All posts by Andoain

Lasarte-Oriako eta Usurbilgo saneamendua dela eta, Eguzkiren kezka

Lasarte-usurbil saneamendua 2015 apirila

Ur zikinak zuzen-zuzenean Oriara, Hipodromoko zubi ondoan. Gaur egungo isurtze-puntuetatik bat baino ez da.

Lasarte-Oriako eta Usurbilgo Saneamenduko Hartzaile edo Intertzeptore Nagusiaren lanak laster bukatuko dira; aurten bertan beharko lukete, behintzat. “Hartzaile edo intertzeptore nagusi” hau estolda bat da; azken batean, hodi handi bat baino ez. Hala ere, “hodi” honi esker, aipatutako bi udalerriotako (gehi Zubietako) ur beltzak bildu eta Hernanira eramango dira. Hernanitik, berriz, Loiolako araztegira, eta, bertan tratatu ondoren, itsasora botako dira, Ulian.

Tamainari erreparatuta, oso lan garrantzitsuak dira. Hona hemen datu adierazgarri batzuk: 13.712 metro hodi, lau ponpa-etxe eta hainbat ekaitz-depositu berri Lasarte-Oriako, Usurbilgo, Donostiko eta Hernaniko lurretan eraikiak; adjudikazio-aurrekontua, berriz, 24,39 milioi eurokoa izan zen.

Baina, tamaina alde batera utzita, hauek oso lan garrantzitsuak dira batez ere Lasarte-Oriako eta Usurbilgo ur zikinak biltzea eta araztegira eramatea ahalbidetuko dutelako; behingoz ahalbidetu ere. Kontuan izan behar da gaur egun, baten bati beharbada gezurra irudituko zaion arren, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo ur beltzak (18.000 eta 6.000 laguneko herriak, hurrenez hurren) oraindik zuzen-zuzenean Oriara doazela.

Beraz, lan hauek bukatzea albiste ona izango da, are gehiago kontuan hartuta atzerapena oso, oso handia dela. Izan ere, 2009an hasi ziren, lau urteko burutze-epea zutela, eta azkenean sei beharko dituzte, gehiago deskuidatzen ez badira, behintzat. Dena dela, atzerapen hori hutsaren hurrengo da kontuan hartzen badugu Lasarte-Oriak eta Usurbilek, Europako Saneamendu Zuzentarauaren arabera, beranduenez 2001ean utzi behar ziotela ur zikinak Oriara botatzeari. Hau da, atzerapena, batez beste, hamabost urtekoa da. Egia esan, Euskal Herrian, oro har, saneamendu planak atzerapen handiarekin burutzen ari dira.

Atzerapena atzerapen, intertzeptorearen lanak bukatzekotan egotea albiste ona da, esan bezala, baina, justu une honetan, kezka berri bat sortu zaigu: den-dena prest ote dago intertzeptorea martxan hasi orduko Lasarte-Oriako eta Usurbilgo (eta Zubietako) ur beltzak erriora ez, baizik eta hara bideratzeko? Bestela esanda, loturak eginda al daude edo epe laburrean egiteko moduan al daude?

Lasarte-usurbil saneamendua2 2015 apirila

Zubietako ponpa-etxea, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo Intertzeptore Nagusiaren osagarri garrantzitsua.

Kezka hau gertuko zenbait herritan gertatzen ari dena ikusita sortu zaigu. Izan ere, Adunako araztegia lanean hasi zenean, Oria arroko erdialdeko herri guztiek haien ur beltzak berehala edo epe laburrean hara bideratuko zituztela uste genuen. Ez da horrela izan, ordea. Araztegia inauguratu zenetik bi urte pasatu diren arren, Andoaingo ur beltz guztiak hara iristetik urruti daude. Kopuru handi bat (% 40?, % 50?) Oriara isurtzen jarraitzen dute, loturak oraindik egin gabe edo operatibo ez daudelako. Eta txarrena da ez dirudiela arazoak epe labur-laburrean konponduko dituztenik. Andoain aipatzen dugu ongi ezagutzen dugun kasua delako (http://eguzkiandoain.blogspot.com.es/2014/10/limpieza-del-rio-oria-en-auzolan.html), baina badira beste herri batzuk ur beltzak Adunara eraman ordez Oriara isurtzen jarraitzen dutenak.

Arazo honi dagokionez, zein da Lasarte-Oriako, Usurbilgo eta Zubietako egoera? Ur zikinak intertzeptorera berehala edo aurki eramateko lotura guztiak prest al daude? Oraindik baten bat falta al da? Horrela bada, zein epetan egitea aurreikusten da?

