El río Zadorra bajaba blanco.La depuradora de la localidad había dejado de funcionar el viernes, por lo que hasta el domingo que se solucionó el problema, las aguas residuales de la localidad y de las empresas de la zona se vertieron directamente, sin depurar, al río Zadorra. Tanto la Diputación como la plataforma Zadorra Bizirik )plataforma de la que Eguzki forma parte) explican el aspecto lechoso del agua en el Zadorra por el vertido de alguna empresa de la zona pero, de momento, no se ha atribuido a nadie de forma específica. Zadorra bizirik esta denunciando estos hechos, traslandando su demanda a Ayuntamiento, Diputación, URA y Gobierno Vasco: también se exige que se realicen las obras de una EDAR adecuada por ser necesaria y que se investigue y sancione al /los autor/es del vertido. No es la primera vez que falla la depuradora de Agurain. Desde hace un año la plataforma Zadorra Bizirik viene denunciando las malas condiciones en las que está el río por los problemas de la depuradora, sin capacidad suficiente desde hace años para tratar todo el agua y vertidos que recibe.
Monthly Archives: mayo 2017
Zuhaitzak bota eta bota ari dira Donostian
Albiste hau gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke.
Baso babestu baten zati zabal bat bota dute Donostian
Haritzalde naturzaleen elkarteak gogor salatu du Donostian, Lourdes Txiki inguruan, Ekintza Ikastola ondoko malda batean, egin den zuhaitz mozketa bortitza. Luiziak eragozteko aitzakian, ia 2,5 hektarea baso babestu bota dituzte, ehun urtetik gora zituzten haritzak barne. Benetan luiziak eragoztea helburu bazuten, nekez har zezaketen neurri zentzugabeagorik. Izan ere, orain malda babesgabe geratu da eta, ondorioz, luizi-arriskua nabarmen areagotu da. Hain da zentzugabea ezen zilegi da galdetzea ea ekintza honen atzean interes ilunik ez ote dagoen. Udalak espedientea irekiko duela esan du, baina, egia esan, bera izan da triskantza honen eragile zuzena.
Haritzaldek bildu dituen datuen arabera, operazioak ia 2,5 hektarea hartu ditu; guztira, kilometro inguruko luzera duten pistak ireki dituzte; basoa Donostiako Planeamenduak babestuta zegoen; ehun urtetik gorako haritzak (bertakoak) moztu dituzte; higadura- eta lurzoru galera-arrisku bizian gelditu da mendi magala; triskantza faunaren bete-betean ugal garaian egin dute; paiasaian sortutako inpaktua ikaragarria da, Kontxatik bertatik ikusten delarik; kaltetutako eremua landa-lurrak dira, beraz, ekintza Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu behar zuen, eta ez du eman, horren berririk ere ez zuen eta.
Donostiako Udala izan da egoera penagarri horren eragile zuzena. Izan ere, Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek aginduta, lursailaren jabeei Ikastolaren atzealdeko magalean 50 bat metro siltzeko agindua eman zitzaien. Donostiako Udalak agindu ez zehatza eman zien jabeei, baldintzarik gabekoa eta haien betebeharrak gogorarazi gabe. Gainera horren gainean ez zuen inolako zainketarik aurreikusi.
Haritzaldek honako hauek galdetzen ditu: Den-dena kasualitatea ala susmo txarra hartu behar ote diogu? Arduragabekiaria eta ezgaitasun kontua da ala gertatutakoari usain txarra hartu behar diogu? Lursailen jabeak BBVA eta Sociedad de Ingeniería, Desarrollos Urbanísticos y Promociones S.L. omen dira. Horrek zer pentsatua ematen du.
Erraustegiaren kontrako mobilizazioak Gipuzkoako hogei herri baino gehiagotan
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sustatuta, mobilizazioak egin dira bart Gipuzkoako hogei herri baino gehiagotan. Datozen egunetan deialdi gehiago egingo dira. Beraz, adi. Momentuz, honako esteka honetan bart herriz herri egin diren mobilizazioen argazkiak ikus ditzakezu.
