Muskizen belatz bat tiroz botatzeagatik irekitako diligentziak itxi ditu Fiskaltzak, egilea identifikatu ezinean

Olaia hilik, Bizkaiko Basoizainek beraien facebookean argitaratutako argazki batean. argitaratutako

Olaia hilik, Bizkaiko Basoizainek beraien facebookean argitaratutako argazki batean.

Joan den urtarrilean, tiroz hilik agertu zen Muskizen belatz handi bat (Falco peregrinus). Eme bat zen, Bizkaiko ornitologiazaleek Olaia izenarekin ezagutzen zutena (1). Orduan, Eguzkik eskatuta, ikerketa-diligentziak ireki zituen Fiskaltzak. Orain, berriz, itxi egin ditu.

Ez ditu itxi deliturik ez dagoelako, Guardia Zibilak tiro nork egin zuen argitu ezin izan duelako baizik. Izan ere, espezie babestu bat tiroz botatzea ingurumenaren aurkako delitua izan daiteke, zehatz-mehatz, faunaren aurkako delitua, eta kartzela-zigorra ere ekar dezake.

Olaiarena ez da kasu bakarra, ezta hurrik eman ere. Espezie babestuak edo ez ehizatzekoak tiroz botatzea ohikoa da, kronikoa. Zer puntutaraino? Ikus dezagun… Gorlizko Basafauna Berreskuratzeko Zentroak iaz 20 urte bete zituen. Urtebetetzea zela eta, honako datuak argitaratu zituen: bi hamarkadotan, guztira, 17.021 ale artatu ditu, era guztietako espezietakoak, baina gehienak, 11.744, hegaztiak. Ale hauetako guztietako 502 tiro-zauriekin iritsi dira zentrora. Gure ustez, nahiko kopuru argigarria da. Batez ere kontuan izanda kopuru hau icebergaren tontorra baino ez dela. Izan ere, argi dago tiroz botatako animalia guztiak ez direla Gorlizera edo beste zentroetara iristen. Gure ustez, administrazioek ez diote arazoari behar bezala heltzen, eta, are okerragoa dena, beraien politiken bidez nolabait sustatzen dute (esaterako, noizko ehiza-linea bat ixtea bertatik espezie babestuei tiro egin zaielako?).

Eguzkik ezagutzen dituen kasuak salatzen eta ezagutarazten jarraitzeko asmoa du. Badakigu oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea, baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu alor honetan ere ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla eta zigorgabetasuna nagusi dela. Eta herritarrak ere animatu nahi ditugu kasu hauen berri eman eta sala dezaten.

Eguzki, 2020ko abuztua

(1) Joan den urtarrilean, Bizkaiko Basozainek Facebooken bidez jakinarazi zuten Gorlizera, Basafauna Berreskuratzeko Zentrora, Udaltzaingoak Muskizen hilik aurkitutako belatz handi bat eraman zutela. Handik gutxira, Iñigo Zuberogoitia espezialistak jakinarazi zuen ez zela “edonolako belatza”, Olaia baizik:

zuberogoitia-olaia

Urolan isurketa kutsakorra salatu du Eguzkik, Zestoako Errota industrialdean

Zestoa-isurketa112ra deituta, isurketa kutsakor baten berri eman zuen atzo Eguzkik. Arratsaldeko lehen orduan izan zen, gure kideetako batek orban zurixka nabarmen bat ikusi zuenean Urolan, Zestoako Errota industialde ondotik pasatzean.

Argazki bat bidaltzen dugu atxikita, baina argazkia bera baino askoz adierazgarriagoa iruditzen zaigu honako bideo hau:

https://www.youtube.com/watch?v=x3zj-hWbpa8

Ura agentziako ikuskatzaile bat bertaratu zen, laginak hartu zituen eta isurketaren iturburua bilatzen ibili zen.

Guk dakigula, ez da puntu honetan antzeko isurketa bat gertatzen den lehen aldia.

