All posts by Barakaldo

HTSri ezetza esateko Barakaldo Naturalaren arrazoiak ordezkari politikoei jakinarazi dizkiegu lurraren gainean

WhatsApp Image 2017-10-21 at 14.37.41Barakaldo Naturalak ordezkari polítikoekin eta arlo akademikoko eta ingurumenaren lagunekin ibilbide hau antolatu du helburu bakar batekin. Hau da Barakaldoko gure birika berdean inposatu nahi duten Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aizpegitura berri honen aurrean gure kezkak, arrazoiak eta jarrera lurraren gainean jakinaraztea. Laguntzen gaituzten pertsonak hauek dira:
  • Iñigo Martínez (Elkarrekin Podemos-en Legebiltzarkidea)
  • Jose Ramón Becerra (Equo/Elkarrekin Podemos-en Legebiltzarkidea)
  • Javier Seoane (PSE-EEren Lurraldeko Politikaren Arduraduna)
  • Javier Busselo (Podemos-Ahal Dugu-en Azpiegituren Arduraduna)
  •  Ramón Sánchez (Euskadiko Equo-ren kobozeramailea eta Equo/Irabaziren zinegotzia Barakaldon)
  • Eder Alvarez (IU-Ezker Anitza eta Barakaldoko zinegotzia)
  • Gorka Bueno (EHU)
  • David Hoyos (EHU)
  • Sergio de Juan (Equinoccio Natura)

Denoi ibiltze honetatik laguntzea eskertzen dizuegu, eta orain zeintzuk diren Barakaldo Naturala Plataforma osatzen dugun auzo elkarteen eta talde ekologisten kezkak eta arrazaoiak azalduko dizuegu:

WhatsApp Image 2017-10-21 at 14.04.13Krisi industrial larriaren amaierarekin, Ezkerraldean gogor jo zuena, Bizkaiko Administrazio desberdinek indarrak eta bitartekoak batu dituzte Bilbo Handi kosmopolita bat birmoldatzeko.  Horretarako, “botxoa” bere iragan industrialetik libratzeko beharrarekin, garrantzitsutzat jotakoak alde batera uzten joan da, ez zirelako haien parametro estetiko urbanistikoetara mugatzen. Eta horrela, Barakaldo bezalako udalerri bat, antzina Bizkaiko motro ekonomikoa izandakoa, gaur egun zerbitzu udalerria da, edo “norbaiten zerbitzura” dago.

Horrela MaxCenter edo MegaPark bezalako konplexu komertzialak heldu zitzaizkigun, gaur arte ondorio ekonomikoak izan dituzten operazio urbanistikoak eta Ansion balio ekologiko handiko hezeguneen galera ekarri zuen, baina ez zen inguru natural hauen berrekurapenaren alde apostu egin.

WhatsApp Image 2017-10-21 at 14.03.23Kutsatutako 400.000 metro kubikoko lurra isolatzeko lindane zelda bat onartu behar izan genuen, Barakaldon bolumen handienak detektatu zirelako, eta bidez batez, inguruetan detektatutakoa ere. Behin betiko irtenbide bat topatu arte, denbora baterako alternatiba izan da, 21 urte bete ditu bere eraikuntza hasi zenetik eta ez dauka eraispen datarik, nahiz eta hasiera batean 20 urterako epea ezarri zen zigilapenaren bukaeratik, 5 urte barru agortuko dena, eta oraindik ez dakigu zein den proposatzen duten irtenbidea kutsatutako milaka lur tona horientzako.

Bilboko Portuaren lekualdatzea Zierbanara merkantzien zirkulazio bezala planteatzen da. Aldirietako linearen aprobetxatuz, ez zen nahikoa. Eta 2007an  merkantzien mesedean, Bizkaiko Foru Aldundiak SuperSur errepidea bultzatu zuen, Lurraldeko biztanleriarentzako hipoteka garrantzitsu bat ezarriz eta barakaldarrentzat kostu bikoitza izan du gure “birika berdeari” kalte larriak sortuz, azpiegitura horrek erabilera eta beharrak ez dituenean ase. Piko hori ez da berriro eman, eta urte batzutan eman den “susperraldi ekonomikoan”, oraindik goian jo zuen merkantzien zirkulazioaren  %20 gutxiagoko balantzea aurkezten du.