Penagarria litzateke hainbeste urte intertzeptorearen zain egon ondoren, hau martxan hasi eta lotura guztiak egin arte beste urte pilo bat itxoiten jarraitu behar izatea. Eta bitartean ur zikin asko zuzen-zuzenean Oriara, jakina, orain bezalaxe.

Eguzki, 2015eko apirilean

Abiadura handiko trena: ikerketa batek trenaren errentagarritasuna eta onura soziala aztertzen ditu

aht 2015 apirilaIturria: Berria. Gero eta zalantza handiagoak sortzen ditu abiadura handiko trenaren errentagarritasunak; azken bolada honetan ugaldu egin dira Frantzian eta Espainian linea azkarrak ez direla errentagarriak azaleratu duten azterketak.

Gero eta zalantza gehiago sortzen du AHT abiadura handiko trenaren errentagarritasunak. Frantzian interes publikoko izaera kendu nahi diote hainbat zatiri; esaterako, Bordele-Akize eta Bordele-Tolosa lerroen onura publikoa aztertu behar zuen batzordeak izendapen hori kendu die aipatutako lineei, «errentagarritasun sozioekonomiko eskasa» dutelakoan. Espainian ere ondorio berdintsuak utzi ditu Fedea ekonomia aplikatuko ikerketetarako fundazioak plazaratutako txosten batek. Ofelia Betancor eta Gerard Llobet unibertsitate irakasle eta ikerlariek egin dute azterketa, eta emaitzek ispiluaren aurrean jartzen dute Espainiako abiadura handiko lineen errealitatea: ez dira errentagarriak, bidaiarien kopuru eskasak ez duelako sortzen egindako inbertsio handiak estaltzeko beste diru sarrera. Eta gizarteari zeharka ekarritako onurek ere ez dituzte inbertsio handi horiek justifikatzen.

Errentagarritasun ekonomikoari dagokionez, bi atal hartzen ditu Fedea fundazioaren ikerketak. Alde batetik, aztertu du datozen 50 urteetan abiadura handiko lineak errentagarriak izango ote diren; hau da, ea sortuko diren etekinak gastuak estaltzeko nahikoak izango ote diren. Horretarako, diru sarrerak kalkulatu dituzte —bidaiariek ordainduko dutena, batez ere—, eta kostuak ere bai —ustiatze gastuak, mantentze lanak, tren berriak erostea…—.

Kalkulu horren arabera, egun Espainian eta Herrialde Katalanetan dauden tren azkarraren lau igarobide nagusietatik hiruk gastuak estaltzeko beste diru sarrera lortuko lituzkete, eta, hortaz, errentagarriak izango lirateke: Madril-Bartzelona, Madril-Andaluzia eta Madril Valentzia eta Alacantekin lotzen duena. Aldiz, Madrildik iparralderantz doan igarobideak defizita izango luke, betiere ikerketaren arabera, eta sarrerak ez dira nahikoak izango gastuak orekatzeko.

Baina errentagarritasun ekonomikoaren azterketak badu beste atal bat: lineak errentagarriak diren ala ez aztertu ostean, kalkulatu dute ea lortuko diren etekinak nahikoak izango diren proiektuaren hastapenetan egindako inbertsio handiak berreskuratzeko. Eta ondorioa kezka eragiteko modukoa da: aipatutako hiru igarobide horiek datozen 50 urteetan defizitik sortuko ez duten arren, hasierako inbertsioa ez dute berreskuratuko. Madril-Bartzelona igarobidearen kasuan, inbertsioaren %50 baino ez litzateke berreskuratuko, eta kopuru txikiagoak beste bietan: %11,4 Madril-Andaluzia igarobidean, eta Madril eta Valentziaren artekoan %9,6. Kalkulatzen da orain arte 40.000 milioi euro gastatu dituztela trenbideak eraikitzen.

Inbertsio handi horiek justifikatzeko, administrazioak argudiatu ohi du ez zaiola soilki etekin ekonomiko hutsari erreparatu behar, eta egitasmoak gizarteari ekarriko dion onura soziala ere aintzat hartu behar dela. Ikerketaren egileak saiatu dira gizarte onura hori zenbakitara ekartzen, hainbat faktore kontuan hartuta: AHTa erabiliz aurreztutako denbora, linea azkarrek sortutako eskaera berria, bestelako garraioak ez erabiltzeagatik aurreztutako kostuak, eta saihestuko diren istripu eta zirkulazio buxadurak.

