All posts by Barakaldo

Supersur gelditu, hitzaldia eta manifestazioa

Eguzkik deialdia egiten du hurrengo larunbatak 29 burutuko den Supersur gelditzeko manifestaziora, oraindik denbora daukagu, Supersur gelditu! lelopean.

Hitzaldia Super sur

Era berean ere gonbidapena luzatzen dizuegu Bilbon prestatutako hitzaldira, TAU eta Supersur plataformarekin batera proiektuaren egoera azaltzeko.

Ordua:20:00etan

Legua: Sarrera Vista Alegre zk 5, Frantzizkotarren jantokiaren aloban.

Cartel29F

Ordua:20:00etan

Legua: Sarrera Vista Alegre zk 5, Frantzizkotarren jantokiaren aloban.

Proiektua gelditzea posible da oraindik Bolintxu bizirik. Supersur ez

Bi urte igaro dira elkarteek eta partikularrek “Bolintxu Bizirik” Supersur handitzearen aurkako plataforma abian jarri zutenetik. Bi urte igaro dira obra honen aurrean dugun jarrera eta Bolintxu haranean duen eragina azaldu genuenetik, bailaran bertan, kaleetan, ikasgeletan, erakundeetan eta auzitegietan egindako ekintzen bidez.

 

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak bi urtez defendatu du proiektua modu inkoherentean,eta albiste faltsuak sortzen. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiaren eta Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatuaren aldetik entzun behar izan dugu Bolintxu bailara ez zela ukituko, eta obra eremuan ingurumenean izango lukeen eragina ez zela oso garrantzitsua izango. Gaur egun, Seberetxe inguruko basoko eta landazabaleko 15 hektarea suntsitu dira, Europar Batasunaren Intereseko Habitatak barne, hala nola ibaiertzeko basoa. Proiektua geldiaraztea lortzen ez bada, urtebete baino gutxiagoan iritsiko da Bolintxuko haranera.

 BolintxuGaur egun, proiektua justifikatzea zaila da, are gehiago egindako inbertsio handiak justifikatu ahal izateko eskariaren estimazioan egindako aldaketen ondoren. 2005ean 41.000 ibilgailu egunean aurreikusten ziren; lehen tartea inauguratzean, inolako azalpenik gabe, 24.000 ibilgailura jaitsi zen aurreikuspena egunero. Aitzitik, 2018an, batez beste 12.000 ibilgailuk erabili zuten, eta hilabete batzuetan (urtarriletik martxora) ez zen eguneko 10.000 ibilgailura ere iritsi . Supersurrek ere ez du balio izan bere eraikuntzaren helburuetako bat lortzeko, alegia, A8an dauden auto ilaren arazoa konpontzeko. A8ren edozein erabiltzailek eman dezake horren fede.

polución Bilbo

Oraingoz, onuradun bakarrak esleipendun sustatzaile eta eraikitzaileak izango dira, diru publikoko 187 milioi poltsikoratuko baitituzte, eta horri obra eraikitzeko inbertitutako 821 milioi euroak gehitu beharko litzaizkioke.

 Eraikitzeagatik eta ustiatzeagatik pilatutako defizit ekonomikoari bi gai garrantzitsu gehitu behar zaizkio. Proiektuak auto pribatuaren erabilera bultzatzen du larrialdi klimatikoari buruzko eztabaida urgentziazkoa den une batean. Autoz egindako joan-etorriak dira berotegi-efektuko gasak isurtzeko bigarren arrazoia Euskal Autonomia Erkidegoan. Bestalde, proiektuak eragin handia du Pagasarri mendigunean, bereziki Bolintxu haranean. Bolintxu Pagasarriko Plan Berezian aitortutako enklabea da, eta Bilboko udalerrian balio natural eta ekologikoetan aberastasunik handiena duen gunea da.

