Red Ecológica Europea, constituida por los espacios naturales de carácter excepcional que albergan hábitats o especies de fauna y flora de interés en el ámbito europeo. Incluye los Lugares de Importancia Comunitaria –LIC, las Zonas de Especial Protección para las Aves –ZEPA- y las Zonas Especiales de Conservación –ZEC.

En Álava hay declarados 5 ZEPA, 25 ZEC / LIC, que suponen un 27% del Territorio, y que albergan los hábitats y especies de fauna y flora más importantes de Álava, entre los que se cuentran designadas como Zonas Especiales de Conservación (ZEC) cinco ríos: Baia, Ihuda (Ayuda), Ebro, Omecillo-Tumecillo y Zadorra. El estado de conservación de estos rios es tan alarmante que no se corresponde con su declaración y ha dado lugar a la Plataforma Zadorra Bizirik.

En relación con los monte de Vitoria, en la actualidad nos encontramos con el Decreto 148/2015, de 21 de julio, por el que se designa Zona Especial de Conservación «Montes Altos de Vitoria» (ES2110015).1

Los responsables del Departamento de Medioambiente del Gobierno Vasco han renunciado a la calificación de Parque Natural para los Montes de Vitoria y en su lugar lo han calificado de Zona de Especial Conservación para una pequeña parte del ámbito total, 2188 hectáreas, zona que además ya estaba protegida. De esta forma, se deja sin ningún tipo de protección la mayor parte del espacio, en concreto, 11.134 hectáreas. Casualmente, se elimina la protección a todo el cordal de Zaldiaran, Busto, etcétera, lo que supone, de facto, no querer evitar la prácticas agresivas como el TAV, el fracking o los macro parques eólicos.

En los últimos años las amenazas sobre los Montes de Vitoria siguen siendo las mismas -TAV, fracking, molinos de viento, línea de alta tensión, expansión urbanística, carreteras y ampliación de Zaballa-, así que no hay razón para dar marcha atrás, sino, al contrario, para temer un uso si solo se protege con palabras bonitas y no con normas establecidas al efecto.

A lo largo del presente 2016, se ha presentado el trazado del TAV que proyecta dos túneles atravesando los Montes de Vitoria sin medidas para evitarlo, así como se ha defendido la propuesta de instalación de diez macro aerogeneradores con más de 120 metros de altura, en terrenos de Trebiñu y Argantzun, y sigue sin consolidarse la medida que evite la extracción de gas mediante la técnica del fracking, en esta zona y otras muchas de nuestra geografía. Amenazas que hacen observar su valor ambiental y la falta de protección como un sinsentido.

Frente a la falta de protección o la protección de una ínfima parte, los parques naturales son un referente colectivo de espacios de alto valor natural y buen estado de conservación del patrimonio natural (flora, fauna, paisajes, patrimonio geológico, procesos naturales…) y cultural (conocimientos tradicionales, valores etnográficos, manifestaciones artísticas…)

Los beneficios ambientales y sociales que nos brindan nuestras áreas protegidas son numerosos: protegen las cabeceras de los principales ríos, sus bosques contribuyen a la captura de gases de efecto invernadero, proporcionan unos elevados niveles de calidad de aire. Pero esta protección debe ser completa y real, no sobre el papel y no contra la voluntad de los concejos.

Por eso, con el fin de que en esas zonas especialmente sensibles para el ecosistema tengan la protección que se merecen como parte de la Red Natura 2000, Eguzki quiere trasladar las siguientes reflexiones:

1.- Toda protección de una zona debe suponer una mejora para los valores ambientales que posee, y para sus moradores, por ser las personas que residen y trabajan en ese ámbito rural de especial valor, quienes a lo largo de la historia, han venido cuidando y dando valor al entorno, manteniendo sus recursos sin degradarlos ni dilapidarlos.