Baina horiek guztiak aintzat hartuta ere, ikerketaren ondorioa argia da: gizarte onurek ere ez dute gastua justifikatzen. Gizarte onurak etekin ekonomiko hutsei gehituta, Madril-Bartzelona igarobidean gastatutakoaren %80 baino ez litzateke berreskuratuko, eta beste bietan, Madril-Andaluzia eta Madril-Valentzia bideetan, erdia ere ez: %45 eta %42, hurrenez hurren. Iparraldeko lerroak sortzen duen defizita ere ez da justifikatzen onura sozialei erreparatuta: inbertsioaren %19 baino ez luke berreskuratuko.

Zergatik gertatzen da hori? Egileek bi arrazoi eman dituzte. Lehena, eta garrantzitsuena: eskaera ez da aurreikusitakoaren mailara iristen. Hori ez da soilki Espainiaren edo Euskal Herriaren arazoa: txostenean diotenez, herrialde gehienetan, abiadura handiko trenetako bidaiari kopurua aurreikusitakoa baino %51 txikiagoa izan da, batez beste. Bigarren arrazoia da aurrekontuetan agertzen diren kostuak ez datozela bat errealitatearekin, eta, normalean, aurreikusitakoa baino gastu handiagoa egin behar izaten dutela.

‘Euskal Y’-a, ezbaian

Frantzian eta Espainian tren azkarraren errentagarritasunari buruzko zalantzak ugaltzeaz batera, berriro agertu dira Euskal Yegitasmoarena auzitan jartzen duten iritziak. Joan den martxoaren 27an, EH Bilduko Dani Maeztuk zalantzan jarri zuen proiektuak errentagarritasun txostenik ote duen ere: «Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek ez dute Euskal Y-aren kostua eta errentagarritasuna azaltzeko azterketarik ikusi», esan zuen; «Azterketarik balego ere, ezkutuan mantentzeko apustua egin dute. Zerbaitengatik izango da hori». EH Bilduk eskaera egin du Eusko Legebiltzarrean, «ustezko azterketa» horren nondik norakoak jakiteko. Atzo bertan, EH Bilduko ordezkariak berriro agertu ziren hedabideen aurrean, eta Iñigo Urkullu lehendakariari eskatu zioten errentagarritasun txostenak aurkezteko, «baldin baditu».

Ildo horretan, Europako Batzordeak adierazi du errentagarritasun txostena aurkeztea ezinbesteko baldintza dela Europako diru laguntzak jasotzeko: Espainiako Estatuan eraikitzen ari diren linea berririk ez du diruz lagunduko errentagarriak direla frogatu ezean.

BERRIA harremanetan jarri da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailarekin errentagarritasun txostenaz galde egiteko, eta sailak Euskal Y-a: Herrialde mailako proiektua, nazioarteko lotura izeneko txostena igorri dio kazeta honi. Jaurlaritzak 2012an —artean PSE-EE agintean zegoela— plazaratutako liburu mardul bat da, 256 orrialdekoa, eta hor, besteak beste, Euskal trenbide sare berriaren eragin ekonomikoa EAEn izeneko atala agertzen da.

Zaila da Jaurlaritzaren txostena eta Fedearena alderatzea, desberdintasun metodologikoak handiak direlako. Hasteko, Fedea fundazioaren txostenean egin duten ariketa, hau da kalkulatzea ea etorkizunean trenbide berria errentagarria izango den eta sortuko dituen diru baliabideak nahikoak izango ote diren gastuak estaltzeko, ez dute egiten Jaurlaritzaren txostenean.

2020. urtean trafikoa zein izango den kalkulatu dute txostenean: 4.218.000 eta 4.942.000 bidaia artean. Horietatik %11 inguru AHTak sorturiko eskaera lirateke, eta gainerakoa, beste garraiobideetatik desbideratutako trafikoa. Baina horrek zenbateko diru sarrera ekarriko lukeen ez du argitu txostenak, seguru asko tarifak oraindik zehaztu gabe daudelako. Konparazio gisa, Madril-Bartzelona lineak zortzi milioi bidaia inguru izan zituen 2013an.

Trenbidea eraiki eta abian jartzearen eragin ekonomikoa neurtu dute Jaurlaritzaren txostenean. Horretarako, Fedearen azterketan erabilitako irizpideen antzekoak baliatu dituzte, eta eragin ekonomikoa eta onura soziala —«kanpo onurak», txostenaren terminologiaren arabera— hartu dituzte aintzat.