Aldundiak egindako Ingurumenaren Gaineko Eraginari buruzko Azterlanak onartzen du, neurri zuzentzaileak aplikatu ondoren ere, garrantzitsuak direla proiektuak sortzen dituen afekzioak, batez ere errekaren uretan, haraneko drainatze-sarearen gainean, bai eta flora (haltzadiak, txilardiak, otadiak eta segarako landak) eta faunaren gainean ere (belatz handia, pinu-kaskabeltza, aztorea, haitz-enara, ur-satitsu ankazuria, basakatua, …).

 Egoera horri bailara zeharkatzen duten eguneko 12.000 ibilgailuek sortzen duten kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura gehitu behar diogu. Urte kopuru handia igaro beharko da harana partzialki lehengoratzeko.

 Ingurumen eraginaren adierazpena 2017an iraungi zen, eta auzitegietan errekurritu zen 2018an. Gaur egun ez dugu emandako epairik, obrek aurrera jarraitzen duten bitartean, baita kautelazko geldialdia eskatu ondoren ere (2019). Denbora tarte labur batean prozesu atzeraezin batekin egin dezakegu topo, epaia eman aurretik.

 Plataformatik helarazi nahi dugu oraindik garaiz gaudela obra gelditzeko. Bolintxun eragindako kalteak ez dira atzeraezinak, bilbotarrek babestu eta defendatu behar dugun balio ekologikoaren inguruan duten kontzientziak gure alde jokatzen du. Gure adinekoen ondarea da; XX. mende hasieratik ezagutu eta gozatu zuten, eta beren eragin ederra transmititu zieten ondorengo belaunaldiei, gaur arte.

Horregatik eskatzen dizuegu otsailaren 29an, larunbata, 18: 30ean Bilboko Arriagatik aterako den manifestazioarekin bat egin dezazuen.

Supersur Hantzearen kontrako Plataforma

 

 

BESTE BAT? BAI, AUTO ETA ZEMENTO GEHIAGO BILBORENTZAT

Hirigintza eraldaketarantz hasitako bideari ekiten dio Bilbok. Oraingoan udalak Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera ditu jomugan. Duela ez hainbeste urte inguru horretan Euskalduna auzunea zegoen, Deustuko Kanala zabaltzerakoan desagertu arazi zuten auzunea, baina ez guztiz penintsula bilakatu baitzuten. Azkenik kanala hautsi, eta penintsula, Ibaizabal gaineko uharte bihurtu da.

            Zorrozaurre 3

Hiria gobernatzen dutenek aurrerapauso hori emateko pizgarria izan da egitasmo potolo bat. Antza denez, bertan Bilboko zabalgune berria egin nahi dute: lorategi eta aisialdi guneak izango dituzten etxe berriak (azken datuen arabera 5.500 inguru). Baina zeintzuk izango dira egitasmo handi honek izango dituen ondorioak? Zerrenda ditzagun nabarmenenak:

  • Uholde arriskua. Itsasadarraren goraldi zehatzen arabera gerta litekeena.
  • Trafikoaren hazkundea, batik bat, bertan biziko direnen autoengatik. Hazkunde honek ekar litzake: trafiko kolapsoa, zarata eta kutsagarriak diren gas emisioen ugaltzea.
  • Hiritar orok gozagai izan beharko lukeen espazioen pribatizazioa.

 Hortaz, Eguzkitik egitasmo alternatiboa proposatu nahi dugu: berdegunea, eta, baso txikia zeinean ardatz nagusia izango den bertako bir naturalizazioa. Hiriguneetan oasi naturalak izatearen ondorioak nabarmenak dira:

  • Airearen kalitate hobeagoa, atmosferaren CO2-ren xurgatze eta arbola eta zuhaixken oxijenoaren eraginez lortuko dena.
  • Landaretzari (batez ere zuhaitzei) esker ur zikloen hazkundea. Euriaren urari eusteko gaitasuna dute basoek, eta hau lurrera igor dezakete. Honez gain, uraren abiadura geldotuko dute, eta lurrari eusten diotenez, erosioa eta uholde arriskua gutxitu lezakete.
  • Klimarengan dute eragina. Izan ere, gune kontinentalen hezetasunaren %50a landaretzaren hostoen izerditzetik dator.
  • Hiritarrentzat aisialdi gune dira.
  • Hiritarren bizitza kalitatea hobetzen dute, eta airearen kalitateari lotutako arnasketa-gaixotasunak gutxitu egiten ditu.