Abuztuan isurketak salatu behar izatea ez da ezohikoa. Batetik, enpresa batzuek oporraldia aprobetxatzen dutelako “garbiketa” egiteko. Bestetik, ibaiek eta errekek normalean ur gutxiago eramaten dute eta, gauzak horrela, isurketak, baita ohikoak ere, ikusgarriagoak izaten dira. Dena dela, aitortu beharra dago abuztu hau salaketetan, behintzat, oparoa izaten ari dela. Oso egun gutxiren buruan,  isurketak Mutrikun, Ondarroan, Iruña Okan eta n salatu behar izan ditugu. Gernikako baten berri ere iritsi zaigu. Eta hilabetearen lehen herena baino ez da pasatu.

EGUZKI, agosto de 2020

Eguzki pozten da “Saia” gas proiektuaren amaieragatik.

Era berean, baimen guztiei uko egitea eta Shesa desegitea eskatu du.

Gaur egun, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiaren 2020ko maiatzaren 14ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen “Saia” izeneko hidrokarburoak ikertzeko baimenari borondatez erabat uko egiteko baimena, Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi (Shesa) merkataritza-sozietateak eskatutakoa.

 PERMISOS GAS 2

Eguzkik, “Saia” izeneko fracking baimenari uko egitearen aurrean, honako hau adierazten dio iritzi publikoari:

Baimen hori Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) mendeko SHESA sozietate publikoari 2012ko abenduaren 4an onartu zitzaion López jaunaren Gobernu Kontseiluan, abenduaren 4ko 269/2012 Dekretuaren bidez. (2012/12/20ko EHAA).

Ez dugu frackin nahi, ez hemen, ez inon. Ez ustiapen-eremurik, ez kamuflatutako esplorazio-prozesurik, hala nola ikerketa innokuorik edo ondorio gaiztorik gabeko ikerketarik, ez eta milaka putzu ustiatzeko helbururik ere, eremu jakinen araberako baimenen eta negozioen lasterketa ero horretan azaldu dutenez.

Eguzkik uste du baimen horri uko egitea bere erantzukizunaren berrespen bat dela, gehiengo sozialaren aurrean autoritaterik eta legitimitaterik ez duela, eta gasaren ustiapenak mundu osoan porrot egin duela, bai ingurumen-eraginengatik, bai errentagarritasunik ezagatik.

AEBn garatutako esperientziatik abiatuta egiaztatutako ebidentzien arabera, arbel-gasa ateratzeak lurpeko eta azaleko urak kutsatzeko arrisku handia dakarrela iradokitzen dute, eta EAJren eta PSEren betebeharra da, beranduenez, baimen horri uko egiteaz eta geldiarazteaz gain, horiei guztiei uko egitea, SHESAren xedea aldatzea eta EVEren eta euskal administrazio guztien lehentasunak eta inbertsioak alderantzikatzea.

Eusko Jaurlaritzak, erauzketa-teknika oso arriskutsu bat inposatuz, urte asko eman ditu bizkarra ematen administrazioek ingurumena zaintzeko duten betebeharrari. Eta oraindik ez dago jasota ikerketa eta putzu horiei berariaz uko egiten zaienik, ezta SHESA eta EVE osasunaren eta ingurumenaren aurka egiteko erabiltzeari ere.

Eguzki talde ekologistaren ustez, gas putzuak babesteko politika hau, ikertzeko edo ustiatzeko, ez da soilik hasiera batean baimenak kaltetutako eremuen aurkako erasoa, baizik eta lurralde osoan esplotazioaren aldeko apustua egin eta esploratzeko abisu eta zalantza bat. Zehazki, gas putzuen defendatzaileek burugogorkeria, inposaketa eta herritar guztiengandik kanpoko konpromiso maila handia erakusten dute.

Pozo de Subijana, preparandola para hacer pruebas antes de que el fracking fuera

Subillanako prospekzioa alde batera utzi zituzten, neurri handi batean herritarren presioagatik.

Eguzkiren ustez, herritarrentzako ageriko kalte, ondorio eta arrisku guztiak ezkutatzen dituen energia-negozio horren aurrean, beharrezkoa da gogoeta egitea daukagun gizarte kontsumo- eta energia-ereduari buruz, eta jokabide eta politika guztiak kontsumoa eta eraginkortasuna murriztean oinarritutako energia-eredu jasangarri baterantz bideratzea.