Baina hemen ere desberdintasun metodologikoak handiak dira. Eragin zuzenaz gain, dagoeneko sortu diren edo sortuko diren lanpostuak, horiek familien errenta erabilgarrian izango duten eragina eta antzeko faktoreak ere sartu dituzte kalkuluan. Kanpoko onurei dagokienez, esaterako, CO2 emisioen murrizketaren balio ekonomikoa ere hartu dute kontuan. Fedearen ikerketan azken hori ez dute aintzat hartu; izan ere, txostenean aipatzen dituzten zenbait ikerketak frogatu dutenez, «abiadura handiko lineak abian jartzeak dakarren CO2 emisioen murrizketa konpentsatu egiten da eraikuntza fasean egiten diren emisioekin».

Aldeak alde, Jaurlaritzaren txostenak ondorioztatu du AHTaren eragin ekonomikoa handia dela: 15.054 milioi euroko eragin zuzena eraikuntza lanetan, eta beste 213 milioi trena funtzionatzen hasten denean. Horri gehitu beharko litzaioke balio erantsi gordina; hots, egitasmoak euskal ekonomian sortuko lukeen eragin erantsia —5.907 milioi euro linea eraikitzean eta beste 99 milioi ustiatzean—, eta familien errenta erabilgarriak izango lukeen hazkundea —2.718 milioi eraikuntzan eta 42 milioi ustiaketan—. Kanpo onurak, berriz, 85 eta 104 milioi euro bitartekoak izan daitezke urtero.

 

Germà Bel i Queralt-ek Gasteizko legebiltzarrean egindako agerraldiaren harira

Queralt 2015 apirilaIturria: Argia. Bilbo-Donostia helikoptero zerbitzua errentagarriagoa litzateke AHT baino

Germà Bel i Queralt ekonomialariak joan den astean EAEko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politika batzordean AHTren errentagarritasuna kolokan jarri zuen.

Cornell eta Harvard bezalako sona handiko unibertsitateetan irakaslea da Bel i Queral eta azpiegitura handi hau sozialki, ekonomikoki eta ingurumen ikuspegitik ez dela bideragarria azpimarratu du.

Funts publiko asko bideratu dira Abiadura Handiko Trenera eta, hori sozialki berreskuratzeko 500 kilometroko ibilbide batek zortzi eta hamar milioi bitarteko bidaiari kopurua izan beharko luke lehenbiziko urtetik Bel i Queralten esanetan.

Ikuspegi ekonomikotik aztertu eta inbertsioak berdintzea zaila dela ikusita, Espainiako Estatuan operazioaren kostuei buruz hitz egiten hasi direla salatu adituak Garari egindako adierazpenetan.

Ingurumenarentzat kaltegarria, kasu zehatz batzuk kenduta

Abiadura Handiko Trena ingurumenarentzat jasangarria izateko urtean batez beste zortzi milioi bidaiari izan behar lituzte eta 30 urte igaro arte ez litzateke hasiko jasangarria izaten: “AHT eraikitzen denean CO2 emisioa izugarri altua da”. Horregatik, kasu zehatz batzuk kenduta, horrelako proiektuek ingurumenari kalte egiten diotela nabarmendu du ekonomialari kataluniarrak.

Abiadura handiko trenbide sareak EAEn errepide bidezko trafiko gutxi kenduko lukeela uste du gainera. “100 eta 150 kilometroko distantziak egiteko jendeak autoak erabiltzen jarraitzen ditu”. Alternatiba eraginkorragoak ere proposatu ditu: “Baliteke Bilbotik Donostiarako helikoptero zerbitzu bat errentagarriagoa izatea. Oso probablea da horrelako zerbitzu batek, diruz lagunduta, kostu txikiagoarekin onura sozial handiagoa ekartzea”.

Frantziako AHT: merkeagoa baina ez masiboa

“Frantziako AHTren tren txartelen prezioak merkeagoak diren arren ez da masiboki erabiltzen. Pentsa dezakegu Espainian desberdintasuna handiagoa izango dela”, nabarmendu du Bel i Queraltek.

AHTrekin probintzietako hiriburuak Madrilekiko distantzia lau ordutara laburtzea helburu dutela azpimarratu du, duten biztanleria kontuan hartu gabe: “Espainian azpiegitura politikak nazio bat eraikitzeko erabiltzen dituzte. Horrek eraginkortasunik eza eta gainkostua eragiten du, eta jendeari aukera gutxiago eskaini”.