Eguzkitik uste dugu egitasmoari buelta eman dakiokeela. Mozkin ekonomikoak bazterrean utzi, eta, eramangarritasuna eta krisi klimatikoaren aurkako borroka aintzat izango dituen  hirigune eraldatzearen alde egin dezakegulako.

Bizkaian, 2020ko otsailaren 19an

DESDE BARAKALDO ENVENENANDO NUESTROS RIOS Y MARES

Eguzki quiere denunciar la preocupante situación en la que se encuentran nuestro municipio, en las calles, los parques y las escasas zonas verdes la suciedad es visible. Desde, bolsas de basura fuera de los correspondientes contenedores, hasta excrementos de perro, alrededor incluso de parques infantiles. Pero al margen de esto, en esta ocasión, nos hacemos eco de otra denuncia vecinal y es que las colillas abundan y se acumulan en cada rincón de Barakaldo, especialmente alrededor de los establecimientos hosteleros.

Zuhaitzak zigarroekin

Preocupados/as por esta situación, queremos destacar que un filtro contiene componentes tóxicos y cancerígenos como; cadmio, amoniaco, arsénico o naftalina. Compuestos, que llegan arrastrados por las aguas pluviales a nuestros ríos y playas. Teniendo en cuenta que cada filtro contamina entre 8 y 10 litros de agua del mar, 50 litros si se trata de agua dulce y que su ingesta puede ser una causa de mortalidad directa en aves y cetáceos, creemos que es necesario tomar medidas para evitar su llegada a las aguas.

Si nos remitos a datos oficiales (Comité Nacional para la Prevención del Tabaquismo) entre el estado español y Euskal Herria se consumen 90 millones de cigarrillos al día, es decir, 32.000 millones de desechos de filtro al año, un residuo que tarda una década en degradarse y del que un 15% termina en nuestros ríos y playas. Según, un estudio del Instituto de Ciencia y Tecnología Ambientales de la Universidad Autónoma de Barcelona (ICTA-UAB) la mayor parte de los residuos que se acumulan en la arena de las playas son plásticos (36,8%) y colillas de cigarrillos (30,6%).

Son muchos los organismos públicos y asociaciones que han realizado diferentes campañas para hacer frente a esta problemática, por lo que desde Eguzki solicitamos al gobierno

20191117_152202municipal de Barakaldo que se sume a este tipo de iniciativas y que adopte las siguientes medidas concretas:

1.      Colocar en las calles del municipio papeleras multifuncionales, válidas tanto para arrojar residuos de pequeño tamaño como para apagar cigarrillos y tirar las colillas.

Papeleras con cenicero integrado de Bilbao

No es necesario irse muy lejos para encontrar este tipo de papeleras ya que tanto en el Metro de Bilbao como en las calles de Bilbao podemos encontrarlas. Además, para que el coste económico no sea una excusa para no llevar a cabo esta medida, las actuales papeleras del municipio pueden ser acondicionadas, añadiendo un cenicero a las mismas.

2.      Llevar a cabo una campaña de concienciación dirigida a los/as hosteleros y dueños/as de otros espacios en los que se suele fumar, con medidas concretas como; animarlos a colocar ceniceros fuera de todos los locales.

3.      Llevar a cabo una campaña de concienciación dirigida a los/as propios/as fumadores/as ya que son muchos/as los y las que tiran las colillas al suelo a pesar de tener ceniceros cerca.

