Zapatu Azulin garbi jokatu!

IMG-20180701-WA0017

Ongo larunbatean, Ondarrun Zapato Azule ospatzen da. Kanpotik ere gero eta gende gehiago etortzen da. Milaka pertsona etortzen dira Euskal Herriko bazter guztietatik. Kriston giro jatorra egoten da.

Beste aldetik, jai guztiak bezala, desfase asko egoten da. Txisa egiten da edo non, botilak, plastikoak, edalontziak, …lurrera botata.

Ez da erraza, baña guk ere gende guztiak bezala ondo pasatu nahi dugu, gure kaleak zikindu gabe.

Orain urte batzuk, pauso handi bat emon zan baso berrerabiltzeko aterata.

Línea hori jarraituta, Eguzkitik kontzientziazio kanpaina txiki bat antolatu dugu. Eta Udalari ere eskaera batzuk egin dizkiogu.

1.Kontzientziazio kanpaina txiki bat egitea.

2.Toki estrategikoetan kontenedoreak gehiago jarri.

3.Egunean zehar langileak jartzea hondakinak batu birziklatzen eta kontenedorak utzitzen.

Fijo aurten ere, ainbeste zikina lurretik jasoko dute Udaletxeko langileak, baina espero dugu gero eta gitxiagoa izatea. Danok artean lortuko dugu.

IMG-20180629-WA0004

800 kilo hondakin atera dituzte auzolanean Castaños ibaitik

0623-CastañosHirurogeita hamar persona baino gehiagok hartu zuten parte larunbatean Barakaldo Naturalak, Eguzkik y Ekologistak Martxanek Castaños ibaia auzolanean garbitzeko antolatutako ekimenean.

Urtegiko presa eta Tellaetxe bitartean (500 bat metroko zatia), 800 kilo hondakin bildu zituzten. Espero zitekeen bezala, denetatik aurkitu zuten… plastikoak, gurpilak, erosketak egiteko karrotxoak, bateriak, bidoiak…

Antolatzaileek Castaños ibaia babesten jarraitzeko eskatu dute. Babestu jarrera inzibikoetatik, baina baita Errekatxo bailara mehatxatzen duten azpiegitura-proiektu erraldoietatik ere.

Informazio gehiago:

http://barakaldonaturala.blogspot.com/2019/06/casi-800-kilos-de-residuos-recogidos-en.html

Gladysen 40. urteurreneko erakusketa herriz herri

Erakusketa, larunbatean, Lasarten.

Erakusketa, larunbatean, Lasarten.

Gladysen 40. urteurrena dela eta prestatutako erakusketak herriz herri jarraitzen du. Donostiako Gladys Enean eta Informatika Fakultatean, Iruñeko Geltokin eta Tuterako El Molinarren egon ondoren, joan den larunbatean Lasarte-Orian ikusi ahal izan zen, IrtenBIDETIK AlternatiBATU jardunaldietan.

Erakusketa 120 x 80 zentimetroko 14 panelek osatzen dute (gehi astoek, nahiz eta hauek, según erakusketa non eta nola jartzen den, ez diren beharrezkoak).

Hona hemen Gladysen 40. urteurreneko erakusketa oso-osorik.

Zure herrira edo auzora eramaten interesatuta bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan.

IrtenBidetik AlternatiBATU Eguna ospatuko dute Lasarte-Orian larunbatean

alternatibatuAlternatiben topaleku bihurtu nahi dute Lasarte-Oria larunbatean, ekainaren 22an. Helburu horrekin, hainbat herritarrek lehen aldiz antolatu dute IrtenBidetik AlternatiBATU Eguna. Kapitalismo neoliberal basatiari Euskal Herrian hainbat sektoretatik ematen zaizkion alternatibak bistaratu nahi dituzte, betiere sisteman “zirrikituak” eragitea helburu.

Hona hemen ekimenaren arrazoiak:

https://www.youtube.com/watch?v=bT-s1OJYzmk

Hemen, berriz, egitaraua:

alternatibatu2

Gipuzkoako Aldundiak egurgintzaren ingurumen-inpaktuak diruz lagunduko ditu aurten ere.

