All posts by Andoain

Hondakinen inguruko elkarrizketa

Hondakinen eztabaida Andoainen 2015 martxoaIturria: Aiurri.

Andoaingo Eguzki eta Zero Zabor taldeek hondakin bilketa eraginkor baterako proposamena aurkeztuko dute martxoaren 25ean. Julen Begiristainek adierazi duenez, alderdi politikoei eta herritarrei  gonbidapena luzatu diete, proposamena entzuteaz gain, eurek ere beren iritziak azal ditzaten. Urigain kultur etxean jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:00etatik aurerra.

Proposamen zehatz bat egiteko asmoa duzue. Ezer aurreratzerik bai?
Julen Begiristain. Bai, jakina. Prestatu dugun txostenean hondakin bilketa eraginkor baterako proposamena azaltzen dugu. Guretzako gakoa errefusa kontrolatzean datza, bilketa sistema edozein dela ere. Horretarako, gainontzeko edukiontzien erabilera sustatu nahi da, birziklatzea gehituz. Izan ere, hasieratik argi eduki dugu beharrezkoa izan arren ez dela nahikoa bosgarren edukiontzia ezartzea; horrek ez du ekarriko gaur egun oraindik birziklatzen ez dutenek birzikla dezaten (Gipuzkoak adibide ugari eskaintzen dizkigu). Hortxe kokatzen dugu erronka, beraz: oraindik egiten ez duenak egiten hastea.

Kontakturik eduki al duzue eragile ezberdinekin orain arte? Nolako harrera jaso duzue?
J.B. Landu dugun txostena herriko elkarte, antolakunde, eragile eta norbanako desberdinekin elkarbanatzen hasi gara. Alderdi politiko batzuei zuzenean gonbidapena luzatzeko aukera eduki dugu ere, eta bertan parte hartzeko interesa azaldu dute.

Mahai-ingurura zein eragile erakartzea espero duzue?
J.B. Udalean ordezkaritza duten alderdiak zein Udaletik kanpo geratu zirenak gonbidatu ditugu ekitaldira. Alderdi politikoei bost minutuko tartea emango diegu gure proposamenaren inguruan iritzia eman eta beraien irakurketa, ideiak, egitasmoak…, herritarrei azal diezaizkieten. Jakin badakigu politikariak direla aldaketak abian jar ditzaketenak, eta horrexegatik, garrantzitsua da beraien parte hartzea.
Nolanahi ere, herritarrak ere gonbidatuak daude; politikariek herritarren esanetara egon behar dute eta, jakin badakigu askori ezinegona eragiten diela gai honek. Aukera paregabea izango da, beraz, guztiok elkarrekin ekitea, elkarrizketa eta eztabaida tresna izanda.

Zer lortu nahi duzue?
J.B. Zaborraren eta hondakinen gaia aspaldi bilakatu zen arazo. Nork bere zaborra sortzen duen neurrian guztiok eragiten dugu arazoaren sormenean, baina modu berean, konponbidea ere guztiok ekar dezakegu. Horretan datza gure ideia, hots, gizarte osoa bideratzea birziklatu eta praktika egokiak egin ditzan. Hortaz, proposamena Andoaingo herritar guztiei bideratzen zaie, baina bereziki birziklatu nahi ez duenari. Izan ere, estadistikoei kasu eginez gero, biztanleriaren %30a da sektore hori. Kezgarria da, eta, nahitaez ikusten dugu martxan jartzea gizarte zati hori.

Zehazki, zer lortu nahi duzue mahai-inguru honekin?
J.B. 2007an publikoki adierazi zen 2009rako Gipuzkoa osoan bosgarren edukiontzia ezarriko zela. Baina gaur da eguna Andoainen oraindik ez dela materia organikoa era bereiztuan, birziklatzeko eran biltzen. Gure proposamena arazoaren erroetara doa. Aipatu dugun bezala, ez da nahikoa bosgarren edukiontzia jartzearekin besteen ondoan. Bostgarren edukiontzia proiektu oso baten barruan ezarri beharko litzateke; errefusa txiparekin jartzeak garrantzi handia behar luke eduki proiektu horretan.
Sistema berbera da duela hilabete gutxi Tolosan martxan jarri dutena eta berehalakoak izan dira emaitzak: %70 baino gehiagoko birziklatze tasa lortu dute. Gauzak horrela, Andoainen guztien artean adostu genuen 2016an %60eko birziklapen tasa lortzea. Egingarria iruditzen zaigu helburu hori, eta horretara bideratuko ditugu geure ahaleginak.
Andoaingo herriari begira, egingo al zenukete hondakinen bilketaren gaineko diagnostikoa?
J.B. Orain arte eskualde edo mankomunitate mailan biltzen ziren hondakin eta zaborrak; eskualde guztiko hondakinak nahastu egiten zirela, alegia. Hori dela eta, Andoainek zenbateko birziklatze tasa zeukan adieraziko zigun datu zehatzik ez genuen. Eskualde mailan sistema desberdinak ezarri dira eta Andoain sistema zaharkitu honetan bakarrik geratu da. Datuei erreparatuta, 2014ko abenduan birziklapen tasa %29koa zen. Portzentaia negargarria da, gure ustez.
Ez dugu ahaztu behar Europar Batasunetik datorren araudiak 2016rako %60ko gaikako bilketa egitera derrigortzen gaituela. Hortaz, asko dago egiteko.
Andoaingo EAJk Udalak sortu zuen hondakinen mahaia utzi zuen iazko ekainean.
J.B. Jarrera hori arduragabekeria galanta dela iruditzen zaigu. Gure asmoa, mahaian parte hartu dugunetik, eztabaida eta argudioak erabiliz neurri eraginkorrak modu adostuan lortzea izan da. Ez da ona bertako parte hartzaile bat mahaitik altxa izana.

