Adminstrazioak egurgintzan formatzeko ingurumenaren aurkako delitoengatik inputatutako enpresa erabili

EUSKO JAURLARITZAK ETA ALDUNDIEK INGURUMENAREN AURKAKO DELITOAK GAUZATZEAGATIK INPUTATUTAKO ENPRESA BAT ERABILI DUTE EGURGINTZA SEKTOREA FORMATZEKO.

Egurra pilatuta 3

Egurra ekoizteko eredu intentsiboaren krisi larriaren aurrean, igaro den abenduan Eusko Jaurlaritzak baso jabeentzako formazio teknikoko saio bat antolatu zuen, hizlari gisa Bosques 2000 enpresako ordezkariak erabiliz. Hitzaldi tekniko hau HAZI enpresa publikoak antolatu zuen, EAJrekin lotutako hautetsien eta kargu publikoen harrobi ezaguna dena, hain zuzen.

Bosques 2000 enpresaren jarduera eukaliptoen landaketa intentsiboen ikerketa eta garapenean kokatu da, batez ere espezie exotiko honekin inbadituta dagoen Kantauri eremuan (Galizia, Asturias, Kantabria,…). Enpresa hau papergintzan jatorria duen Grupo Sniace izenekoaren barruan dago, ekoizpen desberdinak edukirik (eukalipto egurra, zuntz biskosoa, zelulosa eta energia), Bosques 2000 enpresaren ordezkariaren hitzaldiaren izena ondokoa zen: “Eukalipto barietate hobetu berriak Kantauri isurialdean”.

Eukalipto landaketak ziren Bosques 2000 enoresaren jardueraren zati garrantzitsua.

Eukalipto landaketak ziren Bosques 2000 enoresaren jardueraren zati garrantzitsua.

Ingurumenaren aurka jarduteagatiko inputazio penala.

Duela gutxi ezagutu ahal izan denaren arabera, Kantabriako Auzitegiak Sniace enpresako Administrazio Kontseilua eta Operazio-Zuzendaria inputatu ditu, “ingurumenaren eta natur baliabideen aurkako ustezko delitu” batengatik, Saja ibaian hainbat urtetan zehar isurketa toxikoak egiteagatik. Oraingoan Auzitegiak Torrelavegako 1. Epaitegiaren epaia zuzendu du, Operazio-Zuzendariaren inputazio mantenduz eta Fiskaltzak eta Ekologistak Martxan erakundeak ezarritako errekurtsoak onartuz, Administrazio Kontseilua ere inputatu duelarik.

Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren baimenarik gabe gertatu dira isurketak, hauek hurrengo parametroen maila handiak aurkeztu dituztelarik, indarrean dauden ingurumen legeak erasotuz: konduktibitatea, suspentsioko solidoak, DQO, DBO5, osoko karbono organikoa, osoko nitrogenoa, kuprea, zinka, beruna, selenio eta magnesio disolbatuak. Metal astunak bereziki kaltegarriak dira, kate trofikoari eraginez eta ibai ekosistema eta pertsonen osasuna arrisku bizian jarriz.

Kantabriako Auzitegiak Toxikologiako Institutu Nazionalaren, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren eta Fiskaltzak izendatutako peritoen txostenei garrantzia handia eman die.

Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak dagoeneko ezarrita zizkien lege hauste larriagatiko 600.000 €ko isuna eta 500.000 €ko kalte ordaina. Izan ere, garai berean Sniaceko Kontseilari ejekutibo ohiaren aurkako beste prozedura penal bat tramitatzen ari zen, 2010eko apirilan kondenatuta izan zelarik ingurumen delitu batengatik eta orain epaitzen ari diren isurketa antzekoengatik. Ondorioz, aipatu dugun ebazpenatik aurrera ahozko epaiaren irekiera egiteke dago inputatu guztien aurka.

Pinuak eta eukaliptoak EAEn.

Sinesgaitza ematen badu ere, Sniece enpresak PEFC izeneko baso kudeaketarako ziurtagiria lortu duela baieztatu du, hain zuzen, egurgintza sektoreak erabilitako gezur berde handia izanik, Euskal Herrian EAJk eta Baskegur elkarteak bultzatutako baso eredu intentsiboaren irudi kaskarra garbitzeko asmoz.

Pinu intsignisa eragiten duten gaixotasun ugariri eskeinitako alternatiba gisa, aipatutako bi eragile horiek basojabeei berbideratzen saiatzen ari dira beste espezie exotikoen erabilerarekin has daitezen ordezko gisa, ezaguna den eukalipto kaltegarriaz gain: Douglas izeia, sekuoiak, itsas pinua edo kriptomeria japoniarra.