AHT hizpide jende aurreko hitzaldi batean Bilbon

aht elkarlana 2015 apirilaIturria: AHT elkarlana. Expertos en Economía señalan que la «Y» solo sería rentable pagando más de 25€ entre capitales

Ayer en Bilbao, tal y como se anunció de manera pública, hubo una interesante charla organizada por AHT Gelditu Elkarlana acerca de la rentabilidad socioeconómica del TAV y que contó con la presencia de dos expertos en la materia, David Hoyos y Germá Bel. Estas dos personas comparecieron durante la mañana de ayer en el Parlamento de Gasteiz al hilo de la actual discusión acerca de la situación del proyecto ferroviario de alta velocidad conocido como Y vasca.

Naiz 

Ambos han coincidido en que no solo este tramo, también la gran mayoría de trayectos en el mundo, resultan deficitarios. Germà Bel ha indicado que sólo hay dos tramos rentables en el mundo, uno en Japón y otro en el Estado francés, con 150 millones de pasajeros anuales en el primero y 25 en el segundo, mientras que en toda la red de Estado español, con 2.500 kilómetros construidos, hay 28 millones de usuarios al año.

En cuanto al factor de descongestión de las carreteras, ha indicado que los trenes de alta velocidad restan pasajeros a los trenes convencionales y a los aviones. Además, ha señalado que el TAV no genera actividad económica ni turística, ni atrae inversión productiva, ni localización empresarial; y ha sostenido que provoca un «efecto túnel», ya que «conecta muy bien entre dos nudos, pero desarticula lo que hay en medio».

En cuanto a sus efectos medioambientales, ha indicado que contamina bastante menos que un avión, menos que un turismo con dos viajeros, pero más que un vehículo con tres pasajeros y que un autobús. Además, ha apuntado que se necesitan treinta años para compensar la emisión en CO2 durante la construcción de su trazado. David Hoyos ha añadido que la alta velocidad «no es una alternativa verde» y en que está diseñada para viajeros de negocios, lo cual supone que la mayoría de las personas no podrá acceder al mismo por el coste del billete.

«Desde el punto de vista del análisis de negocio, la Y vasca nunca debió hacerse, pero estamos a mitad de camino. La pregunta ahora ya no es cuánto puede ganar la sociedad vasca con su explotación, sino cuánto está dispuesta a perder», ha subrayado Hoyos, tras recordar que la conexión con el Estado francés y con la meseta a través de Burgos no está aún garantizada.

A su juicio, se está «a tiempo» de repensar el proyecto. En este sentido, ha aconsejado que las instituciones analicen la posibilidad de paralizar su construcción. En caso de optar por seguir adelante, ha planteado que la Y vasca pase a ser un ferrocarril a velocidad ordinaria con paradas intermedias.

No ha descartado incluso que esta puede ser la intención de Adif, después de que recientemente uno de sus responsables elevase notoriamente los tiempos estimados de cada viaje. Hoyos ha remarcado que, según sus estimaciones, el diseño actual del tren solo sería viable si el billete del trayecto entre las capitales superase los 25 euros. Por comparar, un billete ordinario de autobús entre Donostia y Bilbo cuesta 11,75 euros sin tarjeta de transporte, mientras que el precio baja a 6,46 euros con una tarjeta como Mugi o Lurraldebus.

Germà Bel ha añadido que «en España, viajar en AVE es para las élites o para las grandes empresas que pagarán los viajes». En la red francesa, ha añadido, el 30% de los viajes corresponden al 10% de la población con rentas muy altas, lo que implica que «es una enorme aportación presupuestaria a ciudadanos de rentas más altas o empresas de gran tamaño».

 

 

Hiru guardia zibilek epailearen aurrean deklaratu dute iazko jaizkibelgo sutea dela eta

Jaizkibeleko mendi martxa 2015 martxoaHiru Guardia Zibilek Donostian epailearen aurrean deklaratu dute gaur, ustez ingurumenaren kontrako delitua egin dutelakoan. Gertakariak kokatu ahal izateko, iazko martxoaren 10era jo behar dugu, egun hartan Guardia Zibilak sutea eragin baitzuen Jaizkibelgo militarren tiro-eremuan material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zenean.

Guardia Zibileko kide hauek, hiruetatik bi leherkarien deuseztapenean experientzia handia dutenak, gertakarien ondoren esandakoa berretsi dute eta hirurek deuseztapena  ohiko baldintza (lurra hezea, pertsonentza arriskurik ez…) eta kokapenean egin zela  esan dute; etzuten sua itzaltzeko bitartekorik ibilgailuko su-itzalgailua besterik; suteen arrisku maila etzuten konsultatu.

