Manifetazio antitaurinoa larunbatean, Donostiako Aste Nagusiko hasieran

IMG-20180712-WA0007Larunbatean, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasieran, manifestazio antitaurinoa egingo dugu, “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” lemapean.

Manifestazioa, Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik antolatuta, 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.

kartelantitaurino2018

Urtez urte, tradizioaren eta dibertsioaren izenean, hamarnaka zezen torturatu eta erailtzen dira Illunbeko zezen plazan. Ez ditugu praktika hauek gure kulturaren partetzat onartzen, injustuak direlako.

Lotsagarria ere bada horrelako praktikak hartu eman politikoen esku geratzea. Ez da egia ekimen pribatu hutsa denik. Udal gobernu honek espresuki ematen dion sostengurik gabe zezenketak dagoeneko iraganaren kontu izango lirateke Donostian.

Gero eta gehiago gara zezenketen aurka eta zezenen alde egiteko prest gaudenak eta entzun egin beharko gaituzte!

Bederatzi zikoina hil dira elektrokutatuta Olaberrian

Oso zikoina talde handia, 150 ale inguru (*), hegan pasatu da aste honetan Gipuzkoa gainetik, hegoalderanzko urteroko migrazioan. Hori da albistearen alde ona. Alde txarra, berriz, honako hau: zikoina horietatik 9 Olaberrian hil dira, elektrokutatuta, hegaztien talka eragozteko egokituta ez dagoen argindar-linea batean, ezbairik gabe. Izan ere, iaz ere horrelaxe hil zen beste zikoina bat Olaberrian bertan.

Hain justu, orain dela egun gutxi ezagutu dugu Gaztela-Mantxako Epaitegi Gorenak Iberdrolaren kontrako bi sententzia eman dituela. Konpainia elektrikoak, legez, hegaztien talka saihesteko hainbat argindar-linea egokitu behar zituen. Ez zituen egokitu, ordea, eta horren ondorioz espezie babestutako hainbat ale hil ziren, zehatz-mehaz, bi eguzki-arrano eta aztore-arrano bat. Sententziak Iberdrolari 400.000 euroko kalteordaina ezartzen dio. Hauek ez dira, gainera, konpainia elektrikoen kontra arrazoi honengatik ematen diren lehenengo sententziak.

Egokitu gabeko argindar-lineak dira hegaztiak hiltzeko arrazoi nagusietako bat, batez ere harraparien kasuan. Datu ofizialen arabera, Estatu espainolean urtero 33.000 ale hiltzen dira arrazoi honengatik, nahiz eta elkarte naturazaleek, SEOk adibidez, datu ofizial hori kopuru errealaren oso azpitik dagoela uste duten.

EGUZKI

(*) Gipuzkoako Basozainek zabaldu dute egunotan gure gainetik pasatu den zikoina talde horren honako bideo hau:

https://mobile.twitter.com/hashtag/ciconia?src=hashtag_click

zikoina

Lezoko sutea dela eta, Eguzkik salatu du Pasaiako Portuan segurtasun-, ingurumen- eta osasun-neurriak eskasak direla

Dudak omen zeuden, kea toxikoa izango ote zen. Zer uste duzu zuk?

Dudak omen zeuden, kea toxikoa izango ote zen. Zer uste duzu zuk?

Atzo Lezon gertatu zen suteak berriz ere utzi du agerian Pasaiako Portuko Agintaritzak segurtasuna bermatzeko eta era guztietako kutsadura eragozteko edo gutxitzeko hartu dituen neurriak eskasak direla (*).

Algeposa Grupok edo Sobrinos de Manuel Camara S.A.k aire zabalean, estalperik gabe, duten txatar piloetako batean gertatu zen sutea.

Erakundeetatik etengabe lasaitasun-mezuak zabaltzen saiatu diren arren, atzo gertatutakoa benetan larria izan zen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Oasun sailek Lezoko, Pasaiako eta Donostiako Mirakruz eta Ulia auzoetako bizilagunei badaezpada etxeko leihoak ixteko eskatu behar izan zieten, txatarrari zerion kearekin ez pozoitzeko. Hodei toxikoa hamarnaka kilometro zabaldu zen Gipuzkoako kostan barrena.

Ke-adarra Kontxa gainetik mendebalderantz.

