All posts by Lea-Artibai

Donostiako Udalaren Hirigintza politika salatzeko mobilizazioetara dei egiten du DONOSTIA DEFENDATUZ koordinadorak

Hiriko hainbat auzo-elkartek eta gizarte-mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak Udalaren azken hilabeteetako hainbat jarduera larri salatu nahi ditu. Hori dela eta, Udal gobernuko arduradunei jendaurreko agerraldi publikoa egin dezatela eskatu eta herritarrei datozen aste eta hilabeteetako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu.

Donostiako gaur egungo hiri ereduak gutxiengo batzuei mesede egitea du norabidetzat; gehiengoaren bizi baldintzak, ordea, zenbait sektore pribilegiaturen etekinen arabera gibelatzen dira.

Udal Gobernuak espekulazioarekin, turismoarekin eta luxuarekin negozioa egiten duten jardueren alde hartutako erabakiak bata bestearen atzetik datoz, hiria turistifikazio prozesu basatian murgilduz, etxebizitza larrialdia areagotuz eta herritarrak beren auzoetatik kanporatuz, hiriko ondare arkitektonikoa eta naturala deseginez, gune berdeak txikituz, merkataritza txikia itoz, eta hiriko ehun soziokulturala galduz.

Politika horren ondorioak gero eta larriagoak dira eta donostiarron gehiengoak pairatzen ditu egunero egunero. Gure hiria gero eta bizi-ezinagoa bihurtzen ari da.

Ildo honetan, donostiarron beharrekin zerikusirik ez duten hainbat proiektu eta operazio urbanistiko bultzatzen eta inposatzen ari direla salatzen dugu, interes orokorrari eta herritarren ahotsari muzin eginda:
● Basque Culinary Centerren bigarren eraikina eraikitzen hastea, Manteo parkea suntsituta. Inposaketa autoritario horri gehitzen zaio udal lurzoruaren ondare garrantzitsu bat unibertsitate pribatu bati lagatzea.
● San Bartolome muinoan merkatal-gune erraldoia jartzeko proiektua, lurrazpiko 4 solairuko aparkalekuarekin.
● Eraikin historiko esanguratsu eta bereizgarri (Arte Ederren Antzokia, Atotxako Geltokia eta abar) babesik gabe uztea eta eraistea.
● Etxebizitza legean jasotako baldintzetan Donostia gune tentsionatu izendatzeko urratsik ez ematea. Funts putreak hiritik botatzeko neurririk ez hartzea.
● Hotelen irekieraren sustapen neurrigabea, Nobu hotelaren arau hausteekin Udalaren konplizitatea, Basquepackers (Arriola kalea) hostelaren irregulartasunen ikuskapen eza, Koisi (Heriz) hostelak bizilagunei eragindako arazoen betikotzea.
● Igeldon Xabi Alonsoren txaletaren kasuan trikimailu legalen bidez arauak hautsi dituen aldearekin Udala aktiboki lerrokatzea.
● Belartzako landa gunearen berreskurapena agindu duten epaiak ez betetzea eta eremu hori betirako suntsitzea dakarten on line merkataritzako multinazionalentzako makro-poligono logistikoaren eta hotel berriaren Belartza2 izeneko egitasmoaren sustapena.
● Hirian hain urria den lurzoru naturala, berdeguneak eta zuhaitzak suntsitu eta artifizializatzea. Adibidez, sur-park proiektuak Antondegi inguruarentzat dakarren mehatxua.
● Metro-pasantearen proiektu zentzugabea bultzatzea, eta bide batez egitasmo horrek Dbus-en izango dituen ondorio kaltegarriak eta obrak eragin dituen diru-xahuketa, segurtasun-fallta eta espazio publikoari nahiz bizilagunei eragindako kalteak ezkutatzea.
● Etxebizitza berrien eraikuntza sustatzean alokairu sozialaren eskaintza legezko gutxienekoetara mugatzea eta etxebizitza espekulatiboari lehentasuna ematea.
● Donostiako hirigintza berrantolatu behar duen Plan Orokor berria arrazoirik gabe atzeratzea.
● Emisio Gutxiko Eremua kilometro karratu txiki batera mugatzea, eremu turistikoan. Hiriko trafikoa erabat baldintzatzen duten lurpeko aparkalekuak murrizteko neurririk ez hartzea.
● Alokairu turistikoko pisuen erregulazio ez-eraginkorra eta ikuskapenik eza. Araudi berriaren aurreko pisu turistikoen kopurua gainditzea eta eremu saturatuenak are gehiago saturatzea ahalbidetu duen arauarekin egoskortzea. Etxebizitza negozioa egiteko erabiltzen dutenen interesak lehenestea, gehiengoaren beharraren aurretik, etxebizitza larrialdia bizi duen hirian.
● Udalak hiriaren elitizazio-estrategiarekin duen konplizitatea, inbertsiogileek hiria bereganatzea erraztuz, luxuzko etxebizitza, turismoa, merkataritza eta ostalaritzarekin aberastuz. Negozio pribatuak interes orokorrekoak balira bezala mozorrotzen dira, eta aurrekontu publikoaren bidez laguntzen zaie.
● Zuhaitzei buruzko Plan Zuzentzailea idazteko opakotasuna eta atzerapen ulertezina, ale osasuntsuak mozten diren bitartean. Azken-aurrekoa, Errondo pasealekuan.
● Hondakinen kudeaketa txarra, Donostiako hondakinen bereizketa-tasa Gipuzkoako okerrena da.

