Jaizkibelgo sutea dela eta, hiru guardia zibil deklaratzera


sutea_jaizkibelenJaizkibelgo eremu babestu bat kixkali zuen sutea dela eta, hiru guardia zibil deklaratzera deitu dituzte.

 Sua tiro-eremu militarrean piztu zen, GEDAXeko kideak material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zirela. 

Eguzkik salatzen du zentzugabea dela tiro eta leherketak egitea Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu batean.

Guardia Zibileko kabo bat eta beste bi kide datorren otsailaren 4an Donostiako 3. Instrukzio Epaitegian deklaratzera deitu dituzte, iazko marxoaren 10ean Jaizkibelen piztu zen sutea dela eta. Sute haren ondorioz, 5,5 hektarea kixkali ziren Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu batean. Fiskaltzaren ustez, sutea eragin izana ingurumenaren kontrako delitua izan daiteke.

KBEren barruan dagoen tiro-eremuan piztu zen sua, orain deklaratzera deitu dituzten guardiak material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zirela.

Eguzkik nabarmendu nahi du zentzugabea dela naturgune bat Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea, dituen balioei erreparatuta, eta, aldi berean, bertan dagoen tiro-eremu batean leherketak egiten jarraitzea. Horregatik, berriro eskatzen dugu tiro-eremua ixtea. Nolanahi ere, behin betiko ixten ez den bitartean, derrigorrezkoa da neurriak hartzea aurrerantzean suteak edo beste ezbeharrak gerta ez daitezen. Eta ezbeharrik gertatuko ez den bermerik ez badago, jarduna behin-behinean eten egin behar da, behin betiko ixteko unea iritsi arte.

Bestalde, Eguzki, bere garaian Fiskaltzan sutea salatu zuena eta diligentzietan pertsonatuta dagoena, pozik dago. Izan ere, ez dakigu hemendik aurrera epaileak zer erabakiko duen, baina behingoz sute baten ustezko erantzuleak identifikatu eta deklaratzera behintzat deitu dituzte. Hori poztekoa da, ez baita askotan gertatzen. Eta ez pentsa askotan gertatzen ez denik horrelako kasu gutxi dagoelako. Hona datua: 2002tik, soil-soilik Jaizkibelen, 60 bat sute gertatu dira, gehienak nahita piztutakoak.

 SDC10280_3

Habitat babestuak

Jaizkibel aisialdirako naturgune garrantzitsua da Donostialdeko, Oarsoaldeko eta Txingudiko herritarrontzat. Horregatik ez da harritzekoa tiro-eremua ixtea aspaldiko errebindikazioa izatea. Alabaina, errebindikazio hori nabarmen indartu da Europar Batzordeak 1997an Jaizkibel Batasunaren Intereseko Leku izendatu zuenetik, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2013an Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuenetik.

Jaizkibelgo KBEn identifikatu dira 16 habitat babestu, 35 fauna espezie eta 5 flora espezie.

KBEk, guztira, 2.470 hektarea hartzen ditu, horietatik % 61 Hondarribikoak, % 33 Pasaiakoak eta % 6 Lezokoak. 2.470 hektarea horien artean daude tiro-eremukoak, 335.

Pasaiako Udala (tiro-eremua bertako udalerrian dago), Foru Aldundia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak dagoeneko agertu dira tiro-eremua ixtearen alde.

P1230214

Inork oraindik dudarik balu, iazko suteak argi eta garbi utzi zuen kontserbazioa eta tiro eta leherketak ez direla bateragarriak. Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren txostenaren arabera, sute hark kixkali zituen 5,5 hektarea basobera. Basobera hartan txilarra eta ametza zeuden. Txilardia zein ameztiak Batasunaren intereseko habitatak dira. Are gehiago, txilardiek eta ameztiek zerikusi zuzen-zuzena dute Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu izanarekin. Izan ere, KBEren helburuetako bat da habitat horiek zaintzea eta indartzea. Bada, Mendi Zerbitzuaren txosten teknikoaren arabera, kixkalitako eremuan oteak eta txilarrak 4-5 urte beharko dituzte sute aurreko egoerara itzultzeko, eta ametzak 7-8 urte.

sutea jaizkibel pikoleto-2014

Sutea, esan bezala, 2014ko martxoaren 10ean gertatu zen. Egun hartan, lehergaiak indargabetzeko GEDAX talde bereziko hiru kide, orain deklaratzera deitu dituztenak, material pirotekniko zaharra suntsitzen ari ziren, zehatz-mehatz, bengalak jaurtitzeko zazpi karga, Guardia Zibilak berak adierazitakoaren arabera. Horren ondorioz, habitat babestuetako landaretzak su hartu zuen hainbat lekutan. Guardiek ezin izan zuten itzali eta Intxaurrondoko Komandantziari deitu zioten, eta Komandantziatik, halaber, SOS Deiak-i. Handik pixka batera basozainak eta suhiltzaileak bertaratu ziren. 14.40ak arte ezin izan zuten sua mendean hartu eta, hala ere, 19.30ak arte zaintza talde bat geratu zen, badaezpada.