Erraustegiaren lanak hastear direla eta, mobilizazioak Gipuzkoan
Datorren astelehenean, maiatzak 8, hasiko omen dira ofizialki Zubietako erraustegia eraikitzeko lanak. Hori dela eta, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak protesta-ekintzak antolatu ditu Gipuzkoa osoan.
Astelehenean bertan, protesta-ekintzak egingo dira Gipuzkoako hainbat herritan, 19:00etan. Donostian, kontzentrazio bat egingo da Foru Aldundiaren aurrean.
Badirudi maiatzaren 10ean foru agintariek “lehen” harria jarri nahi dutela (berez, bigarrena, lehenengoa 2011n jarri baitzuten, alferrik jarri ere). Hori dela eta, egun horretan ere deialdi bat dago Bugatira joateko, erraustegia eraiki nahi duten lekura doan bide-hasieran, alegia.
Gainera, maiatzaren 27an, Erraustegiaren aurkako Eguna izango da Zubietan bertan, hitzaldi, bazkari, tailer, musika eta beste hainbat osagairekin.
Maiatzean Gipuzkoa osoan mobilizatzeko deia
Non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru… nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…?
Ezin dugu onartu erraustegi inposatu bat datozen 35 urteetarako kaltetuko dituena gure osasuna, ingurumena eta denona den finantza publikoa.
Krisi ekonomiko sakonean bizi gara. Krisi ekonomikoak ekarri ditu krisi soziala, politikoa, humanitarioa. Konturatzen hasi gara Lurra planeta bakarra dela, mugatua. Ezin dugu segitu berdin, “erabili-ta-bota”, “erabili-ta-bota”…
Osasun krisi batean ere bizi gara. Gero eta minbizi gehiago, gero eta gaixotasun berezi gehiago… Nolaz baimentzen dute erraustegi berri batekin kutsatzea gure airea eta gure ondorengoek arnastuko dutena?
Krisi humanitarioa ere badaukagu. Garapen ereduak eragindako krisi sozial eta humanitarioa. Gure etxeetaraino ekarri du ezin bizia:
Langabezia, lanpostuen prekarietatea, etxegabetzeak, pobrezia gero eta ugariagoa…
Hori gutxi balitz administrazioek… inbertsio faraonikoetan xahutu dituzte diru publikoak… eta inbertsio sozial guztietan murrizketak egiten dituzte: murrizketak osasungintzan, murrizketak irakaskuntzan, gazteen laguntzetan, ezindu eta pobreenen laguntzetan…
Esan diezaiogun EZ! Gipuzkoarren bizitzak 35 urterako hipotekatuko dituen Erraustegiari, alferrikakoa den Erraustegiari.
Urte asko daramatzagu oihukatzen ERRAUSKETARIK EZ! Urteak daramatzate Gipuzkoan erraustegia egin nahian, zerbitzu publikoekin aberasten diren enpresa handi ustelak eta lotsa gutxiko zenbait politikari. Erraustegia oraindik eraiki gabe egotea… ez al da garaipen bat izan?
Baina GAINERA, 2009an hasita Gipuzkoan martxan dago Alternatiba…
Erraustea baino garbiagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa.
Gipuzkoako udalerrien erdia baino gehiagotan egunero dago MARTXAN hondakinen kudeaketa Alternatiboa. Gipuzkoan demostratzen ari gara ez dugula hondakinak erre beharrik.
Orain nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea. Gipuzkoar guztiok berdinak eskubideetan, Gipuzkoar guztiok berdinak betebeharretan. Denon betekizuna da hondakinak murriztea eta sortutakoak ondo sailkatu eta tratatzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu: Gelditu ezazue proiektua!
Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari!
Herritarrei dei egiten diegu: mugitu gaitezen gipuzkoarrok!
Errausketarik Ez! Ez gure izenean!
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
Legez babestutako 36 hegazti tiroz bota zituzten iaz EAEn
Barkatu, baina albiste hau gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke.