All posts by Eguzki EH

Alternatiba Zokoa: tokiko, etxaldeko, bidezko ekoizpenen edo ekoizpen biologikoen merkatua

zokoa-MARCHE-PAYSANIturria: Bizi !

Alternatiba Zokoa: Tokiko, etxaldeko, bidezko ekoizpenen edo ekoizpen biologikoen merkatua.

9:30tan : Alternatiba herrixkaren idekitzea

Tokiko, etxaldeko, bidezko ekoizpenen edo ekoizpen biologikoen merkatua; Zatozte zuen asteko erosketen egiterat!

Goizeko 10etarik goiti: tailer eta animazio desberdinak : txirrindula konpontzea, xaboi egitea, Linux install party, erakusteko apartamenduaren bisita, trukaketa gunea, haurren joko kolektiboen xokoa, etab.

10:30tan : arroltze ta xingarra, pintxo beganoak, taloak, etab.

Arrantza tradizionalean erabiltzen diren erregai alternatiboei buruz lekukotasuna

11:00etan: “Garraioak, klima eta justizia soziala : zein aterabide?” hitzaldia

Hego lapurdiko tokiko garraioen mailan aterabide faltsuak eta aterabide egokiak. Pantxoa Tellier , Peio Dufau,Ainhara Plazaola eta Nicole Etchegoyen-ekin

11:00etan : Alternatiben herrixkaren animazioa Kuxkuxtu-k eta Crieurs pudiques-ek segurtaturik

Lastozko etxeei buruz lekukotasunak eta erakustaldiak, tokiko arrainen ezagutza eta sukaldatze tailerrak, etxebizitza partekatuari buruzko animazioa.

Kuxkuxtu.jpeg

11:30 : Ipar Euskal Herrian energia berriztagarrien ekoizpenari buruz eta txirrindula eguneroko bizian erabiltzeari buruz lekukotasunak

12:00tan : Mutxikoak Patxi eta Konpainia-rekin

Lekukotasunak etxebizitza partekatuari buruz, etxebizitzen arraberritzeari buruz eta zirkuitu laburrei buruz Euskal Herrian

12:30tan :

-Itsasoko bazkaria Kuxkuxtu-k alaiturik

-Bazkari beganoa

14 :00 : Etxebizitza partekatuari buruz lekukotasunak

14:30tan :  

“Zein hiri eredu klimarentzat eta harreman sozialentzat?” hitzaldia

Hiriko laborantza, tokiko elikadura eta etxebizitza, laborantzako lurra, hiri dentsifikazioa, etxebizitza partekatua, Adrien Kempf , Régine Chauvet, Peio Etcheverry-Aintchart eta Muriel Callard-ekin

15:00etan : Zeze (Elektrofolk)

15:30 : joste tailerra ; xaboi egite tailerra ; kartoizko altzarien egiteko tailerra ; testu irakurketa Crieurs pudiques-ek segurtatua

15:45tan : Beroketa klimatikoari buruzko joko haundia “Nork nahi ditu gradoak irabazi?”

16:00etan : MC Malika (Hip Hop)

16:30tan : Osoko hitzaldia :

Itsasoa eta klima bezalako planetako ondareen babesteko kultura kolektibo baten beharra

Mikel EpalzaAnne-Marie VergezGeneviève Azam –ekin

18:00etan : Tristtan Mourguy (Folk)

19:00etan : Zeze (Elektrofolk)

20:00etan : DJ MousticDJ-Moustic2

http://www.bizimugi.eu/fr/alternatiba-sokoa-le-programme/

Zabalgarbi bakarrik gelditu da

ZabalgarbiIturria: Berria

Aurreko hamarkadako planen arabera, aurki hiru errauste plantak behar zuten martxan, baina Nafarroak eta Gipuzkoak bertan behera utzi dituzte egitasmoak.

Errealitateak esan digu 2010eko proposamena gainditua dagoela». Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Jose Javier Esparzak hitz horiekin baztertu du errausketaren tratamendua Nafarroako hiri hondakinentzat. Errauste planta batek, funtzionatzeko, urtean gutxienez 128.000 tona hondakin behar dituela esan, eta Nafarroan gaur kopuru hori ezin dela bermatu azaldu du. Aurreko hamarkadan diseinatu zituzten hiri hondakinen kudeaketa planen arabera, hiru errauste plantak martxan egon behar zuketen, aurki, Euskal Herrian —Nafarroan batek, Gipuzkoan besteak, Bizkaian hirugarrenak—. Baina, Gipuzkoako Diputazioak Zubietako errauste planta bertan behera utzita, eta Nafarroako Gobernuak teknika hori baztertuta, Zabalgarbi izango da urte batzuetan martxan arituko den errauste planta bakarra; soilik Bizkaiko hiri hondakinak erraustuko dira.