EGUZKI, 2015eko urtarrilean

PS.- Atxikita, hiru argazki bidaltzen ditugu. Lehenengoan tiro-eremuaren “bihotza” ikusten da. Bigarrenean, bertan bildutako hainbat bala. Hirugarrena gipuzkoa.net webgunetik atera dugu, eta bere garaian suteari buruzko informazioa ilustratu zuen.

TAV: Urkullu, Barcina, bajáos del burro: elkartasun handia jaso dute AHTren aurkariek gaurko epaiketan

mugitu epaiketa 2015-01-29Iturria: Mugitu !

Gaur osteguna 29 goizean epaitu dituzte Donostian AHTren aurkako zazpi ekintzaile, Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik.  Elkartasun elkarretaratzeak egin dira Donostiako epaitegiaren aurrean eta Iruñeko Foru monumentuaren ondoan, jende asko bilduz.

Donostian epaiketa hasi baino lehen, Urkullu lehendakaria asto baten gainean irudikatzen duen estatua ikusgarri bat inauguratu dute Urkullu bera eta Nafarroako lehendakari Barcina antzeztu dituzten  bi lagunek parodia irrigarri batean, jendeak “URKULLU BÁJATE DEL BURRO” oihukatzen zuen bitartean. Bertara komunikabide andana agertu da eta epaitu batek epaiketa eta AHTa salatzeko adierazpenak egin ditu. Bestalde, Iruñeako Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat eginda, epaituriko lagunetako bat Nafarroako Sasoia jubilatuen elkarteko kidea izanik.Sasoia Kontzentra Iruñea aht
Epaiaren zain gelditu da auzia, fiskalak kide bakoitzari 24 eguneko isun-eguneko zigorra eskatu duelarik, osotara 960 euroko isuna alegia. Abokatuak absoluzioa eskatu du protesta egiteko askatasuna aldarrikatuz. Gaurko epaiketaren eta atzo Ana Pastor ministrariak Bergaran eginiko ekitaldi propagandistikoaren harira, Mugitu!k berriro salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak bere burua harrokeriaz “jasangarri” gisa aurkezten duen bitartean Euskal Herrian inoiz  egin den azpiegiturarik txikitzaileena bultzatzen duela.
Horren lekuko dugu atzo AHTren obretera eginiko bisitan iragarri duten Udalaitz mendiaren zulaketa. AHTak, ingurumena gogor erasotzearekin batera, baliabideen xahuketa ikaragarria dakar, etorkizunean guztiontzako hipoteka bat izango delarik.
Azkenik, Mugitu! mugimenduak elkartasun osoa adierazi nahi die Italiako Val Susako NO TAV mugimenduari, herri mugimendu indartsu honetako 47 kideren aurka 145 urteko kartzela zigorra eskatzen zaizkien makro-epaiketa egin baitute Italian.

Bizkaia: Artigas zabortegi alboko mendialdea plastikoz beteta dago duela bi astetik

artigas plastikoak 2015-01-30 tx

Argazki bilduma: berria.eus

Iturria: Berria.

Bizkaiko hondakinak jasotzen dituen TMB planta geldirik izan da; itxura guztien arabera, zaborra tratatu gabe bota dute, ez dute estali, eta haizeak mendira zabaldu du. Bi aste darama garbitu gabe. Bideoa, albistean.

Ez dago oina jartzeko tarterik. Plastiko pilaketak ez du uzten azpian lurrik ba ote den igartzen. Malkartsua da mendi aldea, eta zaila da lokatza edo zuloa dagoen asmatzea. Pauso sendorik ematea kosta egiten da, eta saiatzerakoan trabatu egiten dira oinak; sasiek eta horietan trabatutako plastiko zatiek oratzen diete orkatilei. Zutik ezin da igaro. Lurzoruan adina poltsa zati daude zintzilik, zuhaixka, adaxka eta zuhaitzetan kateatuta. Gora begiratu, eta zerurik ez da ikusten gunerik kaltetuenean. Kolore, forma eta tamaina guztietako plastikoek estaltzen dute zeruaren grisa. Itolarria ematen du bertan sartzeak. Amesgaiztoa balitz bezala, plastiko zatiak oldartu, eta irteera galaraziko duen sentsazioa eragiten du zabor basoaren itxitasunak. Maldan behera datorren errekatxoaren ur gardena ere milaka zabor poltsek janda dago.