Donostia Defendatuzen ustez, jarduera kaltegarri hauek denak Udal Gobernuaren politika iraunkorraren erakusgarri dira. Alegia, ez dira arazo puntualak, baizik eta hirian nozitzen dugun arazo orokor eta endemiko baten ondorio eta adibideak. Aurrekontu publikoa eta udal erakundeak sistematikoki interes ekonomiko partikularren alde jarriz, Donostia modu arriskutsu eta atzeraezinean saldu nahi dutenaren erakusle dira.

Horregatik guztiagatik, Donostia Defendatuz koordinadorak:
● Hirigintza zinegotziari, Ekologia zinegotziari eta alkateari eskatzen die agerraldi publikoa egin dezatela herritarren aurrean, hiri-ereduaren inguruan dituzten kezkei erantzuteko eta erakundeetako arduradunek hartutako erabakien gaineko azalpenak eman ditzaten.
● Donostiar guztiak gonbidatzen ditu hiri-eredu honen aurkako ekimen eta mobilizazioetan aktiboki parte hartzera. Herritarren bizitzak erdigunean jarriko dituen hiri-ereduaren alde egiten dugu, eta ez dugu onartzen gure hiriarekin egiten ari direna, asko baita jokoan duguna. Donostia ez dago salgai!

Atxikitako erakundeak / Organizaciones adheridas
1. Altza XXI herri ekimena
2. Amara Bai auzo elkartea
3. Ancora
4. Añorga Txikitarrak auzo elkartea
5. Ba Gera
6. Belartza 2 Gelditu
7. Bidebieta auzo elkartea “Bideak”
8. Bizilagunekin
9. CCOO sindikatua
10. CNT Gipuzkoa
11. Dendartean
12. Donostia Bizirik
13. Egia Bizirik Auzo Elkartea
14. Eguzki
15. Erdian Bizi auzo elkartea
16. Errausketaren aurkako mugimendua
17. ESK sindikatua
18. Haritzalde
19. Heriz plataforma
20. Herria kultur elkartea
21. IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea
22. Kaleratzeak Stop Desahucios Donostialdea
23. Kontenedora
24. LAB sindikatua
25. Ondare SS

Eragozpen Fiskala ekimeneko ekintzaileei gure elkartasuna adierazi nahi diegu

EGUZKIk elkartasuna adierazi nahi die Eragozpen Fiskala erakundeko ekintzaileei, gastu militarraren aurkako ekintza batengatik epaituko baitituzte otsailaren 17an.

Ekintzaile batek 700 euroko isuna ordaindu beharko du; beste hirurek, 2.800 euro. Ekintzak 2023an gastu militarra 48.800 milioi eurora igo zela salatu zuen. Epaiketa 12:00etatik 13:00etara izango da, eta gure babesa ematen dugu gastu militarraren aurkako indarkeriarik gabeko ekintza zuzen hau babesteko.

Eragozpen Fiskaletik 2 gauza eskatzen dizkigu:

Orain bi gauza eskatu nahi dizkizuegu:

  • Lagun iezaguzue epaiketaren egunean; oso kaleko ekintza dibertigarria prest daukagu, eta horretarako behar zaituztegu.
  • #EragozpenFiskala hashtag  erabiliz sare sozialetan argitaratuko ditugun argitalpenen berri eman dezazuela.

Otsailaren 7an, 12:00etan, Bilboko Barroeta Aldamar kaleko 10ean dauden epaitegietara joateko deia egiten dizuegu.

 

Hondakinak negozio gisa… baita Nafarroan ere

Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko salaketa trukearekin sortutako eskandaluak erakunde horien arteko hautsak harrotu ditu, Ecofert Sansoain Artaxoako plantara baimenik gabeko hondakin likidoak bidaltzeagatik. Baina polemika orain piztu bada ere, hondakinek Nafarroan sortzen dituzten arazoak urrunetik datoz.