Eajko hautagai Markel Olanok adierazi berri du Gipuzkoan garaile ateratzen bada, beste neurrien artean, errauskailua eraikiko duela. Zer deritzozue?
J.B. Albistea benetan txarra da. Ezin dugu iraganerako bidea hartu, gure ustez. Errauskailua Zubietan eraikitzeak Andoaini zuzenki eragiten dio. Erdigunetik 3 kilometrora geratzen da, hortaz kalteei begira eragin handiko eremuan geundeke. Beti esan dugu horrelako azpiegitura baten atzean, interes orokorra baino, interes partikular eta ekonomikoak daudela.
Gainera, zaborra erretzearekin ez da arazoa konpontzen, beste gauzen artean, sortzen diren errauts toxikoak zabortegi berezietara eraman behar baitira. Hobe dugu Gipuzkoan abian dauden esperientzia desberdinetan begirada jartzea, zeinetan %60-90 bitarteko birziklatze tasak ematen ari diren. Lorpen horietara iristea  izan behar du gure erronka, eta ziur gaude neurri eraginkorrak hartu ezkero lortuko dugula. Geure aldetik, martxoaren 25eko mahai-inguruarekin gure aletxoa jarri nahiko genuke.

Aurkezpen ekitaldia
Martxoak 25. 19:00. Urigain.

Bideoa:

Txostena irakurtzeko sakatu hemen

Ibaietako urak hizpide

Ibaietako urak hizpide 2015 martxoaIturria: sustatu.  Arturo Elosegi: “ibaietako uren kalitatea hobetzen ari da, baina ibaien biodibertsitateak izugarrizko gainbehera izan du”

Arturo Elosegi Ekologian Katedraduna da UPV/EHUn. Gure ibaien garrantziaz hitz egin digu, eta baita gaur egun bizi duten egoeraz: inguruko aldaketek erreketan sortzen dituzten kalteak, kutsatzaile berriak, biodibertsitate galera… ‘ Zientzialari ‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Martxoak 28an mendi martxa Jaizkibelen

Jaizkibeleko mendi martxa 2015 martxoaLarunbatean, Jaizkibelgo tiro-eremu militarraren kontrako mendi-martxa batean parte hartzera deitu du Eguzkik.

Hiru guardia zibilek epailearen aurrean deklaratu beharko dute aurki, iaz mendiko inguru babestu bat kixkali zuen sutea dela eta.

Seguruena gogoan izango duzue iazko martxoaren 10ean Guardia Zibilak Jaizkibelen sortu zuen sutea, tiro-eremu militarrean material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zenean. Bada, sute haren ondorioz, hiru guardia zibilek Donostiako epaitegi batean deklaratu beharko dute apirilaren 9an (1). Fiskaltzaren ustez, sutea eragin izana ingurumenaren kontrako delitua izan daiteke.

Epaileek edozein erabaki hartuta ere, Eguzkikook garbi ikusten dugu sute hura ez zela arazo puntual bat izan. Guk garbi ikusten dugu zentzugabea dela naturgune bat, dituen balioei erreparatuta, Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea eta, aldi berean, bertan tiro-eremu bat egotea. Inork oraindik dudarik balu, iazko suteak argi eta garbi utzi zuen kontserbazioa eta tiro eta leherketak ez direla bateragarriak.

Jaizkibel tiro eremua 2015 martxoa

Jaizkibel balak 2015 martxoa

Egia da tiro-eremua eraistea Jaizkibelgo erabiltzaileon aspaldiko errebindikazioa dela, mendia ez baita alferrik aisialdiko gune garrantzitsua inguruko herritarrontzat. Baina hori bezain egia da errebindikazioa indarberritu dela Europako Batzordeak 1997an Jaizkibel Batasunaren Intereseko Leku izendatu zuenetik, eta, batez ere, gero Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuenetik eta Eusko Jaurlaritzak, 2013an, kontserbazio neurri zehatzak onartu zituenetik.