2.- Los concejos son nuestra cultura, y ejemplo democrático de participación ciudadana, con derechos y obligaciones, entre las cuales se encuentra la protección de los los montes y demás recursos comunales. Ni se puede imponer una medida sobre aquellos valores que disponen y cuidan, ni se debe aplicar el despotismo ilustrado de la calificación protectora sin el acuerdo y capacidad de contar con los pueblos.

3.- La defensa del territorio y sus recursos para evitar el TAV, el fracking y otras agresiones ambientales debe ser prioridad en el caso de los Montes de Vitoria, ante el silencio cómplice o la pasividad de quienes pueden actuar y proteger lo amenazado.

En Vitoria- Gasteiz a 20 de mayo de 2016

 

ANEXO: VALORES AMBIENTALES DE LOS MONTES DE VITORIA

En el espacio de Montes Altos de Vitoria se ha constatado al menos la presencia de nueve tipos de hábitats de interés comunitario, de los que tres presentan un carácter prioritario.

La mayoría de la superficie está ocupada por bosques que son hábitats de interés comunitario destacando los hayedos acidófilos atlánticos con sotobosque de acebos y tejos, los robledales de Quercus robur, los quejigales de Quercus faginea y los marojales de Quercus pyrenaica. En las cumbres se desarrollan las correspondientes comunidades de pastos de las etapas de sustitución debido a los usos ganaderos.

Las condiciones forestales de la ZEC son propicias para los anfibios, y entre las especies de más interés destacan los tritones alpino (Mesotriton alpestris) y jaspeado (Triturus marmoratus), el sapo partero común (Alytes obstetricans), el sapillo pintojo meridional (Discoglossus jeanneae) y las ranas de San Antón (Hyla arborea) y ágil (Rana dalmatina). Destacan también las especies de aves forestales y de borde de bosque, siendo reseñable la presencia de pico mediano (Dendrocopos medius).

Por último, entre los mamíferos destacan los murciélagos ribereño (Myotis daubentonii), ratonero forestal (Myotis bechsteinii), de cueva (Minioptetrus schreibersii), enano (Pipistrellus pipistrellus), de borde claro (P. kuhlii), hortelano (Eptesicus serotinus), nóctulo pequeño (Nyctalus leisleri),Rhinolophus ferrumequinumBarbastella barbastellus yPlecotus austriacus.

1https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2015/10/1504357a.shtml

 

Txetx Etcheverry-akin elkartasuna!

TXETX1Iturria. Bizi! Txetx Etcheverry, Bizi! Euskal mugimendu altermundialistako militantea, entzuna izan da maiatzaren 10ean Baionako polizia-etxean. Bertan ikasi du Baionako Prokuradoreak 2016ko martxoaren 22an ideki zuela prozedura bat bere kontra “Fesseeinhem-en, 2015eko uztailaren 20an, deklaraziorik egin gabe manifestaldi bat bide publikoan antolatzeagatik eta bide publikoan ibilgailuen zirkulazioari trabak ezartzeagatik”.

Txetx Etcheverry-ri leporatzen zaion egintza ororen buru nuklearraren kontrako eta trantsizio energetikoaren aldeko hitzartze bat da, Fesseinhem-en egina izan dena Alternatiba Itzuliaren pasaiaren karietarat. Itzuli horrek 5 600 km egin ditu klimaren alde hiruzpalau tokiko txirrindulen gainean (xehetasun guziak hemen: www.bizimugi.eu/centrale-nucleaire-de-fessenheim-txetx-etcheverry-convoque-au-commissariat-de-bayonne). Hitzartze hori espaloi haundi eta zabal baten gainean iragan zen (eta ez bide publiko batean) zentral nuklearraren sartzearen heinean, autoritate publikoei aintzinetik deklaratua izan zena, Baionatik 2015ekainaren 5ean partitu zen eta Parisera irailaren 26ean heldu zen Alternatiba Itzuliaren beste 186 etapetan bezala. 24 txirrindulari bertan ziren bai eta ere hainbat kazetari frantses eta aleman. Hainbat kamerek agerraldi hori osoki filmatu dute.