Ez dira urrutiko kontuak. Ez da protestarako egindako artelan bortitz bat. Ez da lotan izandako amesgaiztoa. Bizkaian dago plastikoak jandako baso zatia. Bilboko kanpoaldean, Pagasarri eta Ganekogorta mendi esanguratsuetatik gertu, Arraiz eta Arrastaleku aldean. Ahuntzak inguruetan dabiltzan lur eremu publikoa da. Mendizale gutxi ibiltzen dena, baina nahi duenarentzat irekia dagoena. Badira hamabost egun zaborrez eta, batez ere, plastikoz beteta dagoena.

Artigas zabortegia du alboan triskantza izan duen mendiak. Hesi batek banatzen du Bizkaiko zaborrak jasotzen dituen eremutik. Zabortegiko gunea garbi dago egun, baina zabortegitik kanpokoa duela bi aste bezain zikin; egunotako haizeteek barreiatu zituzten hondakinok.

artigas bideoa plastikoak 2015-01

Bideoa

2013an abiatutako planta

Europak zaborren tratamenduari buruz onartutako zuzentarau bati jarraituta, zaborrak ezin dira zabortegietan bere horretan lurperatu. Banatu eta tratatu egin behar dira aurrez. Hori egiten ez duten zabortegiek itxita behar dute 2016. urterako. Hori dela eta, TMB tratamendu mekaniko-biologikorako planta abiatu zuen 2013an Bizkaiko Foru Aldundiak, zabortegitik gertu —gune berean dago Zabalgarbi errauste planta—.

Birziklatzeko bereizten ez den zaborra jasotzen du TMB plantak: edukiontzi berdeetan biltzen den errefusa. Bizkaia osokoa. TMB lantegian bereizi egiten da, lehenik, zaborra: birzikla daitezkeen paperak eta plastikoak, besteak beste.

Bereizitako materiala birziklatze guneetara eramaten dute, eta gainontzekoa, TMB plantan tratatzen dute: lehortu, zaborrek isurtzen duten metanoa, karbono dioxidoa eta lixibiatuak atera, eta soberako hondakin lehortua txiki-txiki egiten da. Prozesu horren bidez, erabat trituratuta eta isuri kaltegarriak kenduta eramaten dute hondakinen parte bat Artigasko zabortegian lurperatzera —beste zatia Zabalgarbin erretzen dute—. Tratamenduren ondorioz, hasieran baino hiruzpalau aldiz leku gutxiago hartzen du zaborrak. Lurperatze lana tratatutako zaborra bota ahala egin behar da; jarraian.

Duela bi aste, ordea, plastikoz josia agertu zen zabortegiaren ingurua. Trituratu gabeko milaka eta milaka plastiko osoz. Agerikoa da TMB plantak ez zuela bere lana egin, ihes egindako plastikoa txikituta litzatekeelako, bestela.

BERRIAk jakin duenez, planta hori itxita egon da astebete baino gehiagoz. Eta Artigas zabortegira, zarama poltsak kamioietan iritsi bezala bota dira. Bereizketarik eta tratamendurik gabe. Ondorioz, ohi baino askoz hondakin gehiago pilatu da zabortegian. Ez hori bakarrik: zaborra ez da jarraian estali. Egunetan egon da eremu oso zabalean botata. Milaka kaio pilatu dira zaborretan. Zarama poltsak apurtu eta hondakinak jaten aritu dira, egunetan.

Hori hala, duela bi aste, haizete handiak izan ziren. Haizeak zabortegian estali gabe zeuden hondakinak eraman zituen. Batez ere, pisurik gutxien duena: plastikoa. Eta duela hamabost egun alboko mendialdean egindako triskantzak bere horretan jarraitzen du. Are; garbiketarik ezean, plastikoak gero eta eremu zabalagora hedatzen ari dira, eta garbitzen zail den sakabanatutako zaborra biltzea ia ezinezko bihurtzen ari da.

Otsoa mehatxatutako espezie izendatzeko eskatu diote Jaurlaritzari 24 elkartek, Eguzki barne

otsoak

Otso talde bat, mendian, aske. Andoni Canellada, Argazki Press

Iturria: Berria.

Ekologistek gogoratu dute otsoa babesteko agindua Europako Batasunaren zuzentarau batek ezartzen duela, baina hori babes hori bermatzeko neurriak hartzea tokian tokiko administrazioei dagokiela; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kasuan, Eusko Jaurlaritzari. “Eskaera honekin lortu nahi duguna da Jaurlaritzak jarrera bat hartzea, erabaki dezala otsoa katalogoan sartu behar duen edo ez, eta erabaki hori hartzeko arrazoiak azal ditzala.

Horrela, gizarteak jakin ahal izango du zein den administrazioaren politika bioaniztasunaren gestio eta berreskuratzeari dagokionez”, esan du Jorge Etxegaraik, otsoa mehatxatutako espezieen euskal katalogoan sartzeko eskaera egin duten elkarteen bozeramaileak.24 elkarte horien aburuz, otsoa espezie autoktonoa da, ondare naturalaren osagai garrantzitsua da beste arrazoi batzuen artean basurde, orkatz, orein eta beste zenbait espezieren harrapari bakarra delako, eta orain arteko egoera mantenduz gero ezinezkoa da hura Euskal Herrian berreskuratzea. Horregatik eskatu diote mehatxatutako espezieen katalogoan sartzeko. Katalogo horretan hainbat maila daude, espezieak nozitutako arriskuaren arabera. Ekologisten ustez, arrisku mailarik altueneko atalean sailkatu beharko lukete otsoa, hau da, “desagertzeko zorian dagoen espezie” gisa.

Une honetan, Bizkaiko eta Arabako mendebaldean baino ez dira noizean behin ale bakar batzuk agertzen, mugan dauden Espainiako probintzietatik etorriak. Azken hamarkadetan hildako otso guztietatik, %40 gizabanakoek legez kanpoko bideak erabilita hil ziren -ehiza, pozoitzea eta beste- eta %50 administrazioek legez ezarritako kontrol neurrien ondorioz.

Nace un nuevo Foro contra Garoña ante la posible reapertura de la central nuclear

Garoña Araba IberdrolaIturria: eldiarionorte.es.

Celebrarán un “simulacro radioactivo” el próximo 7 de febrero en la plaza de la Virgen Blanca de Vitoria.

El Foro contra Garoña ha nacido en Álava con el objetivo de ejercer una oposición “amplia y efectiva” a la posible reapertura de Garoña a través de iniciativas con las que buscan “socializar el peligro inminente al que nos enfrentamos” y “visibilizar las trágicas consecuencias” que la reapertura de la central nuclear podría tener en la ciudadanía vitoriana.

En la última semana se colocaron en los portales de la capital alavesa unos carteles recomendando a las comunidades de vecinos acordar un plan de emergencia y evacuación del edificio ante la posible reapertura de la central, ubicada a 40 kilómetros de Vitoria.

Según han explicado los responsables de esta iniciativa, el objetivo de esta acción es “socializar el peligro inminente al que nos enfrentamos, ya que una bomba de relojería está a punto de ser activada”.

Con el objetivo de “visibilizar las trágicas consecuencias” que la reapertura de la central nuclear de Santa María de Garoña podría tener en la ciudadanía vitoriana, el próximo 7 de Febrero a las 13.00 horas realizarán un simulacro de emergencia nuclear –performance con participación artística– en la plaza de la Virgen Blanca.

Según ha explicado, estas acciones forman parte de la campaña ‘Desenchufate de Garoña’ con la que buscan “reforzar la activación social y la presión hacia Iberdrola y Endesa, responsables de la reapertura de la central, a la vez que empodera a la ciudadanía”. “El peligro al que nos van a someter tiene responsables concretos, y creemos que la ciudadanía puede ser un activo para pararles”, ha subrayado.

Sumar otras iniciativas

Este nuevo Foro contra Garoña se “activará” inicialmente en Álava pero tiene la “ambición” de implicar a los territorios vecinos, con el objetivo de “sumar, multiplicar las iniciativas y compromisos sociales y políticos, de tal forma que tengan su cauce en nuestras calles, con el fin de ejercer una oposición amplia y efectiva a la posible reapertura de Garoña”.

Los impulsores de la iniciativa han considerado “crítico” el momento actual ante la posible reapertura de Garoña y han advertido de que “o se certifica el cierre definitivo ahora o sufriremos Garoña 17 años más”.

Finalmente, han realizado un llamamiento a la ciudadanía a participar en la concentración y performance que tendrá lugar el sábado 7 de febrero, a las 13.00 horas en la plaza de la Virgen Blanca de Vitoria.

Goiener: Bilboko Infogune berria zuen zerbitzura

Goiener Infogune BilboIturria: Goiener.