Nafarroan, oposizioaren babesa du gobernuaren erabakiak. Orain, ikusteko dago zer azpiegitura egingo dituzten, eta horren inguruan adostasunik josiko den. Gipuzkoan, Denis Itxaso PSE-EEko Ingurumen buruak onartu du «denborak eta krisiak» erakutsi dutela Gipuzkoako aurreko hondakinen plana eguneratu behar zela. Noticias de Gipuzkoa kazetak elkarrizketaturik, irail hasieran, onartu zuen «gehiegizko tamaina» zutela Gipuzkoarako pentsaturiko «azpiegitura batzuek» eta, gainera, «oso zaila» iruditzen zaiola beste errauste planta bat eraikitzeko bidea egitea, nahiz eta 2015ean diputazioko gobernua aldatu: «Agintaldi honetan diru gehiegi gastatu dugu kalte-ordainetan, orain kapritxo hutsez eta ikerketarik gabe errauste planta bat eraikitzea posible ote den planteatzeko». Ikusteko dago EAJk hurrengo agintaldirako zer proposamen egingo duen, baina PSEk Itxasori jarraituz gero, zail izango da errauste planta zaharraren egitasmoari bere horretan behintzat eustea; berritik hasi beharko litzateke.

Gipuzkoan obra hasi eta gero gelditu zuten errauste planta, baina Nafarroan arinago egin dute atzera: proiekturik ere ez dute egin. Hondakinen kudeaketa plana 2010erako diseinatu zuten, ondorio horrekin: beharrezko izango zela hondakinak erraustea eta horretarako planta bat eraikitzea. Baina 2012ko martxoan Roberto Jimenezek —PSNko kidea gobernuko presidenteordea zen garai hartan— iragarri zuen errauste planta ez zela eraikiko. Adierazpen lausoa izan zen, alternatibarik aurkeztu gabe utzi zuen, eta gerora gobernu akordioa hautsi zuten PSNk eta UPNk. Gerora, 2013ko urtarrilean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen, gainera, hondakinen planak ez zuela baliorik, ez zutelako zehaztu errauste planta non kokatuko zen. Puntu hori zehazteko edo, bestela, plana berregiteko agindu zion gobernuari.

Harrezkero oposizioko alderdiek behin baino gehiagotan galdetu diote UPNren gobernuari, zer egin asmo duen hondakinekin. Joan den astean, Nafarroako Parlamenuko Ingurumen Batzordean baieztatu zuen Jose Javier Esparza Ingurumen kontseilariak: bilketa selektiboa handitu eta hondakinen sorrera gutxitu da; Europako Batasunak birziklatzeari begira zehazturiko helburuak ere hor dira, eta ezin da ziurtatu errauste planta batek funtzionatzeko adina hondakin sortuko direla. Esparzak zehaztu zuen badirela errauste plantak baino teknologia merkeagoak, aurreratuagoak, eta gobernuak horien alde egingo duela, «ahalik eta adostasun handiena bilatuz», zabortegiak ixtea derrigorrezkoa delako. Esparzak ez zuen zehaztu gobernuak nolako azpiegituren alde egingo duen, baina aipatu zituen «plasma, gasifikazioa, biometanizazioa eta konpostajea».

Lapurdin ere eduki zuten errauste planta bat —Bachefores, 2005ean itxi zuten—. Bizkaian (Bermeon eta Aulestin) eta Gipuzkoan (Arrasaten) ere erraustu izan dituzte hondakinak, baina ahalmen oso txikia zuten, eta itxi zituzten planta haiek ere. Zabalgarbi da, beraz, orain hiri hondakinak errausten dituen planta bakarra —aurtengo apirilean hamar urte bete ditu lanean—. Baina Zabalgarbi ez da errauste planta hutsa. Izatez, gasa erretzen duen ziklo konbinatuko zentral bat da Zabalgarbi, Bizkaiko hiri hondakinak ere errausten dituena, elektrizitatea sortuz. Ekologistak Martxan taldearen kalkuluen arabera, gasa errez sortzen du energia, batez ere: Zabalgarbik sorturiko elektrizitatearen %85ek gasa du jatorri; %15 baizik ez dute sortzen hondakinek.