Eguzkikook aspalditik ari gara Jaizkibelen aldeko errebindikazio eta sentsibilizazio kanpaina egiten, eta, horri jarraituz, egokia iruditu zaigu tiro-eremuan mendi ibilaldi bat antolatzea, arazoa bertatik bertara ezagutzeko eta ezagutarazteko. Hona hemen deialdia:

Jaizkibelgo tiro-eremua kentzearen aldeko mendi-ibilaldia

Martxoaren 28an, goizeko 10etan

Tiro-eremuko sarreratik bertatik abiatuko gara, kuartela zegoen lekutik.

Batez beste bi orduko ibilaldia egingo dugu.

 Gutun honen bidez, herritarrak animatu nahi ditugu ibilaldian parte hartzera eta gurekin batera Jaizkibelen tirorik ez esatera.

Eguzki, 2015eko martxoan

(1) Guardia zibilak otsailaren 4an deklaratzera deituta zeuden, baina egun hartan bertan epaileak deklarazioa apirilaren 9ra arte atzeratu zuen.

PS.- Atxikita, hiru argazki bidaltzen ditugu. Lehenengoan tiro-eremuaren “bihotza” ikusten da. Bigarrenean, bertan bildutako hainbat bala. Hirugarrena gipuzkoa.net webgunetik atera dugu, eta bere garaian suteari buruzko informazioa ilustratu zuen.

sutea_jaizkibelen

 

 

Hondakinen plana Ipar Euskal Herrian

cade martxoak 2015Iturria: CADE.

CADE-ko kideak, zabortegiek ingurugiroan sortzen dituzten kalteak azaldu zituen.

CADE-k ohartazari zuenez, zabortegiak ugaltzen ari dira Ipar Euskal Herrian. Departamenduan egiten ari diren hondakinen planak, arazo honi irtenbidea eman nahi dio.

La gestion des déchets du bâtiment est un sujet épineux : comment concilier la sauvegarde de l’environnement avec la construction de nouveaux logements et la démolition des anciens ? La problématique est d’autant plus complexe qu’elle touche l’ensemble de la société : riverains, mouvements écologistes, entrepreneurs du bâtiment, pouvoirs publics. Depuis 2005, un plan départemental des déchets a été adopté par le Conseil général des Pyrénées-Atlantiques, afin d’accompagner les acteurs concernés sur cette question.

Le CADE annonçait mercredi 4 mars l’ouverture du “front des décharges sauvages” et dénonçait leur multiplication dans le Pays Basque nord, ainsi que le manque d’équipements adaptés à ce type de dépôts. Dans sa ligne de mire, huit décharges disséminées sur le territoire : Mouguerre, Bardos, Ustaritz, Bidart, Biriatou, Saint-Pée-sur-Nivelle, Tarnos. Face aux interpellations des comités ou associations de riverains, et bien que ce ne soit pas sa vocation, il a choisi d’entamer diverses procédures juridiques pour contrer la “politique de l’autruche” qui entoure cette question.

Parallèlement, le Collectif participe à la commission de suivi du plan des déchets (voir article associé), conduite par le Département et qui rassemble des représentants touchés par ces enjeux : État, professionnels du BTP, carriers et professionnels du déchet, collectivités territoriales, associations de consommateurs et de défense de l’environnement.

Pour les agents, la première difficulté est technique : quantifier le nombre de déchets produits par le bâtiment. Près de 40 % échapperaient à leur connaissance. Difficile dans ce cas de prévoir le nombre d’équipements nécessaires – plateformes de valorisation permettant le tri des matériaux et installations de stockage de déchets inertes (ISDI) ou carrières.

Cette “fuite” viendrait essentiellement d’une méconnaissance générale des maîtres d’ouvrage des chantiers (notamment privés), à qui incombe pourtant la responsabilité de la gestion de déchets qu’ils ont eux-mêmes du mal à qualifier.

La deuxième difficulté est économique : valoriser (trier), stocker, enfouir les déchets a un coût et il peut être élevé. Le collectif et les agents sont unanimes : cette donnée doit être anticipée et faire partie intégrante du budget des constructions et démolitions, “mais aujourd’hui elle est tertiaire”, estime le technicien de l’environnement.

Pas de ligne budgétaire

L’exemple des PLU, montés par les collectivités territoriales, serait sur ce point édifiant : ils ne prévoiraient pas de ligne budgétaire sur cette question. “Comment peut-on ne pas penser à ce problème quand on veut construire 30 000 logements ?”, s’indigne le CADE.