GoiEnerren bazkidegaiek eta lagunek informazioa eskuragarri izateko, bazkidetzea errazteko eta hurbil sentiarazteko Infoguneen bideari ekin genion iaz. Aurreko udaberrian Araban zabaldu zen lehenengo Infogunea. Oraingo honetan Bilbori iritsi zaio txanda. 2 hilabete bete ditu EKA, euskal kontsumitzaileen antolakundearen bulegoetan (Plaza berria 12 1.a) dagoen Infoguneak eta arrakastatsua dela esango dugu, 100 pertsonatik gora pasa baitira bertatik. Hau posible egin duen Koldo Navaskues EKA-OCUVeko presidente eta GoiEnerreko bazkidearekin solastatu gara honen guztiaren gainean

1.- Zer da EKA-OCUV?

EKA/OCUV erabiltzaile eta kontsumitzaile elkarteen federazioa da. Gaur egun URKOAk eta ACUBIk osatzen dute. URKOAren egoitza Getxon dago eta bulegoak, berriz, Getxon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. ACUBIk, beste aldetik, egoitza Irunen du eta egoitzak Irunen bertan eta Hondarribian.
Elkarte hauen funtsezko oinarriak honako hauek dira; kontsumitzaileen interesen defentsa, informazioa, trebakuntza eta, azken oinarri bezala, kontsumo arduratsuaren kultura hedatzea eta gardentasunaren eta banaketa zuzenaren eskaera irmoa eragile ekonomikoei.

2.- Zertan ari da gaur egun?

Arlo orokorreko elkarteak izanda hiritarrek jorratzeko gehien eskatzen duten ildoak dira telefonia, banka eta, energiaren alorrean, gasa eta elektrizitatea bezalako zerbitzu unibertsalak.

3.- Zergatik erabaki duzue GoiEnerren parte hartzea eta Infogunea zabaltzea?

Aspalditik bueltaka generabilen ideia bat zen baina ez ginen gauzatzeko gai haren konplexutasunagatik.
(Zer esango ote dizuet) Eredu kooperatiboa eta antzeko esperientzien ezagutzak izan dira eta dira gure aldetik sustatu beharreko ekimenak. Horregatik, GoiEner bazela jakin genuenean haren esanetara jarri eta ahal genuen guztian lagundu besterik ez genuen.
Konpainia elektrikoen gehiegikeria eta nagusikeria jasanezina da. Gure biztanleei beste aukera batzuk eskaini behar zaizkie eta, gainera, energia berriztagarriak sustatzen dituzu.

4.- Zein da Infogunearen lana?

Bazkide egiteko aukera hurbiltzea eta internet ez daukaten edo errez konpontzen ez diren pertsona guztiei fakturazioa eskuragarri jartzea.
Dokumentuak kudeatu, eskaneatu eta Ordiziara bidaltzen ditugu.

5.- Zer balorazio egiten duzu lehenengo hilabete hauetako lanaz?

lotsati antzean hasi garela uste dugu ahoz ahokoa da gure hazkundearen zioa.
Kontsulta gehiago izatea nahiago genuke. Egunero bataz beste bospasei pertsona etortzen dira informazio eske eta galdetzera zer ote den GoiEner izeneko hori.

6.- Garrantzitsua al da eredu energetikoaren aldaketa?

Ez da, soilik, garrantzitsua, beharrezkoa baina. Bai ekoizpenagatik zein sektorea mugitzen den ilunkeriagatik, ministerioa bera behartzeraino, pentsa, ezinbesteko beharra dugu gardentasun handiagoa eta ilunkeria txikiagoa irmoki eskatzeko.
Gaur egun dugun oligopolioa desegin behar dugu.

7.- Nola ikusten duzu geroa?

Petrolioarenak egin du. Beste energia batzuk, hau da, berriztagarriak, gure herriaren eta gizateriaren etorkizun dira. Konpainia handien presioak izugarriak izango dira eta gobernuek haien nahietara makurtzen segituko dute. Hori dela eta, beste aukera batzuk eta eredu batzuk sortu behar ditugu, energia banatua eta hurbila udal mailan kudeatua, adibidez. Erreferentzia izan behar dugu jendartearentzat.
Erronka zaila da baina ez ezinezkoa.

Gogoratu, besterik ez, Bilboko Infogunea Plaza Berrian dagoela, 12 atarian lehenengo solairuan eta astearte eta ostegunetan hartuko zaituztegula 10:00etatik 13:00etara. Beraz, hemendik aurrera, zalantzarik izatekotan Infogunera jo dezakezue.

 

Bidasoaldeko Lagunak Mercadona ezartzeko Arason industria lurra berkalifikatzea salatu nahi du

OLYMPUS DIGITAL CAMERAEz ohiko bilkuran eta aldez aurretik inolako eztabaida publikorik sustatu gabe, urtarrilaren 7an Irungo Udalak Araso indutriagunean lur zati bat industria kalifikaziotik komertzio kalifikaziora aldatzea onartu zuen, bertan Mercadonako komertzio gune bat altxatzeko.