Astearte goiz honetan, Txetx Etchevrry-k ez dio deus deklaratu galdezketa egin dion ofizierrari, holako agertzeko manamenduaren alde “surrealista” gaitzetsiz eta bere argibide edo esplikazioak beharrez justiziarentzat atxikiz. Ber maneran, errefusatu ditu argazki hartze anthropometrikoak eta eri marka hartzeak, hauen bidez askatasunaren aurkako neurrien indartzea gaitzetsiz eta orroitaraziz hitzartze publiko bat bakarrik zaiola ororen buru kritikatua.

Alternatiba Itzulia izan da 200 hitzartze publikoren egiteko parada, uztailaren 20an Fesseinhem-en egin denaren gisakoak. 200 prozedura idekiak izanen dira, ala Fesseinhem-ekoaren nuklearraren kontrako mezua da begi bistatua? Beste molde batez erraiteko, Frantses Estatuan adierazpen askatasuna eta demokrazia, nuklearra hasten den gunean gelditzen dira?

Beste prozedura bat idekia izanen ote da Txetx Etcheverry-ren kontra zeren goiz honetan berean hitzartze publiko berri bat antolatu du espaloiaren gainean… aldi honetan Baionako Polizi-Etxearen aintzinean, bertan entzuna izan aintzin? Alabainan, aintzinetik baimenik galdegin gabe, bertan esplikatu du, bere sustengatzerat jinak ziren hirurogoi bat pertsonen aintzinean, trantsizio energetikoa eta politika nuklearra ez zirela bateragarriak. Bertan berriz galdatu du, François Hollande Frantses Errepublikako Lehendakariaren engaiamenduaren haritik, Fesseinhem-en hestea. Hor ere ber maneran deitu du Gasteizen, larunbatean, ekainaren 11n iraganen den manifestaldian parte hartzerat bertan galdegiteko Garoña Zentral Nuklearraren behin betiko hestea. Garoñako Zentral Nuklearra Hego Euskal Herriaren Arabako mugan da, eta Fukushimaren bixkia da, 1971an martxan ezarri da eta Nucleonor haren kudeaketaz arduratzen den enpresak 2031 arte haren idekitzea galdegiten du.

Azkenik, Txetx Etcheverry-k herritar bakoitza gomitatu du trantsizio energetikoari bere aportazioaren ekartzerat lehen bai lehen EDF utziz eta %100 berriztagarria den eleketrizitatea hornitzen duen Enercoop (www.enercoop.fr) –en kide bilakatuz. Ez gira kaos klimatikora eta hondamendi nuklearrerat kondenatuak, alternatibak badira, guri da haien indartzerat eta masa eskala batetarat haien pasarazterat!

 

Eguzkik dei egiten du Txirrinkan parte hartzeko.

clip_image001La txirrinka es una expresión social de muchas agresiones a nuestra comunidad, a nuestras personas y a nuestra tierra, respondiendo juntas, pedalada a pedalada para mostrar una historia y realidad de grandes infraestructuras. Estas agresiones han generado conflictos y estos conflictos son una herida en nuestro mapa de la realidad.

La txirrinka permite conocer conflictos que se han venido dando en nuestra tierra, agresiones medioambientales que tuvieron impacto social, mediático y respuesta de diferente nivel.

La txirrinka nos muestra que en muchas ocasiones se ha puesto en valor el corazón de las personas, el trabajo popular por la defensa de nuestra madre tierra, los grupos vecinales o sociales que sumaban entre diferentes, y que ganaban en humanidad y en relaciones sociales con mucho esfuerzo y voluntad frente al cemento o don dinero.

La txirrinka nos invita a ver el pasado, actualizar personas y grupos con intereses comunes y, como  no, a mirar al futuro con la esperanza de encontrar una forma diferente de aplicar los recursos públicos, y las ideas y proyectos de desarrollo. Entre las necesidades de la gente, y sobre todo, el respeto a las comunidades, entornos y razonamientos no agresivos del gran capital, surge una conciencia de respeto y de entrega que pedalea en esta txirrinka y muchos encuentros o espacios de trabajo por nuestra madre tierra.