Ekologistak Martxan taldeak salatua du, bestalde, Zabalgarbi ez dela errentagarria: 2012an 19,75 milioi euro jaso zituen «energia berriztagarria» sortzeagatik —araudiak hala irizten dio hondakinak erraustuz sortutako energiari—, eta diru sari berezi hori gabe plantak galerak leuzkakeela salatu du taldeak. Aurten 17,3 milioi jasotzekoak ditu. Ohartarazi dute plantak ez duela efizientzia energetikorik, eta airera baimendutakoa baino isuri handiagoak egin zituela iaz lau egunetan. Aldiz, plantaren jarduera defenditu du Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak berriki.

Salaketak salaketa, Bizkaiko Diputazioak eta Bilduk ez beste alderdiek babesten dute Zabalgarbi. Ezustekorik ezean martxan jarraituko du, beraz. Mikel Huizi plantako zuzendariak esana du gaur egun hondakin gehiago hartzeko lekurik ez duela plantak, baina zehaztuz baduela baimena planta handitzeko. Iosu Madariaga Diputazioko Ingurumen diputatuak 2013ko martxoan BERRIAri esan zion Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat, «agian», nahikoa dela errauste planta bakarra. Denis Itxasok orain esan du, zehaztu gabe, Gipuzkoa baino «lur eremu zabalago batean» bilatu behar direla konponbideak, ondoko probintziekin aukerak aztertuz. Ikusteko dago etorkizunean beste herrialdeetako hondakinak Zabalgarbira eramango dituzten.

Aholkularitza berarekin

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hondakinen kudeaketa planak 2000ko hamarkadan diseinatu zituzten. ISR Instituto para la Sostenibilidad de los Recursos Madrilgo erakundearen aholkularitzarekin, hiru planetan ondorioztatu zuten errauste planta bana beharko zutela herrialde horiek. Hamarkada joanda, jaitsi egin da hondakinen sorrera, eta bilketa selektiboaren datuak zerbait hobetu dira. Europako Batzordea araudia zorrotzen ari da, gainera: agindu du 2030erako hiri hondakinen %70 birziklatzeko, eta birziklagarriak diren gaiak ez errausteko eta zabortegietara ez botatzeko. Faktore horiek baldintzatuko dituzte alderdi politikoen proposamenak orain berregiten ari diren edo berregin beharko dituzten hondakinen kudeaketa planetan.

Barakaldoko Eguzki Bulegoa berriro irekita

kartela soil buru blogtxEGUZKI  BULEGOA. Ekologiari buruzko informazio txokoa.

Informazioa jasotzeko, zure zalantzak argitzeko eta iradokizunak egiteko txoko honetara jo dezakezu.

Hemen gauzkazu: Arrontegiko Auzo Elkarteko egoitzan, Bizkaia Kalea 41 (kolunpioen aurrean)

ASTEAZKENERO, 19:00etatik 20:30era
 
HATOR !!

Azken txanpa abian da: Legebiltzarra sinadurez beteko dugu!

sinadurak-parlamentura-version-onlineIturria: Fracking Ez Araba

Bi aste baino ez dira falta. Azken ahalegina baino ez dugu egin behar. Bilatu behar ditugu, sinatu ez duten lagun horiek aurkitu behar ditugu Fracking Ez oihupean, frackinga etetea, debekatzea xede duen eskaera herrikoi eta zabalarekin bat egin dezaten. Irailaren 13an jaso ditugun sinadurak eramango ditugu Legebiltzarrera eta horretarako, noski, egunak merezi duen jai giroa sortuko dugu. Horren aurretik, baina, azken txanpako ahaleginari ekin behar diogu.

Bi aste hauetan hainbat lan egin behar ditugu. Lehenik eta behin, zuen etxean sinadura orriren bat baduzue, edota duen norbait ezagutzen baduzue, ekarri lokalera. Oso garrantzitsua da, guztiz beteta ez badago ere, sinadura bakarra badu ere. Horiek guztiek balio dute eta. Horretarako, ahalik eta azkarren pasatu zaitezte lokaletik (Cercas Bajas kalea, Badaiarekin egiten duen izkinan). Bertako ordutegia astelehenik ostiralera 10.00etatik 14.00ak arte eta 17.00etatik 20.00ak arte da eta larunbatetan 11.00etatik 14.00ak arte.