La question est d’autant plus urgente que les trois ISDI et les deux carrières du Pays Basque ont une durée de vie limitée qui s’arrêtera, pour la plupart, aux alentours de 2022. Elles pourraient certes être reconduites avec les autorisations nécessaires. Mais d’ici-là, le collectif et les agents vont devoir ferrailler dur pour impulser une nouvelle dynamique, qui, pour les agents, relève aussi bien du public que du privé : aux entreprises et aux collectivités territoriales de se responsabiliser sur la gestion de leurs déchets du bâtiment. Ils seront là pour les y aider. Le CADE, lui, continuera à veiller au grain.

Bigarren eskuko liburu azoka Donostian

2 eskuko azoka donostia 2015 martxoaEguzkik bigarren eskuko liburu azoka txiki bat antolatu du Parte Zaharrean.

Laraunbatean izango da, San Bizente parean, 11etatik 3ak arte.

Datorren larunbatean, hilak 21, Eguzkiook bigarren eskuko liburu azoka txiki bat egingo dugu Donostiako Parte Zaharrean. Zehatz-mehatz, Narrica kalean izango da, San Bizente parean, 11etatik 3ak arte.

Liburuak 0,5 eta 2 euro bitarteko prezioan saltzeko asmoa dugu. Beraz, ekimen honen helburua diru pixka bat lortzea baino gehiago, etxean zokoratuta dauzkagun liburuak berriz ere zirkulazioan ipintzea da, betiere berrerabiltze/birziklatzearen filosofiarekin bat eginez.

Norbaitek, guk bezala, etxean enbarazu egiten dizkioten liburu, CD, DVD edota diskoak baditu, ekar ditzake, eta larunbatean berriro zirkulazioan jartzen saiatuko gara. Liburu bat edo beste baino ez badira, Bai Baiuako buzoian utz ditzake (Iñigo kalea, 6). Poltsa bat edo kaxa bat bada, berriz, Belea tabernan utzi (Ikatz kalean).

Animatzen zaitugu gure azokatik pasatzera.

Donostian, 2015eko martxoan

«Zero zabor aroan» sartuta Gipuzkoa «punta-puntan» jarriko dela iragarri dute

zero zabor era berria 2015 martxoaIturria: Berria. Hondakinen kudeaketan egin diren urratsekin segitu behar dela esan du Zero Zabor taldeak.
Agintari eta gizarte ordezkari ugari elkartu ditu.

«Zorionez, hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaidak dagokion lekua hartu du gizartean», nabarmendu zuten atzo, Usurbilen (Gipuzkoa), Zero Zabor ingurumena babesteko elkarteak antolatuta egin zuten ekitaldi bateko jendaurreko ekitaldian. Eztabaida horrek hondakinen kudeaketaren auziari «benetako» konponbidea emango diola nabarmendu zuten, eta Gipuzkoari aukera emango diola, «zero zabor aroan» sartuta, munduan «punta-puntan» jartzeko gaiari buruzko ikerketetan, neurrietan eta teknologian. «Ezin dugu aukera hori galtzen utzi, etorkizun iraunkorra eraikitzea guztion ardura baita».

Gaiari buruzko eztabaida antzuak alboratzeko deia egin zuten: «Osasuna eta ingurumena gai zeharlerrokoak dira guztiz. Utz diezaiogun behingoz gai hau gure artean lehian ibiltzeko erabiltzeari eta jar gaitezen baikortasunez auzolanean». Mezua indartzeko, saioaren amaieran argazki bat egin zuten hondakinen inguruko eredu zirkularra irudikatuz. Gizarteko ordezkari —alderdi politikoetakoak, sindikatuetakoak, unibertsitatekoak— eta agintari ugari joan ziren Usurbilera, deialdiarekin bat. Han izan ziren, esaterako: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Iñaki Errazkin; GHK Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta; Tolosaldeko, Debagoieneko eta Sasietako mankomunitateetako ordezkariak, eta hainbat udaletako —Pasaia, Bergara, Orexa, Usurbil eta abar— alkate eta zinegotziak; Zubietako herri batzarreko kideak ere bai.

Plaiaundiko Zubieta ez da benetako alternatiba

Inst. dep. Plaiaundi zubieta 2015 otsailaOtsaila amaieran argitaratutako testua.

Duela 24 bat urte (1991eko abenduaren 5ean) Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko Udalek kooperazio hitzarmen bat sinatu zuten Txingudiko Badia berreskuratzeko, mantentzeko eta babesteko. Aipatu hitzarmena 1993eko uztailaren 8an erakunde berdinek berretsi zuten AKORDIO baten bidez eta horretatik Txingudiko Baliabide Naturalen Babespenerako eta Ordenaziorako Plan Berezia sortu zen. 93ko AKORDIO horretan jadanik agertzen zen Plaiauandiko kirol instalazioak babestutako eremutik ateratzeko konpromezua. Hala ere, konpromezu hori bete gabe jarraitzen du gaur egun eta, okerrena dena, ez dago inongo itxaropenik hurrengo urteetan burutuko denik.

Txingudiko balio ekologikoen onarpenari esker, Bidasoako itsasadarra, munduko hezegune garrantzitsuenak biltzen dituen Ramsar Hitzarmenaren partaidea izateaz gain, KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) eta HBEB (Hegaztien Babeserako Eremu Berezia) figurenpean, Europako Natura Sarean sartu zen.

Bai Plan Bereziak eta bai KBEren eta HBEBren kudeaketa dokumentuek zehazten dute gaur egun kirol instalazioek betetzen duten alderdia padura modura berreskuratu behar dela. Kirol instalazio berriak eraikitzea, beste arazo bat da orain arte konpondu nahi izan ez dena edo aurrera eramaten jakin ez dena.

Kirol instalazioak kentzeko epea lau urte baino laburragoa den une honetan, Zubietako kokapenaren bukaezineko kiribilarekin berriro hasi nahi dute eta, bideragarria ez bada, beste aukera batzuk aztertu. Azken hamarkada hauetan ez da ezer aldatu, Plaiaundiko instalazioak kentzeko premia izan ezik. Zubieta jarraitzen da Hondarribia izaten, bertako eremu batzuk jarraitzen dira pribatuak izaten, uholde arriskua duen lekuan dago, babestutako espezieen bizilekua da, kirol instalazioen eraikuntzak beste industria, komertzioa edo etxebizitza garapenen menpe jarraitzen du. Laburtuz, argi dago Zubietan ez dela ez rugby zelairik, ez  atletismo pistarik, ez eta instalazio osagarririk eraikiko.

Bi urteko epea ematea “Zubietaren apostuan urrats esanguratsuak emateko” geratzen den denbora baliotsua xahutzea baino ez da. Denbora hori, denboran bideragarriak diren eta Zubietako eragozpenak ez dituzten beste aukeren gainean lan egiteko erabili beharko litzateke. Aukera horiek esistitzen dira, oso ezagunak dira eta ez lirateke Zubietako porrotaren ondorengo B aukera modura utzi beharko.

Txingudiko Plan Berezia ez betetzeak garbi erakusten du ez dela inoiz aintzakotzat hartu. Agian, inplikaturiko erakundeen borondatearen baitan dagoen “tokiko” zerbait modura ikusi delako. Baina orain, gauzak aldatu dira, izan ere, KBErako eta HBEBrako onartutako kudeaketa planak ez betetzeak Europako erakundeen zigor ekonomikoak suposatuko ditu. Ez dugu ahaztu behar erakunde horiek Life programaren bidez dirulaguntzak onartu zituztela arazo hau konpontzeko, baina konprometitutakoa ez  burutzeagatik dirulaguntza horiek itzuli egin behar izan zirela.

Irungo Udaleko azken gobernuek gai honekiko erakutsi duten interes eta borondate polítiko eskasak inork nahi ez duen egoera saihestezina ekarriko du. Gauzak aldatzen ez badira, instalazioen erabiltzaileek ikusi beharko dute hauek desagertzen direla ordezko batzuk izan gabe. Orduan, alferrikakoa izango da kanpoko errudunak bilatzea, Irungo Udaleko arduradunen utzikeriaren ondorioa izango baita.

BIDASOALDEKO LAGUNAK:

Eguzki Bidasoaldea antinuklear eta ekologista, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, SEO/BirdLife, Federación AA.VV. OIASSO 2000 auzo elkarteen federazioa.

2015 Otsaila 20     IRUN

Tratatu gabeko zaborra botatzen ari dira Artigasko zabortegian

artigas plastikoak 2015-01-30 txIturria: Berria.  Artigas inguruko mendialdea plastikoak janda agertu zenetik ia bi hilabete igaro dira; egoera ikustera joan, eta kamioia tratatu gabeko hondakinak jaurtitzen ikusi du BERRIAk.

Bilboko Artigas zabortegiaren inguruko mendialdea milaka eta milaka plastikok janda agertu zenetik ia bi hilabete igaro dira, eta triskantza haren arrastoak begi bistakoak dira oraindik. Jadanik zaborrak ez du lur osoa estaltzen. Zuhaitz eta zuhaixka guztiak ez daude plastikoek itota. Kalterik handieneko lekuan sartuta ere, gora begiratuz gero, zerua ikusten da. Baina ingurua ez dago garbi. Zuhaitzetan plastiko zatiak zintzilik daude oraindik. Askoz gutxiago, zatituago, baina badira. Oinak plastikoen artean trabatu ordez sasien artean trabatzen diren arren, sasi horietako asko plastikoek harrapatuta daude. Lokatz artean, zabor multzoak pilatzen dira; asko, lokazpean jada; beste asko, gainean.