Aldi berean, egungo baso eredu zaharkitua sendotu nahi dute, baso naturalak (hariztiak, pagadiak, ameztiak, baso mistoak, artadiak,…) EAEko lurraldeko %75etik dagoeneko desagertu direla ahaztu nahian.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra Donostian, 2019ko otsailean

Isurketak gehiagorik ez Mundakako Lamiaranean

Kolektora1Busturialdeko HITZA. Mundakako eta Bermeoko kostaldearen artean kokatuta dagoen Lamiarango guneak bizi duen egoera txarra salatu du Eguzki Talde Ekologistak.

Izan ere, “oraintsu” Barna enpresak Mundakan duen lantegiko hondakinen hodi biltzaileak konpondu dituela azaldu dute taldekoek. Konponketatarako erabilitako tresnak eta material zaharrak Lamiaranen “botata utzi”dituztela salatu dute.

“Balio ekologiko handiko” gunea errespetatu beharrean, Barnak “arduragabekeria eta desinteresa” erakutsi dutela uste dute: “kostaldea eta bere inguruak zabortegi batean bilakatu dituzte. Tamainu eta kolore guztietako hodien zatiak ikus daitezke, baita hodi biltzaileen konponketak bukatzerakoan kendu eta garbitu behar zuten kofratzerako materialak”. Nabarmendu dutenez, azken asteetako denboralekin hondakin horien “kopuru handi batek itsasoan bukatu ahal izan du, hainbat miliatara”. Gunearen egoera “negargarria” dela uste du taldeak.

Horrez gain, kofratze lanak egiterakoan erabilitako burdin barrak “agerian” utzi dituztela ere azpimarratu dute. Gunean aritzen diren arrantzaleentzako “arriskua” direla diote, “istripuak eragin” ahal dituztelako. Horregatik, enpresako arduradunei “hodiak ebaki” eta obrak “behar bezala bukatzeko” eskaera egin die.

Arrisku ekologikoa. Lantegiko hondakinen hodi biltzaileetatik itsasora isurtzen dituzten hondakinak direla-eta, “hilda agertzen diren hainbat itsas izaki” daudela nabarmentzeko aprobetxatu dute taldekoek. Egoera hori “azken hilabeteetan” zehar “aldizka” nabaritzen ari dira.

Ekologisten berbetan, “kutsatutako uren ondorioz” agertzen dira hildako arrain eta bestelako izakiak. Itsasora jaurtitako hondakin kimikoak “soda kaustikoa edo antzekoak” izan litezkeela uste du taldeak, “lantegiko gordetegiak garbitzeko” erabilitakoak. Arrain eta zefalopodoei kalte handiak eragin ahal dizkieten substantzia horiek “askotan” isurtzen direla diote.

“Gunearen egoera ikusita, inplikatutako instituzioei behingoagatik neurriak hartzeko” eskakizuna egin dute Eguzkikoek, “inoiz galdu behar ez zuen balio ekologiko eta edertasuna berreskuratu ahal izateko”.

enkofradoentzako materiala

Otsailaren 16an, zezenketen kontrako elkarretaratzea: Goia, bete zure hitza!

O_16_eusOtsailaren 16an, 11etan, Nautikoko terrazan, Donostia Antitaurina Orainek eta Eguzkik elkarretaratze bat egingo dugu, “Goia, bete zure hitza! Galdeketa orain!” lemapean. Idatzi honen bitartez, deialdia zabaltzera eta batez ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Zergatik elkarretaratze hau orain?
Legealdia hasi bezain pronto, Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Gauzak horrela, eta betiere Udaletxean aho batez onartutako Partehartze Araudiari jarraituz, Donostia Antitaurina Orainek 10.000 herritarren sinadura bildu zituen, behar bezala egiaztatuak, eta, sinadura horiek oinarri, Udalari eskatu zion donostiarren artean galdeketa egiteko, ea baliabide publikoak –batik bat Illunbeko instalazioak– zezenketak egiteko uzten jarraitu behar zuen ala ez. Goiak galdeketa egingo zela agindu zuen, baita data ezarri ere: 2017ko otsailaren 19a. Baina galdeketa ez da inoiz egin. Egia da Madrilgo Gobernuak debekatu egin zuela, baina hori bezain egia da Goiak, aukera izanda, ez duela geroztik bere hitza betetzeko inolako borondaterik erakutsi. Beraz, galdeketa egin behar zen eta egin ez zen dataren bigarren urteurrenaren bueltan, elkarretaratzea antolatu dugu gogoratzeko legealdia bukatzear dela eta alkateak ez duela emandako hitza bete.