Esta última campaña podría venir acompañada del reparto gratuito por parte del Ayuntamiento de ceniceros portátiles, como ya hiciera el Ayuntamiento de Bilbao, allá por el 2006.

enfermerix componentes cigarrillo

Itsasoa hemen hasten da

Eguzki Barakaldo

7-01-2020


Beste zuhaitz mozketa zentzu gabe bat Barakaldon.

Eguzkik, pasa den abuztuaren 23 hainbat auzotarrek jakitera eman ziguten salaketa plazaratu nahi du; zuhaitz osasuntsuen beste mozketa bat gure herrian. Oraingoan Gurutzetako Hospitaleko makalak izan dira, gutxienez lau eta 30 urte inguru zituztenak.

Hitz gutxitan esateko, Barakaldoko Udalari egungo zuhaitz mozketa dinamika geldiztea eskatzen diogu baita Eguzkiren proposamenez eta PSE, EH Bildu eta Irabaziren babesarekin 2018an onartutako “Hirguneko Zuhaitzen Babeserako Udal Ordenantza” indarrean jar dezala behingoz.

Barakaldoko Eguzki 2019-09-12

Oharra: albiste hau bere osotasunean ikusteko, gaztelerako bertsiora jo beharko duzu. Barkatu eragozpenak.

BARAKALDOKO UDAL GOBERNUAK HEGOALDEKO TREN SAIHESBIDEA GOROSTIZA ZEHARKATZEA BAIMENDUKO DU

Udal Gobernuak ontzat eman du Eusko Jaurlaritzak egindako proposamen bikoitza Hegoaldeko Tren Saihesbidearen ibilbiderako. Nahiz eta biek gure herriko gune natural bakarrenatakoari, Gorostiza, erasan larriak sortu. Lehenengo proposamena, ez daude honen kontra, Castaños ibai azpian tunel faltsu baten eraikitzea suposatuko luke, Gorostiza zehartuko lukeena. Obra hau gauzatzeko, beharrezkoa litzateke ibaia desbideratzea edota urte eta erdi batean lehortu. Castaños ibaia Gorostizatik igarotzean, Arrain Hiruarantzaren (Gasterosteus aculeatus) habitat naturala dela gogoratzea komenigarria litzateke. Eusko Jaurlaritzak espezie hau “espezie kaltebere” bezala katalogatua du. Ingurugiro erasanez gain, paisaiaren eraldaketa, inguruko biztanleei sortutako eragozpenak, koste ekonomikoa, etabar egongo lirateke.

EGUZKI_kartela

Bigarren proposamena, zoritxarrez egingarriena, zubibide baten eraikuntza suposatuko luke, bere ibilbidea Gorostizako etxeen artean kokatuko litzateke, hauetako baten bat urratuz eta urtegiko presa. Sasiburuko mendikatea berriro zulatzea eta beste ikuspegi langa bat (zubibidera irtengo litzateke) ezartzea suposatuko luke, erabiliko gabeko Super Surrari batuko litzaioke.  Ez dugu ahaztu behar, mendiak zulatuz lurrazalean ezengorkotasunak sortzeko arriskua dugula, lurrazpiko sistema hidrikoen aldaketak, etabar. Horrez gain, azpiegitura linealak habitaten zatikatzea, espezie desberdinen igarotzeari hesiak, kutsadura akustikoa, etabar dakartza.

 “Gure udalerriko ingurugiroarentzat astakeria bat da” esaten zuen Amaia del Campok Barakaldako alkatesak, urrun daukagun, baina berarentzat ez hainbeste 2015.urtean. Baina urte eta erdi beranduago, 2017.urtean, Amaiak Hegoaldeko Tren saihesbideari buruz esaten zuen; “eskualdeko garapen jasangarrirako itxaron dugun proiektua da”. Iritzi aldaketa hau bere alderdiko, EAJ-PNVko goi-karguek emandako jarraibideak jaso eta gero iritsi zela suposatzen dugu.  