Ke-adarra Kontxa gainetik mendebalderantz.

Hamaika izan dira urtetan eskaera sozial zein instituzionalak txatarra, pentsuak, aleak eta, oro har, soltean ekartzen diren produktuak, aire zabalean kudeatu beharrean, estalpean eta itxita kudeatu daitezen, segurtasunaren, ingurumenaren eta Portu inguruko herritarron osasunaren mesederako.

Portu eta Merkataritza-Nabigazioko Legeak dioenez, ingurumenarekiko kezkak zipriztindu behar ditu Portuko atal eta jarduera guztiak… azpiegiturak, instalazioak, zerbitzuak… Gauza bera diote Nazioarteko Itas Erakundeak eta Itsas Portuetako Europako Erakundeak (ESPO).

Atzo bertan herritar talde batek protesta egin zuen Lezoko Udaletxe aurrean.

Atzo bertan herritar talde batek protesta egin zuen Lezoko Udaletxe aurrean.

Horregatik, Eguzkik eskatzen dio Pasaiako Portuko Agintaritzari Europako gainerako portuetan ingurumena zein osasun publikoa babesteko ohikoak diren neurri prebentibo eta zuzentzaileak har ditzala, atzo bezalakorik berriz ere ez gertatzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Oasun Sailari ekatzen diogu atzoko sutean emititutako substantziak identifikatzeko eta, oro har, hodei toxikoaren arriskua behar bezala aztertzeko.

EGUZKI

(*) Hona hemen Teleberrik eman zuen albistearen esteka. Kea toxikoa ote zen? Jakina.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5767486/sutea-pasaiako-portuan-2018ko-abuztuak-2-txatarrak-su-hartu-du/

Euskadi zorretan

Jatorria: Lemu proiektua.

Jatorria: Lemu proiektua.

Bizitzeko behar ditugun baliabide guztiak ematen dizkigu Naturak eta sortzen ditugun hondakinak xurgatzen, baina muga batzuk ezartzen dizkigu baliabideen erabilgarritasunari eta poluigarriak eta hondakinak xurgatzeari dagokionez.

Lurralde bateko populazioak kontsumitzen dituen baliabideak ekoizteko eta sortzen dituen hondakinak asimilatzeko behar den lehorreko eta itsasoko azalera bioproduktiboari aztarna ekologikoa deritzo. Euskadiko biztanle bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,7 hektareakoa (ha) zen 2001n, hau da, bost futbol zelai adinakoa. Ez dago geroztiko daturik EAEn, baina seguruenik eskura izan diren azken datuetan, 2014koetan, Espainiak zuenaren (3,9 ha) eta Frantziak zuenaren (4,7 ha) bitartekoa izango zen. Mundu mailakoa aztarna ekologikoa berriz 2,7 ha zen 2015ean.

Imagen de: desde fuera de palacio

Irudiaren jatorria: desde fuera de palacio.

Iraunkortasun globalaren ikuspegitik lurralde bateko biztanleen aztarna ekologikoa planetako biztanle bakoitzari dagokion azalera eskuragarriaren azpitik behar luke, hau da, 1,7 ha azpitik. Orduan Euskadiko aztarna 4,7 ha bada, esan nahi du bere beharrak asetzeko dagozkion 1,7 hektareaz gain beste 3 ha behar dituela. Hori dela eta, Euskadik ezin iraunezko kontsumo eredua du, bere beharrei erantzuteko munduko beste eskualdeena edo ondorengo belaunaldiena hartzen ari baita. Horregatik planetako biztanle guztiek Euskadikoen kontsumo maila balute, planetaren azalera biologikoki produktiboa eskuragarri dagoena baino 2,7 aldiz handiagoa izan beharko luke. Hortaz, 2,7 planeta beharko lirateke.

portada

Mundu mailako datuei dagokienez, berriz, 2,7 hektareako batezbesteko aztarna globala baliabidez hornitzeko 1,5 planeta beharko lirateke. Baina, gizadiak nola erabil ditzake 1,5 planeta, bat bakarra badugu? Bankuko kontuan jarritako diruak emandako interesak baino gehiago ateratzea erraza den bezala, posible da baso batetik urtean ematen duen egurra baino gehiago ateratzea edo urtean birsortu daitezkeen baino arrain gehiago arrantzatzea. Baina hori denbora jakin batean egin ahal izango da, azkenean baliabidea agortu egingo baita.