Atera berri dira, urtero bezala, Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko 2019 urterako diru laguntzen oinarri arautzaileak. Aldundiak aipatzen duen bezala: “Gipuzkoako baso sektorea indartzeko dirulaguntza deialdia”. Baso-sektorea, ez egur-sektorea. Pinudien krisia oraindik begi bistan daukagula, egurgintza eta basogintza bereizi ezinik jarraitzen du Aldundiak, ez dute ezer ikasi. Are gehiago, baso naturalak (hariztiak, pagadiak, ameztiak, baso mistoak, artadiak, etab.), ia EAEko lurraldearen % 75etik desagertu diren garai hauetan.

Herri lurretan bide ekoizpenzalea baztertu eta baso natural bihurtzea da gure proposamenetako bat

Kontsarbazioa eta bioaniztasunaren hobetzea baino  landaketen ustiakuntza lehenesten du arauak beste behin ere.

Aldundiaren hitzetan, “banda marroia gaitzaz gain, Gipuzkoako basogintza sektoreak baditu beste zailtasun batzuk ere. Nagusiki: baso jabeen adin handia, errelebo zailtasunak, abandonoa eta baso sailen atomizazioa”. Horri aurre egiteko, aurtengo diru-laguntzetan hauxe sarituko da: eskatzaileek 55 urte baino gutxiago izatea, 0,25 UTA baino nekazal jarduera handiagoa izatea, eta baso-azalera gutxienez aurreko urtean baino 0,5 Ha gehitzea. Baso sailen transmisioak egiteko ere bideratuko dira diru-laguntzak, beti ere eskatzaileak 70 urte baino gehiago baditu eta 55 urte baino gutxiago dituenari transmititzen badizkio. Baserri mundua zahartzen/hiltzen ari denean, kaletarrak landa eremuari bizkar ematen ari direnean, pinu-landaketek basogintza-eredu honen ingurumen inpaktu jasan ezina erakutsi dutenean, hauxe da Aldundiaren estrategia basogintzak bizi duen krisi sozial eta ekologikoari aurre egiteko. Eta egurgintza hori aisialdiko jarduera bilakatu da.
Gaur egun baso askorentzat kezka iturri den banda marroiak jotako landaketa.

Gaur egun basojabe askorentzat kezka iturri den banda marroiak jotako landaketa.

Pistak (berriak barne) eta bestelako azpiegiturak edo baso “garbiketak” (matarrasak, bakanketak, entresakak, hobetze mozketak, …) egiteko, landaketa berriak zein makinaria eta bestelako inbertsioak diruz laguntzeko, orain arteko irizpide beretsuak baliatuko dira, diru-partidetan antzeko proportzioak mantenduz. Alegia, oraingoan ere, Gipuzkoako natur ondarearen zaintzaren ardura daukan Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak kudeatzen dituen diru-laguntza nagusienetan ingurumen-eraginak arbuiatuko dira (babestutako natur eremuetan basoen berreskurapena lehenetsi gabe eta basoak eta egur-landaketak maila berean jarrita). Eukaliptu- eta Intsigns-landaketak ez dira diruz lagunduko, baina ezta arautu edota debekatuko ere. Matarrasak eta makinaria astunen erabilera ere ez dira baldintzatuko. Lur-galerak eta lurzoruaren kalitatea ez dira diru-laguntza hauen kudeaketa irizpide nagusiak. Diru-publikoarekin kudeatzen den basogintza-politika egurraren sektorean interesetara bideratu da, beste behin, enpresen eta lurjabe handien mesedetan. Krisiak krisi, burua lehenagoko lepotik.

Iratiko basoa

Legealdia bukatzear dago jada, laster batean osatuko dira gobernu berriak Udaletan eta Aldundian. Naturaren zaintza eta ondare naturalaren kontserbazioa eta berreskurapena helburu ditugun gizarte eragileok ez genuke azken 4 urte hauetako amesgaiztoa berriro bizi nahi. Izan ere, EAJko Arantxa Ariztimuñorena izan da Gipuzkoako natur kontserbazioak eta ekologismoak izan duten garai ilunena, horren arduradun politiko petralik ez baitugu ezagutu egundo. Badira basogintza-politika interesatu eta jasan ezin hori iraultzeko moduak eta bideak. Naturaren kontserbazioan jakintza-arlo ugarietako adituak ditugu, hainbat mundu mailako erreferenteak. Eseri gaitezen mahai berean basoen berreskuratu nahi ditugunak eta egurgintzaren sektorean interesak dituztenak. Naturaren ustiapenaren eta kontserbazioaren arteko orekatik baino ezin da irudikatu garapen jasangarria; alegia, krisi ekologiko globalari eta klima aldaketari aurre egiteko garapen sozio-ekonomiko posible bakarra. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza berria osatu bezain pronto hurbilduko gara ate joka.
Naturkon, Gipuzkoako Natur talde eta talde ekologistak
Naturkon-parataideen-anagramak-txikian

Getxoko Kantarepen isurketekin amaitzea eskatzen dugu bizilagun elkarteak eta ekologistok

Cala de Kantarepe entre las playas de Arrigunaga y Ereaga.

Kantarepeko kala Arrigunaga eta Ereaga hondartzen artean.

Argazkia ikusita, lekuak zoragarria badirudi ere, Kantarepeko kalan ur beltzen isurketak noiznahi, ia etengabe gertatzen dira gutxienez, duela urtebete ezkeroztik. Honen salaketa publikoa egin dugu Getxoko Auzokideak, Ekologistak Martxan eta Eguzkikook. Hona hemen:

Prentsa oharra – 2019ko ekainaren 11

GETXOKO (BIZKAIA) BIZILAGUN ELKARTE ETA TALDE EKOLOGISTAK UR BELTZAK ITSASORA ISURTZEAREKIN AMAITEZA ESKATZEN DUGU KANTAREPEN, ARRIGUNAGA HONDARTZA INGURUAN.

Getxoko Auzokideak , Ekologistak Martxan eta Eguzki Talde Ekologistak Getxon, Kantarepe – Arrigunaga inguruan, ur beltzen edo saneamendu uren  isurketa salatzen dugu.

Isurketa hauek ez dute etenik izan gutxienez orain urtebete ezkeroztik, inguruko hondartza guztietan bainua debekatzea eragin zuen kutsadura gertakari larri bat gertatu zenetik, zeina 2018an GUK Getxo taldeak salatu zuen.  Orduan, ur beltzez gainezka egiten zuen  Ur Partzuergoaren gainezkabide bat topatu zen Usategi inguruan, zeinak egun kutsatzen jarraitzen duen.

Isurketen ondorioak kantarepenUr zikina eta kiratsaz gain, konpresak, komuneko papera eta halakoak topa ditzakegu Kantarepeko harkaitz artean barreiatuta.

Azken egunetan biral bihurtu den bideo batek egoera argi azaltzen du:

https://www.facebook.com/EkologistakMartxan/videos/2055214698120989/

Guzti honen salaketa eta konponbide eskaera helarazi diogu naiz Ur Partzuergoaren hala Udaletxeko arduradunei.

Salatzaileok, utzikeriaren ondorioz galdutako urte hau instituzioei egozteko modukoa izan arren, Ur Partzuergoarekin eta Getxoko Udalarekin izandako harremanetan jasotako erantzunak azkenean ekintza zehatz bihurtzearen itxaropena dugu.

Instituzio hauek lehen bait lehen  koordinatu, arazo zehatza topatu eta konpontzea espero dugu, izan ere arazo hau, Getxoko azken kala hiritar “birjinean” gertatzen ari da, non inguruko ubarroi kolonia bakarra kokatzen den eta inguruan dauden Arrigunaga eta Ereaga hondartzetako  bainurako uren kalitatean eragin zuzena duen eta ondorioz  baita bertaratzen diren milaka bainulariengan ere.