Gizarte informatu, parte hartzaile eta jasangarria nahi dugu, etorkizuna askatasunez eta etorkizuneko belaunaldientzat hipotetikorik gabe erabakiko duena; beste eredu sozial, ekonomiko eta energetiko bat nahi dugulako, kontsumismorik gabe, baliabide natural finituak eta lurra ustiatu gabe. Gauzak egiteko beste eredu posible eta beharrezko bat nahi dugu, esaten dugu ea gasaren erauzketaren ondorio negatiboen aurkako energiak bilduko ditugun.

Energia-eredu iraunkorraren alde. Ingurumenari eta osasunari bai. Fracking ez!

Eguzki Gasteizen,  2020ko uztailearen 17an.

Ingurumena zaintzea guztion lana da

IMG-20200810-WA0000

Lurralde garbi eta osasungarria nahi badugu, guztion lana da hori lortzea. Ez da nahikoa administrazioa behar diren baliabideak jartzen ahalegintzea, guztion esku dago. Guztiok lagundu behar dugu naturarekin bat datorren ingurumena mantentzen. Baina beti dago norbait gizalegerik gabe jokatzeko prest, kasu honetan bezala, erosotasuna eta basakeria lehenetsiz.

Horrelako gizalegearen aurkako ekintzak lekuz kanpo daude gaur egun, batez ere, kontuan hartuta Txingudiko merkataritza-guneko garbigunea kilometro eta erdira dagoela.

Irungo Udalari eskatzen diogu Jaitzubian, Rolac enpresaren bidean GI636 errepidea zeharkatzen duen tunela igarota utzitako zabor hori ken dezala, batzuek hondakin gehiago eta gehiago botatzeko tentaziorik izan ez dezaten, harik eta kontrolik gabeko zabortegi bat sortu arte.

Abuztuan ere Mijoa kutsadurapean

Eteten ez den isurketa kutsatzaileen aurrean, Eguzkikook salatzen jarraituko dugula berresten dugu.

Aurrekoetan gertatu izan den bezala jatorria Mijoa poligonoko lantegietan duela dirudi

Como a ocurri en casos  precedentes, todo apunta a que el vertido procede del polígono Mijoa.

Isurketa berri bat gertatu da Mijoa errekan. Aurreko kasuetan bezala ura txuriz tindatu da eta bistara itxura lingirdatsua edo hartu du. Atzo arratsaldean (2020/08/07) gertatu zen, jakin orduko 112 deitu genuen eta URAko ikuskaria bertan izan zen.

Hau da aurten salatzen dugun hirugarren isurketa eta maila berean, haserrea eta asperdura sentiarazten digu.  Asperdura, urteen joan-etorrian behin eta berriz errepikatzen den gertakaria delako. Eta haserrea, behin eta berriz salatu arren, Eusko Jaurlaritzatik eta Uratik (1)  konponbideak iritsiko direla  ziurtatu diguten arren, hemen ziurtasunez gertatzen den gauza bakarra, isurketen errepikapena da.

Mijoa 2020 abuztua 1

Garbi dago balio handiko ingurunea izateak -eta nolabaiteko babes maila izateak- (2), Mijoa Saturrarango hondartzan itsasoratzeak –udan behintzat hondartzaren erabiltzaileei eraginez- edo irtenbidea zein den garbi edukitzeak (3) ez duela ezertarako balio, benetan falta dena  borondate politikoa delako. Klima Larrialdiarekin ahoa betetzen zaie jendaurrean politiko eta kudeatzaileei baina egunez-eguneko jardueran azaltzen dutena, bost axola zaiela da eta Mijoakoa beste adibide bat gehiago da.

Azkenaldian, maiatzean eskatu bezala, behin-behineko tarteko proposamen batekin genuen itxaropena (4), URAtik horretan bazebiltzala esan ziguten eta. Baina gaurko isurketak ez digu aukera horrentzako itxaropen gehiegirik ematen.

La regata Mijoa vierte junto a la playa de Saturraran.

Mijoa erreka Saturrarango hondartza itsasoratzen da..