Naturkonek fumigazioaren aurka aurkeztu dituen mozioak onartu dituzte Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo Udalbatzarrek

fumigazioa-oiartzun-mozioa

Oreretan, gehiengo osoaren babesa izan zuen mozioak, EH Bildu eta Errenteria Irabaziz taldeen aldeko bozkei esker. EAJ-PNVk aurka bozkatu zuen eta PSOE abstenitu egin zen. Oiartzunen ere gehiengo osoa lortu zuen, EH Bilduk alde bozkatuz eta EAJ-PNVk aurka.

Naturkonek mozio bera aurkezten jarraituko du beste udalerri batzuetan, eta era berean, gai honekin lotura zuzena duen baso politika berri baten beharra azpimarratzeko hitzaldiak ematen ari da. Gure inguruan, datozen egunotan Oreretan eta Donostian hitzaldi bana antolatuta daude. Datak zehaztean, jakinaraziko ditu.

Itsasoan gertatzen dena gure etxe parean hasten dela berriro ere agerian geratu da

Oria_Tolosa2Eskuineko argazkian Ikus dezakegun bezala, hondakin mordo bat pilatuta zeuden Oria ertzean,Tolosan, Armeria enparantzatik oso gertu. Baten batek ibaira zuzenean bota zituen. Baina hondakin horiek dagoeneko ez daude bertan, urak eraman dituelako. Hondakinak eta zaborrak ez daudelako gure zain, uraren menpe baizik, eta, neurririk hartu ezean, hola gertatu da berriro ere. Eta non bukatuko dute? Itsasoan, noski. Gero eskandalizatuko gara itsas ertza plastikoz beteta dagoelako.

Eguzkikook beti esan izan dugu ibaiak plastikoen autobideak direla eta horren froga dira irudiok. Honako bi bideootan ere lehena eta oraina ikus daitezke:

https://www.youtube.com/watch?v=fgDQzaCdv2g&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=sRkaSGyhdIQ&feature=youtu.be

Gero eta gehiagotan ari gara ikusten eta entzuten itsasoan gero eta plastiko eta zabor gehiago daudela, eta kalte izugarriak sortzen ari dela. Gauzak horrela, ibaiara zaborrak botatzeak ez du batere laguntzen, alderantziz baizik. Sekula ez dugu jakingo zenbat kilo hondakin bukatzen diren itsasoan jokabide hauen ondorioz, eta ondo egongo litzateke jakitea, oraindik kontziente ez diren herritarrak kontzienteago izan daitezen.

Oria_Tolosa1

Dakigunez, azken urteetan Tolosako Udalak, Aldundiak, AZTIk eta Ekolurrek izokinak askatu dituzte leku berean, Arrainen Migrazioaren Nazioarteko Egunean, eta guztiz txalotzekoa da, baina zaborraren kontra ere aritu beharra dago. Horregatik, Tolosako Udalari honako hau eskatzen diogu:

Jendea horretan heztea, gero eta kontzienteagoa izan dadin. Holako jarrerak lekuz kanpo daudela, onartezina dela gaur egun ibaira edozer botatzea, eta danok behartuak gaudela hondakinak bere lekura botatzera, horretarako herri osoan edukiontziak eta hondakin-ontziak sakabanatuak dauzkatela. Ez dago gertakizun honi buruzko justifikaziorik, danon eskubideak urratu egiten duelako. Udalak mezua honen bozgorailua izan beharko luke.

Abagune polita dauka Tolosako Udalak esku artean. Ezer galtzeko, eta dana irabazteko daukagu.

Herriak, ibaiak eta itsasoak eskertuko dute.

Gorka Alberdi eta Asier Manso, Eguzkiren izenean

MENDI MARTXA: SUPER SUR HANDITZEARI EZ

Zergatik gaude Supersur handitzearen kontra?

imagen

Enlace YouTube (euskera)

Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur izenez ezagutzen den Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea (1-b fasea) handitzea proposatu du Peñascaleko bidesariaren eta Betelu arteko zatia erantsita. 4,2km-ko luzera izango duen proiektuak Arnotegi mendiaren azpitik igaroko den tunela eta Bolintxu ibaiaren gainetik joango den zubibidea eraki nahi ditu. Lan horiek egiteko 200 milioi ezarri dira hasierako aurrekontu gisa, horrek 47,6 milioiko gastua dakar kilometroko.