Hernanin gertatutako matxura batek agerian utzi du airearen kalitatearen kontrolak gabezia nabarmenak dituela Gipuzkoan

estacion medidoraAirearen kalitatea kontrolatzeko Hernaniko Anbulategi ondoan dagoen estazioak alarma guztiak piztu zituen joan den astean, 1.336 mikrogramo sufre dioxido (SO2) neurtzera iritsi zelako.

Lau orduz, SO2ren neurketak zeharo deskontrolatu ziren eta, gauzak horrela, Eguzkikook hura salatu eta Eusko Jaurlaritzaren Igurumen Sailari azalpenak emateko eskatu genion.

Jaurlaritzak oso modu epelean erantzun du. Hori bai, argitu du neurriz gaineko zenbaki horiek ez direla isuri kimiko baten ondorio, estazioaren neurgailuen matxura baten ondorio baizik.

Eguzkikook pozten gara isuri kimiko bat gertatu ez delako, baina, aldi berean,  kezkagarria iruditzen zaigu Jaurlaritzak erreakzionatzeko erakutsi duen gaitasun eskasa. Azalpenak ere propio eskatu egin behar izan zaizkio.

Gauzak horrela, beste herrietako estazioei ere errepaso txiki bat egin eta gabezia batzuk aurkitu ditugu, baita nolabaiteko utzikeria ere.

Laburbilduz: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila, Gipuzkoako zenbait eskualdetan behintzat, ez da behar bezala zaintzen ari arnasten dugun airearen kalitatea.

Has gaitezen errepasoa Hernaniko estaziotik beretik. PM 10eko neurgailuak (partikula txikiak) joan den uztailetik ez du funtzionatzen. 10 hilabete konpondu gabe! Gaur egun SO2ko neurgailua ere ez dabil. Beraz, isuria gertatuz gero, ezingo luke atzeman. Bestalde, estazio horrek, nahiz eta Hernaniko “bolborategi kimikoa” zaintzen duen, ez du neurtzen PM 2,5 (are partikula txikiagoak), ez ozonoa, ez CO, ez CO2, ez bentzenoa, ez etilbentzenoa, ez tolueno… ezta beste konpasatuak ere.

hernaniKontuan izan Hernani dela Gipuzkoan arrisku kimiko handien duen herria eta, harrigarria bada ere, Jaurlaritzak balizko istripuak kontrolatzeko ezarri dituen baliabideak oso motz geratzen dira. Joan den astean, adibidez, lau ordu kostatu zitzaien neurgailua ez zebilela ondo atzematzea. Tarte horretan benetako istripu bat gertatu izan balitz?

Ingurumen Sailak estazio horren prestazioak hobetu eta behar bezala funtzionatu dezan bermantu egin behar du. Udalak eta hernaniarrek berme guztiak eskatzeko eskubidea dute arnasten duten airearen kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko.

Baina, esan bezala, gabeziak ez ditugu Hernaniko etazioan soilik aurkitu. Usurbilgo eta Lasarte-Oriako estazioetan ere gabeziak aurkitu ditugu. Ez dute neurtzen ez PM 2,5, ez ozono, ez CO, ez CO2… Zenbaitetan ezta SO2 ere.

Erraustegia berehala martxan jarri nahi dutela kontuan izanik eta honek herritarren artean (arrazoi osoz, gainera) sortzen duen kezka ikusita, uste dugu estazio horiek aakoz hobeto ekipatuta egon beharko luketela.

Gogora dezagun, bide batez, erraustegiaren kutsadura etengabe eta zorrotz kontrolatuko dutela agindu digutela. Bada, Hernaniko kasuak agerian utzi du gaur egungo kontrola, behintzat, ez dela ez etengabea, ez zorrotza.

Lezoko estazioak, berriz, lotsa eta guzti ematen du. Izan ere PM 10 baino ez du neurtzen. Egia esan, kontrol estazio izena ere ez du merezi, joan den udan portuan gertatu zen sutean agerian geratu zen bezala.