Bestalde, oraindik sinatu ez duten lagun horiek bilatu behar ditugu. Fracking Ez oihu herrikoiarekin bat egin nahi duen norbait ezagutuz gero, gogoraraziozu oraindik ere garaiz dabilela. Lagun horiek bilatzeko, Gasteiztik zeharreko hiru bizikleta irteera antolatu ditugu. Hurrengo ostegunean, irailaren 4ean, eta hurrengo asteko astearte, 9, eta ostegunean, 11. Egun horietan lokalean elkartuko gara 18.00ak inguru, bizikletekin Gasteizen zehar buelta batzuk emateko. ANIMATU ZAITEZ!

Hala ere, ez ezazue pentsa horrelako ahaleginak ez duela bere saria izango: Irailaren 13an ospakizunerako eguna helduko da eta zuok guztiok gonbidatuta zaudete. Goizeko 11.00etan lokalean elkartuko gara Legebiltzarrera arteko bidea kalejiran egiteko. Bertan, ditugun milaka eta milaka sinadurak utziko dizkiegu. Sinadura asko daude, hortaz, esku asko beharko ditugu bertaratzeko. 12.00ak inguru sinadurak eman ostean, Landatxora arte igoko gara berriz ere kalejiran jaiari hasiera emateko prest. Bertan zain izango ditugu arrakasta ospatzera lagunduko gaituzten pote eta pintxoak. 12.30tan Tik-Tararen kontzertua hasiko da, horrekin bat egun historiko bilakatuko denari soinu banda gehitzeko.

http://frackingezaraba.org/eu/2014/09/arranca-la-contrarreloj-a-llenar-el-parlamento-de-firmas/

Goazen Ondarroako paisaia naturala zaintzera

1 txImajinatzen duzue bihar Zubi Zaharra botatzea? Ez, ezta? Zubi Zaharra geure paisaiaren parte da, Ondarroari bere izaera eta edertasuna ematen dion elementu bat.

Hala ere, gure inguruko basoak botatzen dituztenean, ez diogu hainbeste garrantziarik ematen, nahiz eta inpaktu paisajistiko oso handia eta kaltegarria daukan.

2 txArrazoi askorengatik, geure herri inguruan dauzkagun basoak behin eta berrio botatzen dira: egurra lortzeko, bideak zabaltzeko…

Baso horiek botatzeak kalte ekologiko asko dauzka: lurren higadura, bioaniztasun galera… baina baita beste kalte bat ere, gehinetan kontuan hartzen ez duguna: gure herriko paisaia kaltetzea.

Ondarroako Udala herriko plan orokorra berritzen hasi denez, hauxe eskatzen diogu: geure herritik ikusten diren mendi eta basoen interes paisajistikoa onartzeko, eta hauei babes bat emateko. Adibidez, Txori Erreka eta Antzosolo gaineko basoak, Antigua eta Kalandi artean dauden arbolak…3 tx

Babes hori handiagoa izateko, udalak baso eta lur horiek erosi eta publiko bihur ditzake.

Zain dezagun geure paisaia urbano eta naturala!

Santxo Jakitunaren bidegorria? Errepidetik hobe !

bidegorri modelo PnvPsoePp.2014

bidegorri modelo Pnv-Psoe-PP.2014

Orain dela 4 urte, aurreko Udal Gobernuak bidegorri bat margotu zuen espaloiaren gainetik, Santxo Jakituna, J.M.Salaberria, eta zenbait plazen erditik.

bici paripe txEn su momento, desde Eguzki criticamos aquel diseño de bidegorri, que invadía el espacio natural de los peatones e incidía en una peor convivencia y seguridad entre ciclistas y peatones.

 

Oraingo Udal Gobernuak, bidegorri hori espaloitik errepidera atera du.Gure ustez ekimen hau txalogarria da.Oinezkoek segurtasuna eta lasaitasuna irabazi dugu.Txirrindulariek ere seguruago gabiltza eta gainera zuzenagoa eta azkarragoa da.

Oraingoko Bidegorria

Oraingoko Bidegorria

Azkenean bizikletak bere leku naturala berreskuratu du,hau da, galtzada.

 

 

 

En el vídeo se pueden apreciar los dos viajes que hemos realizado: uno por el bidegorri antiguo pintado sobre la acera y el segundo viaje por el nuevo bidegorri.