Egokigu gabeko linea elektriko baten kontra talka egin zuen belatzaren kasua ikertzen hasi da Bizkaiko Fiskaltza, Eguzkik eskatuta

Alonsotegin hildako belatz handia, egokitu gabeko linea elektriko batekin talka egin ondoren.

Alonsotegin hildako belatz handia, egokitu gabeko linea elektriko batekin talka egin ondoren.

Alonsotegin linea elektriko baten kontra jota hil zen belatz handiaren kasua ikertzen hasi da Bizkaiko Fiskaltza, Eguzkik eskatuta. Kontuan izan behar da linea elektriko hori oraindik egokitu gabe dagoela, 2008tik errege dekretu batek konpainia elektrikoak lineak egokitzera behartzen dituen arren, hain justu, hegaztien talkak edo elektrokuzioak ahal den neurrian saihesteko.

Iñigo Zuberogoitia ornitologoak ezagutarazi zuen belatz handi honen kasua. Orain arte Pagasarrin kumatu eta Bilboko zeruetan ehiza egin duten lau belatz handietako bat zen:

(1)            Iñigo Zuberogoitia Arroyo | Facebook

Belatz handia (Falco peregrinus) Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan dago. Beraz, legez babestuta dago, eta espezie honetako ale bat botatzea edo galaraztea ingurumenaren kontrako delitu izan daiteke.

Hain justu, orain dela urtebete, hegaztientzat arriskutsuenak izan daitezkeen linea elektrikoen segimendu eta identifikazioan espezializatutako basozain talde bana sortzeko eta baliabidez ondo hornitzeko eskatu zien Eguzkik EAEko diputazioei.

Talde espezializatu hauen sorrera guztiz bat etorriko litzateke Estatuko Fiskaltza Nagusiak 2019ko abuztuan autonomia-erkidegoei igorri zien ofizioarekin. Ofizio hartan, Fiskaltzak gogorazi zien abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuak konpainia elektrikoak lineak egokitzera behartzen dituela, hegaztien elektrokuzio- edo talka-arriskua gutxitzeko. Hala ere, konpainiek Dekretua betetzeari behin eta berriz uko egin diote. Gauzak horrela, Fiskaltza Nagusiak autonomia-erkidegoei zigorrak ezartzeko eskatzen zien, baita elektrokutatutako hegaztien kasu guztiak Fiskaltzari berari pasatzeko ere, ingurumenaren aurkako delituak izan daitezkeelako. Halaber, ofizio hartan, Fiskaltzak basozainen lana bikaintzat jo eta haien baliabideak hobetzea eskatu zuen.

Foru Aldundiek, ordea, ez dute Eguzkiren eskaera aintzakotzat hartu.

INGURUMEN ARAZO LARRI BEZAIN EZEZAGUNA

Hegaztientzat, batez ere harraparientzat, latza da linea elektrikoen arazoa; pozoiak, tiroak edo auto-istripuak baino are latzagoa. Arestian aipatutako 1432/2008 Errege Dekretuak berak hegazti harrapariak kontserbatzeko arazo nagusitzat jo zuen.

Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren arabera, babestutako 33.000 harrapari baino gehiago hiltzen dira urtero Estatuan, linea elektrikoetan. Baina Ministerioaren datuak motz geratzen dira beste iturri batzuei erreparatzen badiegu. Esaterako, Fundación de Amigos del Águila Imperialek Fundación Banco Santanderrekin landiketzan orain dela gutxi egin duen ikerketa baten arabera, Espainiako Estatuan urtero 192.000 eta 337.000 hegazti bitartean hiltzen dira linea elektrikoetan.

Eta Euskal Herrian? Ez dago datu zehatzik. Baina estrapolazio sinple batek agerian uzten du ingurumen-arazo handi baten aurrean gaudela, eta ez zaiola erantzun egokirik ematen ari. Ezkutatuta dago, besteak beste, administrazioek ez diotelako behar besteko baliabiderik dedikatzen. Horra gure proposamenaren zergatia.

