All posts by Eguzki EH

Lekunberri: ostirala 23 hitzaldia Goiener eta Som Energiarekin

Lekunberri 2015-01-22 goienerIturria: Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana.

Baina zer dira energia kooperatibak?: irabazteko asmorik gabeko kooperatibak zeinean %100ean eredu berriztagarria lortzen lan egiteko eta gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko desira duten milaka pertsona biltzen diren kooperatibak dira. Hori da Goiener kooperatiba bere weborrian jartzen duena.

Beste galderak ere erantzungo dira hitzaldian:

  • Nola kontsumitu eta ekoiztu energia berriztagarriak?
  • Zergatik aukeratu energia kooperatibak eta utzi enpresa handiak (Iberdrola, Endesa, …)?
  • Zer egin behar da energia kooperatiba batean parte hartzeko?

Hitzaldian Nafarroan mugitzen diren hauetako bi kooperatibako kideak arituko dira: Goiener eta Som Energia / Energia Gara.

Hitzaldia hurrengo ostiralean izango da, urtarrilak 23a, arratsaldeko 19:00etan, Larraungo Udaletxearen aretoan, Lekunberrin.

Antolatzailea, Kalaxka taldea da. Orain dela gutxi beste hitzaldi bat egin zuen Kalaxka Lekunberrin, Sustraiko Burujabetza Energetikoaren txostenari buruzkoa.

Biarritz: CADEk konduen auzitegiak AHTri buruz egindako txostena eman dio Rousseti

AHT Biarritz 2015-01 ACE

Argazkia: ACE

Iturria: Kazeta.

Ostirala 16  goizean Alain Rousset Eskualdeko kontseiluko lehendakaria Biarritzeko Ozeanoaren Hirira joan da urteroko agiantzak iragartzeko. Bertara, 70 bat pertsona, besteak beste CADE, Stop Tafta eta Bizi elkartekoak hurbildu dira AHTren proiektua eta baita ere Ozeako Hiaren proiektuak salatzeko. Hauek “inutilak” direlako eta “diru galtzea” suposatzen dutelako. Elkarteek Konduen gorteko txosten bat eman diote kontseilariari.

Ostirala 16, Alain Rousset eskualdeko kontseilariak, “AHTren defendatzaile sutsua”, bere agiantzak iragarriko ditu Biarritzeko Ozeanoko Hirian. Hitzordura CADE, Stop Tafta eta Bizi elkarteak hurbildu dira AHT proiektuaren baliogabetzea salatzeko eta aldi berean Biarritzeko Ozeanoko Hiriko proiektua “inutila” dela gainontzeko.

cade biarritz Rousset 2015-01

CADEk kontuen gorteak egindako txostena bat eman dio kontseilariari

Victor Pachon, CADEko bozeramaileak adierazi du Konduen gorteak egindako txostena emanen diola Rousset kontseilariari. Horretarako, mobilizazioan epailez mozorrotutako bi pertsona ikusi dira. “Txostena emanen diogu, ziurrenik irakurri ere ez duelako egin”, aldarrikatu du Pachonek. Kontseilaria ailegatu denean, “epaileek” txostena eman diote eta kontseilariak erran du “irakurriko eta aztertuko” zuela.

Tentsio momentua

Mobilizaziora, Michel Veunac Biarritzeko auzapeza hurbildu denean, CADE eta beste elkarteei leporatu die “pankartak altzairuzko emaztearen obran jarri dituztela”. Honi, Victor Pachonek erantzun dio: “guk jarri ditugu pankartak arte obra batean, baina Euskal Herria bera arte obra bat da”.

«Eredu zaharkituetan tematuz, frantses Estatua suarekin jolasean dabil»

victor pachonIturria: Naiz.

Victor Pachon.
CADE elkarteko bozeramailea.
Ez ditu sorburuak arnegatu nahi, familia espainiar errepublikanotik eta 68ko Maiatzeko gaztaro iraultzailetik atera baititu ekologismoan eraginkor jarduteko ikasgaiak. AHTren kontrako borrokak egin du ezagun, nekaezin eta bateratzaile itxuran. «Jokaldi bat irabazi baina partida oraindik ez» izan liteke bere leitmotiva, edo «gehiagoren artean pedalei eragin gehiago aurrera egiteko». 65 urterekin ez da erretreta hartzeko prest. Egun CADE (Collectif d’Associations de Défense de l’Environnement – Ingurumenaren defentsarako elkarteen kolektiboa) elkarteko bozeramailea da.

 

AHT Ipar Euskal Herrian. Pasako ala ez pasako?

Ofizialki, 2032ra arte obrarik ez, ez dago horretarako dirurik. Ikerketak eta luzamenak metatu egin dira eta 2012tik, kontra estimatze finantzarioen ondorioak direla medio, argi agertu da halako proiektu handiak ez duela errentagarritasunik, bereziki gure eremuari dagokionez, Akize-Hendaia zatian. Adituek ez diote proiektuari deblauki ezetz erraten, baina prudentzia handia gomendatzen dute lanak «epe baliagarrian» hasteko. Etapa garrantzitsua da guretzat, Kontuen Auzitegiak urteetan landu ditugun argudioekin bat egiten duelako azkenean eta denbora irabazten dugulako. Eta gainbehera ez da bukatu. Frantziako tren konpainiak hiri ertain eta ttipietan abiadura handiko trenen geltokien %40 kentzeko asmoa du, arazo berdinarengatik: trafiko soberetsiak, zama bolumenen jaitsiera… Errealitateak, zenbaki borobilekin, hautetsi handien urguilua gibeletik harrapatu du. Nork defendatuko du etorkizunean bere udalerrian geldituko ez den trena, nola esplikatu lanpostuak eta hazkundea hortik jalgiko direla? Concorde hegazkina, Frantziako abiazioaren lorerik ederrena, eraikitzeari utzi zioten galbide latza bihurtu zelako. Ea AHTk bide bera hartzen duen, arintasuna baino geldotasuna lehenetsiz.

Zuentzako auzi irabazia, orduan?

Konponezina eragotzi behar da, batzuen harrokeriak ez du mugarik. Beste proiektu ugaritan gertatu izan da halakorik, nahiz aurretik seinale guztiak negatiboan egon. A65 autopista defizitarioa izango zela denek zekiten eta halere eginarazi dute. Azpiegitura proiektu handietan gertatzen dena da behin hasirik ez dakitela gelditzen; dirua xahutu baitute, bururaino joan behar. Eta oso arin xahutu ohi dute, ikerketa bat edo zundaketak egiteak milioiak kostatzen ditu. Lobbyak oso tematsu dabiltza AHTrekin, gure eskualdea momentuz bakean uzten badute ere, Bordele-Akize-Tolosa ardatzetan inkesta publiko berriak galdegin dituzte. Iduri du batzuk oraindik bigarren Mundu Gerlaren osteko Frantzian bizi balira bezala ari direla: dena eraiki eta asmatzea aizu. Penagarriena kargu politikoen itsukeria da, ez dira mugimendu ekologistek proposatzen dituzten norabideez jabetzen. Alta, Alemanian adibidez, abiadura handiko trenen abiadura mugatzeko legea egin dute, lurralde urbanizatuetan ezin delako Australiako desertuan bezala ibili herrietan geldiuneak egin nahi badira. Frantzian, aldiz, orduko 350 kilometroko abiadura duten makinak ari dira fabrikatzen. Zorionez jendartea oro har beste optika batean sartzen hasi da, inplikazio kolektiboaren nozioa ari da iratzartzen, instintiboki. Gero eta gehiago zentzuzko azpiegituren, zirkuitu hurbilen eta iraunkortasunaren xedeak dira ageri, nahiz eskaera hauen guztien arteko lotura ez den oraindik kontzienteki barneratzen, ez aski azkar bederen. Beraz, ez dugu amore eman behar.

Ipar Euskal Herrian gertatu mobilizazioek ere AHTren egitasmoa atzeratu ote dute?

Hala da. Alkateak, laborariak, trenbideetako langileak batzen dituen dinamikak indar harremana gure alde jarri du, legitimitatea areagotu dio. Hogei urteko lan luzearen fruituak dira. Arrakastari apaltasunez begiratu behar zaio, hala ere. CADE (Collectif d’Associations de Défense de l’Environnement – Ingurumenaren defentsarako elkarteen kolektiboa) azkartu eta biderkatu egin da lurraren aurkako erasoak biderkatu diren heinean, ez gara ezeren pindar jenialak izan, joera baten ispilua baizik. AHT bezalako proiektuek, denak molde berdintsuan diseinatuak izaki, antzeko erreakzioak eragiten dituzte beste lekuetan ere. Italian adibidez, 35.000 laguneko manifestaldiak egon ohi dira. Ez da belaunaldi espontaneo baten uhina ez eta militante aktiboen afera ere, ezaguna zaigun paisaiaren desjabetzeak herritar guztiok gaitu mintzen. Edozein obrak baso bat lurrera bota duela konturatzen gara egunetik gauera, arintasunak eta neurrigabekeriak asaldura eragiten dute mundu osoan. Hemen lurraldeari diogun amarradura sendoa gaineratzen badiogu, sentimendu are azkarragoa txertatzen da, agian horrek du Landesen eta Euskal Herriaren arteko mobilizazioen kopuruaren diferentzia egiten. Hasieratik sektore guzien bereganatzeko plantatu estrategiak badu ere zerikusirik, Ipar Euskal Herriko errealitateei erantzuten die, sinpleki. Paraje txukun eta turistikoak eta jabego txikia suntsituko lituzkeen trenak ezin baitu bestelako erreakziorik piztu.

Eta egun batean obrak hasiz gero, zer panorama irudika liteke?

Gure posizioa ez da enfrentamenduetara jotzea, beste koadro batean kokatzen gara eta denek hala aritzea opa dugu. Mehatxaturiko lurrak partzela xehetan erosi ditugu adibidez, desjabetzeak zailtzeko eta arazoa epaitegietara eramateko. Gure manifestaldietara familiak datoz eta giro bakezalea zaintzean datza lehentasuna. Tentsio uneak pairatu izan ditugu halaber, zundaketak egitera etorri zirelarik. Fisikoki aurre egin genien, kamioiak oztopatuz eta zundatzaileei lana egiten ez utziz. Garaiko suprefetak, hainbat hobe, buruargitasunarekin ihardetsi zion egoerari. Makur grabeagorik ez gertatzeko, guztion seguritatea pribilegiatu eta jendarmeei norgehiagokatik ateratzea galdegin zien. Kudeaketa ona egin zuen, gure ustez, eta bilkura batean eskertu genion. Baina obrak inposatzen badizkigute, beharbada istiluak izanen dira eta gure aurkariek nahi izan dituztelako suertatuko dira. Ez naiz ni Ipar Euskal Herrian etxez etxe ibiliko «ez bota molotov koktelik» erratera parean gasak botatzen badizkigute. Ni ere gazte izan nintzen eta badakit zer den amorrua. Espero dut ez garela puntu horretara helduko. Bestela, egoerari moldatu beharko, helburua biolentzia egoera bati inoiz ez egokitzea izaki.

Berrikitan urtegi baten kontrako oposizioak hildakoa utzi du Tarn eskualdean.

Estatua suarekin dabil jolasean. Urtegi horretara destinatu lurretan prefetak jendarmeak trumilka bidali zituen, deus eta nehor defendatzeko ez zegoelarik. Herritarrek ezdeusetako proiektu erraldoiei ezetz erran eta polizia bortizki bidaltzen dietenean, inposizioaren etapa da indarrean jartzen. Eta Barne ministroa desohoratzen da hildakoari buruz gezurretan ibili delarik ongi zekitelarik poliziaren granada batek zuela gaztea erail. Ezkerrekoa omen den gobernu honek sekulako ardura dauka arlo horretan, probokazioak akuilatuz eta konfrontaziora joz, ihardespenak erradikalizatuz eta oroz gainetik eredu zaharkitu baten xantre amorratua bilakatuz. Eta gero, mina eginda dagoenean, Ingurumen ministroa bidaltzen dute denak mahai baten inguruan eseri behar direla erranez.

Arlo ekologikoan, Nantes ondoko Notre Dame des Landes aireportuaren inguruan dauden batailek irudikatzen dute sortzen ari den militantzia mota berri hori, aurrez aurrekoaren gogortzearekin eta kontrako taldeen konbergentziarekin, erabaki guneak eta moldeak aldatzeko eskatuz. Bai gobernuak, bai Europak ezingo dute ekoizten eta kontra ekoizten dutenaren analisia bazterrean utzi. Tendentzia guztietako sentimendu antiliberala gora doa Europa osoan. Zer eskaini orduan etorkizunean, toki guztietan itxura berdina duten trenbide eta saltegi handiak ala kulturei eta naturari errespetu handiagoa dieten azpiegiturak? Instituzioek ere hautua egin beharko dute, eta beti bezala jarraituz gero, bere buruaz beste egitera doaz.

Gurera itzuliz, ehiztariak, ekologistak, euskal abertzaleak, frantses errepublikaren jarraitzaileak ukondoz ukondo dabiltza ATHren aurka. Nola konposatu behar bezala guztiekin?

Guk beti gardentasunez jokatu dugu. Koordinaketetara nahi duena hurbiltzen da: mila laguneko zerrendari bidaltzen zaie gomita eta bertan hartzen dira erabakiak. Herri bakoitzeko elkarteak dira lantzaren puntak, haiek dute lekuko ingurunea hurbiletik hoberen ezagutzen eta haiek dira herriko beste jendeetara heltzen, gure diskurtsoak sartzen ez ginen esferetara garraiatuz, eztabaidak sortuz. Dibertsitate horretan estrategien finkatzea ez zaio beti bakoitzak nahi lukeenari egokitzen, baina hemen gehien inplikatzen denak du errespetua irabazten. Orain arte behintzat ez da bereizketarik gertatu. Fronte honen gidoiari behar bezala eusten jarraitu nahi bada, iritzi guztiei egin behar diegu so. Eta ikuspuntuak hurbiltzeko xedez ari garelarik, denborarekin praktika bat finkatzen da, denen arteko konfiantza giroa dakarrena. Oroz gainetik, interes orokorreko guda batean gaudela azpimarratzea beharrezkoa da, zerbitzu publikoaren alde garela jakinaraztea, hurbileko trenbideak ehun soziala azkartzen duelako. Ez gaude bakarrik kontrako jarreran.

Lokaletik globalera, emaitza baikorrekin?

Jende dezente ikuspegi berekoiarekin dator hasieran, badakigu guregana hurbildu direla AHTren trazatuak euren baratzetik pasatzea aurreikusi duelako. Jende horiek gure argudioz janzten dira pixkanaka, horretan datza borroka honen aberastasuna. Nola onarrarazi «nire etxetik ez baina auzoaren etxetik pasatzen bada bost axola» posizioa besteen aurrean? Ez da zuzena. Zintzotasunez eboluzionatzen dute. Urrun zeuden askok ibilbide esanguratsua burutu dute, gaur egun norabide ekonomikoei buruz edozein forotan eroso mintza daitezke, txostenak xeheki aztertu, soluzioak aitzinatu. Eskuduntza handiak garatu dituzte zerumuga orotarik etorri adiskide horiek. Ez gaude gehiago kolpez kolpeko estrategia mediatiko batean, ondoan ditugun aditu independenteek helarazten dizkiguten diagnostikoek beste jokaleku batera eraman gaituzte, ildo bat ari gara betetzen eta gure etxetik kanpo ere zein trenbide politika sustatu behar den proposatzeko gai gara. Horretan datza gure indarra.

Beste dosier batzuetan arerio dituzuen hautetsiekin ere bat egiten duzue.

Hemengo hautetsiek ongi ulertu dute zein diren lekuko indar biziak, esperantza sustatzaileak. Herrietan AHTri buruzko erreferendumak antolatu eta %90ek ezezkoa diolarik hautetsi ugari bihurtzen dira gure kausaren aldeko, nahiz eta kasu bakar batzuetan bozak ez galtzeko maniobra soila izan. Hautetsi handiekin bestelako historia da, kolektiboaren barruan arraildura nabarmenagoak ikusi nahi lituzkete. Ez gaude horretan eta gainera denborak aldatu dira. Adibide bat jarriko dut: Lurramara Akitaniako Kontseilu Nagusiko lehendakaria dator orain, badaki eskema horiekin igurtziz onura zerbait atera dezakeela, nahiz eta gero produktibismoa goraipatu. Nekazaritza iraunkorraren borroka aitzindari dugu onarpen zabala eskuratu duelako, nahiz eta argi dugun nor den nor eta ez gaituen horrek hasieratik planteatu genituen aldarrikapenetatik mugiaraziko. CADEn alderdi politikoengandik independentzia osoa ukaitea hautatu genuen, ez gara inoren transmisio uhala, ekarpena baizik.

Ibilbide horretan damurik bai? Hego Euskal Herrian obrak azkar ari dira gauzatzen.

Guri ere gertatu izan zaigu beste atal batzuetan borrokak galtzea, erraustegi edo urbanizazio proiektuak ezin oztopatuz. Jarraipen eskubide dinamikan sartzen zara orduan, etorkizunean ondorioak lortuko dituzula esperoz. Ez diot inori leziorik eman nahi, Ipar Euskal Herrian dugun lurbeltz sozialak digu masa mugimendua eraikitzen lagundu. Gure akats bakarra goizegi arrazoi izatea izan da agian, AHTk SNCF konpainia kanibalizatuko zuela, zama garraioa liberalizatuko zutela edo trenbide sarea pribatizaziora joanen zela abisatuz. Dolu dut ezin izan ditugula joera hauek gehiago arrastatu.

Jornada en apoyo de Apaiziartza Baserria este sábado 17

txerrimuño lezoIturria: Angula berria.

Apaiziartza Baserria es una iniciativa de okupación rural en defensa de los terrenos de Gaintxurizketa que se ven amenazados por la implantación de una PLATAFORMA LOGÍSTICA que acabaría con el alto valor agroecológico de esta zona.

Por este motivo, hace algo más de dos años un grupo de personas decidó okupar una parte del Baserri Apaiziartza y los terrenos contiguos que pertenecen a la Diputación de Gipuzkoa, con el objetivo de generar un proyecto de agricultura ecológica, de proximidad y de concienciación social sobre la soberanía alimentaria.

A la vez que se daba vida al terreno agrícola, se dió habitabilidad a la mitad del baserri que llevaba años vacío. Hasta que hace algo más de un año, las personas que allí lo habitamos estamos siendo víctimas de un permanente acoso inmobiliario por parte de los vecinos de las otras dos mitades del baserri que entienden que podrían sacar suculentos beneficios particulares con la construcción de la Plataforma Logística.

Esto nos ha llevado a generar elevados gastos de juicios y abogados por las multiples denuncias interpuestas, que lejos de acabar con el problema lo que nos ha acarreado es un empobrecido mayor, sumado a la ya precariedad con la que contábamos.

Por este motivo, hemos organizado este ELKARTASUN EGUNA.

Para dar a conocer el problema del que estamos siendo presas y para poder sufragar, al menos, algunos de los gastos que llevamos acumulados en este tiempo.

Pero lejos de victimizarnos y mucho menos de rendirnos, queremos compartir nuestra lucha y nuestra alegría con todas las personas que se quieran acercar el día 17 de enero a TXERRIMUÑO a partir de las 13.30h

  • 13:00 Degustación de Sidra (1,5€) + Batukada Africana
  • 14:30 Alubiaday después:
    • Bersolaris: Xamoa y Maialen
    • Concierto: Eneritz Furyak
    • Teatro: Miren Eguzki y Miren Iluna

APAIZIARTZA ETA GAINTXURIZKETA ZUTIK!
PLATAFORMA LOGISTIKARIK EZ!

WBH Energy, primera víctima del boom del fracking y la caída del crudo

Frackin gurutzaIturria: El Economista.

Con el mercado inundado de petróleo y los precios sin encontrar su suelo, el boom del shale gas ya se ha cobrado su primera víctima. En EEUU cierra sus puertas, desbordada por las deudas, WBH Energy, la primera de las muchas empresas que han proliferado ante el éxito de la fractura hidráulica.

La compañía WBH Energy, de sede en Austin y dedicada a la perforación en Texas, solicitó este domingo acogerse a la suspensión de pagos dentro de la protección de las leyes de bancarrota estadounidenses debido a su elevado nivel de apalancamiento, recoge el diario Wall Street Journal.

Según explica la firma, su situación financiera se ha vuelto irreversible después de que uno de sus acreedores se haya negado a prestarles más dinero y se han visto obligados a pedir la liquidación. El agujero en sus cuentas oscila entre los 10 y los 50 millones de dólares, de acuerdo con los datos facilitados por la empresa.

 
Morir de éxito

Es la primera empresa del sector que muere de éxito, pero podría no ser la última. Y es que al calor del boom del shale oil y el shale gas, muchas pequeñas compañías se han lanzado a invertir en el fracking a base de endeudarse masivamente.

De acuerdo con los datos del rotativo estadounidenses, el apalancamiento en el sector ha repuntado un 55% de media con respecto a los niveles de hace cuatro años. En términos absolutos esto supone unos 200.000 millones de dólares, desde los 128.000 millones de dólares de deuda combinada que acumulaban las compañías estadounidenses centradas en la producción de crudo y gas en 2010, según los datos de S&P Capital IQ.

Mientras, los precios del crudo no han parado de bajar en los últimos meses. En el caso del barril de Texas, de referencia en EEUU, se mueve por debajo de la barrera de los 50 dólares, una cota que de la que no bajaba desde hace cinco años. Desde el pasado mes de junio, se ha abaratado el 55%.

La oferta del crudo sigue siendo superior a la demanda mundial, que según las previsiones de los expertos no tiene visos de aumentar en el corto plazo. Y, mientras los países productores debaten sobre si bajan o no el volumen de oro negro que extraen y comercializan, los precios de la materia prima permanecen en un nivel mínimo que hace que para multitud de pequeñas empresas de EEUU el negocio sea insostenible

Es más, la propia necesidad de tener que cumplir con sus pagos a los acreedores impide a estos productores estadounidenses recortar la producción, algo que contribuiría a atajar el problema al hacer que subieran los precios.

GHKren prentsa oharra: Errauste planta zen benetako ekonomi eta ingurumen “kataklismoa”

denis itxaso

Denis Itsaso (PSE) eta Carlos Ormazabal (EAJ) errauste plantaren inguruko prentsaurrekoan, 2010eko uztailean

Iturria: Zero Zabor.

Aurreko legealdian Errauste plantaren proiektua egin nahi izan zuten, nahiz eta bazekiten Gipuzkoarrek ez zutela zentzugabekeri hori babesten. Proiektua aurrera ateratzeko, Carlos Ormazabalek eta Denis Itsasok ez zuten inolako zalantzarik izan banketxe eta sektoreko enpresen menpe jartzeko. Dena lotuta utzi nahi izan zuten, nahiz eta jakin proiektua gaindimentsionatua zegoela eta horrek kataklismo ekonomikoa ekarriko zuela Gipuzkoarrontzat. Banketxeek bi aukera eman baitzieten: zaborra kanpotik ekartzea ala herritar guztiok ordaintzen dugun tarifa behar adina igotzea hurrengo 20 urtetan.