Duela gutxi jakin genuen Guardia Zibilaren Sepronak hainbat enpresa ikertu zituela legez kanpoko nazioarteko hondakinen trafikoagatik, “hondakin horien mugaz gaindiko trafikoaren negozio gozoari muga jartzeko”. Eta horretan ari gara, hainbeste diru mugitzen denean erne egon behar baita…

Azken 10 urteetan, Nafarroako lurretan, batez ere Erdialdean eta Erriberan, Estatu osotik datozen industria-hondakin organikoak jasotzen dituzten hainbat enpresa instalatu dira. Dirudienez, jarduera hau negozio handia da, eta Nafarroako Gobernuaren permisibitatea dela eta, hedapen kezkagarria gertatzen ari da, gure Erkidegoa zabortegi bihurtuz.

Ez zen kasualitatea izan Mendigorrian duela hiru aste Bizkaitik zetorren industria-hondakin organikoz betetako kamioi batek izandako istripua. Izan ere, milaka kamioi ibiltzen dira urtean zehar Nafarroako errepideetan, industria-hondakinak plantetara eramateko. Nafarroara doazen Zubietako erraustegiko hondakinekin soilik 200 kamioi inguru izan daitezke urtean. Argi dago ez dela Europak ezarritako hurbiltasun eta autosufizientziaren printzipioa betetzen ari. Printzipio hau ez betetzea klima aldaketaren aurkako borrokaren kontra doa.

Orain arte hondakin organikoz biogasa ekoizten duten biometanizatzeko plantak erabiltzen ziren hondakinak jasotzeko aitzakia gisa, baina orain ikusi dugu Artaxoako Ecofert Sansoainekin biohondakinak konpostatzeko plantekin ere egin daitekeela. Nafarroako ingurumenerako ondorioa: lurzoruen eta lurpeko uren kutsadura.

Zubietako erraustegiko hondakinekin aurkitutako irregulartasunek erakusten dute Gipuzkoako eta Nafarroako administrazioek ezarritako kontrola ez dela nahikoa, ez jatorrian, ez helmugan. Nafarroak, dirudienez, Zubietatik hondakin kopuru handiak jaso ditu 2022 eta 2023 urteetan, legez kanpo. Aldi berean, Artaxoako instalazioak legez kanpoko hondakin kutsatzaile ugari jaso ditu Tuteratik, eta, dirudienez, hurbilen dagoen ubidean isurketak eginez.

Kutsatzea oso merke ateratzen da. Oro har, merkeagoa da isunak ordaintzea, ez kutsatzeko neurri egokiak hartzea baino. “Kutsatzen duenak ordaintzen du” printzipiotik “ordaindu dezakeenak kutsa dezake” printzipiora pasa gara.

Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako hondakinen karakterizazioarekin berriki izan ditugun arazoak akats hutsak baino larriagoak izan daitezkeela susmatzen dugu. Agian ez dugu inoiz jakingo, baina ezin dugu baztertu gertatutakoa izebergaren punta besterik ez izatea eta aurrerantzean antzeko kasu berriak agertzea.

Ingurumenaren jasangarritasunak erakundeen borondatea eskatzen du, eta horrek, gainera, aurrekontu ekonomiko egokia izatera behartuko luke Ingurumen Saila. Horrek langile gehiago izatea ahalbidetuko luke, Nafarroako hondakin-planten gaineko kontrolak areagotzeko, bai eta estatu osotik inportatzen diren hondakinen gainekoak ere.

Gainera, kontuan izan behar dugu biometanizazio planta hauen Ingurumen Baimen Integratuak bi urtean behin bakarrik behartzen dituela hondakinak isurtzen dituzten lurzoruak aztertzera. Eta ez dute analisietan erabiltzen dituzten lurzoru-laginen egiazkotasuna kontrolatzen. Beraz, oso kontrol lausoak dira, kutsadura kontrolatzeko balio ez dutenak.

Azkenik, azpimarratu behar da Ingurumen Sailak ez duela betetzen Gardentasunari eta Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubideari buruzko Legea, eta eragotzi egiten duela herritarrak eta bere erakunde ekologistek gero eta kutsagarriagoa den industriaren jarduera ezagutzea.

Artikulu hau sinatzen dute:

Juan del Barrio, Lurra-ren izenean.

Jesus Arbizu, Compañía de las 3R-en izenean.

Nerea Martiarena, Sustrai Erakuntzaren izenean.