Eguzkiko kideon ustez, Guardia Zibilen aldetik edo/eta desaktibazio taldearen aldetik  arriskuen aurrikuspen falta bat egon zen gutxienez, eta horrekin batera arriskupean jokatu zuten, begi bistan geratu zen bezala babesgune bateko, babestutako landaretzaren 5,5 hektarea erre zirenean, zeinak  Aldundiaren txostenaren arabera  4 eta 8 urte bitartean beharko duten aurrekoaren antza duen egoera batetara itzultzeko.

Epaileek edozein erabaki hartuta ere, Eguzkikook garbi ikusten dugu sute hura ez zela arazo puntual bat izan. Guk garbi ikusten dugu zentzugabea dela naturgune bat, dituen balioei erreparatuta, Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea eta, aldi berean, bertan tiro-eremu bat egotea. Inork oraindik dudarik balu, iazko suteak argi eta garbi utzi zuen kontserbazioa eta tiro eta leherketak ez direla bateragarriak. Leherketak ohiko gauza dira Jaizkibelen, agian azken aldiko gertakaririk ezagunena ( orduko eragin mediatikoa kontuan hartuta) 2013ko martxoan leherrarazitako 1300kgr lehergaiena izango da.

Egia da tiro-eremua eraistea Jaizkibelgo erabiltzaileon aspaldiko errebindikazioa dela, mendia ez baita alferrik aisialdiko gune garrantzitsua inguruko herritarrontzat. Baina hori bezain egia da errebindikazioa indarberritu dela Europako Batzordeak 1997an Jaizkibel Batasunaren Intereseko Leku izendatu zuenetik, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2013an Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuenetik.

Eguzki, 2015eko apirilean

Urdaibaira isuriak murrizteko urratsa izan daitekeena

urdaibai apirila 2015URA y Gobierno Vasco esperan la aprobación hoy por parte del Consorcio de Aguas de Busturialdea del Convenio de colaboración para la ejecución de las infraestructuras que permitan construir la red de saneamiento y la conexión de las aguas residuales a la EDAR de Lamiarán en Bermeo.

30 de marzo de 2015

  • Una vez aprobado URA-Gobierno Vasco aportarán 49.070.000€ a lo largo de 5 años que se suman a 35.000.000€ invertidos por el Gobierno Vasco en Urdaibai desde 2003 en materia de saneamiento
  • De acuerdo con el convenio: el Consorcio de Aguas de Busturialdea se compromete a elaborar un  Plan de Gestión que garantice la sostenibilidad técnica y económica de la gestión de las infraestructuras de saneamiento y depuración en Busturialdea,
  • Ansola: “las actuaciones consisten en la construcción de un colector general en distintos tramos de la margen izquierda de la ría de Mundaka: el tramo Gernika-Lumo Busturia y el tramo Muxika-Gernika. Así como el bombeo necesario  en el tramo Sukarrieta-EDAR Lamiaran”

La Agencia Vasca del Agua-URA y Gobierno Vasco esperan la aprobación hoy  por parte del Consorcio de Aguas de Busturialdea del Convenio de colaboración propuesto por el departamento de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobiernes Vasco para la ejecución de las infraestructuras que permitirán construir la red de saneamiento y la conexión de las aguas residuales a la EDAR de Lamiarán en Bermeo.

Según explica el director de URA, Iñigo Ansola “las actuaciones a ejecutar en el marco del convenio consisten en la construcción de un colector general en distintos tramos de la margen izquierda de la ría de Mundaka. En concreto,  el tramo de Gernika-Lumo a Busturia, (incluyendo varios colectores y ramales secundarios que recogen las aguas residuales de algunos barrios de Murueta),  el tramo Muxika-Gernika así como el bombeo necesario en el tramo  Sukarrieta-EDAR Lamiaran”.

En virtud del Convenio, por un lado, la Agencia Vasca del Agua-URA, adscrita al Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco, aportará 49.070.000€ a lo largo de 5 años que se suman a 35.000.000€ invertidos por el Gobierno Vasco en Urdaibai desde 2003. Por otro lado, el Consorcio de Aguas de Busturialdea se compromete a elaborar un  Plan de Gestión que garantice la sostenibilidad técnica y económica de la gestión de las infraestructuras de saneamiento y depuración en Busturialdea y  evitar así la necesidad de recurrir al auxilio de otras administraciones para la gestión del abastecimiento y saneamiento en el futuro.