Edonola ere, gure aldetik arazo honi irtenbidea emateko ahalegina egiten jarraituko dugula baiezta dezakegu guk, baita isurketen berri izaten dugun bakoitzean salatzen jarraituko dugula ere, ibai eta errekak kutsatzea ez baita inondik ere egoera normala eta ez genuke gizarteak normaltzat hartzea nahi. Bide beretik herritarrei adi egoten jarraitzeko eskatzen diegu eta isurketaren bat gertatzen bada, horren berri emateko bai 112ra deitu eta baita guri ere.

Eguzki Talde Ekologista eta antinuklearra, 2020ko abuztuaren 8an.

 

(1)     Arazoaren muina, Mijoako ur-beltzak garbituko dituen araztegirik ez dagoela da eta horren arduraduna Eusko Jaurlaritza baino ez da. Duela orain urtebete Jaurlaritzak Mijoa saneatzeko finantzaketa bere gain hartuko zuela berretsi zuen Ingurumen Kontseilari Iñaki Arriolak, % 100ean hartu ere. Baina 2019 ez zuen ezer egin eta 2020ko aurrekontuetan partidarik agertzen ez denez, aurten ere kale! Lotsagarria benetan.

(2)    Mijoa, nolabait esateko, babestutako erreka bat dela esan dezakegu. Izan ere, Mijoa bisoi europarra (mustela lutreola) Babesteko Plan Bereziaren barruan sartuta dagoela. Planaren arabera bisoi europarraren egoera eutsi edo/eta hobetzea da helburua, horretarako bere habitata, bizilekua baldintza onetan mantendu behar delarik. Martxa ederra gurea! Poligonoan dauden lantegiek, kontserba lantegiak nagusiki, eta Eusko Jaurlaritzak ez dute irtenbiderik ematen eta Planaren arduradun den Aldundiak natura eta bisoi europarrak babestu beharrean beste aldera begiratzen du.

(3)   Urak aurreikusita duen Irtenbidea, ur zikinak Mutrikuko portuan eraikita dagoen araztegira bideratzea da baina hoditeria hori ez da eraikitzen.

(4)    Baina uste dugu, garaia dela enpresen, kontserba lantegien eta Euskoa Jaurlaritzaren artean egoera honi irtenbide bat emateko. Araztegia egokitzen ez badute ezta ur-beltzen kolektorea eraiki ere , tarteko bide bat bilatu beharko dute baina gertaera larria eta arduragabea da beti natura, ingurune naturala izatea kaltetua eta errudunei musutruk ateratzea gainera.

 

Bretxako McDonald’sen, hondakin guztiak nahastuta

McDonaldsDonostia desastre hutsa da birziklatze tasa edo bereizketa portzentaiengatik. %40aren bueltan ibili ohi da. Azken datua maiatzekoa da eta %42,1ekoa da. Milaka biztanle bizi diren hiri batean datu horrek ondorio zuzen bat uzten digu; egunean ehundaka tona zabor nahasi sortzen direla, horrek dituen ondorioekin ingurumenean, ekonomia lineala izanda kutsadura handiagotu egiten da eta baliabideen xahuketa bultzatzen du.

Hala ere, birziklatzeko aukerak ere badira, noski. Ostalaritzak eta komertzioek sortzen dituzten hondakinak atez ate jasotzen dizkiete. Frakzio guztiak Alde Zaharrean bakarrik, eta hirian zehar establezimendu batzuetan (borondatezkoa) eta frakzio batzuk (adibidez, Londres hotelean ontzi arinak; ematen duenez hotelean ez dute organikorik erabiltzen).

Alde Zaharrean zentratuz, bertan baitago taberna-jatetxe konzentrazio handiena, Udalak hondakinak bertan jasotzen dizkizu eta soilik egunero tokatzen dena atera behar da. Noski, gauzak behar den bezala bereiztea norberaren ardura da. Esanguratsua da organikoaren bilketa egunero egiten dela, papera eta kartoiarena astean 6tan, beirarena 5etan eta ontzi arinak eta errefuxa 3etan. Batek esan dezake baldintza onak direla hondakinak ondo bereizi eta bakoitza dagokion tratamendura bideratzeko.