WhatsApp Image 2017-10-21 at 16.07.21Gaur egun, Bilboko Portua asebetetzeko azpiegitura berri bat ezartzeko helburuarekin aurkitzen gara: Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea. EAEko biztanleriarentzako kostu garrantzitsua izango du, 600.000 milioi euro inguru aurreratu dira Gobernuko Kupoaren bidez eta beste behar batzuei kenduz, eta berriro ere, Barakaldoko eremu naturalak erasotuz eta Gorostiza eta Kastrexanako auzokideei kalteak sortuz.

Aurreko guztia kontuan hartuz, Barakaldo Naturala Plataforman proiektu berri honekiko jarrera kritikoa mantentzen dugu eta gure birika berdearen kontrako eraso gehiago ez ditugu onartzen. Egiatasunez eta alderatzeko datuekin biztanleentzako bere beharra eta onurak  justifikatzeko eskatzen dugu. Onura ez bakarrik poltsiko berrientzat, eta hor bakarrik, baldintza hori beeteta, prozu parte hartzaile bat eskatzen dugu kaltetutako inguruko talde ekologista, auzo eta sozialekin.  Lan egin behar da ibilbidea murrizteko auzokideek eta gure inguruko eremu naturalen kalteak gutxitzeko landa eta zoru naturalen artifizializazioa murrizteko.

WhatsApp Image 2017-10-21 at 14.05.39Sustapen Ministerioak 2015eko azaroan argitaratu zuen azken Aurretiko Informazio Azterketan, eta orain gehiago Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailburuak iragarri duenetik Eusko Jaurlaritzaren aldetik Informazio Azterketa berri bat. Plataformatik, ohartarazi dugu lindane zelda azpitik  igaroko dela eta Hiri Hondakin Solidoen zabortegiaren gainean dagoela, argitaratutako Informazio Azterketan ez da bere existentzia aintzat hartu, eta Udalari eskatu zaio gure herriaren interesak defendatzeko aholkularitza aditua eta independientea izatea.

Gaur egun, 2017ko Aurrekontuei PSE-EE-ak aurkeztutako emendakin bati esker, Barakaldo Naturala Plataforma osatzen dugun kolektiboei  aukera hori sortzen zaigu. Plataforma osatzen dugunok gure auzokideak informatzeko lan egin dugu: azpiegitura berri horrek ekarri ditzakeen ondorioetaz, ingurugiro eremuko profesionalekin kontaktuak egin ditugu, EHUko irakasleekin eta Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari Eskolarekin… Batzuk gaur hemen gurekin ditugunak, aholkulari talde independiente bat osatzeko, benetan baloratzeko azpiegitura beharrezkoa den edo ez baloratzeko, eta beharrezkoa bada, zeintzuk izan daitezkeen ibilbide alternatiboak eta kostu gutxien dutenak gure eremu naturalean bideragarriak izateko.

WhatsApp Image 2017-10-21 at 14.06.53Pasaiako Portuko Portu Agintaritzako Presidentea, Ricardo Peña, azkenean egin ez zen Kanpo Portuaren proiektuaren inguruan, eta Administrazio desberdinek bermatu zutena, orain hilabete gutxi esan zuen: “Erreferentzia bezala beti hartzen da zifra hori”-2006-2007ko jardutean merkantzien mugimenduaren bolumeari erreferentzia eginez-, “baina ezohizkoa izan zen, ez soilik portuko jardunean, baizik eta sektore guztietan. Anekdota bat izan zen, baina auzitan jarri zuen proiektu desberdinak, kanpo portukoa bezala.  Zorionez, ez genuen egin. Imaginatu ezazue gaur egungo trafikoaren obra hori eta 1.000 milioiko zorra hutsik dagoen portu batentzat. Koplak aterako zizkiguten. Gelditzea erabaki gogorra izan zeta eta aurreikuspen batzuk zapuztu zituen, baina denborak esan digu zuzen jokatu genuela”. Eta gehitu zuen; “errealitatea tematia da eta erabakiak hartzeko behin baino gehiagotan auzitan jarri beharra dago”. (Uztailaren 23an Diario Vascon argitaratutako elkarrizketa).
Kontuan izanik Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektua suspertzeko motibazioak  antzekoak direla -gogoratu dezagun 2007a baino lehen proiektu bat egon zela Bilboko Portua merkantzien mugimenduak gora egin zuenean, eta ez da berriro errepikatu-, hori da Barakaldo Naturaleko partaideok proposatzen duguna: ADMINISTRAZIOEK DIRU PUBLIKOAREKIN HARTZEN DITUZTEN ERABAKIAK AUZITAN JARTZEA. Denona den dirua, eta kostu kalkulaezin eta konponezinak batzen zaizkio: GURE INGURU NATURALEN SUNTSIPENA.