Por ello mediante cuatro columnas confluyentes, la xirrinka rueda los días 21 y 22 de mayo, en denuncia de las grandes infraestructuras y propone retspeto al medio natural, los derechos sociales y un modelo activo y participativo.

Como toda campaña que aglutina, nos invita a participar a colectivos y personas, de forma abierta y participativa, para diseñar sus actos previos, problemáticas a recordar, recorridos, etc.

La txirrinka nos ha planteado los conflictos provocados o ataques al medio ambiente como ejemplos del modelo neoliberal, por el cual el dinero y la imposición han querido, y en muchos casos logrado, anteponerse a la necesidad y la participación democrática.

No es nuevo el uso de una marcha en bicicleta para movilizarse por parte de los colectivos ecologistas. Estas movilizaciones muestran la conciencia en la participación en sí, y además en la exposición y debate que genera, supone una denuncia real y directa de las agresiones y una movilización para focalizar esta respuesta en defensa de nuestra tierra, los derechos sociales y un modelo en positivo, respetuoso con el entorno, solidario en la priorización de valores, y activo, participativo en el modo de relacionarnos, tanto en la respuesta como en las propuestas y ejemplos modélicos de otra sociedad y otros proyectos sociales, ambientales y comunitarios.

Por ello desde Eguzki una vez más vemos otro pedal para el cambio desde la conciencia, denuncia y movilización, para avanzar parando muchas sinrazones. De esta forma, anteponiendo al ritmo de la bicicleta pues nos permite pensar y reflexionar, damos valor a lo social y comunitario, primando los valores sociales y ambientales a estas agresiones.

Con visión global, reflexiones sobre el modelo y agresiones del mundo globalizado, la implicación de los colectivos locales es fundamental. Para ello, cuenta y debe contar con los vecinos y vecinas que conocen su realidad, su impacto y que han actuado localmente para defender otro modelo, tejiendo una red de voces corales sobre ejemplos reales y palpables.

Por ello Eguzki anima a participar en la Txirrinka por ser una movilización que aglutina, reflexiona, conciencia y da espacio a las voces que han existido y existen en Eukal Herria en defensa de la tierra.

 

Mercadonaren ekintzak ilegalak Donostian.

Belartza harrobia 4 betelanaren ondorioak“Añ-13.2 Cantera” (Mercadona) delako proiektuaren obra-eremutik kanpo baimenik gabe eta legearen kontra, hango garrantzi handiko balio naturalak kaltetuz, egiten ari diren lanak eta jarduerak salatu nahi ditugu.

Apirilaren bigarren astean harrobiko hondeaketatik ateratako harri eta materialak obra eremutik kanpo dagoen Belartza Erdikoa baserri ondoko landazabaleko belazean (Baimen eskaeretan haiek “Añ-13.1 eremua, Belartzagaina” deiturikoa) pilatzen hasi ziren obra-sustatzaileak. Aipaturiko ladazabalean larreak, hariztiak eta baso misto atlantikoa daude eta ur-emari iraunkorra duten errekastoak daude. Betelana egiteko pista berriak ireki dituzte lan eremutik kanpo eta baimenik gabe, zuhaitzak suntsituz eta Irubideko erreka kaltetuz. 120.000m3ko materialmetaketaz ari gara! Honez gero 7mko altuera hartu du eta inguruko hariztian bertan sartzen ere hasiak dira.