Azaroan, Bidasoaldeko Lagunak osatzen duten talde ekologistak, naturzaleak eta Auzo Elkarteen Federazioak publikoki eskatu genion Udalari Mercadonarentzat beste kokapen bat bilatzea hiritik hurbilago. Eskaera horrek ez zuen inongo erantzunik jaso eta orain ikusi dugu Gobernu Taldeak, oposizioko zenbait talderen laguntzarekin, berkalifikazioa onartu duela, garai batean Udal bilkuretan onartutako iraunkortasun akordioak urratuz. Besteak beste, 2007 urtean onartutako Lekuko Agenda 21aren ekintza planak hurrengo konpromisoa eta ekimena biltzen du: “hiriguneetan komertzio aktibitatea bultzatzea, hiriaren kanpoaldeko eta industria kalifikazioa duten lurretan bere garapena sahiestuz”. Dokumento berak biltzen du Udalaren konpromisoa dela hiritarren parte hartzea bultzatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak garatzea, nagusiki hiriaren gai estrategikoen inguruan. Erabaki honekin ikusi dugu berriro, gatazka eta eztabaida reagiten duten gaien aurrean, Udalak hiritarren parte hartzea sahiesten duela.

Beste aldetik, Irungo Mugikortasun Iraunkorrerako Planak motordun ibilgailuen joan-etorriak gutxitzeko konpromisoa jasotzen du argi eta garbi, horretarako hiri trinkoago garatu nahi delarik. Mercadona Arason kokatzeak bete betean jotzen du konpromiso horren aurka. Gainera, kalitatezko lanpostuak sortzeko asmoz onartu zen bere momentuan Arasoko industriagunea eraikitzea eta industria erakartzeko eta garatzeko hitzarmen bat sinatu zen SPRILUR enpresa publikoarekin. Mercadona bertan kokatzeak aipatu hitzarmenaren planteamenduarekin talka egiten du.

Bidasoaldeko Lagunak Udalaren jarrera salatu nahi dugu, izan ere, beste behin berak Udal Bilkuretan onartutako ingurumen eta lanpostuen sorrerarako konpromisoak hautsi ditu, eztabaida eta gatazka reagiten duten gaietan hiritarren eta elkarteen parte hartzea ukatuz.

Irunen, 2015eko urtarrilaren 23an

BIDASOALDEKO LAGUNAK

-Eguzki Bidasoaldea antinuklear eta ekologista

-Itsas Enara Ornitologia Elkartea

-Ekologistak Martxan Gipuzkoa

-SEO/ Birdlife-Donostia

-Federación AA.VV. OIASSO 2000

 

ADECAP-en eta ONC-ren burugabekeriei aurre eginez

ehiza postuaADECAPek, arma- eta kartutxo-saltzaileek kontrolpean duten elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiei pagausoa kontrapasan ehizatzeko baimena eman dezaten eta ‘kontrapasa’ hitza erabili beharrean ‘ehizaldiaren luzapena’ terminoa maltzur erabilita oraintsu eginiko eskaera dela eta, behean sinatzen dugun talde naturazale eta kontserbazionistok hau helarazi ahi diogu iritzi publikoari:

  • Sarasketa jaunak berak aitortua dio prentsari terminologia horrela erabiltzea azpikeria hutsa dela. Iturria: http://www.elnortedecastilla.es/20130814/local/gobierno-proyecta-ampliar-permiso-201308132018.html. Pasartea: Y eso supondría que en Euskadi se aplicasen los mismos periodos que en el sur de la Península. ¿No es eso contradictorio con la resolución judicial que prohíbe la contrapasa en el País Vasco? Sarasketa sostiene que no, ya que estaríamos hablando de una prórroga para las torcaces y no de un periodo específico para contrapasa. Aunque, en esencia, viene a ser lo mismo.
  • Hegaztiak kontrapasan ehizatzeko debekua EB osoan indarrean dagoen debeku orokorra da. Aurreikusita dauden salbuespen-kasu guztietatik batek ere ez du babesten ADECAPen eta ONCren nahia. Izan ere, lehenago ere erabilitako argudio berberak erabili dituzte oraingoan, EHJANen eta Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Europako Batasunaren Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren epaiek behin eta berriro indargabetuagatik ere. Luxenburgoko Auzitegiak emandako epaiak ezin argiago erabaki zuen ezen el requisito de que no haya otra solución satisfactoria no concurre si la medida que autoriza la caza con carácter excepcional (en contrapasa) está destinada únicamente a prorrogar los períodos de caza de determinadas especies de aves en territorios ya frecuentados por éstas durante los períodos de caza ordinarios.
  • Proposamenak, beraz, dagoeneko aztertuta eta epaituta dagoen kontu bat dakar berriz; ezinbestean hartu behar da bestek delitua eginarazteko saiotzat. ADECAPek nahi du norbaitek prebarikatzea, duela urte batzuk Jose Luis Garai Bizkaiko foru-diputatuak bezala, zeina delitu hargatik (pagausoak kontrapasan ehizatzen lagatzeagatik hain zuzen, jakinik legearen kontrakoa zela) epaitu eta zortzi urtez gaitasungabetu baitzuten (http://elpais.com/diario/2001/02/19/paisvasco/982615215_850215.html). Ez da ahaztu behar, halaber, Aznarrek berak indultatu zuela gerora Garai jauna.