Iaz portuan gertatutako sutea eta Donostiaan utzi zuen kezko lorratza.

Iaz portuan gertatutako sutea eta Donostiaan utzi zuen kezko lorratza.

Pasaia sutea

Beste estazio batzuk, aldiz, osoagoak dira (Beasain, Zumarraga), baina horrek ez du esan nahi besteek hobetzea eta behar bezala funtzionatzea bermatu behar ez denik.

EGUZKI

2019ko ekainaren 4an, Nazioarteko Ingurumenaren Egunaren bezperan

P.S. Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak 18 estazio publiko ditu Gipuzkoa. Ohar honetan ageri den informazioa Ingurumen Sailaren webgunetik beretik hartu dugu. Beraz, informazio horretan akatsen bat baldin badago, Ingurumen Sailak herritarrei eskainitako informazioa akastuna delako izango da.

Gladysen omenaldiak, iruditan

Txantxetan edo, zera esan genuen: "Aurten 40 aurreskulari, urte bakoitzeko bat". Ez genuen zenbatu, baina 40 ez baziren izan, hor nonbait.

Txantxetan edo, zera esan genuen: “Aurten 40 aurreskulari, urte bakoitzeko bat”. Ez genuen zenbatu, baina 40 ez baziren izan, hor nonbait.

Gladysen omenez antolatutako programak arrakasta osoa izan du, batez ere larunbatean Gladys Enean eginiko ekitaldiak, Gladys memoria popularrean zinez sustraituta dagoela ageri-agerian utzi zuena. Ez da egia –ez beti, behintzat– irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio dutenik, baina, kasu honetan, guretzat errazagoa da programa nola joan den irudien bitartez adieraztea, eta zuk ere hori nahiago duzu, ezta? Bada, hona hemen irudi-entsalada bat. Nolanahi ere, ez ahaztu hau ez dela bukatu. Izan ere, Gladys Gogoan erakusketa hilaren 15era arte Donostiako Informatika Fakultatean egongo da ikusgai, eta Tuteran, berriz, 20ra arte, El Molinar gizarte-etxean. Eta beste hainbat herri eta auzotan ikusteko aukera ere izango da.
Seguruena hau da larunbateko omenaldiari buruzko bideorik osoena (28,54 minutu):

Horren laburpena (1,18 minutu) hemen:

Hau ere oso ondo dago (14,47 minutu):

Aurrera egin baino lehen, hona hemen ETBk igande gauean 360º saioan eskaini zuen erreportaia. Gladysen hilketa ez ezik hamar urte lehenago Erandion gertatu zirenak ere aipatzen ditu:
https://www.eitb.tv/eu/bideoa/360/5937/159654/gladys-del-estal–cielo-y-balas-de-plomo/
Asteburua, baina, Iruñean hasi zen, ostiralean, Erraldoien Txokoan egindako ekitaldi batekin. Hona hemen laburpen-bideoa (2,25 minutu) eta argazki bat:

Iruñea_2019Jarraian, berriz, larunbatean Donostian egindako omenaldian ateratako irudiak. Lehenengo, bizikleta-martxa:

gladys01gladys02Gladys03gladys04gladys05

Gladysen kuadrillako lagunak.

Gladysen kuadrillako lagunak.

Egiako gazteak Gladysi kantari.

Egiako gazteak Gladysi kantari.

Didi eta Gorri, Gladysen "haurrak".

Didi eta Gorri, Gladysen “haurrak”.

gladys12

Auzoko sorginak.

Auzoko sorginak.

Hitz batzuk, Eguzkiren izenean.

Hitz batzuk, Eguzkiren izenean.

gladys15

Esther Zabalegi, Gladysen joterarik maiteena.

Esther Zabalegi, Gladysen joterarik maiteena.

Jesusen interbentzioa ez zegoen programatuta, baina ez zuen aukera galdu nahi izan jota bat kantatzeko.

Jesusen interbentzioa ez zegoen programatuta, baina ez zuen aukera galdu nahi izan jota bat kantatzeko.