Ostegun honetan ordea atentzioa izugarri deitu zigun Buleko Mc Donald’s atarian zeuden zabor poltsa ikaragarri pilak. Bertan xaxatu eta dena nahasia zegoela baieztatu genuen. Goiza izanda (organikoa astelehenetik ostegunera egunero 16:30ean jasotzen da), zabor mendi hori errefuxa zen. Badaezpada ostegun arratsaldean adi egon ginen ea organikorik ateratzen zuten. Langileak bitan pasa baziren ere, ez zuten ezer jaso, ez baizuten ezer atera. “Janaria” zerbitzatzen duen multinazional batek ez du sortzen hondakin organikorik? Erantzun erraza da, bai, baina ez dute bereizten eta dena nahasita ateratzen dute zabor arazoa eskainiz gizarteari.

Noizbait horrelako lekuren batean egon bazarete, ikusiko zenuten behin otordua egin eta bandeja hustutzera joaterakoan dena zulo beltz batean botatzen dela, janarri arrastoak, freskagarri zein hanburgesaren ontzia, musukoa eta ketchuparen plastikotxoak.

Bada, ostegun goizean ikusi genuen zabor pila horrek Zubietako erraustegian bukatuko du.

Donostiako Udalak horrelakorik ez gertatzeko neurriak hartu beharko lituzke. Ez du hartzen, ordea. Ezin da aldaketa klimatikoaren aurka egon eta, ondoren, horrelako jarrerak onartu.

EGUZKI

P.S. Donostiako Eguzkiren blogean gai honiburuzko beste iruzkin bat irakur dezakezu: http://eguzkidonostia.blogspot.com/2020/08/comida-basura-o-basura-en-la-comida.html

Eguzkik garraio publikoaren aldeko apustua eskatu du, autobusen maiztasuna areagotuz eta bere etorkizunari buruzko parte-hartze foroa eginez

Aste honetan garraio publikoari, bere egoerari eta abuzturako maiztasunei buruz zabaldutako albistearen aurrean, TUVISAko hiri-garraioek edukiera berreskuratzen dutela iragarri du Udalak, baina ez aurreko abuztuko eta etorkizuneko maiztasunak. Osasun-krisiak garraio publikoari eragiten dio, eta hiri-garraioaren egoera, zerbitzu publikoa kudeatzeko moduarekin batera, enpresaren porrota edo txartelaren igoera nabarmena eragin nahi dute.

Auzoak batu pertsonak mugitu. lelo bai `polita baina nola lor daiteke hori maiztasunak murrizten badira.

Auzoak batu pertsonak mugitu. lelo bai `polita baina nola lor daiteke hori maiztasunak murrizten badira?

Hartzen den neurria edozein dela ere,  Green Capital eta mugikortasunean naiz garraioaren erabileretan hiri eredugarritzat hartu den honetan, zigortua garraio publikoaren azken erabiltzailea izango da, herritarrok alegia eta kaltetuena, garraio publikoa . Non geratu ziren mugikortasun-planak, erabilera-gehikuntzaren datuen harira egindako brindisa eta ibilgailu pribatuaren erabileraren  alderaketak erakusten zuen joera-aldaketei buruzko laudorioak? Zer esan behar dute udal teknikariek, Bartzelonako Hiri Agentziak eta Rueda jaunak?

Eguzkik proposatzen du garraio publikoa bultzatzea, maiztasunak handituz segurtasun-neurriak eta maskaren derrigortasuna errespetatzeko, baita egoeraren azterketa bai koiunturala, baita etorkizunera begira eraginkorra egitea ere,  uneko egoera egokitzeko eta TUVISAren etorkizunari aurre egiteko.

Udalak jakinarazi duenez, zerbitzuak handituko dituzte irailetik aurrera, eskariak gora egin ahala. Eguzkiren ustez, garraio publiko segurua bultzatzeak osasun arloko segurtasun neurriak aztertzea ekarri behar du, batez ere martxotik hona murriztuak gertatu diren maiztasunak bermatzea. Erabilera baldintzatzea neurri ekonomizista da, eta ezin du emaitza onik eman, aurrikuspenek ere hala adierazten dutenez, eskaintza eskariaren menpe egoten jarraitzen baitu.