Eusko Jaurlaritzak ikerketa informatibo berri bat egiteko asmoa duela ikusirik, aukera hau ere aprobetxatu nahi dugu Udal Gobernuari proiektu honetarako Udal Lan Mahaia biltzeko deialdi bat egiteko; teknikariekin, seriotasunez eta helburu batekin: herri honentzat zeintzuk diren marra gorriak definitzea  eta Eusko Jaurlaritzari argi helaraztea, hau da, barakaldarren interesak defendatzea.

2017ko urriaren 21an

BARAKALDO NATURALA PLATAFORMA

(Eguzkik Plataforman parte hartzen du)

Bizkaian Garraio-Sistema Publikoa Bateratu eta Txartel Bakarraren aldeko Foroa

Aurrekoprentsa 201710171Gaur goizean Bizkaian Garraio-Sistema Publikoa Bateratu eta Txartel Bakarraren aldeko Foroa aurkeztu du prentsa-aurrekoan, atzo bere aurkezpena publikoa mugimendu sozialen aurrean egin zen. Eguzkik sindikatuekin, auzo elkarteekin eta mugimendu sozialekin batera lan egin du foro hau sortzeko. Garraio-sistema publikoa bateratuaren  eta mugikortasun jasangarriagoaren alde dauden taldeentzat eta pertsonentzat irekia dago indar handiagoa lortzeko.

Garraio publikoko sistema on batek eskualde guztien mugikortasun eraginkorragoa eta garapen ekonomiko hobea ekarri behar du. Ekitate soziala bermatu behar du, joan-etorriak askatasunez eta baldintza berdinetan egiteko eskubidea, erabiltzaileen inguruabarrak kontuan hartuz. Elkartasun-irizpideetan oinarritu behar du, izaera soziala lehenetsiz ordutegi, tarifa, ibilbide eta abarretan, errentagarritasun ekonomikoko parametrotan ezarri gabe.

Garraio publikoa pribatua baino lau bider merkeagoa da eta, gainera, mugikortasun iraunkorragoaren funtsezko zutabeetako bat da: auzo, herri eta hiri garbiagoak, seguruagoak, sozialagoak eta kutsadura gutxiagokoak ematen dizkigu, efizientzia energetikoa eta kutsadura-mailak gutxitzea dakarrenez gero.

Logoan klikatu manifestu osoa irakurtzeko,

TB_logo_textoarekin*

Beste legez kanpoko zabortegi baten salaketa Sestaoko Garbigunetik oso hurbil

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.40

Eguzkik ondorengo idatziari sarrera eman dio gaur Sestaoko Udalean, legez kanpoko beste isurketa gune edo zaboregi baten berri emateko, zeina  Garbigunetik metro gutxitara dagoen eta bide batez, abuztuan Sestao eta Barakaldoko udalerrien artean muga egiten duen  Galindoko arroaren ibai ertzak zuen itxura nardagarriaren aurrean udal horretan aurkeztutako idatziari emandako erantzuna “penagarrizat” jotzen dugula adierazi nahi dugu. Hori bai, Sestaoko Udalak, aldameneko Barakaldokoak ez bezala, gutxienez erantzun egin digu (idatziaren amaieran jaso dugun erantzuna).

 

ESCRITO REGISTRADO

A la atención del Alcalde y del Concejal-delegado de Medio Ambiente del Ayuntamienot de Sestao,

EGUZKI, Talde ekologista eta antinuklearra  quiere poner en su conocimiento la existencia de un punto de vertido ilegal y clandestino a pocos metros de la entrada del Garbigune de su municipio, del cuál se aportan  fotografías reallizadas en la mañana del domingo 8 de septiembre, a fin de que pongan en marcha las actuaciones necesarias para la retirada del material y limpieza de la zona.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.35Asimismo, queremos señalar la persistencia de elementos voluminosos en el cauce del río Galindo, perfectamente visibles en la jornada del domingo, como neumáticos usados o carros de supermercado.