Honako manifestua sinatzen dugunok, gure errefusa agertu nahi diogu adierazitako handitzeari hurrengo arrazioengatik:

1.- Gure Aldundiak zehaztutako garraio politikak tokian tokiko administrazioek egindako ahaleginekin kontraesanean daude, hala nola, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako planekin (HMIP), Agenda 21ekin, hiri-barruko bideetan gehienezko abiadura-muga ezartzearekin (30 km orduko) etab. Aldundiak bere politikak garraio eskaeran ardaztu beharrean, etengabe bide azpiegituretara bideratzen ditu inbertsioak (Ermuako saihesbidea, Atxondoko korridorea, Autzaganeko tunela…) eta nork bere ibilgailua erabiltzea sustatzen dituzten neurriak hartzen ditu; adibidez, “bidesari bonoa” aldundiaren menpe dauden ordainpeko errepideetan.

2.- Supersur A8an gertatzen ziren auto-ilarak konpontzeko alternatiba gisa aurkeztu zen, bertatik 24.000 ibiligailu igarotzea espero zuten, horietatik 9.000 kamioi astunak izango zirela. Egungo eskaera aurreikusitako batez besteko %50era ere ez da iristen: 2016an argitaratutako datuen arabera, eguneko batez bestekoa 11.650 ibiligailu dira, horietatik 3.360 ibilgailu astunak direla.

3.- Hasierako proiektuaren eta behin-betiko obraren aurrekontuaren arteko aldea nabarmena izan zen. 2001ean aurkeztu zen hasierako proiektuan, lanek 465 milioi euroko gastuak ekarriko zutela kalkulatu zen. 1-a fasea 2011an inauguratu zen eta bere amaierako aurrekontua 821 milio eurokoa izan zen, Espainiako autobiderik garestiena; izan ere, kilometroko 49,49 milioi inbertitu ziren.

4.- Pagarrasiko mendi magalean dagoen Bolintxuko ibarrean sor daitezkeen inpaktuak oso kaltegarriak dira. Pagasarriko Plan Bereziak (Bilboko Udalak 2008an aho-batez onartu zuenak) Bolintxuko gunea babestu beharreko inguru gisa definitzen zuen, bertan dagoen flora eta faunaren ezaugarriengatik. Zubibidea eraikiz gero, bertan izango diren inpaktuak nabarmenak izango dira.

Zelan justifika daitezke lan hauek zenbakiek beraien beharra islatzen ez dutenean?

1.- Oso planteamendu ahula da lan berri hauen beharra krisitik ateratzearen ondorioz sortuko den azpiegituren eskaeraren igoerarekin lotzea. 2016an bost urte lehenago baino 5.326 ibilgailu gutxiago sartu ziren Bilboko metropoli-barrutian.

2.- 4,2 km horiek eraikita eskaerak gora egingo duela justifikatzea zaila da, 5 minutuko tartea baino ez delako irabaziko eta  Bilboko metropoli-barrutiko trafikoaren %6 baino ez dabil igarobidean. Aurreikusitako eskaera betetzen ez denean ere, existitzen ez den eskaera bati erantzuteko Kortederraraino doan 2. fasea eraiki beharko dugu (11km eta hiru zubibide berri) jakinda 300 milioi euroko hasierako aurrekontua duela?

Gizarte, ekonomia eta ingurugiro ikuspuntuetatik aztertuta, lanak justifikatzea ezinezkoa dela deritzogu. Ez dago bide azpiegituren gabeziarik; baizik eta mugikortasunaren nahiz lurralde eta hirigintza planifikazioaren kudeaketa arazo larria. Baliabideak eskasak direnean oinarrizko beharrak asetzen dituzten inbertsioak lehenetsi behar direla uste dugu (Errekaldeko autopistaren eraispena…).

Nori egiten dio mesede obra honek?

Aurretiaz adierazitakoaren ondorioz, sinatzaileok proiektua atzera botatzen dugu eta Bizkaiko Foru Aldundiari proiektua bertan behera uzteko eskatzen diogu.

 Plataformako kideak

AAVV DE BUIA – AAVV DE REKALDE – AAVV DE IRALA – AHT GELDITU ELKARLANA – AUTOPISTA KANPORA REKALDE – EGUZKI Barakaldo –EKOLOGISTAK MARTXAN – SAGARRAK