Edukiera gutxitu eta orain maiztasun murriztu dutenez, erabiltzaileon garraio publiko segurua, irisgarria eta eraginkorra izateko eskubidea mugatu izana, oso larritzat jotzen dugu. Eguzkiren ustez, erabileraren jaitsiera lan jarduera, ekonomikoa eta soziala murriztearen lala nola eskolak etetearen ondorio da, baina garraio publikoa segurua eta ohiko ordu naiz maiztasunetara iristeko modukoa eskaini behar da, herritar guztiei zerbitzu publikoa bermatzeko.

Hiri-garraioaren krisiak eta maiztasunak  murrizteko neurri horiek eragin handia dute giza arloari eta ingurumenari dagokionean; beraz, Eguzkiren ustez, gardentasuna eta informazio publikoa bermatu behar dira, parte hartzeko bideak eta mekanismoak erraztuz ekarpenak jasotzeko eta pertsonen iritzia kontuan hartzeko, eta Mugikortasun Planari dagokionez, positiboa da udal honek aktiboki entzuteko, informazioa emateko eta partaidetza bultzatzeko prozesu edo foro bat irekitzea. Edozein motatako erabakiak hartu aurretik gizartearen iritzia entzuteko eta kontuan hartzeko

Aizkonar bat hilda Jaizkibelen, ibilgailu batek harrapatuta

Azkonarra 20200620
Uda honetan, azkonar bat azaldu da hilda Jaizkibelen, ibilgailu batek harrapatuta.

Azkonarra arriskuan dauden EAEko ornodunen katalogoan ez egoteak ez du esan nahi babestu behar ez den espezia denik.

Errepideak hesi artifizialak dira basa-faunarentzat, eta oztopo horiek igarotzean, haien bizitza eta, batzuetan, baita gidarien bizitza ere jartzen da arriskuan. Jakin badakigu, bai errepide horiek bai animalia basatiek dauden tokian jarraituko dutela, eta horregatik, Eguzkik uste du administrazioek inplikazio handiagoa izan behar dutela gai honetan, eta premiazko neurriak hartu behar dituztela animalia basatien heriotzak aurreikusteko eta saihesteko.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak, bera baita probintziako natura-ingurunearen eta errepideen kudeaketaren arduraduna, zenbait ekintza gara ditzake, hala nola animalientzako pasabideak sortu, bisitariak eta gidariak kontzientziatzeko kanpainak abian jarri, gune beltzak zehaztu eta gune horietan edo ibilgailuak abiadura handiagoan doazen tokietan abiadura mugatzeko badenak eraiki eta faunaren presentziaz ohartarazteko eta euria, lainoa, elurra denean eta, nola ez, gauez astiro gidatu behar dela gogorarazteko seinaleak jarri.

Eguzkiren ustez, neurri horiek guztiak oso eraginkorrak izango lirateke basa-animalien biziraupena bermatzeko eta istripuak saihesteko, eta baita habitaten konektibitatea eta bioaniztasuna babesteko, ezin baita ahaztu Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremua dela eta Natura 2000 Sarearen barruan dagoela.

Arrastre pelagikoa: etenik ez duen jarduera suntsitzailea

2020-8-5.Pelagikorik ez

Eguzki talde ekologistatik deitoratu behar dugu, aurten ere, gure kostaldetik gertu ontzi herrestari (arrastrero) pelagikoak topatzea. Orotara zortzi itsasontzi irlandar ere zenbatu ditugu, baina ziurrenik ontzi gehiago izango dira.

Herrestari horietako batek “ikuskizuna” eskaini zigun igande arratsaldean (2020/08/02) Ondarruko portuan: ezpata-arrain eder bat odola dariola, bizkar-hegala hautsita, kupira gabe egurtu balute bezala, benetan sare pelagikoen ondorioa bada ere. Pelagikoak, dena irensten duten sare horiek, espezie komertziala izan, ez komertziala edo babestuak. Hona irudiak:

https://twitter.com/i/status/1290030128123133953

Sare pelagikoekin arrantza egitea debekatuta dago, bai Espainian, bai EAEko uretan, nagusiki, bidean jartzen den guztia harrapatzen duelako, eta ondorioz, deskarte izugarri sortzen duelako. Izan ere, arrastea inbutu formako lastra sare bat botatzean datza, mugitzen doazen bi itsasontziren artean, eta bidean topatzen den guztia sareko hondoan jasotzen dute. Sare horiek futbol-zelai baten tamainako ahoa izan dezakete, eta ez dute helburu den espeziea bakarrik harrapatzen, mota guztietakoak baizik, komertzialak izan, ez komertzialak edo babestuak, hala nola dortokak, izurdeak eta baleak. Sarean kateatuta igarotzen duten denborak, pilatutako pisuarekin batera, harrapakina zapuzten eragiten du, eta ehuneko handi batean itsasora itzultzen dira merkataritza-interesik ez dutelako, baina hori gauzatzen denerako deskarteko aleak hilda daude.

Arraste pelagikoa lege barruan egiten denean ere, ez da iraunkorra, arrantza-tokiak eta ekosistemak agortzen dituelako. Kantauriko arrantzaleak aldiz artisau-teknikak erabiltzen dituzte, xaxiango arrantza edo katzea kasu, hegaluzeak banan-banan harrapatuz deskarteak saihestuz.

Hegaluzeak ere deskargatu zituzten, ezpata-arraina bezain egurtua edo gehiago,  kiloko 2-3 euroan salduko zutelarik, gero kontserba-saltzaile bihotzgaberen batek latetan gordeta, kiloko 16-21 euroan salduko digularik, amuarekin banan-bana arrantzatutako hegaluzea dela sinestaraziz eta baita ordaindu ere, benetan antza duten gauza  bakarra hegaluzeak izatean datzan  bitartean, baina inolaz ere ez berdinak, ez kalitatez, ez itsasoarekiko edo bertako bizidunekiko errespetuz, ezta produktu bat edo beste arrantzatu eta erostean  eragiten dugun aztarna ekologikoari dagokionean ere.

Jatorriz frantsesak eta irlandarrak diren arraste-ontzi horiek Europako legediaren estalkipean arrantzatzen dute nazioarteko uretan, nahiz eta, batzuetan, gure kostaldetik 12 miliatara dagoen linea gainditzen duten, teknika horiek debekatuta dauden Euskadiko eta Espainiako legedia urratuz.

Gauzak horrela, konpromiso handiagoa eskatzen diegu Espainiako eta EAEko administrazioei. Gure ustez, deskarteak, kuotak, deskargatzeko aurretiko abisuak eta lonjako pasabideak zorrotzagoak izan beharko lirateke. Era berean, euskal administrazioari eskatzen diogu trazabilitatearen kontua egia bihur dezala, kontsumitzaileak identifika dezan zein itsasontzitatik datorren, non arrantzatu den, zein arrantza-arterekin, zein portutatik datorren eta, horrela, benetan, zer produktu kontsumitu nahi duen.

Arrantzaleek ere arreta handiagoa jarri beharko lukete trazabilitatearen gaian, eta, gure ustez, haien aldarrikapen nagusietako bat izan beharko luke. Jakina, horrekin guztiarekin batera, funtsezkoa da kontsumitzaileen kontzientzia baita egoeraren jabe izan daitezen ere, eragile aktibo bihurtuz banan-bana arrantzatutako hegaluzea arraindegian erosiz horren aldeko apustua eginez, baina, batez ere, informazioa bildu behar du, zer erosten ari den jakiteko, zer produktuagatik  ordaintzen ari den jakiteko.

SARE PELAGIKORIK EZ!

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2020ko abuztuaren 4an.

 

GORBEIAn pista bat eraikitzeko lanak bisitatzeko eta salatzeko deia egin du Eguzkik

Gorbeia Aldape- Igiriñao pista 11

Gorbeian duela urte batzuk Iturriotzetik Aldamingo leporainoko bide naturalean esku hartu zen, eta orain Aldapeko pasabidetik Igiriñaorako igarobidean. Lehenik eta behin, Eguzkiren ustez, diru-laguntzen, kontratu txikiaren edo zuzeneko esleipenaren bidezko jarduera horrek proiektua edo jarduketa horren memoria galdetzera eta eskatzera garamatza.