Lur pilaketak ikaragarrizko inpaktu paisajistikoa sortarazten du, batez ere babestuta dagoen Unanue Natural Guneko Landa Parkean, zeina gordetzen duen ondare naturala eta nekazal zein paisaia aldetik duen garrantzia zela medio, herritar guztion gozamenerako babestua izan zen. Zonaldearen kontserbazio-maila aipagarria da ere. Ia 3.000 m2 azalera duen betelan hori era askotako eragin nebatibo sortarazten ari da, bai ingurumen aldetik, baita paisaia ikuspegitik ere: tokiko topografia aldatuz, uren dreinatzea aldatuz eta, ondorioz, bertako akuiferoen sisteman eraginez. Han,kamioiak eta hondeatzaileak etengabe ari dira, betelana inguratzen duen basoan oraintxe ugaltzen ari den basafaunaren kaltean. Horietako espezie batzuk Mehatxaturiko Espezieen Euskal Zerrendan jasota daude, baina Naturaren Kontserbaziorako Legeak haien habitatak zorrozki babesten dituen arren, Belartzan, antza, kontuan ere ez dituzte hartu.

Horrez gain, maiatzaren hasieratik lur pilaketaren lekuan bertan, zeru irekian eta birringailu baten bitartez, hondeaketako harriak txikitzen eta xehetzen ari dira etengabe, granulometria txikiko agregakin bilakatuz, eta prozesuan hogei metroko altuera hartzera iristen den hauts-hodei mugikorra sortaraziz. Atmosferaren kutsatzailea den harri transformazio-jarduera horrek airearen kalitatean eragin zuzena du, ondorioak inguruko baserri eta etxebizitzetan nabarmenak direlarik. Ugal garaian dagoen faunak ere hautsak pairatu behar ditu ezinbestean. Jarduera horretarako ere dagokion baimena ez dutela zinez uste dugu.

Donostia Udaleko Hirigintza Sailean egindako argibide-eskaeren emaitzen arabera, lanek ez daukatela inolako udal baimenik dirudi, baina modu eta egun ezberdinetan egoera salatu badugu ere, Udala entzungor dabil, orain arte inongo neurririk hartu ez dutelarik. Lanek Lege, Araudi eta prozedurak hausten dituzte, baina ez dituzte gelditu. Hortaz, oraingoan salaketa publikoa egin nahi dugu eta Donostiako Udalari zein eskumena izan dezaketen Erakunde Publiko guztiei obaren sustatzaileak bultzatutako lanok berehala geldiarazteko. Naturaren kontserbazioak Administrazioaren zereginetan premia behar luke eta lehen mailako herri interesa izaki, hura bermatzera eta ziurtatzera behartuta daude.

Horregatik guztiagatik, obrak ingurumen nahiz hirigintza araudia urratzen duenez, Donostiako Udalari baimenik gabeko lan guztiak berehala geldiaraztea, dagozkien zigor-espedienteak irekitzea, eta kaltetutako eremua lehenbailehen lehengoratzea exijitu egiten diogu.

DONOSTIA, 2016ko maiatzaren 12an.

Ekologistak Martxan, EGUZKI, Haritzalde naturzaleen elkartea

Fracking ez exige trabajar en serio al Gobierno Vasco e impedir fractura hidráulica, tal y como se aprobó

Fracking Ez” ha exigido hoy al Gobierno Vasco que diga con claridad que impedirá la técnica de fractura hidráulica en Euskadi y empiece a “trabajar en serio” para dejar sin efecto todas las licencias de exploración de gas.

MOVILIZACIÓN ESTE VIERNES FRENTE AL PARLAMENTO VASCO A LAS 21:30H Acude!!

maiatzak13FRACKINGEZ
El Gobierno Vasco sigue sin aclarar su posición desde que el pasado martes el Tribunal Constitucional decidiera admitir a trámite el recurso presentado por el Gobierno contra la ley vasca que regula medidas de protección ante la fractura hidráulica, por lo que varios artículos han quedado suspendidos cautelarmente.

“Fracking Ez” ha recordado que la ley vasca fue impulsada por una iniciativa popular que contaba con un “apoyo masivo”, pero a su juicio el Gobierno de Iñigo Urkullu no ha expresado con claridad que no habrá fracking en Euskadi.

La postura del Ejecutivo vasco “se sitúa lejos de la claridad con la que habló el Govern catalán tras tumbarse su ley, que sin ninguna duda afirmó que impediría el fracking en Cataluña”.

Para responder ; movilización que tendrá lugar el próximo viernes.