EUSKO JAURLARITZAREN ETA IBERDROLAREN ARTEKO HITZARMENA

Arestian esan bezala, 1432/2008 Errege Dekretuak arauak ezarri zituen konpainia elektrikoek lineak egokitzeko. Konpainiek, ordea, Dekretua betetzeari uko egin diote urtetan, harik eta ingurumenaren aurkako delitua egiteagatik sententzia batzuk iristen hasi diren arte.

Testuinguru honetan, 2019ko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak eta Iberdrolak linea elektrikoak egokitzeko hitzarmen bat iragarri zuten.

Eguzkiren iritziz, hitzarmena oso atzeratuta dator eta eskasegia da. Oso atzeratuta dator, Dekretua onartu zenetik hamar urte luze pasatu direlako. Eskasegia da, berriz, hitzarmenaren arabera, Iberdrolak goi-tentsiko 250 dorre egokituko dituelako urtero hiru urtetan. Alabaina, Ingurumen Sailak egin duen inbentarioaren arabera, egokitu beharreko 7.000 dorre daude EAEko inguru ahuletan, alegia, mehatxupean dauden hegaztiak igaro, ugaldu, elikatu eta kontzentratzen diren eremuetan. Beraz, hiruko erregela egin bezain pronto konturatuko gara arazoa ez dela soilik dorreak egokitzen oso berandu hasi direla, baizik eta erritmoa bizkortu ezean 28 urte itxaron beharko ditugula 2008ko Dekretua beteta ikusi arte. Tira, 28 baino gehiago, hitzarmenean bertan Ingurumen Sailaren inbentarioa osatu beharra dagoela esaten baita. Beraz, hitzarmena eskasegia da, argi eta garbi.

EGUZKI, 2021eko urrian

Errezilen arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik

Argazki hau ez da botatako arrano txikiarena, noski, espezie bereko beste ale batena baizik. Honera ekarri dugu salaketa ilustratzeko eta garbi uzteko ez dutela "nahi gabe" bota, ez dagoelako hegazti hau “ehizagarritzat” jotzen diren espezietako beste batekin nahasteko inolako aukerarik. Eskerrik asko Ricardo Rodriguezi, irudia utzi digulako.

Argazki hau ez da botatako arrano txikiarena, noski, espezie bereko beste ale batena baizik. Honera ekarri dugu salaketa ilustratzeko eta garbi uzteko ez dutela “nahi gabe” bota, ez dagoelako hegazti hau “ehizagarritzat” jotzen diren espezietako beste batekin nahasteko inolako aukerarik. Eskerrik asko Ricardo Rodriguezi, irudia utzi digulako.

Arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan.

Hegaztia, oraindik bizirik zela, Errezilen aurkitu zuten, urriaren 2an. Urriaren 7an, berriz, hil da, Igeldoko Arrano Etxean.

Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan ageri da, “Arraro” edo “Bakan” gisa sailkatua. Beraz, babestuta dago eta babestutako espezieen aleak tiroz botatzea delitu bat da, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena.

Badakigu horrelakoetan oso zaila izaten dela tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere). Baina salatu egin dugu, azken urteotan antzeko beste hainbat kasu salatu egin ditugun bezala, bistaratu nahi dugulako hemen ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla.

Izan ere, babestutako espezie bat tiroz botatzea ohikoa da, kronikoa. Eta bistan da administrazio publikoek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, arazoari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraitzen dutela.

Eguzki, 2021eko urrian

Tolosako apeaderoan egin beharreko konponketak, gero eta atzerapen gehiago

6 trabajo para chinosTolosako apeaderoan irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko direla iragarri dute. Albiste ona litzateke baldin eta sekulako atzerapenarekin hasiko direla kontuan izango ez bagenu.

Nasatik trenera igotzeko eta trenetik nasara jaisteko zailtasuna eta, are gehiago, arriskua aspaldiko kontua dira, batez ere Brinkolako norabidean.

Irisgarrigarritasun- eta segurtasun-hobekuntza horiek aspalditik errebindikatu ditu Eguzkik. 2008tik aldian behin eskatu diegu bai Adifi baina Udalari lanak hasteko. Azken aldiz, 2019an, udal hauteskundeen bezperatan.

Zoritxarrez, orain arte ezer gutxi egin da.

Tolosako apeaderoa da Gipuzkoan gehien erabiltzen diren geltokietako bat, zehatz-mehatz, ranking-eko seigarrena. Egunero mila pertsona baino gehiagok erabiltzen dute.

Eta, hala ere, mugikortasun- zein irisgarritasun-gabezia larriak ditu.

Brinkola norabideko nasara iristeko 24 eskailera-maila igo behar dira.

Arrisku nagusia, berriz, nasa eta bagoiaren artean dagoen aldea da: 50 cm luze eta 40 gehiago altura. Gauzak horrela, trenera igotzea edo trenetik jaistea oso arriskutsua da, guztiz ezinezkoa ez bada, adineko pertsonentzat, elbarrientzat edota, adibidez, haurren karroekin edota erosketa-karroekin joaten direnentzat.

6 saltar para bajar TolosaAlde horretatik, Arartekok 2011n irisgarritasunari buruz egin zuen txostenean Tolosako apeaderoa IRITSIEZINA zela ondorioztatu zuen.

Beraz, ongi etorria izan bedi hain beharrezkoak diren lan hauek hasteko prozesua abiatu deneko iragarpena, baina arduradunak orain arte zein motel ibili diren ikusita eta Urnietako eta Andoaingo aurrekariak ikusita, beldur gara 2025era arte, behintzat, Tolosak ez duela apeadero seguru eta irisgarria izango.

EGUZKI, 2021ko urrian

Urriaren 8an deskonektatuko naiz !

2021-10-8.DeskonektatuArgindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurka EGUZKI Talde Ekologista eta Antinuklearrak bat egin du “DESKONEKTATU ELEKTRIKETATIK” ekimenarekin ostiralean 22:00etatik 22:30etara.

Energia, bermatu beharreko eskubidea da, eta bizitzeko energia modu jasangarrian eskuratzeko aukerak bermatua beharko luke. Horretarako, oligopolio energetikoari boterea mugatu behar zaio eta sektore energetikoaren jabetza eta kontrol publikoan oinarrituko den sistema energetiko propioa eraiki, ezinbestekoa den trantsizio energetikorako tresna izan behar duena, gainera; beharrezkoa ez den energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarri deszentralizatuak garatuz. Norabide horretan, elektriketatik desentxufatu eta eta energia burujabetzan oinarritutako proiektuak indartzeko apustua egiten dugu.

IBERDROLA, REPSOL, NATURGY, ENDESA  LAPURRAK !!

 

Aldundiak Lezo eta Pasai Donibane lotzen dituen bidegorriaren zatirik arriskutsuenaren proiektua idazteko lizitazioa atera du atzerapen handiarekin

Bidegorria pintadak
Aldundiak argitaratu berri du aipatutako zatiaren proiektua idazteko lizitazioa. Berri ona da, baina 2 urteko atzerapenarekin iristen da; izan ere, zati honen lanak 2. fasekoak amaitzean hasiko zirela iragarri zuen.

Aldundiak ez du bere Bidegorri Plana betetzen. Gogoratu behar da 2013an aho batez onartu zela Gipuzkoako Bidegorrien Plana. Plan horretan, besteak beste, Lezo-Donibane zatia egitea aurreikusten da, eta 8 urte geroago, oraindik ez da osorik gauzatu.

Zoritxarrez ez gara lanak gauzatzeaz hitz egiten ari, proiektua idazteko lanez baizik, eta horrek esan nahi du arazoak bere horretan jarraituko duela, eta erabiltzaile ugarien bizitza arriskuan egongo dela. 2013an, hain zuzen, herritarrek giza kate bat osatu zuten tarte horren arriskugarritasuna salatzeko.

Aurrekari horiekin ezin da harrotu kudeatzaile ona izateaz, baina beharbada bai diru publikoa xahutzeaz (oraingo proiektua ez baita lehena) eta adostutako epeak eta iragarritako promesak ez betetzeaz. Hori al da herritarrek modu seguruan mugitzeko duten eskubidearekin eta, aldi berean, ingurumen garbiagoa ahalbidetzeko neurriekin Aldundiak duen betebeharra?

Eguzkik dei egiten dio Gipuzkoako Foru Aldundiari obra hau lehenbailehen amaitzeko amaitu dezala. Horrela, lehentasuna emango zaio ingurumenari eta ekonomiari dagokienez seguruak, osasungarriak eta jasangarriak diren azpiegituretan inbertitzeari, interes oso zehatzei soilik erantzuten dieten azpiegitura erraldoien kaltetan.

Deskalabru berriak energia berriztagarrien garapenean Nafarroan

Ekianeko instalazioak. Egitasmo berriak Ekianen ekoizpen ahalmena laukoizten du.Sustrai Erakuntza Fundazioa. Makroproiektu eolikoen eta eguzki-proiektuen zerrenda luzean, 65 otsailetik, mahai gainean dauden bi nabarmendu nahi ditugu. Bi proiektu horiek erakusten dute Nafarroan berriztagarriak garatzeari dagokionez zentzugabekeria eta desgobernua dagoela, eta horrek lurraldea benetan suntsitzea ekarriko du, garaiz konpontzen ez bada.

Gaur egun, Iruñerrian hainbat eguzki-poligono fotovoltaikoen proiektu daude jendaurrean ikusgai. Proiektu horien eguzki-plakek 847 hektarea nekazaritza-lur estaliko lituzkete, azalerako 1.000 futbol-zelairen baliokidea. Gehienak gari-soroak dira, eta Iberiar Penintsulako handienetakoa dute zereal-produktibitatea. Proiektu horiei Erreniegako hegoaldeko magalean aurkeztutakoak gehitu behar zaizkie, baita Galar Zendean tamaina berarekin mehatxatzen dutenak ere, oraindik zehaztu gabe daudenak.

Ondoan aipatzen diren proiektuen planoa (Amaya Solar 1 faltatzen da)

Gaur egun, honako proiektu fotovoltaiko hauek ezagutzen ditugu Iruñerrian:

  • Amaya Solar 1 eguzki-poligono fotovoltaikoa, 83 hektareakoa, Itzako Zendean, eta Aldaba, Orderiz, Aldaz eta Ariz kontzejuei eragiten diena.
  • Campos de Zuloaga eguzki-poligono fotovoltaikoa, 193 hektareakoa Oltza eta Zizur Zendean, eta Ibero (Oltza) eta Paternain, Larraya eta Erieta (Zizur) kontzejuei eragiten diena.
  • Amaya Solar 2 eguzki-poligono fotovoltaikoa, 186 hektareakoa, Zizur Zendean, eta Larraia, Undio eta Muru Astrain kontzejuei eragiten diena.
  • Amaya Solar 3 eguzki-poligono fotovoltaikoa, 227 hektareakoa, Zizur Zendean, eta Undio, Muru Astrain eta Astrain kontzejuei eragiten diena.
  • El Soto eguzki-poligono fotovoltaikoa, 158 hektareakoa, Zizur Zendean, eta Undio, Astrain eta Zarikiegi kontzejuei eragiten diena.

Ikusteko noraino iristen den instituzioen plangintzaren ezaren eragina, nahikoa da esatea lur batzuetan hiru proiektu desberdin aldi berean borrokan daudela nork berea eramateko. Zehazki, Amaya Solar 2 eta El Soto proiektuek alor bera bereganatu nahi dute, eta Amaya Solar 3 eta El Soto proiektuek beste lau alor disputan dituzte. Egoera esperpentiko horiek etengabeak dira Espainiako estatuan, eta ederki asko erakusten dute nola garatzen ari diren berriztagarriak.

Bestalde, lurraldearen erabateko hondamena agerian jartzen duen kasu latz bat dugu. Undio-Undiano kontzejua, gehien kaltetutako herrietako bat izango da, Amaya Solar 2 eta 3 proiektuek erabat inguratua geratuko baita. Horrek herri honetako nekazaritza lurren %90 desagertzea ekarriko du.

Forestalia enpresak bultzatzen duen Ejea – Gasteiz – Gatika linea elektrikoaren planoa

Eta aurrekoari deskalabru berri bat gehitu behar diogu. Forestalian bildutako enpresa-talde batek elektrizitatea eramateko goi-tentsioko makro-linea bat altxatzeko asmoa azaldu du: Ejea de los Caballeros inguruan (Zaragoza) kokatutako hainbat eguzki eta eoliko poligonoetatik Gasteizeraino (179 kilometroko linea), eta Gatikaraino, Bizkaian (267 kilometroko linea), Nafarroa osoa zeharkatuz. Proiektuaren tentsio nominala 400 kV-koa da ibilbidearen zati handienean.

Aldi berean Red Eléctrica Españolak Nafarroako Muruarte eta Gipuzkoako Itsasoren artean egin nahi du goi-tentsioko linea bat (Autopista Elektrikoa). Horrela, Red Eléctrica Españolak Dicastillo-Itxaso izeneko proiektu bat berpiztu nahi du, historikoki herritarren oposizioak behin baino gehiagotan geldiarazi duena. Une honetan, proiektu berria jendaurrean ikusgai dago alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Beraz, bi tentsio altuko linea izango genituzke, ia ibilbide osoan parez liratekeenak, bata bestearengandik 150 bat metroraForestaliako aurreproiektuaren planoetan egiaztatu ahal izan dugunez.

Forestaliak bultzatzen duen linearen detailea (gorriz), REEk bultzatzen duenaren paralelo doana (mapa honetan REE linea berria oraingoaren ordez jarriko da, mapan berdez)

Horrela, energia berriztagarriak eskala handian garraiatzeko Forestaliaren proiektu berri honek Nafarroako eskualde hauei eragingo lieke:

  • Aragoi Beherea: Carcastillo eta Murillo el Fruto udalerrietatik gertu egongo litzateke.
  • Erdialdea: Beire, Olite eta Tafalla igaro.
  • Valdorba: Añorbetik, Eneriz) (eremu horretatik, REEren proiektuaren parean joango litzateke)
  • Valdizarbe: Adios, Muruzabal, Uterga, Legarda)
  • Iruñerria: Undio, Astrain, Paternain, Ororbia, Aldaba, Otxobi
  • Sakana; ekialdetik mendebaldera zeharkatuko luke, eta ia herri guztietan du eragina: Errotz, Satrustegi, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Altsasu, Olazti… Altsasun bi lerro bereizten lirateke, bata Gipuzkoarantz, Red Eléctrica Españolaren linearen parean Itxasoraino, eta bestea Gasteizeraino.

Bada zer azpimarratu proiektu berri honetan. Orain arte Red Eléctrica Españolak elektrizitatea distantzia handitara garraiatzeko betetzen zuen funtzioa, hemendik aurrera enpresa pribatuek ere egingo dute. Eta hori guztia inolako plangintzarik gabe, eta are gutxiago modu demokratikoan. Guztiz irrazionala da Zaragozan ekoitzitako elektrizitatea ebakuatzeko puntuak ehunka kilometrotara dauden Araba eta Bizkaian jartzea.

Argi dago hau guztia ezin dela trantsizio energetikotzat jo, eta are gutxiago hori planifikatuta dagoela esan. Hau, berriztagarrien “kasinoa eta Monopolya” bezala kalifikatu beharko litzateke. Horrelako hondamendi bat ezin da onartu, ezta behar handiagoei dei eginez ere, hala nola Klima Aldaketaren aurkako borrokari. Horrek biodibertsitatearekin, lurraldearekin eta planetako baliabide naturalekin amaitzen du. Berriro errepikatzen dugu. Beharrezkoa da proiektu hauek guztien tramitazioa bertan behera uztea, arrazionalizatu, ordenatu eta behar bezala planifikatu ahal izateko.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

 

 

 

 

Castaños ibaiko landare inbaditzaileak desagerrarazteko gehiengoaren akordioa

Eskaera eta salaketa askoren ondoren, Barakaldoko Udalak aurrerapauso bat eman du, eta, gehiengo osoz, bost neurri onartu ditu Gorostizako zatian Castaños ibaian espezie inbaditzaileak desagerrarazteko eta haren ekosistema hobetzeko.

IMG_2173

Gaur onartutako neurrietako batzuetarako urteak igaro ondoren, zoriondu egiten dugu gure burua lortutako lorpenagatik, triste baiteritzogu gorren arteko eztabaida txiki baina luzea egon izanari, eta azkenean entzun egin gaituzte, ibaia hobetzeko eta babesteko akordio bat onetsi dute aho batez, eta zinez espero dugu itxurakeria hutsa ez izatea, beste batzuetan bezala.

CASTAÑOS

Espezie inbaditzaileak ibai-tarte osoan; lorezaintzako protokolo eta zaintza okerrak eta behar ez zuten lekuetan egindakoak; instituzioekin (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza) deskoordinatuta egotea espezie babestuak edo egoera kritikoan daudenak zaintzeko; inguruan oraindik bizirik dirauten natura-aberastasunen berri gutxi izatea, etab.

Horixe da errealitate penagarria Castañosen egoerari dagokionez. Ia Euskal Herri osoan ia desagertuta dauden espezie batzuk biltzen dituen ibaiaren zati bat, hain zuzen ere. Espero dugu Bizkaiko Foru Aldundiak (2009an onartu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren 186/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 9koa, arrain arantzatsua kudeatzeko plana onartzen duena) arreta serio hartzea, eta ibaiaren egoerari dagokionez de facto neurriak hartzea, orain arte ezer gutxi egin duela baitirudi.

CASTAÑOS2

2019an, Barakaldo Naturala elkarteak ibaia garbitu zuen Gorostizan, eta 700 kilo hondakin kendu ziren 500 metrotan. Zabortegiengatik salaketa ugari jartzeaz gain, aurten bertan beste isuri bat jasan du ibaiak, oraingoan pinturazkoa.

Los Grupos abajo firmantes del Ayuntamiento de Barakaldo, en base a lo regulado en el artículo 46 del Reglamento Orgánico Municipal (ROM), presentan la siguiente:

PROPUESTA DE MOCIÓN PARA QUE EL AYUNTAMIENTO TRAMITE PETICIÓN A URA Y DIPUTACIÓN DE BIZKAIA DEL ACTUAL ESTADO DEL CASTAÑOS.

Desde el polideportivo de Gorostiza, hasta la bolera, extendiéndose por las orillas del río Castaños, además de una gran cantidad de residuos, reconocemos y nos confirman (expertos/as en la materia) de la expansión de algunas especies invasoras, que estarían

dañando la flora autóctona y las últimas alisedas del municipio: entre ellas, Phyllostachys spp. Arundo donax L y especies arbíreas de jardín como Eunonymus japonicus Thunb.

Desde Eguzki, solicitamos la renaturalización y protección de este espacio, que se insta y se informe a URA y a la Diputación de Bizkaia del actual estado del río y que se elabore un plan de protección de las especies que todavía sobreviven además de la del pez espinoso

(Gasterosteus gymnurus) incluida como “vulnerable” en el Catálogo Vasco de Especies

Amenazadas, teniendo todavía especies como el bosquete de alisos ribereños Eurosiberianos (Alnus glutinosa), catalogado como hábitat prioritario de Interés Comunitario por la Directiva Europea 92/43/CEE, anguila (Anguilla anguilla) especie catalogada como crítica a nivel mundial y galápago leproso.

Para lo cual proponemos las siguientes medidas:

1- Que se coordine junto a la Diputación Foral de Bizkaia y URA toda la información recopilada en los últimos años (inventario de especies invasoras) para intentar coordinar una acción conjunta con el objetivo de poder controlar y erradicar dichas especies.

2- Trasladar a la DFB, como institución gestora del Plan Especial del Pez Espinoso, el estado actual de las riberas del Castaños por la expansión de plantas invasoras, ocupación del cauce, y daños en su entorno.

3- Que se traslade a los servicios competentes del ayuntamiento en la realización de las labores de mantenimiento, siega y desbroce de las superficies ajardinadas ubicadas junto al río Castaños, así como de los márgenes del paseo peatonal y el bidegorri que lo bordea, no actúen sobre la flora ribereña existente en el talud del cauce.

4- Trasladar a las empresas adjudicatarias la necesidad de formar a los/as trabajadoras/es encargadas/os de la limpieza y desbroce de los aledaños de los cauces fluviales, sobre cómo proceder en espacios protegidos de alto valor ecológico.

5- Que se pongan los paneles informativos “prometidos” sobre el valor ambiental de la zona, con una mención especial a especies más vulnerables o estructuras que habitan en la zona. 

Tramo del río con una gran riqueza: 

Remarcar que en Gorostiza es una de las tres únicos lugares de la CAV donde  habita el pez espinoso (Gasterosteus gymnururs), incluida como “Vulnerable” en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas.

Bosquete de alisos ribereños eurosiberianos (Alnus glutinosa), catalogado como Hábitat prioritario de Interés Comunitario por la Directiva Europea 92/43/CEE.

Anguila, (Anguilla anguilla) especie catalogada como crítica a nivel mundial y Galápago leproso.

Eguzkik salatu du burokraziak Oiartzun ibaiko isuriaren konponketa oztopatzen duela

IMG_20201210_171432_resized_20201213_093430991 (1)
Duela 9 hilabete inguru, 2020ko abenduan, Oiartzun ibaira zuzenean botatzen den isuria konpontzeko, Lezo eta Oreretako Udalei elkarlanean aritzeko eskatu genien. Konponketa txikia bada ere, eskumenen kontuengatik 4 Administrazioen onespena behar du egin ahal izateko. Isuriak Lezon dauka jatorria, Oreretako lurretan egin behar dira lanak ordea, tutua Añarbeko Urak duen sarean konektatu behar da eta isuria Oiartzun ibaira doa (Costas). Eta hori dena, harrigarria bada ere, 1,5 metroko eremu eskasean egin behar da.

Aipatutako eskaeran bi herriak batera arazoa konpontzeko neurriak har zitzatela eskatu genuen eta Añarbeko Urari saneamendu-sarera konektatzeko baimenaren eskaera batera egitea ere. Denbora aurrera doa, eta Lezoko Udaleko ordezkariekin izandako bileran Udalak berak eta Costasek egiteko prest daudela baina Oreretako Udala ez duela interesa azaldu eta Añarbeko Urak aitzakiak jartzen dituela esan ziguten. Egoeraren ondorioz arazoa ez da konpondu, eta zuzenean isutzen jarraitzen da.

Bere garaian esan genuen bezala, aspalditik datorren arazo hau premiazkotzat eta lehenbailehen konpondu beharrekotzat jotzen dugu, horregatik onartezinak dira Oreretako Udalak eta Añarbeko Urak duten jarrera.

Eguzki talde ekologistatik bi erakunde hauek jarrera alda dezatela ozen eskatzen dugu, alde batetik isuriak legea hausten duelako, eta, bestetik, ingurumena eta biodibertsitatea kaltetzen dituelako. Administrazioren burokraziaren gainetik INGURUMENA dago, eta ibaira zuzenean isurtzen ez jarraitzeko administrazioak lehenbailehen konpondu behar du arazoa.