Dirudienez, Arabako Foru Aldundiko Bideetako- Zerbitzutik kontratatzen da obra, baina Bizkaiko Foru Aldundia publikoki atera da, egia erdiekin eta eufemismoekin (paisaiaren esku-hartzea); beraz, gardentasuna eta informazio publikoa eskatu behar ditugu.

Parke natural deklaratua eta Natura 2000 Sareako parte da. Baina ez da obra gisa baloratu, baizik eta bide eta habitaten birgaitze gisa, paisaiaren aldetik birsortuz, eta ez da beharrezkoa eta ez da birsortzea, ez baitzegoen kaltetuta eta erabilera maiz ahalbidetzen baitzuen.

Ez dakigu informazioa emateko eta parte hartzeko prozesurik, natura-gune babestu batean bereziki izanik (Eusko Jaurlaritza, Parkearen Patronatua, etab.) edo hurbilen dauden udalerrietan  eta, beraz, salatu nahi  dugu moduagatik eta prozesuan eta interesa dutenei ezkutatzeko.

Gorbeia Alpape-Igiriñao pista 31

Udalen, Ingurumen Sailaren edo Patronatuaren jakinarazpenik gabe, edo nahitaezko txostenik gabe, sare bat ereiten ari da jarduketa horri egonkortasuna emateko eta finken arteko pasabidea balitz bezala partzelatuko lukeen pista sortzeko.

Bidezidorra berreskuratzeko lanak, ibilgailu bat igarotzen den pista bat egiteko aprobetxatzen dira, eta bidezidorretik metro eta erdiko zabalerako pista batera igarotzen gara, gorririk gabe.

Behar-beharrezkoa ematen da “paisaia eta larreak birsortzea”, bidezidorra zen bezala berreraiki eta mantentzeko. Obrak ez du bidezidor bat berreraiki edo mantentzen, baizik eta ibilgailuentzako landa-bidea egiten ari da. Izan ere, benetan landa-bidea da, hau da, Arabako ikuspegitik, partzela-bide bat, oinarrizko sarearekin eta, ondoren, lur trinkoarekin, eta, kasu honetan, soropila izan dezaten ahalegintzen da, baina 4×4 edo LandRover pasabidea da.

Mantentze-lanak duela 5 urte egin ziren, eta oraingoa ez da beharrezkoa; eginez gero, landaredia konpondu eta hobetu liteke, baina ez da hondeamakinarekin mendizaleak “gidatzeko” pista bat sortu behar (sustatzaileen arabera hórrela dira), bidezidor batzuen segurtasuna hobetuz eta bide bat bateratuz; hau da, lan hori urbanizatzea eta desnaturalizatzea da, nibelatutako pista baten bidez artaldea eta ibilgailuak eta pertsonak mendira igotzeko bidea egiteko, bidea ezagutzen ez badute ere.

Gorbeia Aldape-Igiriñao pista 22

Erabiltzen dituzten argumentu guztiak onak dira mendia kontserbatu eta mantentzeko, baina ez bidea zabaltzeko, mendia artifizialki altxatzeko eta bidea behar baino erabilera gehiago erraztuz pasabide egokitu bihurtzeko, erosoagoak baitira Gorbeia hain irisgarri bihurtzeko, igarobidea bide gidatua eta mendi batera erraz iristeko modukoa izan dadin.

Eguzkik Gorbeia, ingurua edo mendia maite duten pertsonei informazioa emateko eskatu die, eta igoeran dagoen San Inazio egun honek Gorbeiaren aurkako eraso hori beha dezatela, salaketa jarri eta mendia bere horretan errespeta dadila eska dezatela, esku-hartze erasokorrik eta artifizialik gabe berreskura dadila, eta aldundi eskudunen eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean ahotsa altxa dadila, erakunde guztiek mendia babestu eta pistekin ez erasotzeko erabakia har dezaten.

 

Eguzki, Zigotian 2020ko uztailaren 28an.