Arabako hezeguneak arriskuan daude eta berehalako ekintzak behar dira kontserbatzeko

Altubeko hezegunea

Hezeguneen egunean, Zadorra Bizirik plataformak salatu du Arabako hezeguneak arriskuan daudela eta berehalako ekintzak behar direla horiek kontserbatzeko:
• Hezeguneen egungo egoera Araban: % 66,7k ez du lortzen egoera ekologiko onaren helburua.
• Ez da bilakaera positiborik ikusten, serie historikoa aztertuta.
• Kontserbazio bereziko eremuek, hala nola Arreoko aintzirak edo Salburuako urmaelek, balorazio eskasa edo txarra dute.
• Arazo nagusiak Aldaketa Hidromorfologikoak eta Espezie Inbaditzaileak.

Uraren Euskal Agentziak (URA) EAEko lakuak, barrualdeko hezeguneak eta urtegiak zaintzeko sareari buruz egindako txosten berrienean (2021-2022 ziklo hidrologikoa), Zadorra Bizirik plataformak aurkikuntza kezkagarriak egin ditu Arabako hezeguneen egoerari buruz.

Serie historikoa aztertuta, datuek erakusten dute ez dagoela bilakaera positiborik hezeguneen egoeran. Araban aztertutako bederatzi barne-hezeguneetatik hiruk bakarrik betetzen dute egoera ekologiko onaren helburua, eta gainerakoek ez dute estandar hori lortzen.

Urte anitzeko balorazio onena duten hezeguneek, hala nola Monreal putzuak eta Gesaltza Añanak, Arreo aintziraren eta Salburua hezegunearen egoera kezkagarriarekin kontrastatzen dute, batez ere Arkauteko eta Betoñuko urmaelak. Eremu horiek Natura 2000 Sarean sartuta dauden Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) dira.

Egoera onaren helburua betetzen ez duten hezegune gehienei eragiten diete aberastasun-adierazleek eta makrofitoen estaldurak.

Gainera, inguruko lurzoruaren erabilerei lotutako aldaketa hidromorfologikoak eta espezie exotiko inbaditzaileen presentzia dira arazo nagusiak.

Zadorra Bizirik plataformak premiazko deia egiten die agintariei eta gizarteari berehalako neurriak hartzeko. Habitataren aldaketei aurre egitearen, espezie inbaditzaileen presentzia kontrolatzearen eta hezeguneen inguruko eremuetan nekazaritza-praktika iraunkorrak sustatzearen garrantzia nabarmentzen da.

Zadorra Bizirik plataformak Arabako hezeguneen defentsan bat egiteko eskatu dio gizarteari, ekosistema horien kontserbazioa biodibertsitaterako funtsezkoa dela gogoraraziz. Deia argia da: Babes ditzagun gure hezeguneak beranduegi izan baino lehen!

 

 

Aierin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu

Hezeguneen Munduko Eguna da gaur [otsailak 2], eta EGUZKIk Ondarroako Aieriko padurara bideratu dugu begirada, ekosistema horrek duen balio potentziala mahai gaineratu eta berreskuratzearen garrantzia azpimarratzen. Allerin daukagun altxorra berreskuratu egin behar dugu, naturak irabazten badu gizakiak irabazten duelako.

Klima aldaketari aurre egiteako uholdeak saihesteko baliabide eta karbono depositu garrantzitsua izateaz gain, landare, anfibio eta hegaztien biodibertsitateren kabia da Aieri. Europa mailan Babes Bereziko Eremu izendatuta dagoen eremuak hamaika egiteko ditu. Ez gara ohartzen Aieriko padurak duen egiteko garrantzitsuaz.

Itsas paduren garrantziaz jabetuta, Europa mailan azterketak eta aurreikuspenak egiten ari dira, batez ere aldaketa klimatikoaren ondorioen aurreko defentsa direlako. Aieriko hezegunea gure aliaturik onena da, uholdeak saihesteko aukera ematen duelako. Prezipitazio handiak mantentzen ditu, ibaian behera uholdeak saihesten ditu, ura lurrean biltegiratzen du eta uraren abiadura murrizten du.

Euskal Herrian dauden hamabi itsas paduren artean dago Aieri, baina bere birsortze ahalmena gutxituz doa azalera txikitzen doan heinean. EGUZKIk urteak daramatza buru-belarri berreskurapen plana aurrera eramateko urratsak ematen, eta egiteko dagoen guztia egiten bada ere, argi daukagu berandu izango dela: Ez da orain premiazko gai bat dela,  jada berandu gabiltza. Egin, egingo da, egin beharko baita, baina lehenbailehen heldu behar zaio etekin handiagoa ateratzeko. Esan bezala, berandu goazelako. Eta padura horiek oso degradatuta dauden arren, oso potentzial handia dute.

Erakundeen laguntza behar dugu, premiazko zeregina da eta laguntza hori jaso behar dugu. Baina ikusita Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak ez dutela inolako erreparorik Urdaibai Koronaren harribitxian Guggenheim bat eraikitzeko, eta gertu dugula, normala da defendatzen dituzten balioekiko mesfidantza handia izatea.

2012an 480 etxebizitza eraikitzeko proiektua gelditzea lortu gendun, eta orain, berreskurapen plana da babesa ematen hasteko ardatza. Berreskurapen plana eginda dago, baina eguneratu beharra dauka, hau ez baita gaur hasi dugun proiektu bat. Hortaz, planari heldu behar zaio. Hasteko, erreskurapen planak hedadura handitzea eta ehundaka zuhaitzak landatzea ditu ardatz. Baita beste hainbat jarduera ere.

Azcorrigana harrobiaren jarduerek TRESPUENTES herrian eragiten dituzten ondorio kaltegarriak salatzen ditugu.

Natura- eta kultura-balio handiko ingurune batean (Europako funtsetatik milioika euro inbertitzen ari dira bertan), hala nola Iruña Veleiako aztarnategietan, Santa Katalina Lorategi Botanikoan eta Ibilbide Berdean, harrobi handi baten ustiapenarekin topo egin dugu. Harrobi horrek, legearen arabera, honako jarduera hau egiten du: arriskutsua, gogaikarria, osasungaitza eta kaltegarria; Badaiako mendilerroa eta Trespuentes herria estaltzen dituzten hauts-isurketekin, kamioien etengabeko trafikoarekin (hainbat istripu eragin dituzte jada karga-galeragatik), kutsadura akustikoarekin goizaldetik, etxe guztiak burrunbatzen dituzten leherketekin (aurten 21 ditugu, horietako 10 azken bi hilabeteetan), eta abar luze batekin. Horrek, Trespuentes bizi diren pertsonentzako benetako oinazea izateaz gain, natur ingurunearen bizitza eta guztion segurtasuna mehatxatzen ditu.

Ustiategi zaharraren eremuaz ez hitz egiteagatik herritik 50 bat metrora egotea eta egoera tamalgarrian egotea.

Ez dugu ulertzen nola den posible horrelako jarduera bat biztanleria batetik hain hurbil eta Natura 2000 Sareko testuinguru natural baten barruan kokatzea, baita tona askoko kamioiak Trespuentes zubi erromatarretik metro gutxira igarotzea ere, kultura-ondaretzat hartzen baita.

Erakundeak Trespuentes biztanleen bizimoduari eta ingurune kultural eta naturalari esker, jarduera hori enpresa pribatu baten mesedetan egin behar dugu.

Gainera, dirudienez, zalantzak daude harrobi horrek dagokion Irekiera Lizentzia ote duen, jarduera hasi zenetik 20 urte igaro ondoren. Eta nabarmena da utzikeria eta zorroztasun falta, dagokion araudia betetzeari dagokionez. Trespuentesen bizi diren pertsona batzuk Kontzejuan bildu gara araudi horri buruzko informazioa emateko, eta argi dago ez dela betetzen.

Behin eta berriz eskatu diegu erakundeei arazo horri irtenbidea emateko, eta oraingoz ezer gutxi egin dute. Kexa parlamentura eraman eta burokrazian galdu zen.

Udalerriko jarduera honek arauak betetzea eta biztanleen ongizatea errespetatzea besterik ez dugu eskatzen.

Gaur egun, ANEFA Aridoak Fabrikatzen dituzten Enpresarien Elkarte Nazionalaren helburuen artean dago “agregakinak ekoizteko prozesuetan ingurumen-alderdiak kontuan har daitezen sustatzea”. Ingurumena zaintzen aitzindaria den elkarte honek kontuan hartzen ditu meatze-ustiategietako garapen iraunkorraren irizpideak.

Uste dugu Trespuenteseko harrobiak ez duela urrutitik ere betetzen horrelako enpresek gaur egun duten (edo egon beharko luketen) ingurumen konpromisoa. Ez da kontuan hartu kanpoko garraiorako alderdirik, ez hautsa, bibrazioak eta zarata kontrolatzeko neurri nahikorik, ez eta biodibertsitatea babesteko neurririk ere.

Legea betearazteko eta biztanleen ongizatea errespetatzeko neurriak hartzeko eskatzen dugu.

Zabaldu mesedez.

Zuhaitzaren eguna Ondarroan.

Aurten ere zuhaitzaren eguna ospatu dugu Ondarroan TXIRRIMORRASKI Herriko Denbora Libre Taldearekin batera. Atzo, larunbata, egin genuen.
Beste urte batzuetan, Eguzkik, esaterako, dozenaka zuhaitz autoktono landatu izan ditugu, hala nola haritzak, gaztainondoak, hurritzak, pagoak…, denetik apur bat, eremu jakin batzuk birpopulatzeko eta, bestetik, haurrak kontzientziatzeko zuhaitzen garrantziaz, haien onurez, landatzeko moduaz…
Aurtengoa berezia izan da, Txirrimorraskik 35 urte bete baititu. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldian pago eder bat jaso dute. Arrazoi on bat izan da pago hau beste zuhaitz eta ezkur batzuekin batera landatzea.
Arrakasta handia izan du, eguraldi zoragarria, eta naturari buruz zerbait gehiago ikasten gozatzen dugu. Oso arraroa da garai hauetan, baina zorionak jaso ditugula esan dezakegu.

Eskerrik asko TXIRRIMORRASKI !!! Aupa TXIRRIMORRASKI !!!

Donostiko SOS Manteo herri-erreferendumaren emaitza

image1149

Hemen daukagu azkenean herri-erreferendumaren emaitza:

 6948 boto erregistratuak guztira (1471 presentzialki eta 5477 online), %96,57 baiezko erantzunak eta %3,3 ezezkoak. Zehazki:

 –          Bai: 6486 boto

–          Ez: 222 boto

–          Txuriak: 11 boto

–          Baliogabe: 229 boto

 Hau da, partehartze izugarria lortu dugu, espero genuena aise gainditu duena (ia 7000 pertsona asteburu bakar batean!) eta gainera, bigarren Basque Culinary Center baten aurrean Manteo-Zemoria parkea babesteari BAI borobila eman diogu denon artean.

 Herritarron erantzunarekin ezin gara pozago egon; ikusteko dago orain mobilizazio honen aurrean nola erantzuten duten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

 Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzue guztiei, baina batez ere kartelak jartzen, mahaietan laguntzen, egutegiak saltzen, etab. ibili zareten guztioi.

 Urte amaiera hau oso intentsoa izan da, baina 2024. urteari pilak kargatuta ekin diogu, Manteo publikoa eta berdea izaten jarrai dezan borrokan segitzeko. Zuen laguntza beharrezkoa izango da.

 Mila esker!

SOS Manteo Plataforma

 Manteo_erreferenduma

manteo-galdeketa

 

Garraio publikoaren garestitzeari ez!

415791365_765674298928894_8501425326064461160_n

Joan den astean jakin genuen Lakuako Gobernuak eta Bizkaiako Foru Aldundiak ez dituztela Barik diruzorroarentzako dirulaguntzak luzatuko, beraz, garraio publikoa garestituz.

Neurri honek langile klasearentzako zama gehigarri bat suposatuko duela, urtarrileko aldapan, gainera.

Gainera neurri hau trantsizio ekologikoaren aurka doa, garraio publikoaren erabilera murriztuko duelako. Neurri hau bereziki larria da hilabete honetan bertan jakin baitugu Foru Aldundiak 450 milioi euro gastatu nahi dituela Itsasadar Azpiko Autobidean.

Azpiegitura honek autoaren erabilera sustatuko luke diputazioaren ikerketen arabera. Hau da, diputazioak ez omen dauka garraio publikorako dirurik, baina autobide berriak eraikitzeko (Supersurra, orain subflubiala…) eta eraikuntza enpresak aberasteko obra faraonikoetarako ez da inoiz xoxik falta.

Hau salatzeko, datorren martitzenean Metro Bilbaoren egoitza aurrean elkartuko gara, Lakuako Gobernuko eta Foru Aldundiaren agintariei neurri hau atzera botatzeko eskatzeko.

Etorri zaitez zu ere!

Dubaiko COP28: gailurrak ez dira bidea

Newsletter-images-1200-×-1000-px-4

Klimaren Goi Bilera berriak, eta dagoeneko 28 izan dira, beste behin ere etsipen eta engainu hondarrak utzi dizkigu. Ahots asko izan dira Klima Aldaketari aurre egiteko anbiziorik eza agerian utzi dutenak. Askok nabarmendu dute erregai fosilen ustiapenarekin aberasten direnen eta berauek murrizteko edo desagertzeko bultzadaren arteko bateraezintasuna.

Argi dago azken urteotan kliman ikusten ari garen aldaketak giza jardueren ondorio direla, bereziki Ipar Globalarenak, erregai fosilak erretzearekin eta neurrigabeko etekin ekonomiko pribatua lortzearekin lotuta daudenak. Krisi klimatikoaren bortizkeriak erregai fosilak oso tarte laburrean erabiltzeari uztera behartuko gaitu. Hala ere, aspaldian planifikatu behar zen bide hau, Ipar eta Hego Globalaren arteko justizia eta ongizatea bermatuz. Batez ere, erregai fosilen agortzearen sintoma larriak ematen ari direnean honetan. 29 urte itxaron behar izan ditugu, Dubaiko Goi-bilerara arte, azken ebazpenean “erregai fosilak” modu lausoan izendatuak ikusi ahal izateko lehen aldiz. Eskandalu horrek erakusten du giza eta natur biktimek zein eragin txikia duten sistema kriminal horri eusten diotenen poltsikoetan.

Goi-bilera honen azken ebazpenaren edukia aztertzen badugu, garrantzitsua iruditzen zaigu “erregai fosilak atzean utzi” ahal izateko bide-orriaren inguruko zehazpen falta, “zazpi urtean energia berriztagarriak hirukoizteko” estrategiaz haraindi. Hortxe baitago gakoa. Erregai fosilak kentzeko, Dubain zein Nafarroan, eskaintzen zaigun bide ia bakarra elektrizitatean oinarritutako energia berriztagarriekin ordezkatzea da. Eta inoiz ez da zalantzan jartzen neurri honen eraginkortasuna, edo berriztagarriek gaur egun erabiltzen ditugun energia moduen erreleboa hartzeko aukeraren bideragarritasuna.

Ez dugu ahaztu behar gaur egun munduko eta Nafarroako energia-kontsumoa erregai fosiletan oinarritzen dela gehienbat. Nafarroako Gobernuaren 2021eko azken balantze energetikoaren arabera, erregai fosilak gure erkidegoko energia primarioaren kontsumo guztiaren % 79a izan ziren. Beraz, kontsumitzen dugun energiaren ia % 80a erregai fosilak dira, eta beste % 20a energia berriztagarriak. Eta estatu, Europa eta mundu mailan kopuruak are okerragoak dira berriztagarrien kasuan.

Horrela, egin nahi den “trantsizioa”, hau da, urte gutxiren buruan erregai fosilak kontsumitzetik berriztagarriak kontsumitzera pasatzea, ezinezkoa iruditzen zaigu Ipar Globaleko herrialdeetan egiten dugun energia-kontsumo handiari eusten saiatzen garen bitartean, etekin ekonomiko pribatuaren logikak bultzatuta. Eta ez bakarrik aurreko paragrafoan aipatu ditugun zifra ikaragarriengatik, baita energia berriztagarriek dituzten konponbide zaileko arazoengatik ere. Gure ustez, beharrezkoa da energia berriztagarrietarako trantsizioa proposatzen duten botere politiko eta ekonomikoek energia horiek kontsumo elektrikoan integratzeko dagoen zailtasuna aztertzea, baita elektrizitatea egungo kontsumo energetikoetara ez egokitzearen arazoa ere, zientzialari garrantzitsuak informatzen ari diren bezala.

Energia berriztagarrien gabezia eta arazo hauexek ikusten ari gara dagoeneko Nafarroan, aitzindaria baita energia mota horietan. Datu ofizialetara jotzea besterik ez dago: mota horretako energiak biltzeko poligono handiak gure lurraldea gero eta gehiago suntsitzen ari diren bitartean, berotegi-efektuko gasen emisioak ez dira batere murriztu. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren 2021eko datuek erakusten dute CO2 isuriak %11,88 igo direla 1990etik, eta 2021ean %8,61 handitu direla 2020arekin konparatuta. Era berean, emisioak gehien handitu dituzten sektoreak jasangaitzenekin bat datoz: garraioa (% 15,39 hazi da), non errepide bidezko garraioa trenbidearen gainetik hobesten den, aldi berean, bidaiarientzako AHT bultzatzen delarik; eta nekazaritza eta abeltzaintza (% 17,96ko igoera), non ustiapen intentsibo eta makrogranja handiko nekazaritza eta industria eredua bultzatzen den.

Argi dago, beraz, elektrizitate berriztagarria ekoizteko azpiegitura gehiago jartzeak ez duela emisio mailak murrizteko balio. Eta, beraz, beharrezkoa da zerbait gehiago egitea, ez du balio berriztagarriak hirukoiztu” behar direla esateak bakarrik, hori egitea erraza izango balitz bezala, mundu mailan eskalagarria, giza beharretara egokitua, eta emisio kutsagarriak murrizteko balioko balu bezala.

Horregatik, ezin dugu ostrukarena egin. Klima-aldaketaren aurrean benetan erreakzionatu behar badugu, erregai fosilen erabilerari amaiera eman behar diogu, egungo produkzio eta kontsumo neurriei eusteko Kapitalismo Berdeak planteatzen dizkigun konponbide faltsuetan erori gabe. Herrialdeen arteko elkartasunak, gure burua ekosistemetan integratu behar izanak eta ongizatearen arloan Iparraldearen eta Hego Globalaren arteko orekak gure kontsumo materiala eta energetikoa murriztera garamatzate. Horrek guztiak jarduera guztietan izan behar du isla, jarduera produktibo zein erreproduktiboetan. Eta Nafarroan ez goaz bide egokitik.

