Merkataritza-Kontsumoa
-
Zaldunbordan ezarri nahi duten merkataritza-gune berria salatzeko ibilaldia
2018-04-03Bidasoaldeko Legunek Eguzkiren laguntzaz antolatuta, igandean, apirilak 8, Hondarribiko Zaldunborda parajean egin nahi duten merkataritza-gune berria salatzeko ibilaldia egingo da. Batez beste, bi ordu eta erdiko ibilaldia izango da, erraza, adin guztietako pertsonentzat. Abiapuntua Irungo Landetxako RENFEren geltokia izango da, 9:30ean. Donostialdean merkataritza-gune gutxi omen dago eta, azkenaldion gune berriak ezartzeko proiektuak izugarri ugaldu dira. Horietako bat da Zaldunbordakoa.
-
Belartza 2n merkataritza-gune erraldoi berri bat ezartzeko parte-hartze prozesua itxurakeria hutsa izan da
2018-03-15Udalak Belartza 2ren inguruko parte-hartze prozesua egin zuen asteartean, pleno-aretoan. Hala deitu zion, behintzat, antolatu zuen ekitaldiari. Belartza 2 Añorgako nekazari-eremu bat da, eta bertan 200.00 metro koadrotik gorako merkataritza-gune berri bat ezarri nahi dute. Horretarako, baina, Plan Orokorra aldatu egin behar da. Hain justu, astearteko ekitaldiaren bidez aldaketa horren tramitazioari hasiera eman nahi izan zion Udalak. Auzokoek eta Belartza 2 gelditu! plataformako kideek, berriz, gogor salatu zuten ekitaldia, itxurakeria hutsa izan zelako. Belartza 2 zehatz-mehatz non dagoen ez badakizu, hemen aurkituko duzu kokatzen lagunduko dizun argazki bat.
-
Igande honetan natur guneak defendatzeko kalejira Barakaldon. Merkantzia-tren berri hau gera dezagun!
2018-02-16Gure natur guneak eta gure baserri-auzuneak zulatzeko, zatitzeko, erdibitzeko,… LARDASKATZEKO, Espainiako Gobernuak zein Jaurlaritzak hartu duten deliberoaren kontra protestatzeko parada izango duzu datorren igandean, Bide Onera Plazan, 12:15ean. Bertan egongo gara gobernu horien erabakiaren kontra gauden auzokide guztiok. Kontuz! Gure bihurrikeria hain handia da, non ez garen konformatzen Barakaldoko erdiguneko kaleetatik ibilaldi sinple bat egitearekin; gure asmoa, protesta hori egiteaz gain, dibertitzea, gozatzea, eta dantzatzea da. Hori guztia egingo dugu, Bilboko Itsas-portutik merkantziak ateratzeko asmatu duten Hego-Sahiesbideko Trenaren arbuioa argia baino argiagoa utzi nahi dugunok.
-
Utzikeriak eta gizalegearen ezak Nerbioi itsasadarraren ondokoak kutsatzen dituzte Barakaldoren eta Sestaoren artean
2017-08-18EMANDAKO GUTUNA (MacDonald’s jatetxean eta Sestaoko udaletxean)
Sestaon eta Barakaldon bizi garenok eta herri hauetatik ibiltzea gustatzen zaigunok asteburuetan ikusten ari gara nola betetzen den itsasadarraren albokoa Sestaoko Carrefourren dagoen MacDonald’sen inguruan janari azkarrez, poltsez, hamburgesen paperezko bilgarriez, garagardo-potez, etabar.
Bezeroen uzten duten itzal ekologikoa penagarria da, baita haien utzikeriaren eta ingurumenarekiko kontzientziaren ezaren froga ere. Hauek ardura nagusia daukate kotxe-leihotilatik dena botatzeagatik, baita jatetxeak eta udaletxeak beraien kuota ere.
-
Eguzki: “Leroy Merlin Errekalden ezartzea hirigintza interes pribatuen neurri-neurrira egitearen adibide garbia da”
2017-07-08Lasarte-Oriako Udalak Leroy Merlinen saltoki handi bat ezarri nahi du Errekaldeko industrialdean. Eguzkiren ustez, proiektua, harizti bikain bat suntsitzeaz gain, hirigintza interes pribatuen neurri-neurrira egitearen adibide garbia da.