Alkatesa, gezurra esateaz gain eta bere herriko interesak ez defendatzeagatik, gure birika berdea eta ingurugiroa hipotekatzen du, bere alderdiaren mendekotasuna erakutsiz.  Honi gehitu behar diogu, proiektu honetan inplikatutako eragile eta interesatuekin elkarrekin lanean arituko zela agindu zuen alkatetza lortzean. Proiektu hau tratatzeko sortutako lan mahaia argi eta garbi gutxietsia izan da.

 

Eguzki, Barakaldu Naturala plataformarekin batera, instituzioek aurkeztutako proiektuari  bi aukera entregatu genizkion (biak Super Portutik lurperatuta). Bi aukera hauek Barakalduko Udalak emandako diru laguntza bati esker gauzatu ahal izan ziren. Bertan parte hartu zuten: Equinoccio Natura ingurugiro proiektuak kudeatzen dituen empresa, trenbide eremuan adituak diren EHUko irakasleak eta Urak bide taldaldea injenieritza empresa.  Proposamen hauek instituzioen esku jarri ziren, ingurugiro, ekonomia eta gizarte ikuspegitik jasangarriagoak dira.  Estas propuestas, puestas a disposición de las instituciones, son más sostenibles desde el punto de vista, medio ambiental, económico y social. Aipatu behar da herritarrentzat onurak ekarriko zituela ibilbidean Desertu Barakaldo, Portugalete, Sestao eta Meatzaldeko geltoki guztiak lurperatzea aurreikusten zela.

 

Gure alternatibarekin, “Cercanias”-eko zerbitzuaren maiztasuna ziuraki hobetuko litzatekeela segurtako genuke, lurperatuz edo geltokiak udalerri barruan kokatuz, aldi berean, hain arriskutsuak diren trenbide-pasaguneak kenduz.

 

Eguzkik dei egiten die Barakaldoko herriari eta kaltetutako udalerriei, ekonomikoki xahutzaile eta gure birika berdearentzat  suntsigarria den diseinu hau geldiaraztera.  

Aldi berean, Amaia del Campo eta bere alderdiari azaroren 29ko plenoan udalbatzaren gehiengoak onartutakoa ez oztopatzea eskatzen diogu eta Galdameseko Biotopoaren gure herrirainoko hedapenean lan egin dezala, aitzakiarik jarri gabe, soberan dakizkielako  horrelako ingurugiroak babestea dakartzan gizate eta ongiazate onurak.  

Barakaldotarrei maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Amaia del Camporen EAJri eta proiektuaren kontra ez dauden alderdiei bozkatzeak, ez dela inolako aurkakotasunik izango, soilik gure birika berdea suntsituko dutela, maiatzaren 28ko BOEan “Bilnoko Hegoaldeko Tren Saihesbidearen Azterketa Informatiboa” argitaratua izan da.

EAJ-PSOE- PP GURE AZKEN GUNE NATURALAK SUNTSITZEAZ ETA LAPURTZEAZ ASKI DA!!!

Eguzki Barakaldo

2019-5-20

 

Armagintza, industria militar eta gerraren aurkako Bizi Martxa

amagintza1Larunbatean, apirilak 6, armagintza, industria militar eta gerraren aurkako XII. Bizi Martxa egingo da, Bizkaiko hainbat elkartek antolatuta, tartean Eguzkik. 11etan Bilbon hasi, Foru Aldundiaren aurretan, eta Getxon bukatuko da, Barakaldo, Sestao eta Portugaleten barrena ibili ondoren.
Hona hemen ekimen honen arrazoiak laburbiltzen dituen bideo bat: Armagintzaren aurkako Bizi Martxa.

Aurten Martxa NATO sortu zeneko 70. urtemugarekin batera dator. Izan ere, NATOk bihar 70 urte egingo ditu. Gogoan izan Euskal Herriko herritarren % 65ek uko egin ziola 1986ko erreferendumean erakunde militar horretan parte hartzeari.