Hori guztia pagausoaren kontserbazio-egoera eta haren ugaritasuna gorabehera. Europak bere hegaztiak kontserbatzeko politikaren oinarrizko elementu bat da horiek ez ehizatzea ez ugaltze-sasoian, ez, migrarien kasuan, eztai-aurreko migrazioan (kontrapasan) ere. Gaur egun EAEn pagausoa ehizatzeko zabalik dauden sasoiek agortu egite dituzte legez baimendu daitezkeenak (eztai-ondoko uda-sasoia, eztai-ondoko pasea eta negualdia), eta beraz ez dago horiek areago luzatzerik.

Horregatik guztiagatik, ADECAPen eta ONCren proposamena salatu nahi dugu behean sinatzen dugunok, funtsik eta edukirik gabeko ekimen merkea delako, gizartea oro har eta bereziki ehiztariak manipulatzeko saioa delako (Sarasketak bururen bat aurkeztu behar die jarraitzaileei), eta batez ere delitua eragiteko saio ezin agerikoagoa delako. Gaiaren eskumena duten foru-arduradunei, tekniko zein politiko, dei egiten diegu beren jarrera erakus dezaten, eta gogorarazten diegu auzia hiru lurraldeetako ehiza-kontseiluetan aztertu behar dela. Arma- eta kartutxo-saltzaileen lobbyaren eskaerari men eginez gero delituan eta errorean tematzea lekarke. Halaber iragartzen dugu sinatzaileok  delitugileen eta delitu eginarazleen aurka ekintza penalak abiaraziko ditugula.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 22an

Sinatuta:

Itsas Enara OE

Arkamurka Zarauzko NT

Eguzki

-Instituto Alavés de la Naturaleza

-IZATE Asociación Medioambiental Ingurugiroaren Taldea

Mutrikuko NT

-Herrio Orioko NT

Ugatza OE

Ekologistak Martxan

-Zumaiako NT

-Erkaxo Azpeitiko NT

-Katamarrua Zestoako NT

Landarlan Goierriko NT

Ondarroa 12 milia

Haritzalde Naturzaleen Elkartea

Okil Beltzak Elgoibarko NT

Berdeak

-Osina Natur Taldea

Atez ateko hondarkintegien kudeaketa Xiberora ailegatuko da

zakarrontziak zuberoa 2014

Herritar bakoitza txartel bati esker, hondakinak botatzen ahalko ditu.

Iturria: Kazeta.

Xiberoko bailarak hondarkintegien kudeaketa sistema berri bat martxan jarriko du. Hain zuzen ere, uztailaren 1etik, herritarren parte batek ontziak izanen dituzte, etxeko zikinkerientzat eta bereizketa selektiboarentzat.

Xiberoko zortzi elkargo sistema berri huntan parte hartuko dute: Maule, Sohuta, Garindañe, Bildoze-Onizepia, Ezpeize-Undureine, Sarrikotapea, Lixoze eta Atharratze. Herritarrei emanak izanen diren ontziak neurri ezberdinak izanen dituzte. Hain zuzen ere, 120ko litroentzat (1-4 pertsonentzat) eta 240 litro (4 pertsona baino gehiagorentzat). Zehaztu dutenez, profesionalek ontzi handiagoak izanen dituzte eta hauek 660tik 770 litrokoak izanen dira.

Beste elkargoek borontatezko ekarpenen zutabeak izanen dituzte, etxeko zikinkeriak eta bereizketa bereziak egiteko. Zutabe hauek ez dituzte onartuko 30 eta 100 litro bitarteko plastikozko zakuak. Halaber, azpimarratu behar da zutabe hauetan hondarkin kopuru handiagoa biltzen ahalko dela: 5000 litro inguru. Zutabe bakoitzean hondakinak botatzeko, herritar bakoitzari txartel bat emana izanen zaio.