Ez da igartzen instituzioren baten edo zabortegiaren arduradunen aginduz garbiketa talderik ibili denik lanean. Litekeena da norbaitek garbiketan lagundu izana. Baina agerikoa da naturaren indarrak egin duela lana; guztia ez bada, lanik handiena bai, gutxienez. Otsailean izandako eurite eta elurteek milaka eta milaka plastikozko poltsa eraman dituzte. Ur handituta egon da berez errekatxoa dena, ur-jauzi indartsu eta guzti. Elurrak 30 bat zentimetroko altuera hartu du. Horrek guztiak zaborra zapaldu, lurperatu eta malda handietan behera eraman du.

Hala ere, asko dago egiteko oraindik. Erreka bazterrak, adaxkak, lurra, milioika plastiko zatirekin nahastuta dago. Gero eta zati txikiagorekin, ez urtarrilean bezain era deigarrian, baina garbitzen gero eta zailago den moduan.

Kamioien bisita

Urtarrilaren erdialdean haizeteak tratatu gabeko zaborra zabalduta eragin zuen kaltearen lekuko izanik, gertaera izan zenetik ia bi hilabetera egoera bertatik bertara zein den jakin nahian, atzo BERRIA Artigasera joan zen berriro. Maldan behera jaitsi, eta inguruaren egoera erakusten duten argazkiak egiten ari zela, lanean zebiltzan zabortegian. Kamioiak ere ibili ziren joan-etorrian, zakarra eramaten.

Zaborrez betetako bi kamioi iritsi ziren, zehazki, BERRIA inguruetan egon zen ordu erdian; 16:00ak ingurutik 16:30 aldera arteko tartean. Berdea zen kamioi bat; zuria bestea. Zaborra lurperatzen duten lekura joan, eta barruan zuena bota zuten biek. Kamioi berdeak jaurti zuena gris kolorekoa zen, lurraren kolorearekin asko bereizten ez zena, eta homogeneoa. Soinu leuna egin zuen lurrera erortzean. Tratatuta eta txikituta zegoen zabor hori.

Kamioi zuritik jaurti zutena, ordea, ez zen kolore bakarrekoa. Ez zen txikitutako materiala. Kolore askotako poltsak eta materiala zirela atzeman zitekeen urrutitik. Zabor poltsen moduko kolore zuriak, beltzak eta urdinak, besteak beste. Kamioitik jaurtitzean, zarata gogorragoa egin zuen; gai solidoek egiten duten soinu sendoagoa. Ez zegoen txikituta zaborra. Ez zegoen tratatuta.

Hala ere, bertan jaurti zuen kamioiak, eta zaborra zapaltzeko lana duen ibilgailua gainean ibili zen aurrera eta atzera, ohi bezala, zaborra lurperatzeko prestatzen. Tratatutako zakarra eta tratatu gabekoa nahastu, eta elkarrekin zapaldu zituzten ondoren, zabortegian lurperatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren, zabortegiaren eta zaborrak tratatzeko zeregina duen TMB tratamendu mekaniko-biologikoko plantakoen arabera, iristen den zabor guztia tratatzen da lurperatu aurretik. Europako araudi berriari jarraituz egiten da hala, eta horregatik aurkezten dute Europako plantarik onena gisara.

Hain justu, egunkari honek urtarrilaren 30ean zabortegiaren inguruko mendialdearen egoeraren berri emanez kaleratu zuen albistearen harira, azalpenak emango ditu gaur Iosu Madariaga Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan, EH Bilduren eskariz.

 

 

 

Urumeako uholdeei buruzko gogoeta

uholdeak 2015 otsaila1-Ez dago behin betiko irtenbiderik.

-Azken urtetan eraikitako errepideek, eraikinek eta uholdeen kalteak jasateko arriskuan dauden eremuetan izandako giza jardueren igoerak, lurzoruari ura metatzeko ahalmena murriztu diote.

-Itsasoaren maila igoerak ere eragina du.

-Añarbe urtegia badaezpada lehenago hustu behar zen.

-Instituzioen utzikeria salatu behar da: hamarkadetan zehar uholdeen eraginak murrizteko harturiko neurriak eskasak izan dira. Bitartean, AHT bezalako azpiegitura erraldoiei eman zaie lehentasuna.

Hemos preferido esperar a que las aguas, también emocionales, volviesen a su cauce, antes de hacer públicas estas reflexiones en torno a las inundaciones que han vuelto a padecer los vecinos del Urumea. Vaya por delante que nuestra intención no es meter el dedo en el ojo de nadie y mucho menos, echar sal sobre las heridas de los más directamente afectados, sino contribuir a que el problema sea analizado con realismo, lejos del “calentón” del momento.

La primera afirmación que vamos a hacer es que no existe solución definitiva para las inundaciones. No, salvo que vaciemos absolutamente las vegas inundables de edificios y actividades, algo que no va a suceder. Parece obvio y, sin embargo, bajo los efectos del shock, los afectados reclaman, soluciones definitivas. Que los afectados pidan soluciones es normal. Que las autoridades prometan soluciones definitivas, no, porque no las hay, y los afectados se sentirán doblemente frustrados la próxima vez que llueva más de lo habitual.
uholdeak 2015 otsaila2

Diario Vascon emandako informazio faltsuaren adibidea

En noviembre del 2011 decíamos: porque las inundaciones volverán inexorablemente, sólo es cuestión de tiempo. Y, además-esta es la segunda afirmación que queremos hacer- existen factores que contribuyen a que cada vez lo hagan con mayor frecuencia. El creciente asfaltado-hormigonado del valle impermeabiliza el suelo, con lo que no sólo le quita su capacidad de retener el agua, sino que conduce esta a toda velocidad al cauce central del río. Que a nadie le quepa duda de que la autovía del Urumea y el Segundo Cinturón, son auténticas autopistas para el agua en su camino hacia ese cauce, un cauce en cuyas márgenes, por otra parte, cada vez se acumulan más edificios y actividades, es decir, más personas y bienes susceptibles de sufrir daños.  A estos factores básicos, impermeabilización del suelo y ocupación de las vegas hasta límites temerarios, hay que sumarle el aumento del nivel del mar. Tres años después, estas reflexiones siguen plenamente vigentes, como se ha vuelto a demostrar.

 uholdeak 2015 otsaila3

Bien, no sólo no existe solución definitiva para las inundaciones, sino que determinados factores hacen prever que su frecuencia irá en aumento. ¿Quiere esto decir que tengamos que resignarnos?, ¿que no haya que hacer nada? En absoluto, quiere decir que, puesto que hemos de asumir que no nos queda más remedio que “convivir” con ellas, hay que tomar medidas para que sus daños sean los menores posibles. En los bienes y, sobre todo, en las personas.

 En ese sentido las medidas previas de aviso, parece que están funcionando correctamente y con la antelación suficiente como para evitar desgracias personales y con tiempo para poner a salvo algunos bienes materiales.
2011ko uholdeen irudi bat

2011ko uholdeen irudi bat

¿Medidas de que tipo? Muchas, pero nos vamos a referir a dos: de gestión en torno a la crisis y estructurales.
En la gestión en torno a la crisis se podrá mejorar mucho, sin duda, pero hay algo en lo que está claro que hay que afinar más: la caracterización adecuada de la que se avecina.
Tanto en el anterior episodio del 2011, como en el último, las previsiones de lluvia no alertaban sobre la gran cantidad de precipitaciones a acumular. Dado que las precipitaciones que causan el desbordamiento del Urumea se producen , por lo general, en la cuenca alta, consideramos que se debería contemplar esta zona (el Añarbe) específicamente en las previsiones metereológicas.
En cuanto a la gestión del embalse, se está ganando en transparencia, se ha aumentado también la capacidad de retención, y siendo conscientes de que el embalse no puede ser la solución única y mágica a las inundaciones, sí creemos que en esta ocasión se ha actuado tarde, y nos referimos al vaciado preventivo.
uholdeak 2015 otsaila5

Pero es el problema estructural el que hace que las crecidas del Urumea sean tan periódicas como dañinas. La urbanización casi total del valle, por dejadez de las instituciones que tienen competencias (Ura; Costas; Confederación) , así como la inacción durante años en la puesta en marcha del Plan contra las Inundaciones -aprobado en 2008- y que no se ha comenzado a ejecutar hasta hace bien poco.

uholdeak 2015 otsaila6

De las 18 actuaciones previstas, apenas se han ejecutado dos, la última, la sustitución del puente de Karabel. Al parecer el problema económico (60 millones de presupuesto) era el mayor obstáculo para su ejecución. Una racanería inaceptable, máxime teniendo en cuenta dos cosas: que los daños suelen superar esa cantidad a invertir , y lo más sangrante, que dinero” haberlo haylo”, por lo menos para gastarlo en unas obras del tren de alta velocidad, que en ningún caso  puede tener prioridad presupuestaria ni social, con respecto a las inundaciones.

uholdeak 2015 otsaila7

 Pero que nadie piense que una vez ejecutadas las actuaciones previstas, la salida del agua en el cauce del Urumea no se va a volver a repetir. Eso es impensable e imposible, por lo menos en cuanto se produzcan precipitaciones tan intensas como las últimas.

La única solución es respetar las zonas de inundabilidad y aumentarlas, en la medida de lo posible, hasta acercarse a la situación natural anterior a su ocupación. Estas zonas son las que permiten almacenar el agua durante las crecidas y que estas no arrollen a su paso. El cauce del río, por muchos obstáculos que se eliminen, nunca podrá transportar todo el agua que se recoge en la cuenca cuando llueve extraordinariamente.
Txomin-Eneako urperatzeko arriskua duten zelaiak

Txomin-Eneako urperatzeko arriskua duten zelaiak

Que nadie se llame a engaño, las falsas expectativas o promesas , solo generarán frustración cada vez que el Urumea necesite buscar su espacio.

Natura 2000 Sarea: kudeaketa plana bete gabea

Urdaibaieko biosfera erretserba, Laidako hondartzatik hurbil ateratako argazkia

Urdaibaieko biosfera erretserba, Laidako hondartzatik hurbil ateratako argazkia

Natura 2000 sarean plangintzak betetzeko garaian Eusko Jaurlaritzak duen atzerapenaz ohartarazten du Eguzkik, bereziki itsas inguruneetan duen utzikeria larria da. Era berean, Jaurlaritzak eta Aldundiak urteroko kudeaketa plan eta bere diru laguntzetan duen atzerapenak kezkatzekoa da.
Natura 2000 sarea, lehorreko zein itsasoko basabizitza babestea helburu duen Europar Batasuneko sare ekologiko bat da. Bertan, habitat natural eta landare eta fauna espezieak sartzen dira. BBE, BGL, KBE eremuz osatua dago.
2010eko irailean, EAEan dauden BGL (Batasunarentzat Garrantzizko Lekua) 46 eremuen eta 6 BBE (Babes Bereziko Eremu) izendatze lanak hasi ziren eta berauek babesteko neurriak ezartzen. 2012an, 6 eremu (Kontserbazio Bereziko Eremuak) izendatzen dira eta beste hainbeste hurrengo urtean. Azken hilabetetan izandako izendapen jarioa, Europar Komisioaren aurrean EAEk duen daten barruan sartzeko duen betebeharrei erantzuten dio, egin ezean isun ikaragarriak ezartzen baitzaizkio.
Ingurumenari loturiko elkarteen ikuspegitik, babes eremu hauen izendatzeak biodibertsitatearen kontserbazioan eta berreskurapenean aurrera pausu garrantzitsua suposatzen du, baina izendatze soilak ez du bermatzen helburuen betetzea. Izendatzearekin batera datozen kudeaketa planetan zehaztutako neurriak betetzeko inbertsio ekonomikoak egiteko ezinbestekoa da benetako borondate politikoa. Eta borondate hau eduki ezean ondorioak ingurumen ikuspegitik negargarriak izan daitezke. Baita ekonomikoak ere Europar Batasunetik datozen isunak direla medio.
BBE bakoitzarentzat indarrean dauden kontserbazio neurriak biltzen dituen dokumentuak, EJ berak onartutakoak plan ekonomiko bat ezartzen du eta 6 urtetan zehar betetzeko da. Neurri hauen ezarpen ordenaturako eta betetzen direla bermatzeko urterokotasun batean banatzen du plana. Agian zehaztasun gehiago eska lekioke planari baina, gure iritziz beste behin ere, kudeaketa aurrera eramango dutenen partetik borondate politikoa bakarrik da falta dena.

Goiuriko ur jauzia. Gorbeiako parke naturala.

Goiuriko ur jauzia. Gorbeiako parke naturala.

Basabizitzaren kontserbazio eta berreskurapenean helburuen bermatzea nahi badugu Natura 2000 Sarearen babes eremuetan bete beharreko kontserbazio neurrien jarraipen zorrotza egitea ezinbestekoa da. Ingurumen defentsan eragile sozial moduan, gure jarduera boluntariotik, gure gain hartzen dugu gai honetan hartzen diren erabakien jarraipena egitea eta zentzu honetan INGURUMEN ERAKUNDEEI (EUSKO JAURLARITZA ETA ALDUNDIEI) HONAKO HAUEK EXIJITZEN DIZKIEGU:

(1) Natura 2000 sarearen kudeaketan dagoen betetze maila azalduz txosten bat argitaratu dezatela.
(2) bertan erakunde publiko bakoitzak hitzartutako urteko aurrekontuekin.
(3) itsas inguruneko Natura 2000 sarea osatzeko lana egin dezaten lehenbailehen.

Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, Euskal Herrian 2015 otsailean