Este convenio se une al convenio que recientemente  URA-Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y el Consorcio de Busturialdea firmaron para la elaboración del  Plan de Acción Territorial de Urdaibai, que ponía las bases para desarrollar las medidas que la planificación hidrológica ha fijado para dar respuesta a  los recurrentes problemas de abastecimiento de Urdaibai.

El Plan Hidrológico de la Demarcación Hidrográfica del Cantábrico Oriental establece entre sus diversos objetivos la necesaria compatibilización de una adecuada garantía de abastecimiento con el adecuado saneamiento de las aguas residuales. Dos caras de una misma moneda que requieren de una gestión eficiente y capaz del ente abastecedor para evitar daños ecológicos (no respetar caudales ecológicos o vertidos que perjudiquen la calidad físico-química de ríos como el Mape o el Golako).

“Dada la envergadura de la inversión que realizan URA y Gobierno Vasco, el simbolismo del entorno y el hecho de que los problemas de abastecimiento y saneamiento, la firma de este convenio es un hito en el camino hacia el buen estado ecológico de las masas de agua en Euskadi” indica Ansola

Ulia-Jaizkibel erakusketa Donostian

Jaizkibel erakusketa 2015 martxoaErakusketa baten bidez, Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea deklaratzea defendatzen du Eguzkik.

Erakusketa Donostiako Gladys Eneko jauregian ikus daiteke,  apirilaren 12ra arte.

Ozeana Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Jaizkibel-Ulia itsas babesgunea deklaratzeko proposamen zientifikoa egin zuten, eta proposamen hauxe du ardatz Eguzkik paratu duen erakusketak. Apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai, Gladys Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, hau da, Mandasko dukearen jauregi zaharrean.

Proposamenak aurreikusten du 13.000 hektarea inguruko itsas babesgune bat deklaratzea Jaizkibel eta Ulia ondoan. Gobernu frantsesak Lapurdiko kostaldean dagoeneko hainbat itsas babesgune deklaratu dituela kontuan izanda, Donostia eta Biarritz bitartean 27.000 hektarea inguruko babesgune sarea sortuko litzateke. “Atlantiko europarreko itsas korridorerik garrantzitsuenetakoa izango litzateke, baita aniztasun handienetakoa ere”.

Jaizkibel itsasertza 2015 martxoa

Oceanak eta EBEOk mila espezie baino gehiago atzeman dituzte Ulia-Jaizkibel itsasaldean. Horitatik 50 inguru babestuta daude, identifikatu dituzten habitatetatik 12 bat bezala. Horrez gain, Kantauri itsasoan parekorik ez duten forma geologikoak ere aurkitu dituzte.

Balore hauen berri eman nahi du Eguzkiren erakusketak. Kapera zaharrean dago kokatuta (sarrera, jauregitik). Aste Santu zein Bazko Asteko egun guztietan bisitatu ahal izango da, honako ordutegi honen arabera:

Igande eta jaiegunetan: 10etatik 13.30ak arte

Astelehen eta larunbat bitartean: 9.30etatik 13.30ak arte eta 15etatik a 19.00ak arte

 

Babesgune-sare koherente baten alde

Lehendabizi, Batasunaren Intereseko Leku eta, ondoren, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuta, Ulia-Jaizkibel Natura 2000 sarean sartu du Europako Batzordeak. Alabaina, izendapen hau lehorreko habitatei dagokie, ez itsasokoei.

izurdeak 2015 martxoa

Bestalde, Europako Batzordeak behin baino gehiagotan jarri du agerian Natura 2000 sareak hutsuneak dituela Estatu espainolean. Hutsune horietako bat itsas babesguneei dagokie. Izan ere, Gobernu espainolak ez du behar beste itsas babesgune deklaratu, bereziki Kantauri itsasoan. Iaz babesgune batzuk izendatu zituen arren, hutsuneek nabariak izaten jarraitzen dute.

Ulia-Jaizkibel itsasgunea babesteak, alegia, baliabideak neurriz gain ustiatzetik, kostako gehiegizko urbanizaziotik eta urak kutsaduratik babesteak, zera ahalbidetuko luke: inguru hartako bioaniztasun eta geologia aberatsari eustea, arrain-populazioak ugaltzen erraztea eta Natura 2000 sareari koherentzia ematea. Kontuan izan behar da sarea osatzen duten itsasgune-katea Baltikoan eta Ipar Itsasoan hasi eta, harrigarriro, Bidasoako bokalean eteten dela.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako, Pasaiako, Lezoko eta Orereta-Errenteriako udalak dagoneko itsas babesgunearen alde agertu dira.