-
Elikadura Burujabetzaren eta Lurraren aldeko Martxaren Aurkezpena
2017-07-04Aste honetan Natura Gure Ardurak, erakunde sindikalek eta mugimendu sozialek eta ekologistek osatzen duten plataforma delakoa, uztailaren 14an, 15an eta 16an Bergaratik Deriora eta, aurten Derion izango den Via Campesinaren Nazioarteko Konferentziaren harira, uztailaren 23an Deriotik Bilbora egingo den “Elikadura Burujabetzaren eta Lurraren aldeko Martxa” aurkeztu genuen. Aurkezpena hau EAJren Egoitzaren aurrean, Sabin Etxean, bere Read More
-
CETA eztabaidatzea eskatzen diogu Euskal Legebiltzarrari
2017-06-05Sentitzen dugu baina informazioa erdaraz soilik dago
-
CETAren aurkako mobilizazioak Donostian, Bilbon eta Iruñean
2017-06-04Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainek deituta CETA hitzarmenaren aurkako mobilizazioak egin dira egunean zehar Donostian, Bilbon eta Iruñean. Mobilizazioak Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunaren (CETA) aurka Atlantikoaren bi aldeetan sortu den mugimenduaren testuinguruan kokatzen dira. ELA ekimen hauen parte da eta mobilizazioetan parte hartu du.
-
CETAren aurkako mobilizazioak
2017-05-31Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainek CETA hitzarmenaren aurkako mobilizazioak iragarri dituzte Gasteizen egindako agerraldi publikoan. Mobilizazioak Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunaren (CETA) aurka Atlantikoaren bi aldeetan sortu den mugimenduaren testuinguruan kokatzen dira.
-
Larunbatean, hilak 21, CETAren eta TTIPren aurkako mobilizazioak
2017-01-17Larunbatean, hilak 21, CETAren aurkako, alegia, Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza-itunaren aurkako mobilizazio-eguna izango da Europa osoan eta Kanadan. Euskal Herrian, mobilizazioak Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta, Gipuzkoako kasuan, Irun-Hendaian egingo dira. Eguzkik espresuki deitzen du parte hartzera.
-
Urtarrilak 21: Bigarren Eskuko eta Truke azoka
2017-01-16Datorren larunbatean, hilak 21, Sanbizenteko jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
-
TTIP/CETA: Eguzki considera que los tratados comerciales son una amenaza.
2016-11-03El Acuerdo Económico y Comercial Global (CETA) entre la UE y Canadá es mucho menos conocido que su homólogo entre la UE y los Estados Unidos, el TTIP. Pero el CETA establece, mediante un Sistema de Tribunales de Inversiones (ICS) -el mecanismo de solución de controversias entre inversores y Estados que contiene el acuerdo, una seria amenaza al derecho de los gobiernos a regular en materia de salud, medio ambiente, finanzas u otras medidas que las empresas consideren socavan sus derechos.
-
Eguzkik bigarren eskuko liburu-azoka berria egin zuen larunbatean Donostian
2016-09-28Joan den larunbatean, Eguzkik berriz ere antolatu zuen bigarren eskuko liburu- eta disko-azoka txiki bat Donostiako Pate Zaharrean. Horrelako azoketan eguraldia lagun izan dugun guztietan bezala, jende dezente bertaratu zen. Batez beste, 150 liburu inguru pasatu ziren irakurle berrien eskuetara. Izan ere, ekimen honen helburua ez da dirua biltzea (prezioak sinbolikoak baino ez dira), baizik eta, berrerabileraren filosofiari jarraituz, etxean zokoratuta dauzkagun liburuak berriz ere zirkulazioan ipintzea.
-
Energia merkeagoa eta ekologikoagoa nahi duzu?
2016-06-13Ekainaren 15ean, asteazkena, 19:00 Basteron egingo dugun aurkezpen ekitaldia interesgarria izango da irakurlearentzat.
Energia merkeagoa eta ekologikoagoa kontsumitu nahi duzu? Askotan kexatu ohi gara herritarrok betiko energia enpresak (Iberdrola, Endesa, Gas Natural-EDP…), nahi dutena egiten dutela kontsumitzailearekin, engainatuak eta lapurtuak sentitzen garela… Eta zer esanik ez ingurumenak eta osasunak kezkatzen bagaitu: energia nuklearra ekoiztu edo/hornitzen dut edo CO2 kopurua handiak isurtzen dituzten ikatzezko zentral termikoak martxan mantenduz, pare bat aipatzearren.
-
Merkatal zentro handi bat Salburuan?
2016-02-03Eguzki propone un debate sobre el modelo comercial y los efectos del comercio en centros comerciales y denuncia la facilitad por la ampliación de espacio edificable a Ebrogran .
Hipercor planteó en Salburua un centro comercial, otro más en la ciudad, en el año 2009. Ahora en 2016 es Ebrogran la que quiere hacer un gran centro comercial. En su momento se propuso una modificación ad hoc, la ampliación de la edificabilidad, con dos áreas previstas: una de supermercado y otra de diferentes tiendas en el sector de textil/hogar.