Desde Eguzki y con motivo de su respuesta del 4 de septiembre de 2017 al escrito que presentamos denunciando la situación del cauce de este río a su paso entre Sestao y Barakaldo -registrado el  22 de agosto- en la que indican que “girada visita de inspección de los Servicios Técnicos Municipales, no se han encontrado vertidos incontrolados o voluminosos, considerandose no necesaria la intervención puntual o singular de la Contrata Municipal de Limpieza viaria y Recogida de Residuos Sólidos Urbanos”, queremos señalarle que, salvo que el nivel del agua esté alto, es imposible no verlos (como quedó pantente en las imágenes aportadas entonces y que pueden verse hoy).

Otra cosa es el ámbito competencial que, en su escrito de respuesta, señalan que en lo referente al “mantenimiento ordinario del dominio público hidraúlico (el cauce del río, la lámina de agua) excede el ámbito competencial del Ayuntamiento”, y que la coordinación entre administraciones con competencia genérica y/o específica, en materia de potección del medio ambiente, sobre este dominio público recae en la Agencia Vasca del Agua URA.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.38Sin embargo, en Eguzki entendemos que ello no les exime de la responsabilidad de velar por la imagen y el Patrimonio  Natural de su municipio, dentro de lo cual encajaría al menos el alertar a URA de la presencia de estos vertidos, que en el caso de materiales como los neumáticos, materiales de PVC o plásticos, resultan muy contaminantes en su proceso de degradación.  Como también sería pertinente la solicitud por parte de su Administración de un plan de limpieza del cauce tan degradado, para que se incluya en el próximo Presupuesto de la CAPV. (Visitada la web de URA, como nos recomienda, no hemos visto que haya prevista actuación alguna de limpieza de este cauce).

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.39La desidía y el desapego que rezuma el tono de su respuesta nos resulta preocupante. Donde uds. ven un centímetro que marca la frontera entre lo que es o  no de su competencia, la contaminación ve un espacio libre a conquistar. Pero, al parecer, este es un tema que ahora no toca, todavía no estamos en campaña electoral.

Eguzki

10 de septiembre de 2017

Respuesta Ayto Sestao

Enlace a la noticia publicada el 22 de agosto

Ez da zaborra, baliabideak baizik / Lurralderako Bizkaiko Eguzkiren proposamena (2017)

ZaborrikEz-Baliabideak

Klikatu irudian dokumentu osoa irakurtzeko

Azken hilabete hauetan  Bizkaiako Eguzkiren kolektiboan gure lurralde historikoan hondakinen kudeaketa eredua aztertu eta eztabaidatu dugu. Eskuartean duzun dokumentua ideien trukaketatik eta proposamen ezberdinetatik lortutako emaitza da, honekin “Lan Koadernoak” deitutako bilduma hasiko dugu. Dokumentu irekiak izango dira bai barnetik zein kanpo eragileek ekarpenak egin ditzaten, errealitatea etengabe aldatzen baida. Honek, gertakarien garapenean pentsaera irekia izatera behartzen gaitu proposamenak eta egoera aztertzeko unean.

Dokumentu hau hondakinen kudeaketari buruz arituko da eta bi zati nagusi izango ditu: gaur egungo egoeraren azterketa xumea eta proposamenak edota jarraitu beharreko lan ildoa, Eguzkiren ustez, lan egin behar dugu aldatzeko, hobetzeko eta ekonomia zirkular osoko eredua lortzeko, gure oinarria erderazko 3R-en (Berrerabilpena, Konponketa, Birziklapena) puntu gorena lortzeko helburuarekin, eredu bezala materialen sorkuntza, natura berarena. Dena, ikuspegi global batetik, behintzat gai izan garen punturarte eta espero duguna hobetzen joatea jasoko ditugun proposamenekin.

Gaur egun, Administrazioak premia dauka EBk ezarritako helburuak betetzeko: %50eko birziklapena Herri Hondakinentzako (Komertzialak eta Etxekoak) eta 2030erako %65ekoa. Uste dugu helburu hauek lortzeko, eta konformatu Gabe, eta urrunago heldu ahal izateko, Foru Administrazioak Zabalgarbi errauskailuan  oinarritutako kudeaketa ereduarekin apurtu behar dugula.

Gainera, 2020an %50eko helburua lortzeko hain epe laburrarekin, argi dago ez daukagula hanka sartzeko aukerarik eta hartzen diren neurriak ondo beharrezkoa da ondo bideratuak izatea. Horretarako, erabat beharrezkoa da lehen unetik mekanismoak eta baliabideak ezartzea herritarraren parte hartzea bermatzeko.

Lehen pauso hori gure herrien erradiografia erreala egitea da, eta hemendik Aurrera 3R-an oinarritutako kudeaketa neurriak ezarriko lirateke. Ez dugu Bizkaiko Herri Hondakinen Kudeaketa III Plan Integralaren akordioa eta lanketa azeleratu nahi, modu bertikalean, goitik behera datozen neurriekin (foru instituziotik herrietara). Bertikalitate horri buelta eman, eta azterketatik eta herrietatik bideragarriak diren proposamenetatik abiatuta Herrialdeko diagnostikoa egin ahal izateko. Emaitza homologatuak planteatzea, ez du zertan esan nahi metodologiak homogeneizatzea.

Gai izango ote gara naturaren fakturari aurre egiteko?

Iritzi201709Gizalegerik bakoak direnek gure ibaiertzetara, mendietara eta natur guneetara jaurti eta inongo sentiberatasunik ez duen administrazioak betikotutako hondakinak gure ainen, itsas hegaztien eta gure landare eta animalien elikagaiak dira. Es da iritzia, errealitatea baizik.
Bizkaiko administrazioak hondakinak kudeatzeko sustatutako ereduak “Jaurti ezazu eta ez kezkatu. Zabalgarbi eredua” premisa txertatu du gizartean. Egunero aurtkitzen ditugu obretako, autoen, supermerkatuen zein beste edozeren hondakinak; gure mendi, bidexka, itsasertz eta arroetan aurkitzen ditugu. Egileak premisa hori erabat barneratua dutenak izaten dira. Arazoa administrasioak jarduteko orduan duen utzikeria da. Ondorioa, lur eta uren kutsadura, jaurtitako elementuak toxikoak direlako edota materialok degradatu direlako.
Joan den asteburuan Bizkaiko eskuinaldetik helarazi zizkiguten argazkietan Lamiako auzoko Gobela errekaren ingurura jaurtitako hainbat material ikus daitezke. Aurretik salaketak egin ditugu Bilbon, Barakaldon.
Trapagaranen, Sestaon… Baina berdin dio. Administrazioak hondakinak bereizteko kanpaina jarriko du martxan. Hala ere, horrekin batera ez badute abiatzen zabortegi kontrolgabe horien aurkako jarduera bizkorrik, ez dira oso sinesgarriak.
Administrazioari buruz ari gara. Izan ere, gai hau lantzeko ez litzateke hitz egin behar sail estankoen mentalitatearekin, ontzi komunikatuenarekin baizik. Hondakin horiek sortzen duten kutsadurak egiten duenaren antzera.
Udalberri batean hasten da, lurrera filtratu, eta isurketek, ibaiekin, eta azkenean itsasoarekin elkartzen diren erreketara eramaten dute.
Edo ibaiertzera jaurtitzen dutenei esker, ibaitik itsasora arteko bidea laburragoa da; horrek, berriz, lurrera itzultzen du, eta, hala jarraitzen du bukaerarik gabeko kiribilean.
Laburbilduz, kutsadura hori guztia sozializatzen dugu, eta, gero, larritu egiten gara arrainetan toxikotasuna anttzematen dutelako.
Bien bitartean, espedienteren bat ireki dutela esaten duen udalen bat aurkitzen dugu; eskumena berea edo beste administrazioren batena ote den, arazoa atzeman duten lursaila partikular batena ote den, zentimetro honetatik aurrera niri ez dagokit… Hori, zerbait esaten dutenei dagokienez.
Bien bitartean, kontrolik gabe degrada zitezen jaurtitako materialek han jarraitzen dute, ikusiaren ikusiaz gure begirada horren beste ohituta, gero eta desnaturalizatuagoa den paisaiaren naturaltasunaren parte izatera igarotzen baitira.
Ez ote litzateke logikoagoa hondakina zuzenean kentzea eta gero eztabaidatzea nori dagokion faktura?
Ez ote litzateke logikoagoa giza eta ekonomia baliabideak ezartzea gure gune naturalak zaindu eta babesteko, aztarna ekologiko tamalgarri honen kostu altua ordaintzea baino?
Noski! Ez dago dirurik, beste leku batzuetara bideratu dugu guztia: AHTa, Hegoaldeko Tren Saihesbidea, Zubietako errauskailua, Hegoaldeko Saihesbidearen hipotekak, Zabalgarbi… eta hori guztia, jasangarritasunaren izenean.

EGUZKI