Ez da lan erraza, baina beharrezkoa eta egingarria da. Honek esan nahi du ezin garela besoak gurutzatuta geratu gizartearen eta ingurumenaren degradazioaren aurrean. Larrialdi klimatikoa eta desberdintasun sozialak are gehiago areagotzen dituen egungo aukera kapitalistaren ordezko balio eta praktika kolektibo berriak eraikitzen eta esperimentatzen joan behar dugu.

Ildo honetan, itxaropentsua da hainbat esparrutatik datozen alternatiba berriak planteatzen dituzten dinamika eta proposamenen sorrera. Sustrai Erakuntza fundazioa ere hainbat jarduketa-proposamen aztertzen ari da, egungo sistemaren eraldaketan eta planetako bizitzaren zaintzan arlo konkretutik eta kolektibotik jarduteko aukera emango digutenakProposamen horiek bere garaian zirriborratu genituen, eta orain sakon aztertzen ari gara. Hori baita bidea, eta ez kapitalismoak igoarazi nahi dizkigun gailurrak.

Nerea Martiarena eta Martin Zelaia, Sustrai Erakuntza Fundazioaren izenean.

Nafarroan, 2023ko abenduaren 29a.

Aktibismo klimatikoaren aurkako errepresioari ez!

rodrimi-nguez4
Buy Xanax
Polizia Nazionalak Futuro Vegetal erakundearen aurka egindako operazioaren eta gutxienez 27 aktibistaren atxiloketaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die atxilotuei, eta irmo eskatzen du haiek askatzea eta akusazio kriminalizatzaile guztiak erretiratzea.
Buy Xanax
Ez da gertaera isolatu bat. Espainiako Gobernua eta Europar Batasuneko gainerako estatuak mugimendu ekologista eta klimatikoa inkriminatzeko prozesu orokor batean buru-belarri ari dira. Gertakariei lotzen gatzaizkie: Estatuko Fiskaltza Nagusiak talde jakin batzuk estigmatizatzea ekologismoa eta terrorismoa uztartuz; ahozko epaiketa hastea eta espetxeratzeko eskatzea Rebelión Científica taldeko 15 aktibistarentzat, Madrilgo Kongresuaren aurrean ekintza baketsu bat egiteagatik hondamendi ekologikoaren aurrean neurri nahikorik ez dagoela salatzeko; Frantzian Soulevement de la Terre legez kanpo uzteko mehatxua eta poliziaren indarkeria erabiltzea, mugimendu horretan 100 elkarte ekologista, baserritar eta sindikal baino gehiagok lurraldearen aurkako proiektuen kontra borrokatzeagatik; Italiako Susa haraneko AHTrik gabeko mugimenduaren aurkako jazarpena; Alemanian etengabeko atxiloketak krisi klimatikoari buruz ohartarazteagatik edo lignito-ustiategien gorakadaren aurrean protesta egiteagatik… Eta, aldi berean, ezin ditugu alde batera utzi erresistentzia- eta planteamendu-gune alternatibo guztiak, gehienak tokikoak, desprestigiatu, gutxietsi edo isolatu nahi dituzten kanpainak, besteak beste, poligono berriztagarriak, makrogranjak, makronegutegiak, meategiak, edo akuiferoen harpilatzeari eta inposaketari kontra egiteagatik.
Buy Xanax
Kriminalizazio-prozesu horrek agerian uzten du Europar Batasunaren benetako aurpegia. Europa Trantsizio ekologikoaren munduko abangoardia gisa aurkezten da, eta Itun Berdea da bere amua. Hala ere, errealitateak erakusten digu Itun horrek bere irabaziei eusteko interesa duten enpresa-korporazioen interesak baino ez dituela bermatzen, hori bai, orain berniz berde batekin, kapitalismo berdea. Eta hori defendatzeko, gobernuek ez dute zalantzarik egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren izaera harrapari, kutsatzaile eta ekologikoki jasanezina zalantzan jartzen duen diskurtso, erresistentzia edo ekimen oro jazartzeko, eta planetako milioika pertsona heriotzara, gosera eta behartutako emigraziora kondenatzen ari delarik.
Buy Xanax
Sustrai Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die Futuro Vegetaleko kide atxilotuei eta beren aktibismo klimatikoagatik epaiketaren zain dauden Rebelión Científicako lagunei. Haien askatzea eta kargu guztiak kentzea eskatzen dugu.
Buy Xanax
Nafarroan, 2023ko abenduaren 27a.
Buy Xanax
Sustrai Erakuntza Fundazioa