Tarifak hondarkinen arabera

Adierazi dutenez, sistema berri hunen helburua prezioen sistema aldatzea da. Prezioak kalkulatuak izanen dira herritar bakoitzak bilduko dituen hondarkin kopuruaren arabera. Banatuak izanen diren txartelei esker, sistemak jakinen du zenbat kopuru bota duen etxe bakoitzak.

Lehen zutabeak martxoan jarriak izanen dira eta ekainerako denak jarriak izan beharko dira. Modu berdinean, maiatza eta ekainean txartelak banatuak izanen dira etxe bakoitzari.

Urkulluren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik zazpi lagun epaituko dituzte datorren osteguna 29a Donostian

urkullu mugitu bajate burro urtarrilak 29Iturria: Mugitu !

Kontzentrazioak deitu dira Donostian eta Iruñean

Datorren ostegunean, urtarrilak 29, AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte eguerdiko 12etan Donostiako Epaitegian, hain zuzen ere joan den azaroaren 5ean Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik. Protesta hura Donostiako Kursaal jauregian egin zen, Eusko Jaurlaritzak “25 urte jasangarritasunaren alde” izenburupean eta Urkullu lehendakaria buru zela antolaturiko ekitaldian. Urkullu hizketan hasterakoan AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! mugimenduko 7 lagun eszenatokira igo eta “AHT JASANGAITZA” eta “EAJ HIPOKRITAK” zioten kartelak erakutsi zituzten azpiegitura erraldoi honen aurka kantak eta aldarriak oihukatu zituzten bitartean.

Hortaz, epaiketa salatzeko eta epaituei sostengua adierazteko kontzentrazioa deitu du Mugitu! mugimenduak goizeko 11’30etan Donostiako Epaitegiaren aurrean; bertan epaituek komunikabideei adierazpenak egingo dizkiete eta Urkullu lehendakariaren zaldizko estatua ikusgarri bat ere inauguratuko da, Urkullu kasu honetan asto baten gainean irudikatuko duena “URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!” goiburuarekin. Halaber, Iruñeako jubilatuen Sasoia Elkarteak deituta, nafar hiriburuko Foru Monumentuan beste elkarretaratze bat egingo da ostegunean eguerdiko 1etan, epaituriko lagunetako bat Sasoia elkarteko kidea izanik.
BARCINA bajate burro AHT
Epaiketa honen harira, epaituek Kursaalean egin bezala, Mugitu!k ozenki salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak bere burua harrokeriaz “jasangarri” gisa aurkezten duen bitartean Euskal Herrian inoiz  egin den azpiegiturarik txikitzaileena bultzatzen duela. AHTak, ingurumena gogor erasotzearekin batera, baliabideen xahuketa ikaragarria dakar (materiala, energetikoa, ekonomikoa), etorkizunean guztiontzako hipoteka bat izango delarik. “Jasangarritasuna” egungo gezurrik handienetarikoa da: baliabideen xahuketaren, petrolioaren gailurraren, aldaketa klimatikoaren eta, nola ez, azpiegitura txikitzaile eta ezbeharrezkoen inposaketaren aroan bizi gara. Azken horien artean AHTa dago.

Hala ere, “jasangarritasunaren” leloa markak, produktuak eta, zergatik ez, politikariak publizitatzeko erabiltzen den itxurakeria ideologikoaren parte izatera pasa da. Hartara, “HIPOKRESIA JASANGARRIA” salatzen zen Kursaaleko protestan ekintzaileek botatako eskuorrian. Eta “zikinkeria” ez da, Urkulluk orduantxe gaizki esan bezala, lurretik jaso zuen eskuorri hura: zikinkeria AHTa eta proiektu txikitzaileak dira, zikinkeria azpiegitura horien gaineko eztabaida nola lapurtu zuten da, zikinkeria AHTri buruz egindako herri galdeketak nola mesprezatu zituzten da, zikinkeria proiektuaren opakotasuna da, eta zikinkeria eraikuntza-enpresen eta proiektua sustatu dute alderdi politikoen artean pastela nola banatu duten da.

Hori denagatik, Donostian eta Iruñean egingo diren elkarretaratzeetan zuen partehartzea  espero dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri zabaltzea eskatzen dizuegu. Donostiako kontzentrazioaren kartela bidaltzen dugu.

Harremanetarako tlfnoak:
628243066 (epaituak)
695715510 (Donostiako epaitegiko sostengu kontzentrazioa)