Jaizkibel-ulia Proposamenaren Plano Berria_ItsazGune_Txiki

Jaizkibeleko mendi martxa

jaizkibel mendi martxa 2015 martxoaJaizkibelgo tiro-eremu militarraren kontrako mendi-martxa egin da gaur goizean.

Hiru guardia zibilek epailearen aurrean deklaratu beharko dute aurki, iaz mendiko inguru babestu bat kixkali zuen sutea dela eta.

Jaizkibelgo tiro-eremuaren kontrako mendi-ibilaldia egin da gaur goizean.

Ekimen honen bidez, antolatzaileak, Eguzki talde ekologistak, nabarmendu nahi izan du zentzugabea dela naturgune bat, dituen balioei erreparatuta, Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea eta, aldi berean, bertan tiro-eremu bat egotea.

Izan ere, ibilaldiak badu zirikusirik orain dela urtebete, zehatz-mehatz iazko martxoaren 10ean, Guardia Zibilak, material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zela, sortu zuen sutearekin. Sute haren ondorioz, hiru guardia zibilek Donostiako epaitegi batean deklaratu beharko dute apirilaren 9an. Fiskaltzaren ustez, sutea eragin izana ingurumenaren kontrako delitua izan daiteke.

Epaileek edozein erabaki hartuta ere, Eguzkikook garbi ikusten dugu sute hura ez zela arazo puntual bat izan; garbi ikusten dugu naturaren kontserbazioa eta tiro eta leherketak ez direla bateragarriak.

Egia da tiro-eremua eraistea Jaizkibelgo erabiltzaileon aspaldiko errebindikazioa dela. Baina hori bezain egia da errebindikazioa indarberritu dela Europako Batzordeak Jaizkibel Batasunaren Intereseko Leku, lehenengo, eta, gero, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuenetik, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2013an kontserbazio neurri zehatzak onartu zituenetik.

Eguzki, 2015eko martxoaren 28an

Hondakinen eztabaida Andoainen 2015 martxoa

Andoainen Zero zabor eta Eguzki hondakinen inguruan

Hondakinen eztabaida Andoainen 2015 martxoaHONDAKINEN BILKETA ERAGINKOR BATERAKO PROPOSAMENA

Legegintzaldi hau, 2011-2015 bitartekoa, hondakin hiritarrena dela esan dezakegu, Gipuzkoan ingurumenaren ikuspegitik behintzat, aldaketa handiak eta zeresan handia ematen ari baita.

Andoainen aldiz, ez da izarretako bat izan hondakinen gaia, alderdi politikoen eztabaidan izan ezik. Horren adierazgarri da, konpostagune kolektibo eta banakakoak gorabera, herrian 2011an genuen egoera eta orain duguna bertsua da.

Baina hori ez da izango batzuk aurrera pausoak ematen saiatu ez garelako,lana,proposamenak egin ez ditugulako… borrokatu ez dugulako.

Uste dugu, gaia sozializatzeko garaia dela, oztopoak zein diren azaltzekoa horregatik herritarrei egungo egoeraren berri ematea erabaki dugu eta horretarako txosten bat egin dugu (txostena ikusteko klikatu hemen). Txostenaren helburuak bi dira:

–     Legegintzaldian bizitu ditugunak laburtzea, egungo egoeran zergatik gauden jakiteko ezinbestekoa delako.

–    Etorkizunera begirako, minimoetako proposamen gauzagarri bat egitea, bereziki bilketaren inguruan, horretan baitago kateatuta gaia.

Hori dela eta aurkezpen eta herritar  eztabaida bat antolatu dugu. Hau  martxoaren 25ean ospatuko da, 19:00etan Urigain Kultur Etxean. Dinamika honakoa izango da:

–     Antolatzaileon ustez, egungo egoeratik abiatuta,  hondakinen kudeaketaren oinarrian zein izan beharko luketen azalduko dugu.

–    Alderdi politiko bakoitzak, 5 minutu izango ditu hondakinen inguruan bere proposamena edo ongien irizten duena esateko.

–   Ondoren, herritarrei galderak egiteko aukera emango zaie.

Azkenik esan gizarteratzearen bidez, egungo egoera desblokeatzea dugula helburua,  Andoainen hondakinen kudeaketa egokia egin dezagun.

Andoainen, 2015eko martxoan.

eguzki

zero zabor

Jarraian, Aiurrik Zero zaborri eta Eguzkiri egindako elkarrizketa: