Elgoibar, uholdeen efektu magikoa

2022-08-22_deba_ibaia_garbitu_guneaskea_elgoibar_BARREN_b1

Guztiok dakigu uholde bat dagoenean, edo ibaiak bere maila igotzen duenean, bertan dauden zabor eta zikinkeria asko aurretik eramaten dituela itsasoraino. Baina euririk gabeko bolada bat datorrenean, efektu magiko hori desagertu egiten da, ibaietako zaborren garbiketa falta nabarmenduz.

Hau da Deba ibaiaren kasua, industriaren kutxadura hamarkada askoz pairatu ostean, gaur egun bertako Udalen utzikeria jasan behar du. Itzalkin, ahulki, mahai eta era guztietako zaborrek beraien momentuaren zain daude, uholdeen efektu magikoak beste nonbaitera eraman ditzaten zain, lotsatutako begiradetatik urrun.

Hau da Deba ibaiak Elgoibar inguruan duen itxura, non duela hilebete batzuk Eguzkik kamioi baten zaborren kudeaketa eskatu zion udalari, 30 urtean inongo jaramonik egin ez zaiona. Elgoibarko udaletik ez dugu inolako erantzunik jaso, naiz eta ibaietako zabor solidoen kudeaketa Udalerrien betebeharra den.

Bestalde, Gune Askeko gazteek San Bartolome bezperan ibaia garbitu izana txalotu nahi dugu. Horrelako ekintzak oso ondo datoz ibaira isuritako hondakin solidoak ateratzeko eta, bestetik, herritarrak ingurumenarekiko errespetuan kontzientziatzeko.

EGUZKI talde ekologista garen aldetik, udalari gogorarazi nahi diogu erakunde horrek egin beharko lituzkeela legez lan horiek eta zaindu beharko lukeela ibai-ekosistema garrantzitsu hori behar bezala kontserbatzen dela.

Ingurumena errespetatzea eta zaintzea guztion lana da, eta arduradun politikoek horren adibide izan beharko lukete.

2022-8-15.Residuoak Deba ibaian

Garbitu baino egun batzuk lehenago, bolumen handieneko hondakinen kokapena seinalatuta genuen: eguzkitako handi bat, mahai bat, neumatikoak…

 

 

Mutrikuko dike-luzapenaren gaineko galdeketa eskatu dute

Mutriku1Mutrikuko dikea 100 metro luzatzeko egitasmoaren aurrean, erreferenduma eskatzeko konzentrazio egin da gaur eguerdian, Danborzaleak ekimenak deituta. Irudietan ikus daitekeen bezala, jende ugari bildu da.

mutriku2Kexu dira inposatutako egitasmoa delako, mutrikuarren interesei erantzuten ez dielko, eragin bisual handikoa delako eta hondartza naturalaren galera ekarriko duelako, besteak-beste.

Mutriku3

Urumean zer gertatzen ari den argitu behar da

ARGAZKIA: Martutene Auzoa

ARGAZKIA: Martutene Auzoa

Urumea ibaian, Donostian, uretako hainbat hegaztik, batez ere basahatek, hilik agertzen jarraitzen dute. Atzo, berriz, neurri guztietako 50 bat aingira ere hilik agertu ziren.

Udaltzaingoaren patruilak, Aldundiko eta URAko teknikariak bertaratu ziren atzo.

Bururaino ikertzea eta Urumeako eremu jakin horretan hegaztiak eta arrainak zergatik hiltzen diren azaltzea nahi ditugu.

Espero dugu azalpenak sinesgarriak izatea eta arrazoiak argitu arte orrialderik ez pasatzea.

Eguzki, 20022ko abuztua

Honako argazki hauek, atzokoak, Mari Mar Diazek atera zituen. Azkena, berriz, ahatearena, Martutene Auzoari zor zaio.

ARGAZKIA: Mari Mar Diaz

Aingira2 FbMv46VVsAcRrOeAhatea2_Urumea

Urolan odol-isuri bat salatu du Eguzkik

IMG-20220824-WA0002Gaur goizean isurketa kutsakor berri bat salatu du Eguzkik Urola ibaian, zehatz-mehatz Zestoan, Iraeta parean. Hona hemen irudi batzuk, nahiko argigarriak:

 

https://youtu.be/gbzonxGCU4o

Itxura guztien arabera, isurkina odola da, Urkaiko hiltegitik botatakoa.

Kasualitateak zer diren, Urkaiko albiste-iturri izan zen atzo, lege berri bati jarraituz, hiltegi barruan kamarak jarri dituztelako, bertan akabatzen diren abere guztiak behar bezala eta ahal dela sufrimendurik gabeko bukaera dutela bermatzeko. Ondo dago, baina, isurketaren irudiak ikusita, garbi dago beste alor batzuetan hiltegiaren jarduera ez dutela ondo kontrolatzen, gaurkoa ez baita botatzen duten lehen aldia.

Esan beharrekoa dela uste dugu hiltegiak ez duela Urolara ur-beltzak isurtzeko baimenik, Gipuzkoako Ur Partzuergoaren kolektorera konektatu baitago.

Gure ustez, badira isurketa honen larritasuna areagotzen duten bi faktore:

1. Fetxa hauetan Urolak daraman ur eskasa. Gauzak horrela, kutsaduraren kaltea handiagoa izango da ibai-ekosisteman bizi diren izaki guztientzat.

2. Isurketa hori ekidin daiteke ia %100. Odol lehorra nekazaritzan eta lorategietan aspalditik erabiltzen den ongarria da. Nekazaritza ekologikoan ere baimendutako produktuen artean dago.

Beraz, Urkaiko hiltegiak animalien eta bizidunen onuran beste pauso bat eman nahi badu, badaki zer egin behar duen.

EGUZKI, 2022ko abuztuaren 24an

 

 

 

 

 

 

Uraren it$a$ontziak

Itsasuntziak Busturialdeko ur-esakasiaren irtenbidea direla jakinarazi ondoren, hau da, iristen den ontzi bakoitzak 2.000.000 litro ur ekarriko ditu 1,8 milioi euroren ordainduz  15-20 bidairen truke. Demagun 20 bidaiak egiten direla eta horrek esan nahiko luke 45 €/m3ko kostatzen dela ur hori ekartzea. Egun, BBUPko (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa) ura 2€/m3 ko kostatzen da gutxi gorabehera (aurtengo datu zehatza ez dugu lortu). Beraz, egun etxe arruntetan ordaintzen dena baian 20 aldiz garestiago. Eta hori untziaren eskifaia eta gasoila kontuan izan gabe, hala nola ponpatzeko lanak. Bien bitartean, Bermeoko EAJren arabera, bideoan ikusten duguna matxura txiki baten ondorio da (hiru tokitatik ura ihes egiteak ez du ba hain txikia ematen) baina eragina garbia da: 1 euro/l edo gehiago kostatzen den ur hori alferrik galtzen ari da.

Ikusi bideoa irudian klikatuz eskubiko botoiarekin:

Bermeo ura zekarren untzia ura isurtzen 2

Edo, ez da ba izango ur analisiak ez dute emaitza ona eman eta ekarritako ura kaian isurtzen ari direla? Zalantzak argitzeko egindako laginketa guztien emaitzen berri eman dezatela, argi eta garbi.

Dena dela, Bilbo/Bizkaiko Uren Partzuergoak eta ontzi-enpresak sinatutako kontratuaren arabera, galeren kostuak – berriz diogu, arzoa uraren edagarritasuna ez bada- enpresaren kontura izango lirateke. Zuek sinesten duzue hori gauzatuko dela?

Hori gertatzen da, Udalek, legediaren arabera ura kudeatzeaz arduratzen den administrazioak, botere hori galtzen dutelako honelako negozioak sortzen dituzten makroegituren alde, zeinak beti alderdiaren lagun edo ezagunen bat duten enpresak kontratatzen dituzten. Zeurok atera itzazue ondorioak.

Orain, ekimen ikusgarri horiek saltzen dizkigute duela hamarkada bat baino gehiagotik diagnostikatutako egoera bat salbatzeko, denbora hori banaketa-sareak hobetuz/berrituz joateko, Busturialdea urez hornitzen duten ibaietako ura murrizten duen baso-politika (pinua eta eukaliptoa) aldatzeko, akuiferoak zaintzeko suntsitu edo kutsatu beharrean, Gernikako araztegi zaharkitua berritu edo ordezkoa egiteko, baliabideak ongi erabiltzen trebatzen… aprobetxatu beharrean. Agintari horiek, EAJ buru zutela, arazoen aurrean begietan benda bat jarri zuten zeina orain, , itsasontzia(k) iristean kendu duten eta… Hara! Krisia konponduta.

Eta izango dugu urik etorkizunean? Behar adina! Zadorrakoa Mungiatik barna ekarriko dugu eta barkuan iritsi beharrean. Ez gara ba makalak ekologiaren alde egiten dugunean! Itxuraz 0 kilometroarenak ez du balio gai honetarako.

Illunbeko zezenketen antolatzaileek ezkutatu nahi dituzten irudiak

zezenak

Igandean egin zen Illunben Donostiako Aste Nagusiko hiru zezenketetako bat. Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortaren lankidetzan, zezenketa horretan gertatutakoa filtrorik gabe dokumentatzea lortu zuen bideo baten bidez. Bideo hori ezabatu egin du youtubek, eduki bortitzegia dela iritzita. Eta egia da, oso bortitza da, baina, hala ere, zezenketa baten bortizkeriaren isla apala baino ez da. Eta bortizkeria hori guztia Illunben gertatzen da, Donostiako Udalaren instalazio publikoetan, alegia.  Horregatik, salaketa gisa, zabaltzea merezi duela uste dugu, aldez aurretik abisatuta irudiok ez direla edonorentzat. Beraz, hona hemen, oraingoan youtube ez den beste plataforma batean:

https://vimeo.com/740025712/6c418bc592

Bideoan hainbat irudi odoltsu ageri dira, zezenketen antolatzaileek gehiegi haizatu nahi ez dituzten horietakoak. Izan ere, badakite irudi horiek gaur egungo herritar gehienen sentsibilitatetik oso-oso urruti daudela. Horregatik beraien publizitatean ez dute horrelakorik erabiltzen, eta, trukean, surf-taula bat jartzen dute, aurtengo kartelean jarri duten bezala, zezenketei itxura “eguneratuagoa” eta “onargarriagoa” emateko alferrikako ahaleginean.

Eta alferrikako ahalegina da horixe delako “festaren” arazorik handiena: hain da beste garai bateko ikuskizun odultsu eta ankerra, ezen ez baitago gaur egungo parametroen arabera birziklatzeko modurik.

Are gehiago, dagoeneko desagertuta egongo litzateke, erakundeen aldetik laguntza zuzena edo zeharkakoa izango ez balu. Horra hor Donostiako Udalaren kasua, nahiz eta hor ere haizea norabidez aldatzen hasi dela ematen duen, iritzi publikoaren aurrean, behintzat.

Hau erori egiten da. Bada, bultza egitea tokatzen da, behingoz eta behin betiko eror dadin.

ZEZENKETAK EZ DIRA ARTEA, EZTA KULTURA ERE. ZEZENKETARIK EZ.

 

 

 

Oihu ozena Donostiako Aste Nagusian: zezenketarik ez!

-6032903079520745931_121Zer moduz gaur Donostian zezenketen kontra egin den mania? Jendetsua eta intentsoa. Baina hona hemen irudi batzuk, zuk euk juzgatzeko.

(4) Facebook

(4) Facebook

Jarraian, berriz, mani bukaeran Gipuzkoako Plataforma Antitaurinaren izenean irakurritako testua duzu. Bertan euskarazko eta gaztelaniazko paragrafoak tartekatu dira. Beraz, bere horretan kopiatzen dugu. Adi buekaera aldera, bihar igandean eta etzi astelehenean, 17:00etan, Illunben bertan egingo diren elkarrateratzeen berri ematen baita.

Begibistakoa da aurrera doala animalien eskubideak bermatzeko borroka, eta borroka horren emaitza dira animalien babeserako legeak baina, batez ere, gizarte konzientziaren areagotzea. Horregatik da gero eta lotsagarriago animaliei tratu ankerra ematea, horregatik zezenketen karteletan ez da, lehen bezela, odolik azaltzen. Aurten surf taula hartuta jarri dute toreroa, irudi moderno eta xaloa emateko asmoz-edo. Alperrik dabiltza, zezenketak tortura dira, animaliaren sufrikarioaren kontura gozamena hartzea. Odol festa.

La conciencia animalista avanza rápidamente y la matanza de toros ya no tiene reflejo en el programa oficial de fiestas, como lo tuvo hasta hace poco, y es que ya hasta el Gobierno Municipal se avergüenza de publicitar en el programa oficial semejante barbaridad. Su responsabilidad, no obstante, va mucho más allá:

Guk ez dugu amore emango zezenketak debekatu arte, eta udalari bere ardurari itzuri ez egiteko exijituko diogu: Udalak hala nahi izanez gero, ez litzateke zezen torturarik izango udalarena den Ilunben.

Por eso seguiremos señalando a los maltratadores de animales, nos seguiremos concentrando frente a las plazas de toros, seguiremos gritando que la TORTURA NO ES CULTURA. ¡Porque parar esto está en nuestras manos, en tus manos!

Pero hoy,  mañana y pasado mañana habrá matanza de toros muy cerca de aquí, esa es nuestra realidad hoy. Por eso os invitamos a que acudáis mañana (domingo, día 14)) y pasado, a las 17;00 horas, a Ilunbe, para sacar los colores a los taurinos. Vamos a ganar esta pelea, más pronto que tarde.

Gure eskuetan dago:

EZ EZ EZ, ZEZENKETARIK EZ!

Eskerrik asko denoi etortzeagatik. ¡Gracias por venir!

Bulebarrean, mania hastear dela.

Bulebarrean, mania hastear dela.

Sarriegi plazan, kabitu ezinean.

Sarriegi plazan, kabitu ezinean.

Eguzkikook aurten ere parte hartu dugu.

Eguzkikook aurten ere parte hartu dugu.

Babes zabala larunbatean Donostian zezenketen kontra egingo den manifestazioari

Cartel2Babes zabala lortzen ari da Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak larunbatean, hilak 13, Donostiako Aste Nagusiko zezenketen kontra egingo duen manifestazioa, atxikimendu-zerrendan ikus daitekeen bezala:  Bat egin dute – Gipuzkoa Antitaurina. Eta atxikimenduak biltzen jarraitzen dugu.

Manifestazioa 18:00etan abiatuko da, Bulebarretik.

Manifestazioa antolatu dugu aurten ere udal gobernuak, herritarron borondateari jaramonik egin gabe, Illunben zezenketak egitea ahalbidetu duelako. Udal gobernuak berak enkargatzen dituen inkesten bitartez, ondo baino hobeto daki herritarrok gai honi buruz zer iritzi dugun: zezenketarik ez!

Halaber, salatu nahi dugu udal gobernujak herri-galdeketa bat egiteko konpromisoa hartu zuela, eta ez duela inolako gogorik herri-galdeketa hori egiteko debekuak ezarri zuen oztopoa gainditzeko. Are gehiago, salatu nahi dugu debeku horren atzean ezkutatzen dela zezenketetan duen erantzukizuna saihesteko.

Tamalgarria da Donostiako gobernuak festetan animaliekiko tratu txarrak onartzea, zezenketarik nahi ez duten herritar gehienen iritziaren kontra. Egia da udal bobernuak aurten zezenketak Aste Nagusiko egitarau ofizialetik kanpo utzi dituela, baina hori ez da nahikoa. Udal gobernuaren esku dago zezenketa gehiago ez egitea eta, hala ere, jarraitzen du onartzen eta erraztasunak ematen.

Jendarte moderno batek ezin du animaliekiko tratu txarra onartu. Ez dugu amore emango historiaurreko sarraski edo odoluste hori gure herrietatik desagertarazi arte. Hori gertatzen ez den bitartean, jarraituko dugu zezenketen kontrako mobilizazioak egiten.

Horretarako sortu da Gipuzkoako Plataforma Antitaurina, hainbat gizarte mugimenduk zein norbanakok osatua, oinarri askotarikoa duena. Gipuzkoako Plataforma Antitaurina Donostian ez ezik zezenketak onartzen dituzten Gipuzkoako beste zenbait herritan ere jarduteko asmoa du.

Gauzak horrela, abuztuaren 13an, 18:00etan, Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitzen dizuegu.

Halaber, 14an eta 15ean, elkarretaratzeak egingo ditugu Illunben bertan, 17:00etan. Horietan parte hartzen ere gonbidatuta zaudete, noski.

Gipuzkoaantitaurina.com webgunean ere aurkituko gaituzue, baita Facebook, Twitter eta Instagramen ere.

-5929409047429123774_1109 (1) -5828184756142061883_97

Abuztuan, adi isurketei!

Arrainak hilik Deban, Aretxabaleta parean.

Arrainak hilik Deban, Aretxabaleta parean.

Abuztuan, normalean ugaldu egiten dira isurketa-salaketak. Oporrak direla eta, enpresa batzuek “garbiketa” egiten dute, eta, oro  har, ibaiek eta errekek ur gutxiago eramaten dutenez, isurketa “arruntak” ere urteko beste hilabeteetan baino nabarmenago ageri ohi dira.

Izan ere, pasa berri den (abuztuko) lehen astean bi isurketen berri izan dugu:

  1. Deba ibaian, Aretxabaleta parean, arrain hilekin eta guzti. Badirudi lotuta dagoela enpresa batean izandako sutearekin. Ikus bideoa: https://youtube.com/watch?v=DJqMDWg1sUc&feature=share
  2. Urumean, Donostian, Txomin Enea parean: https://youtube.com/shorts/bit5WvkTPaw?feature=share

Bi isurketa horien berri izan dugu, testigantza grafikoa barne, baina seguru gehiago ere izan direla. Eta are gehiago izango dira, noski.

Zoritxarrez, isurketak oso ohikoak dira, baina ez ditugu horregatik “normaltzat” jo behar, ibai, erreka nahiz itsasoko urak nolanahi kutsatzea ez baita inolaz ere normala. Beraz, irmoki salatu egin behar dira.

Gauzak horrela, herritar batek isurketaren bat ikusten duenean, egin dezakeen onena da lehenbailehen 112 larrialdi-zenbakira deitzea. Handik jarriko dute martxan protokoloa, Ura agentziako ikuskatzaile bat isuria detektatu den lekura joatea aurreikusten duena.

Ondoren, herritar hori, betiere nahi izanez gero, Eguzkirekin harremanetan jar daiteke 688662532 telefonora deituz edo eguzki.eguzki@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Ahal dugun neurrian, jarraipena egiten saiatuko gara eta, hala badagokio, publikoki salatuko dugu.

Salaketa publikoa guk, beste talde ekologista batek, auzo elkarte batek edo dena delako batek egitea ezinbesteko tresna iruditzen zaigu, zeren eta ikusten ez diren arazoak ez baitira existitzen, eta, hain justu, isurketen arazoari ikusgarritasuna eman behar baitzaio. Baina, esan bezala, isurketa baten aurrean, beste ezer baino lehen, 112ra deitu beharra dago.

Ea zer moduz aurtengo abuztuan.

EGUZKI, 2022ko abuztua

Eguzkik Mendozako bizilagunak babestu ditu 64 txalet eraikitzearen aurka

mendoza

Mendoza Arabako Lautadako herri bat da, Gasteizen kokatua, ehun bat biztanle eta etxeen erdia dituena. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean 41. sektorea osatzen du, eta urbanizatzea eta 64 txaletetaraino haztea ahalbidetuko luke.