IMG-20190601-WA0013

Bazkalostean ere jarraitu zuen omenaldiak.

Bazkalostean ere jarraitu zuen omenaldiak.

Igande goizean, Bardeetako Martxa:

bardeak1bardeak2

Instalazio militarretara iristear.

Instalazio militarretara iristear.

Martxaren bukaeran, guardia zibilek ongi babestuta, Gladys ere present egon zen.

Martxaren bukaeran, guardia zibilek ongi babestuta, Gladys ere present egon zen.

Igande arratsaldean, omenaldia Tuteran:

Foruen Plazan, gaita-doinuak lagun.

Foruen Plazan, gaita-doinuak lagun.

tutera2

Ebro gaineko zubian.

Ebro gaineko zubian.

Gladys hil zuten lekuan bertan.

Gladys hil zuten lekuan bertan.

tutera5

Astelehen goizean, Donostian, Informatika Fakultatean:

Informatika1 Informatika2Astelehen arratsaldean, Donostiako Koldo Mitxelenan:

KM1 KM2
Tira, hau luze doa eta ez da komeni gehiago luzatzen ibiltzea, baina Gladysen memoriaren aldarrikapena ez da Donostiara, Iruñera eta Tuterara mugatu. Ikus, bestela, pentsiodunek Bilbon astelehenetan egin ohi duten elkarretaratzean botatakoa:

HONDAKIN-UREN GAIAN ARAUAK EZ BETETZEAK ZIGOR EKONOMIKO HANDIAK ERAGITEN DITU

Saneamiento P.Donibane

Eguzkik, eta azken aldian Pasai Donibaneko eragileekin batera, urteak daramatza salatzen herri horrek uraren kalitatearen inguruan bizi duen egoera. Hondakin-urak badiara, hau da, sentikor izendatutako gunera isurtzen dira zuzenean, badiako uraren kalitatearen eta bizilagunen osasunari negatiboki eraginez.

Denon iritziz beharrezkoa den azpiegitura hori 2007-2011 aldian, Gipuzkoako saneamendu-azpiegituretarako erabakiaren barruan egitea aurreikusten zen arren, gaur egun hondakin-urei buruzko Europako arauak, zehazki 91/271/CEE Direktibaren 4. eta 5. artikuluak urratzen eta ez betetzen jarraitzen du.

Elkarrekin garatu genuen ekimena 2017ko azaroan aurkeztutako mozioa izan zen, saneamenduari lehentasuna emateko asmoz, Pasaiako Udalak administrazio eskudunen aurrean “presioa” egin zezan. Ezinezkoa izan zen. Beste behin, herritarron osasunaz eta ongizateaz arduratzen direla diotenek aitzakia bat aurkitu zuten bizilagun gehienok eskatzen genuena ez onartzeko, eta beste epe bat finkatu zuten saneamendu-sarea lortzeko.

Egiaztatu ahal izan dugu beste behin betiko arduradun politikoak berriro ari direla arauak urratzen, azkena izango al da? Ez dakigu ezer bizilagunon proposamena baztertuz hartutako erabakiei buruz. Zenbatetan daude betetzen ez dituzten erabakiekin biztanleak engainatzeko prest? Noiz arte eutsi behar diote egoera horri?

Tamalgarria eta baliabide publikoen xahubidea izango litzateke saneamendua egin aurretik Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren milioi askoko isun bat jasotzea. Horren harira, gogoratu Europar Batzordeak salaketa bat jarri zuela 2010ean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean, eta honek, 2018ko uztailean, hondakin-uren tratamenduari buruzko Europako araudia ez betetzeagatik 12 milioi euro eta sei hilean behin beste 11 milioi euro ordaintzera zigortu zuela ez betetzea irauten duen arte eta 2011ko epaia erabat gauzatu arte.

Bidegabea izango litzateke, zigorra gauzatuz gero, bizilagunok zigor hori ordaindu behar izatea, behin eta berriro eskatu arren, arduradun politikoak kudeatzeko gai izan ez diren zerbaitengatik.