Orain Denis Itsasok onartzen du errauste plantaren proiektua gaindimentsionatua zegoela eta orduan, zer egin? Aurrera jarraitu ekonomi eta ingurumen kataklismoa azken muturreraino eramanez? ala proiektua egungo beharretara egokitu?

Baina proiektua %10 baino gehiago ez zegoen aldatzerik legea urratu gabe. Hori guztia jakin arren, Denis Itsasok San Marko mankomunitateko zuzendaritzaren kargua erabili zuen GHK auzibidean jartzeko, hain zuzen ere, gaizki diseinatutako azpiegitura hori gelditzeagatik.

Orain bere erantzukizuna beste batzuen gain utzi nahi du, baina bera lehendakariordea zen zentzugabekeri ekonomiko hori sinatu zutenean. Bankuek, betiko moduan, euren baldintzak jarri zituzten etekinak areagotzeko, nahiz eta horrek kaltea besterik ez ekarri gipuzkoarroi. Azpiegitura egin ala ez egin, haiek berdin kobratuko zutela ziurtatu nahi izan zuten SWAP produktuen bidez.

Denis Itsasok erantzukizun zuzena dauka SWAPen auzian, bera baitzen Carlos Ormazabalekin batera GHKn erabakiak hartzeko arduraduna. Errauste plantak 500 milioi euroko aurrekontua zeukan eta dirutza horri aurre egitea izango zen benetako kataklismo finantzarioa. Errauste plantak aurrera jarraitu izan balu, udalerriek gaur gaurkoz tarifa bikoitza ordaindu beharko lukete.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak diseinatutako azpiegitura berriek, aldiz, erantzun integrala emango diote hondakinen tratamenduari eta zikloa modu iraunkor batean ixteko baliagarriak izango dira. SWAPen auzia banketxeen alde aterata ere, oraindik 250 milioi euro aurreztuko genituzke, plangintza berriak, SWAPen balizko galerak barne, aurrekoaren koste erdia baitauka, 250 milioi euroko kostea, hain zuzen ere.

Elkarretaratzea Lekarozko –Baztanen- herrian

lekaroz igandea 4Iturria: Aroztegia eta gero zer.

Lekarozko herrian -Baztanen- Aroztegiako PSISa salatzeko eta Baztango aferak Baztanen erabaki behar direla aldarrikatzeko atzo igandea 4 eguerdian elkarretaratzea egin zuten. 100 herritar baino gehiagok Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako eta aitzineko aldian ez bezala orain Baztango Udalaren eta herritarren gainetik salto eginez tramitatu nahi duten Aroztegiako PSISa salatu zuten. Lekarozek 341 biztanle ditu eta Aroztegiako proiektuan 230 etxebizitza lur urbanizaezinean egin nahi dute, baita luxuko hotela eta golf zelaia ere.

Barakaldo: MENDI IRTEERA eta TAILERRA. Natura eta senda belarrak. Urtarrilak 11, igandea

Barakaldo mendi irte senda belar 2015-01-11 jpg txMENDI IRTEERA eta TAILERRA .  Natura eta senda belarrak.  Urtarrilak 11, igandea

Irteera Barakaldotik:
-10:00. Anaien parkeko bus geltokian Errekatxora joateko
-10:30. Errekatxoko elizan
Itzulera:
-14:30. Autobusez Errekatxotik.
-Jarraian bazkaria MAKALA II Gaztetxean (Norberak bere ogitartekoa)
-16:30. Senda belarren TAILERRA Gaztetxean
Antolatzaileak:
Barakaldoko Gazte Asanblada. BGA.
Eguzki Barakaldo