Mendozaren egoera hori, urteetan zehar bizi izan ditugun hazkunde-proposamenen ondorioz eta auzoetan eta herrietan irizpide jasangarririk gabe hedatzea eta eraikitzea ahalbidetzearen ondorioz, urbanizatu gabe egon da, eta orain desklasifikatu egin nahi da, Errekaleor aldeko 14 Olaran sektorea eta eta Salburuako 15 sektorea, udal-irizpidearen aurka urbanizatzeko aukera eman duena, onura pribatuan, Eguzkik lizartziak etetea eskatu arren).

Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena azalduta, 2022ko urtarrilean, lizentzia-ematearen etendura deklaratzeko aukera ireki zitzaion Gasteizko Udalari, HAPNa berrikusteko prozesuak indarrean dagoen hirigintza-plangintzaren funtsezko aldaketa dakarrelako, lurzoruaren sailkapenaren balizko aldaketak direla eta, proposatzen ari den berrikuspenaren aurkarotizarak izan dakarrelako, lurzoruaren sailkapenaren balizko aldaketak direla eta, proposatzen ari den berrikuspenaren aurkarotizakeen luezzoroak izan dakarrelako.

Eguzki bat dator Gasteizko landa-eremuko idiosinkrasiaren defentsarekin, bai eta Mendozako herritarrak eraikuntza horren aurka agertzearekin ere, “Nekazaritza-eremu bat logela-hiri bihurtuko bailuke”, eta uraren joan-etorriari eta hornidurari eustea eragotziko bailuke.

Lurralde Antolamenduaren egungo uneak, bere helburu eta eduki tipikoekin, arlo ekonomiko, sozial eta fisikoarekin, Beharrezkoa da sakabanatutako hirigintzari pizgarria kentzea, landa-ingurunearen garapen jasangarria defendatzea nekazaritza-lurzoruaren aurkako erasoaren aurrean; izan ere, nekazaritza-lurrak bere funtzioa betetzen du.

Landa-politika orok landa-eremuen lurralde-integrazio handiagoa lortu behar du, landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko osagarritasun-harremana erraztuz eta landa-ingurunean garapen iraunkorra sustatuz.

Gure landa-eremuetan hirigintza-plangintza bat egin behar da, kontrolik gabeko hazkunde-irizpidea ez dakartenak, baizik eta landa-inguruneko ondarea eta natura-eta kultura-baliabideak kontserbatzekoa.

Hori dela eta, autokritika egin behar da Udalean bertan, urbanizagarri gisa sailkatzea ahalbidetu baitu, landa-eremua ez hedatzeko edo inbaditzeko irizpideak ezartzeko, baizik eta irizpide iraunkorrak eta hazkunde ordenatu eta zehatzekoak ezartzeko, haren eragin-eremuari edo haren eragin-eremuari dagokionez, eta ez interes pribatu edo espekulatiboei dagokienez.

Eguzkik espero du irizpide teknikoek eta akordioek sektore hori eta beste batzuk eraiki gabe mantentzea, Arabako herriak hipotekatu ahal izateko, eta udalerri guztietan berrikuspena egitea eskatzen du, egoera hori hasieratik saihesteko, eskari exogenoan oinarritutako eraikuntzarako hiri-lurzoberik.

Gasteizen,2022ean Uztaila

 

Gipuzkoako beste herri batek jarri du sare metalikoa erreka bazterrean

20220801_PasaiaEguzki talde ekologistak txalotu nahi du Pasaiako Udalak Pasai Antxoko Molinao errekako bazterrean dauden baranden behealdean metalezko sareak jarri izana. Kasu honetan, Eguzki taldeaz gain, bizilagunek ere eskatu dute hori jartzea. Ekimen txiki horrek itsasora iristen den zabor kopurua murriztea lortzen du, eta horrekin, apurka apurka, itsasoaren egoera hobetzen da.

 

Ekimen hau Gipuzkoako hainbat herritan aurrera eraman da, eta denetara zabaltzea da helburua. Horren harira, gogoratu nahi dugu Oarsoaldeko beste herriei eskaera luzatu geniela, eta metalezko sarea ahalik eta azkarren ipintzeko eskaera berresten diegu.