Aurreko zenbaki horien arabera, kalkulu erraz baten emaitzak (365 x (1.7 / 4.7) = urteko 132. eguna) adierazten digu ezen, Euskadin, aurtengo maiatzaren 12rako gastatuak genituela 2018. urte osorako zegozkigun baliabide naturalak. Eta abuztuaren 2an munduko gizadiak jada erabilia izango du 2018 osorako zeukan baliabide-zakua. Berdintze-eguna urtetik urtera aurreratzen doa: 2000. urtean irailaren amaieran zen, aurten abuztuaren 2an. Gure planetak mugak ditu, baina gizakiaren ahalbideek ez. Naturaren mugen barruan bizitzea teknikoki posiblea da, finantzei dagokienez onuragarria, eta gure irtenbide bakarra da etorkizun arrakastatsua izango badugu. Horregatik, ahalegin guztiak egin behar ditugu egutegian Naturak ezarritako mugak gainditzen direneko eguna atzeratzeko. XXI. mendeko Euskadirako egitasmo handi bati ekin behar diogu, mundu mailan indarrean jartzen ari diren prozesu ekonomiko eta energetiko zein ingurumenari eta gizarteari dagozkienak lideratzeko egitasmo bat. Munduko erreferente izateko ahalmen ekonomikoa, baliabideak, giza kapitala eta batez ere herritar kontzientziatuak (IHOBEren azken inkestak bistaratu zuen bezala) baditugu. Ikuspegi eta borondate politikoa bakarrik falta da guztion helburu hori lortzeko ahaleginean jartzeko.

2018-07-24
NATURKON GIPUZKOA

Naturkon osatzen dugu:

Honako hauek osatzen dugu Naturkon.

Honako hauek osatzen dugu Naturkon.

Abuztuaren 11n, manifestazio antitaurinoa Donostiako Aste Nagusian

donostiantitaurina2018ko Aste Nagusian zezenketen aurka egingo den manifestazioaren berri emateko, Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik prentsaurreko bat eskaini dute gaur Alderdi Ederren, Udaletxearen aurrean. Manifestazioa abuztuaren 11n egingo da, Aste Nagusia hasiko den larunbatean bertan. 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.

kartelantitaurino2018Hona hemen jendea parte hartzera animatzeko prentsaurrekoan zabaldutako mezua (*):

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintza taldeok Donostiako zezenketekin bukatzeko helburua dugu. Honetarako hiriko eragile guztiei, abuztuaren 11n antolatu dugun manifestaldira batzera gonbidatzen zaituztegu. Geroz eta gehiago gara zezenketen aurka eta zezenen alde egiteko prest gaudenak eta entzun egin beharko gaituzte!

Urtez urte, tradizioaren eta dibertsioaren izenean, hamarnaka zezen erabili eta erailtzen dira Illunbeko zezen plazan. Ez ditugu praktika hauek gure kulturaren partetzat onartzen, injustuak direlako.

Zezenek aske eta erasorik jaso gabe bizi nahi dute, guk bezala. Onartezina da gizakiak, gure pribilegioez baliatuz, animaliak zapaltzea. Ezin ditugu haien oinarrizko interesak urratu, gure onura eta dibertsiorako.

Lotsagarria da horrelako praktikak onartu eta hartu eman politikoen esku geratzea. Ez da egia ekimen pribatua denik, udal gobernu honek espresuki ematen dion sostengurik gabe zezenketak dagoeneko iraganaren kontu izango lirateke Donostian.

Ondorioz, dei egiten dizuegu jai batzorde, elkarte, kolektibo, eragile eta norbanako guztioi gure aldarrira atxiki zaitezen eta gatazka honetan botere gutxien duenaren alde egin dezazuen.

Batu gure borrokara, aldarria ozen entzunaraziko diegu:

ZEZENKETARIK EZ, EZ DONOSTIAN, EZ INON!

(*) Honako estekan, berriz, mezu bera bideoan:

Euskara: https://www.youtube.com/watch?v=9jSS20unaig

Gazteleraz: https://youtu.be/14cMEpmCShQ

3logoak